Vet+i Fundazioak erakundeak akuikulturan albaitaritzako sendagaiak erabiltzeko gida berri bat aurkeztu du. Tresna oso erabilgarria izango da sendagaiak agintzeko eta erabiltzeko sektore horretan. Gidan, animalien osasun-egoera onaren garrantzia xehatzen da, eta, halaber, osasun-estatusaren zaintzaren eta gorabeheren antzemate goiztiarraren garrantzia ere azpimarratzen da. Era berean, albaitaritzako sendagaiei buruz luze-zabal hitz egiten da; besteak beste, hauek aipatzen baitira: araudi eguneratua, baimen- eta gainbegiratze-prozedurak, sendagai motak eta horiek era desegokian erabiltzearen arriskuak eta ondorioak.
Bestalde, gidak jasotzen du diagnostiko ona egin behar dela sendagaiak zuzen agintzeko, sendagaiak agintzeko jardunbide egokiak zehazten ditu eta tratamenduak diseinatzeko, monitorizatzeko eta ebaluatzeko jarraibideak ematen ditu, baita horiek erregistratzekoak ere.
Gida ...
Alga arreak, eta, zehazki, kombu barietateak, iodo-kontzentrazio handiak dituzte. Mota horretako algen “gehiegizko kontsumoak” osasun-arazoekin lotura izan dezake biztanleriaren sektore zehatzetan.EBko Giza Elikaduraren Batzorde Zientifikoak (SCF) helduentzat eguneko 600 μg-ko gehienezko ingestio-muga ezarri zuen, eta 1-3 urteko haurrentzat 200 μg-koa. AESANek, Itsasoko algetan metalak eta iodoa zehazteko azterketa prospektiboa (EP 10 19 ALG) (bertan, estatuan merkaturatutako algetan topatutako iodo-balioak zehazten dira, eta, bereziki, Kombu algan -Laminaria japonica, Saccharina japónica-) eta EFSAren algetako arriskuaren ebaluazioa aintzat hartuta, kontsumorako gomendio horiek eratu ditu, zeinak bereziki kontsumitzaileen segmentu honetara zuzenduta dauden: Haurdun dauden emakumeak
Edoskitzaroan dauden emakumeak
Haurrak
Arazo tiroideoak dituzten pertsonak Disfuntzio tiroideoa ...
EFSAk eguneratu egin du segurtasuna ebaluatzeko elikadura‑entzimen espedienteak aurkezteari buruzko bere zientzia‑orientabidea Dokumentu berriak eguneratu egiten du EFSAk 2009an argitaratu zuen aurreko gida eta aintzat hartzen ditu elikadura-entzimen arriskuen ebaluazioko hainbat arlotan eman berri diren zientzia-aurrerapenak. Zehazki, honako hauek sartu ditu: entzimen ekoizpenean erabilitako mikroorganismoak karakterizatzeko irizpide berriak, elikagaiekiko esposizioa zenbatesteko metodologia eguneratua eta proba toxikologikorik behar ez duten baldintzak.
Eskarietan eman behar informazioa elikadura-entzimen iturri, ekoizpen eta ezaugarriei, datu toxikologikoei, alergenotasunari eta elikadura-esposizioaren zenbatespenari buruzkoa da.
Aurkeztutako datuetan oinarrituta, EFSAk elikadura-entzimen segurtasuna ebaluatuko du eta erabakiko du proposatzen diren erabilera-baldintzetan arriskutsuak ote diren giza osasunerako.
Gidarekin batera, txosten bat argitaratu da. Txosten horrek ...
FAOk erlezaintzako ekoizpenerako jardunbide egokiak garatzen dituen eskuliburua argitaratu berri du, antimikrobianoen erabilera murrizteko helburuarekin. Kontuan hartuta ezti-erleek ingurumen-biodibertsitatean eta, beraz, nekazaritza‑ekoizpeneko sistemetan duten garrantzia, FAOk, gida honetan, erlezaintzako jardunbide egokiak eta biosegurtasun-neurriak zehazten ditu ezti-erleei eragiten dieten gaixotasun garrantzitsuenetako bakoitzerako, One-Health ikuspegiarekin. Helburua ez da soilik ezti-erleak babestea, baita gizakien eta ingurumenaren osasuna ere. Dokumentuak erlezaintzako osasuna du ardatz, eta gaur egun gehien erabiltzen diren antimikrobianoen erabilera egokia eta zuhurra egin behar dela azpimarratzen du, erleen produktuetan hondakinak eta mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM) bezalako efektu kaltegarriak saihesteko. Erleen osasuna bermatzeko, albaitaritzako profesionalek lankidetza estuan lan egin behar dute abeltzaintzako ekoizpenean adituak direnekin, ...
Urte honetan, SusAn eta beste 3 ERA-NET (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop) koordinatu egin dira ahaleginak bat egin eta baliabide ekonomikoak optimizatzeko nazioz gaindiko baterako ekimen batean: "Labore mistoen eta abeltzaintza-sistemen zirkulartasuna, berotegi-efektuko gasak arintzeko". 29 proposamen aurkeztu ziren, Nazioarteko Ebaluazio Batzordeak aukeratu ahal izateko, eta Batzordeak zientifikoki ebaluatu ondoren, herrialde eta eskualde finantzatzaileek lehenetsi egin dituzte, eskuragarri dagoen finantzaketan oinarrituta. Azkenean, 9 proiektu onartu dira.
Horien artean dago ConnectFarms "Agroekosistemak eta nekazaritza jasangarriak bioekonomia zirkularrarekin eta teknologia berriekin konektatuz" proiektua. Egitasmo horretan, NEIKER erakundeak parte hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du. Finantzatutako proiektuen esperotako inpaktu orokorra da nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemen ...
AESANek berriki orientazio-gida bat argitaratu du, etxeko hegazti eta lagomorfoen lagin adierazgarri baten post mortem ikuskapenari buruzko kontrol ofizialeko zerbitzuentzat. 2012ko EFSAren txosten baten arabera: post mortem ikuskapenerako sistema tradizionala ez da gai osasun publikorako kezkagarrienak diren arrisku biologikoak antzemateko. Hala ere, baliozko sistematzat hartzen zen gaixotasunak antzeman eta animalien ongizatea ebaluatzeko.
Estatu mailan, aintzat hartzen da 340/2014 Errege Dekretua; horrek kortako hegaztien eta lagomorfoen haragi freskoaren kontrol ofizialetan laguntza eskaintzeari buruzko xedapenak ezartzen ditu. Gainera, horrek jada jaso egiten zituen 2019/67 (EB) Betearazpen Erregelamenduan zein 2017/625 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritako baldintzak, gizakion kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialei buruzkoak.
Kontroletarako laguntzari dagokionez, ...
FAOk erlezaintzako ekoizpenerako jardunbide egokiak garatzen dituen eskuliburua argitaratu berri du, antimikrobianoen erabilera murrizteko helburuarekin. Kontuan hartuta ezti-erleek ingurumen-biodibertsitatean eta, beraz, nekazaritza‑ekoizpeneko sistemetan duten garrantzia, FAOk, gida honetan, erlezaintzako jardunbide egokiak eta biosegurtasun-neurriak zehazten ditu ezti-erleei eragiten dieten gaixotasun garrantzitsuenetako bakoitzerako, One-Health ikuspegiarekin. Helburua ez da soilik ezti-erleak babestea, baita gizakien eta ingurumenaren osasuna ere. Dokumentuak erlezaintzako osasuna du ardatz, eta gaur egun gehien erabiltzen diren antimikrobianoen erabilera egokia eta zuhurra egin behar dela azpimarratzen du, erleen produktuetan hondakinak eta mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM) bezalako efektu kaltegarriak saihesteko. Erleen osasuna bermatzeko, albaitaritzako profesionalek lankidetza estuan lan egin behar dute abeltzaintzako ekoizpenean adituak direnekin, ...
Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeetako Batzordeari Europako misioei buruz igorritako komunikazioa argitaratu du.
Horizon Europeren berrikuntza gisa, misioek ikerketa babestuko dute Batzordearen lehentasun nagusiak lehenesteko eta gaur egun ditugun erronka nagusiei erantzuteko: minbiziaren aurkako borroka; kilima-aldaketara egokitzea; ozeanoa, itsasoak eta urak babestea; hiri ekologikoagoetako bizitza; eta lurzoru osasuntsua eta elikadura segurua, osasungarria eta jasangarriak bermatzeko beharra. Hainbat ekintza (besteak beste, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak, jarduteko neurriak eta legegintza-ekimenak) barne hartzen dituzten tresna berriak dira. Helburua da xede zehatzak gizartean inpaktu handiaz eta zehaztutako epean lortzea.
Misioek elkarlaneko ikuspegia lortu nahi dute, eta eragina izango dute I+b-ari zeregin berria ...
Elikadura-osagarrien helburua da dieta normal bat osatzea. Oro har, dieta egoki, askotariko eta orekatuak organismo osasuntsu bat ondo garatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren nutriente guztiak ematen dizkigu. Dena den, egoera jakin batzuetan, elikadura-osagarriak beharrezkoak izan daitezke; adibidez, azido folikoa haurdun dauden emakumeentzat eta D bitamina eguzkiaren argirik jasotzen ez duten pertsonentzat.
Elikadura-osagarriak modu arduratsuan kontsumitzeko informazioa emate aldera, AESANek informazio-liburuxka bat argitaratu du. Bertan honako galdera hauei erantzuna eman die, besteak beste:
Zer dira elikadura-osagarriak?
Nola kontsumi ditzaket modu arduratsuan?
Nola daude araututa?
Zer mezu aurki ditzaket elikadura-osagarrietan? Eta landareak dituzten osagarrietan?
Elikadura-osagarriak kontsumitzeak ba al dakar arriskurik?
Zer informaziok agertu ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.