EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu berri du, eta, txosten horretan, jakinarazi du txerri-izurri afrikarraren (TIA) kasuen kopuruak gora egin duela Europako etxe-txerrien artean. Txostenean azpimarragarriarena da 2023an etxe-txerrien artean txerri-izurri afrikarraren (TIA) agerraldien kopuru handiena erregistratu zela 2014az geroztik; hortaz, agerraldien kopurua aurreko urtekoa baino bost aldiz handiagoa izan da. Guztira, 14 estatu kide dira TIAk eragindakoak. Kroaziak eta Errumaniak agerraldi guztien (1.929) % 96 jakinarazi zituzten. Basurdeen egoerari dagokionez, aurreko urtean baino % 10 kasu gehiago egon ziren. Zenbait herrialde lehenengo aldiz kaltetu zituen TIAk (Suedia eta Kroazia), eta Italiako beste eremu batzuetara zabaldu zen. Grezian, bi urtez kasurik antzeman gabe egon ondoren, ...
Osasun publikoaren 2023ko txostenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek lortutako emaitzak eta egindako jarduketak laburtzen ditu, 2022an zehar Euskadin zaintzaren pean egon diren gaixotasunen maiztasunari eta banaketari buruzkoak. urtean, campylobakteriosiaren 2.660 kasu erregistratu ziren; intzidentzia 100.000 biztanleko 121,7 kasukoa izan zen. 2000 eta 2008 urteen artean egondako beherakadaren ostean, kasuen kopuruak berriz gora egin du, eta goranzko joerari eusten zaio.
2017 eta 2022 urteen artean, erasan handiena jaso duen adin-tartea 1 eta 9 urte artekoena izan da.
2022an zehar, Euskadin E. coli enterohemorragikoaren 182 kasu jakinarazi ziren. Araban, intzidentzia-tasa egonkor mantendu da (kasurik ez 2022an), baina Bizkaian eta ...
EFSA, ECDC, ECHA, EMA eta AEMA Europako agentziek esparru bateratu bat argitaratu dute «Osasun bakarra» estrategiaren Europar Batasuneko lankidetza indartzeko. Esparru berri horren helburua da agentziei Europan “One Health" ikuspegia arrakastaz aplikatzen laguntzea, Europar Batasunaren eta haren estatu kideen gaitasuna indartzeko, osasun-krisiei aurrea hartu eta erantzuteari begira. Dokumentua erakunde arteko lantalde batek egin du eta agentzien artean diziplinaz gaindiko lankidetza-modu iraunkor eta zehatzagoan lan egitea proposatzen du, lau printzipiori jarraituz: koordinazioa, lankidetza, komunikazioa eta gaikuntza.
Esparru berri horren helburua da laguntza ematea “Osasun bakarrari” buruzko ebidentzia zientifikoa sendotzeko, aholkularitza zientifikoa eta arriskuen ebaluazioa gero eta integratuago daudela bermatzeko, sektore arteko koordinazio-mekanismoen ezarpena ...
Basque Culinary Centrek herritarrentzako gida berri bat prestatu du, Garapen Iraunkorreko Helburuei laguntzeko elikaduraren arloan eragin beharreko alderdi garrantzitsuenak jorratzeko. Gida honek Euskadiko elikagaien sektoreko 28 erakunde, elkarte eta enpresaren lankidetza du, eta horien artean dago ELIKA. Gidak 4 ekintza-ardatz nagusi nabarmentzen ditu: Elikagai jasangarriak hautatzea, Elikagai-xahuketa murriztea, Baliabideen erabilera efizientea eta hondakinak: Ekiditea, Murrizktea, Birziklatzea eta Konpostatzea; eta 5 arlotan gomendioak emanez garatzen ditu; Etxean, Erosketetan, Aisialdian, Lan egiteko eta/edo ikasteko tokian eta Komunitatean.
Kontuan hartu beharreko ekintza garrantzitsuenak laburbiltzen dituen dekalogo bat ere garatu dute, eta helburuak lortzen lagun dezaketen tresnen zerrenda zabala eskaintzen du. ...
2024ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1686 jakinarazpen izan dira. Horietatik 417 alertak izan dira (%25), 704 informazio-jakinarazpenak (%41,5) eta 565 mugan egin diren ukapenak (%33,5).
Alerta-/jakinarazpen-iturrien banaketa honako hau da: Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Fitosanitarioen hondakin anitzak piper, zitriko, arroz, babarrun eta fruta exotikoetan
Substantzia debekatuak eta elikagai-osagarrietan baimendu gabeko osagai berriak
Aflatoxinak kakahueteetan
Salmonella enteritidis eta oilasko-salmonela
Pistatxoetako aflatoxinak
Norobirusa ostretan
Aflatoxinak pikuetan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. India
3. Txina
4. Herbehereak
5. Frantzia
6. Egipto
...
Eusko Jaurlaritzak 51/2024 Dekretua argitaratu du, hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioei eta trazabilitate-, etiketatze- eta publizitate-baldintzei buruzkoa. Dekretu honen bidez hurbileko produktuak merkaturatzea sustatu nahi da, kontsumitzaileak produktu horietara gerturatzea erraztu nahi da eta informazio argia eman nahi da produktu horien jatorriari, kostuari, ekoizpen-sistemari eta jasangarritasun-baldintzei buruz. Duela gutxi argitaratutako Dekretuaren arabera, Hurbileko salmenta da elikagaiak salmenta-modalitate hauetako bat erabiliz merkaturatzea: Zuzeneko salmenta: elikagaien ekoizleek edo ekoizle taldeek azken kontsumitzaileari zuzenean, bitartekaririk gabe, egindakoa. Kasu hauek biltzen ditu: ekoizpen primarioko establezimendu edo ustiategietan egiten dena, tokiko azoka eta ferietan modu ibiltarian egiten dena eta urrunetik egiten dena, eskaera telefoniko ...
2024ko lehenengo lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 104 jakinarazpen egon dira. Horietatik 15 alertak izan dira, 83 informazio-jakinarazpenak eta 6 mugan egin diren ukapenak.
Egindako kontrol motari dagokionez, 25 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 41 enpresako autokontroletan detektatu dira; 23 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 9 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 6 zaintza-programen ondorioz.
Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 65, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 24, pentsu konposatuei % 10 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 1.
Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (12), ekilore-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (10), koltza-produktuak (6), eta arrain-irinak (5).
...
EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du txerri-izurri afrikarraren birusak pentsuetan, oheko materialetan eta bektore mekanikoetan bizirauteko duen gaitasunari eta birusaren transmisioan izan dezakeen eginkizunari buruzko ebaluazioa egiteko. EFSAk ebaluazio hori argitaratu du, TIAk Europar Batasunean duen egoera epidemiologikoa dela eta; izan ere, pentsuen, oheko materialen eta bektore mekanikoen eginkizuna transmisore gisa ebaluatzeko beharra planteatzen da.
Horretarako, material egokiak aukeratu eta TIA birusarekin kutsatu ziren; ondoren, ingurumen-baldintza desberdinetan biltegiratu ziren denbora-tarte jakin batean. Denbora-tarte horretan birusa isolatuta egon zen.
Laginetan PCRa egin zen, eta emaitzak hauek izan ziren: birusa lagin gutxi batzuetan bakarrik detektatu ahal izan zen, eta soilik tenperatura baxuetan; birusaren detekzioa biltegiratze-tenperatura ...
EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 110.829 laginen emaitzak aurkezten ditu.
2022. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 96,3 legezko mugen barruan zeuden. Laginen % 51,4tan (6.023 lagin) ez zegoen kuantifikatzeko adinako hondakinik; % 47tan (5.512) hondakin bat edo gehiago zeuden baimendutako mailako edo horien azpiko kontzentrazioetan; eta %1,6k (192) baino ez zuten baimendutako mailatik gorako hondakin kopurua. Pestizida-hondakinen gehieneko mugak gainditzearekin lotutako mundu‑mailako tasa pixka bat jaitsi zen 2019tik 2021era (% 2tik % 1,6ra)
Gainditze-tasa horrek gora egin zuen elikagai hauetan: azak, tomateak, letxugak, garagar-aleak eta olo-aleak.
2022an, elikagaietako pestizida-hondakinak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko programaren barruan, 1.743 lagin aztertu ...
2022an Euskadik erroldatutako 25.412 elikadura-establezimendu zituen. Urte horretan kontrolerako 7.786 bisita egin ziren establezimendu horietara. Kontrol-programak elikagaietatik eratorritako kontsumitzaileen osasunerako arriskuak minimizatzeko estrategiaren ardatza dira (elikadura-establezimendu, hiltegi eta ontzi-izozkailuen kontrola).
Osasun Publikoari buruzko 2022ko Txosten horrek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek eskuratutako emaitzak eta eginiko jarduketak laburtzen ditu.
Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana.
Patogenoen zaintzarako plan horizontala.
Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana. Egiaztapen analitikoa egiteko plana
Euskadin eginiko kontrolerako 807 bisitetatik, 3 bakarrik izan ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.