Bilaketa emaitza:

Tenebrio molitor espezieko larbak elikagai berri gisa merkaturatzeko baimena eman da

Ekainaren 1ean, Batzordearen 2021/882 (EB) Betearazpen Erregelamendu berria argitaratu zen. Horren bidez, Tenebrio molitor espezieko larba lehortuak elikagai berri gisa merkaturatzeko baimena ematen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2283 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta Batzordearen 2017/2470 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen da. Erregelamendu horrek Tenebrio molitor espezieko larbak elikagai berri gisa hartzen ditu, eta horiek merkaturatzeko baimena eskatu duen Frantziako enpresari horiek merkaturatzeko esklusibotasuna ematen dio 5 urtez, "ondoren beste eskatzaile batek elikagai berri horretarako baimena lortzen ez badu behintzat, babestutako datuak aipatu gabe". Erregelamenduaren eranskinean zehazten dira elikagai berria zer baldintzatan erabil daitekeen. Halaber, bigarren zati batean, elikagaiaren deskribapena/definizioa, ezaugarriak/osaera, onartutako metal astunen ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Haurren Obesitatea Zaintzeko Europako Ekimenaren (COSI) txostena, 2015-2017 aldiko datuak biltzeari buruzkoa

OMEren Europarako Eskualde Bulegoak Haurren Obesitatea Zaintzeko Europako Ekimena ezarri zuen 2007an, eskola-adineko haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziari buruzko zaintza-datu estandarizatuen beharrari erantzuteko.   Informazio hori izatea funtsezkoa da OMEren Europako Eskualdean haurren obesitateari heltzeko politika eta estrategia eraginkorrak garatzeko. Lehen datu-biketatik (13 herrialdek hartu zuten parte), COSI ekimenak geroz eta parte-hartze handiagoa izan du: 38 herrialdek parte hartu dute 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan egindako bilketa horretan (laugarrena), eta eskola-adineko 250.000 haurrek baino gehiagok hartu zuten parte.   Gainera, 34 herrialdek eskola-inguruneari buruzko datu gehiago bildu zituzten, eta 23 herrialdek haurren dietari eta jarduera fisikoari buruzko datuak. Datu horiek bildu eta aztertuz gero, herrialdeen arteko ...

Irakurri gehiago

Dietaren bitartez kadmioaren arriskuaren ebaluazioa

AESANen Batzorde Zientifikoak Espainiako herritarrek dietaren bitartez kadmioarekin kontaktuan egoteko duten arriskuaren ebaluazioa egin du; hortik ondoriozta daiteke 12 eta 35 hilabete arteko haurrak direla esposizio hori jasateko talderik kalteberena, elikagai gehiago kontsumitzen baitituzte beren gorputz-pisuarekiko. Dena den, kadmioarekiko esposizioa segurtasun-marjinaren barruan dago biztanleria-talde guztietan. Ebaluazio hau egiteko, 16 elikagai-taldetan sailkatutako 2.965 lagin aztertu dira, denak ala denak 2014 eta 2017 artean autonomia-erkidegoek eta Kanpo Osasunak egindako kontrol ofizialerako programaren barrukoak. Espainian kontsumitzen diren elikagaietako kadmio-presentziak altua izaten jarraitzen du; hain zuzen ere, aztertutako laginetan % 32,8koa izan da. Kontzentrazio-tartea kontuan hartuta (beheko muga-LB eta goiko muga-UB), ikus daiteke kakao disolbagarria (215,3-215,3 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Denbora-tenperatura konbinazioak elikagaiak modu seguruan prestatzeko

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziaren (AESAN) Batzorde Zientifikoak elikagaiak prestatzeko lehendik zeuden gomendioak berrikusi ditu, eta tenperatura eta denboraren konbinazioak mikroorganismo patogeno eta parasito nagusiak hainbat elikagaitan hazi eta suntsitzeko orduan duen eragina aztertu du. Berrikuspen horren ondoren, Batzorde Zientifikoak denbora-tenperatura konbinazioen (edo tratamendu baliokideen) zenbait gomendio proposatu ditu elikagaiak prestatzeko, produktuaren erdigunean lortu beharreko tenperatura aintzat hartuta, hori baita punturik hotzena.   Hala ere, Batzordeak nabarmendu du gomendio horiek aplikatu ahal izango direla higiene-neurri zorrotzak betetzen badira, arreta berezia jarriz tresna eta ekipoen garbiketa eta desinfekzioan, bai eta manipulatzaileengan ere, eta behar bezala egiten badira prestatu, hoztu eta hotzean mantentzeko lanen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Edari energetikoak kontsumitzearen arriskua

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziako (AESAN) Zientzia Batzordeak txosten bat argitaratu du edari energetikoen kontsumoarekin lotutako arriskuei buruz. Edari mota horrek izugarrizko gorakada izan du, batez ere gazteenen artean (gaur egun, estatuan kontsumitutako edari freskagarrien % 2 da). Txosten horrek osasunerako arrisku potentziala duen kontsumo-eredu bat identifikatu, loaren alterazioetatik eta arrisku kardiobaskularretarainoko arriskuak hartzen dituena. Kafeina da edari horien osagai nagusia, eta formulazioetan beste osagai aktibo batzuk eransten dizkiote: taurina, L-karnitina, D-glucurono-eta-laktona, bitaminak eta zenbait landarez egindako osagaiak, hala nola ginsenga, guaraná eta ginkgoa. Egunean pertsona pisatzen duen kilo bakoitzeko 1,4 miligramo kafeina kontsumitzeak loezina eta loaren iraupena murriztea eragin dezake. 3 miligramo baino ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Afrikako txerri-izurriaren egoera Europan – eguneratzea

EFSAk txosten bat argitaratu du berriki Afrikako txerri-izurriaren (ATI) Europako egoera epidemiologikoa eguneratzeko, 2019ko irailetik 2020ko abuztura bitarteko epeari dagokiona Irizpen horretan, ATIaren bilakaera-dinamika eta -patroiak aztertu dira kaltetutako herrialde guztietan, ATIaren lehen kasua txerri eta basurdeetan hauteman zenetik bildutako lagin positiboen (PCR eta ELISA) emaitzen bidez. Oro har, hedapena arina da ATIak kaltetutako eremuetan basurde-populazio handiagoak daudenean. Basurde-populazioetako hedapen-maila aztertzeko, jakinarazitako kasuak berrikusi ziren, eta kalkulatu zen zenbat sailka litezkeen jatorri bereko bigarren mailako kasu gisa, epidemiaren lehen eta azken urtearekin alderatuta. ATIa basurdeetan agertzeko arrisku-faktoreen ebaluazioa egiteko, azterketa bibliografikoa egin zen. Errumaniaren kasuan, adibidez, arrisku-faktore nagusiak ingurumen-faktoreak, basurdeen ugaritasuna eta ehizatzen den ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Gaixotasun zoonosikoak aztertzeko adituen nazioarteko talde berria

FAO, OME, OIE eta PNUMA erakundeek goi mailako adituen talde bat aurkeztu dute, pandemiak eragiteko gaitasuna izan lezaketen zoonosiak ikertzeko, One-Health ikuspegiarekin. Taldeak aipatutako erakunde horiei aholkua emango die, epe luzerako mundu mailako plan bat prestatze aldera, zoonosiak prebenitzea xede, hala nola IAAP H5N1, MERS, Ebola, Zika eta une honetan bizi dugun COVID-19aren pandemia. Modu orokor batean, honako hauek izango dira emango dituzten lehen pausoak: animalietatik pertsonetara eta alderantziz transmisioa egotea zehazten duten faktoreak sistematikoki analizatzea. transmisio-arriskua ebaluatzea. zaintza-ereduak prestatzea. agerraldiak prebenitu eta kontrolatzeko jardunbide egokiak zehaztea. One-Health ikuspegia aplikatzea; horrek lotu egiten ditu pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasuna, eta garrantzi berezia ematen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Erleen faktore estresagarri anizkoitzen arriskuak ebaluatzea

EFSAk irizpen zientifiko bat argitaratu du, eta bertan esparru integratu eta holistiko bat ezartzen da ezti-erleek jasaten dituzten estres-faktore anizkoitzen ondorio konbinatuak ebaluatzeko, hala nola pestizidak eta beste ingurumen-kimiko batzuk, parasitoak eta gaixotasunak, edo elikagaien eskuragarritasuna, klima eta erlezaintza-praktikak bezalako faktoreak. EFSAren iritzi zientifikoak ikuspegi berritzaile bat proposatzen du, jarraipen-sistema bat eta modelizazio-sistema bat konbinatzen dituena. Jarraipen-sistema erlauntz zentinelen sare batek osatzen du, Europako hainbat eskualdetan kokatuta eta datuak biltegiratzeko eta aztertzeko plataforma bati konektatuta. Erleen osasun-egoerari eta faktore estresagarri guztiei buruzko datuak modu harmonizatuan bilduko dira. Modelizazio-sistema ApisRAM izeneko tresna baten garapenean oinarritzen da, zeinak erlauntz bat ahalik eta zehaztasun ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

1311/2012 Errege Dekretuaren aldaketa fitosanitarioen erabilera jasangarritasunerako

Duela gutxi argitaratu da apirilaren 20ko 285/2021 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen biltegiratze-, merkaturatze-, inportazio- edo esportazio‑baldintzak, kontrol ofiziala eta saiakuntzak egiteko baimena ezartzen dituena, eta aldatu egiten du irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena. 2021eko azaroaren 10ean sartuko da indarrean. Errege Dekretu berri horren helburu nagusia da "produktu sanitarioen oinarrizko merkaturatze-, inportazio-, esportazio- eta erabilera-baldintzak ezartzea". Helburu hori lortzeko, honako neurri hauek hartzen ditu: a) Produktu fitosanitarioen biltegiratze-baldintzak, hirugarren herrialdeekiko merkataritza eta urrutiko salmenta arautzea. b) Produktu fitosanitarioen transakzio eta eragiketen  erregistro elektronikoa sortzea. c) Kontrol ofizialei buruzko Araudia Espainiako Erresuman aplikatzeko xedapen espezifikoak ezartzea, produktu fitosanitarioak merkaturatzeko, inportatzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: ziguatera Europan

EFSAk Europako ziguateraren arriskua karakterizatzeko proiektuaren (EuroCigua) azken zientzia-txostena argitaratu du. Txostena horretan, proiektuak iraun duen lau urteetan egindako jarduera guztiak biltzen dira, baita jarduera horien emaitza eta ondorio nagusiak ere. EuroCiguak lau azterketa biltzen ditu eta EFSAk azterketa bakoitzaren emaitzak biltzen dituen zientzia-txostena argitaratu du: Intzidentzia eta Epidemiologia. Carlos III Osasun Institutuko Epidemiologia Zentro Nazionala (CNE-ISCIII) izan da buru; Arrantza-produktuetako eta ingurumeneko ziguatoxinen ebaluazioa. Institut de Recerca i Tecnologia Agroalimentàries (IRTA) izan da buru; EBn dauden ziguatoxinen karakterizatzea, erreferentziazko materialen garapena barne. Vigoko Unibertsitatea (UVIGO) izan da buru; Zientzia Kudeaketa eta Koordinazioa. AESAN izan da buru. Lau azterketen emaitzek egiaztatu egin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago