Bilaketa emaitza:

Horizon Europe abian da

Horizon Europeren Erregelamendua eta Berariazko Programa Europar Batasunaren Egunari Ofizialean (EBEO) argitaratu ziren 2021eko maiatzaren 12an, eta, horrela, 2021-2027rako EBren Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programa berriari hasiera eman zitzaion. Erregelamendua atzeraeginezko ondoreekin aplikatu daiteke 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Horizon Europe programa, aurreko Horizon 2020 programa bezala, EBren I+G+B politikak gauzatzeko funtsezko tresna izango da. Programaren helburu orokorra EBk I+B arloan egiten dituen inbertsioen eragin zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta soziala lortzea da, horren bidez oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzeko eta estatu kide guztien lehiakortasuna sustatzeko. Zazpi urteko aldi horretarako 95.517 milioi euroko aurrekontuarekin, Horizon Europe izango da orain arteko aurrekontu handiena izango duen ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Kataluniako biztanleentzako arriskuaren ebaluazioa: artsenikoa arrozean eta eratorrietan

ACSAk azterketa bat egin du arrozeko artsenikoaren kontzentrazioa zehazteko eta, hala, dietaren bidezko esposizioa zenbatesteko; izan ere, arroza eta eratorriak dira Kataluniako biztanleen ingestioari artseniko organiko gehien gehitzen dioten elikagaiak. Azterketa horretan, arroza eta produktu eratorriak (arroz-tortak, arroz-edariak eta haurrentzako arroza duten homogeneizatuak, hau da, potetxoak) kontsumitzeagatiko esposizioa ebaluatu da. Hurrengo irudian, aztertutako elikagai-mota bakoitzaren guztizko artsenikoaren eta artseniko inorganikoaren batezbesteko kontzentrazioa agertzen da. Balio horiek artseniko inorganikoarekiko esposizioa kalkulatzeko erabili dira.Hala, arroz-irinak du guztizko artsenikoaren kontzentrazio handiena (208 µg/kg), eta, jarraian, arroz-tortek (173 µg/kg). Artseniko inorganikoari dagokionez, arroz-tortek dute kontzentrazio handiena (135 µg/ kg).Azterketa honetako elikagai guztien artetik, arroz-alea da herritar ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Afrikako txerri-izurria transmititzeko arriskuaren ebaluazioa

EFSAk txosten bat argitaratu du berriki Afrikako txerri-izurriaren birusa animaliaren elikaduraren, oherako materialen eta kaltetutako eremuetan egon diren animalia biziak garraiatzeko ibilgailuen bidez EBko eskualde ez kaltetuetan sartzeko arriskua ebaluatzeko. Irizpenak ezartzen du ezin dela baztertu birusa zabaltzeko arrisku potentziala, bereziki basurdeak dauden eremuetan. Hala ere, uste da arriskua txikiagoa dela infektatutako animalia bizien arteko kontaktuaren (txerria eta basurdea) eta elikaduraren (elikadura-hondakinekin) bidez baino. Ebaluazioa honela egin zen: Birusaren bizirauteko gaitasunari buruzko kontsulta bibliografikoa. Bibliografian jasota egon ez daitekeen informazioa biltzeko kontsulta publikoa. Aditu talde batek egindako balorazioa txerri-ustiategietan sartzen diren produktuen kutsadura potentzialari buruz. Produktu bakoitzaren kutsatze-arriskua aurreikusten duen eredu baten ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

RASFF – ELIKAGAIAK: 2021ko lehenengo lauhilekoaren laburpena

    2021ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1229 jakinarazpen izan dira. Horietatik 404 alertak izan dira (%33), 387 informazio-jakinarazpenak (%31,5) eta 438 mugan egin diren ukapenak (%35,5).     Gehien jakinarazi diren kutsadurak:   Etileno oxidoa sesamo hazietan Fitosanitarioen hondakinak piper eta zitrikoetan Aflatoxinak kakahuete eta pistatxoetan Salmonela enteritidis oilaskoan Listeria gazta bigunetan eta ahuntz-gaztan     Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:   1.       Turkia 2.       India 3.       Polonia 4.       Holanda 5.       Espainia       Lauhileko honetan ere etileno oxidoaren maila altuak detektatu dira sesamo hazietan  –gehienak Indiatik ekarritakoak– edo hazi horiek zituzten produktuetan: ogia, tahinia, atun-tatakia…. Halare, aurreko lauhilekoan baino gutxiago izan da. ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

FoodRUs-ek webgunea atera du, proiektuari buruzko informazio xehatuarekin

ELIKAk FoodRUs proiektu europarrean parte hartzen du. Proiektuaren helburua da lankidetzako elikadura-sistema zirkular berritzaile bat garatzea, nekazaritzako elikagaien kateko elikagaien galera eta xahuketa saihesteko. Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez gure webgunean: ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

OME: elikagai-kategoria desberdinetarako erreferentziako sodio-balioak jasotzen dituen gida

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagai-kategoria bakoitzerako erreferentziako sodio-balioak ezarri ditu, mundu-mailan. Hori kontsumitzaileen sodio-kontsumoa murrizteko egiten ari diren ahaleginen barnean kokatu behar dugu.   Mundu-mailako erreferentziako balioak ezartzea urrats garrantzitsua da elikadura-produktuen birformulazioa errazteko; hala, elikagaietan sodioa murriztea bultzatuko da. Erreferentziako balio horiek ezartzea neurri osagarria da, estatu kideak elikagaien osaera hobetzeko nazio-mailan hartzen ari diren neurriak indartzeko.   Zenbatespenen arabera, mundu osoko 11 milioi heriotza elikadura txarrarekin erlazionatuta daude; horietatik 3 milioi sodio gehiegi kontsumitzearen ondorio dira. Dietaren bidez sodio gehiegi hartzeak presio arteriala areagotzen du eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitu egiten da; era horretako gaixotasunak dira, hain zuzen ere, heriotzen lehen ...

Irakurri gehiago

EFSAren laguntza teknikoa arriskuei buruzko jakinarazpenak errazteko

EFSAk zenbait txosten tekniko argitaratu ditu Elikagaien Segurtasunaren arloan arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiei buruzko informazioa eta gomendioak zabaltzeko. 2019/1381 Erregelamenduan (EB) elikakateko arriskuen ebaluazioaren gardentasunari eta jasangarritasunari buruz ezarritako eskakizun berriaren aurrean, zeinak esparru integratu bat behar duen elikagaien arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek arriskuak jakinaraz ditzaten, Batzordeak EFSAri eskatu zion ezagutza zientifikoak emateko “Elikagaien Segurtasunaren arloan Arriskuak Jakinarazteko Europako Plan Orokorra” diseinatu eta ezartzeko prozesuan laguntzeko.   Europako Batzordea da planaren ezarpenaren burua, eta hark erraztuko du Elikagaien Segurtasuneko agintaritza eskudunei arriskuak jakinarazteko lanen koordinazioa. Eta, horrez gain, gomendio osatuagoak ere emango dizkie kontsumitzaileei.   EFSAk argitaratutako txostenak beste aditu akademiko eta erakunde batzuekin eginikoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadiko nekazaritza-elikagaien katearen kontrol ofizialerako plan berria 2021-2025 urteetarako

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpena argitaratu da gaur; horren bitartez, eguneratu egiten da Euskadiko nekazaritza-elikagaien katearen kontrol ofizialerako plana, 2021-2025 aldirako. Erkidegoko Kontrol Ofizialerako Plan hau euskal ekoizpen-sistemen errealitatera eta euskal administrazioaren eskumen-egiturara egokitu da. Funtsezko tresna da euskal ekoizpen-sektoreko elikagaien segurtasuna bermatzeko eta, hala, ekoizten ditugun elikagaiak kontsumitzen dituzten pertsonen osasuna behar bezala babestuta dagoela bermatzeko.   Plan hau martxan jartzea aurrerapauso handia izan da; izan ere, administrazioek nekazaritza-elikagaien kate osoan egiten diren kontrol ofizial guztiak integratzeko elkarrekin lan egitea eta elkarren artean koordinatzea lortu da. Horrek bide eman du hutsuneak eta gainjartzeak detektatzeko eta kontrol ofizialerako dauden baliabideak optimizatzeko. Plan honen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikakateko operadoreei zuzendutako etiketatuaren inguruko laguntza-gida

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) argitaratu egin du Data markatzeari eta lotutako elikagaien informazioari buruzko orientazio-gida: 2. atala (elikagaien inguruko informazioa). Gida berri hau abenduan argitaratutako Data markatzeari eta lotutako elikagaien informazioari buruzko orientazio-gida: 1. atala (datak markatzea) gidaren jarraipena da. Aipatutako lehenengo atalak elikagaien enpresen operadore ekonomikoei lagundu nahi die, beren produktuen data markatzeko modua erabakitzen (iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data).   Bigarren argitalpen honen xedea da elikagaien hornitzaileei laguntzea kontsumitzaileei elikagaiak gordetzearen eta horiek segurtasunez kontsumitzeko epeen inguruan eman beharreko informazioa zein den erabakitzen. Gida Europako Agintaritzako adituek egin dute eta datak markatzearen inguruko informazioa emateaz gain, kontsumitzaileari beste argibide batzuk ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Etxeetako elikagaien xahuketaren konparazio-txostena (2020 vs 2019)

MAPAk Espainiako etxeetan xahutzen diren elikagai eta edariei buruzko txosten berri bat argitaratu du «Más alimento menos desperdicio» estrategiaren baitan. Bertan, 4.000 etxetako datuak bildu ditu, online inkesten bidez eskuratutakoak. Ondoren, 2020ko datuak 2019koekin alderatu ditu, pandemiak etxeetako kontsumo-joeretan zer-nolako eragina izan duen aztertzeko asmoz. MAPAk Espainiako etxeetan xahutzen diren elikagai eta edariei buruzko txosten berri bat argitaratu du «Más alimento menos desperdicio» estrategiaren baitan. Bertan, 4.000 etxetako datuak bildu ditu, online inkesten bidez eskuratutakoak. Ondoren, 2020ko datuak 2019koekin alderatu ditu, pandemiak etxeetako kontsumo-joeretan zer-nolako eragina izan duen aztertzeko asmoz. Txostenaren emaitzetatik ondoriozta daiteke 2020. urtean murriztu egin dela elikagaiak xahutzen dituzten ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago