Horizon Europeren Erregelamendua eta Berariazko Programa Europar Batasunaren Egunari Ofizialean (EBEO) argitaratu ziren 2021eko maiatzaren 12an, eta, horrela, 2021-2027rako EBren Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programa berriari hasiera eman zitzaion. Erregelamendua atzeraeginezko ondoreekin aplikatu daiteke 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Horizon Europe programa, aurreko Horizon 2020 programa bezala, EBren I+G+B politikak gauzatzeko funtsezko tresna izango da. Programaren helburu orokorra EBk I+B arloan egiten dituen inbertsioen eragin zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta soziala lortzea da, horren bidez oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzeko eta estatu kide guztien lehiakortasuna sustatzeko.
Zazpi urteko aldi horretarako 95.517 milioi euroko aurrekontuarekin, Horizon Europe izango da orain arteko aurrekontu handiena izango duen ...
ACSAk azterketa bat egin du arrozeko artsenikoaren kontzentrazioa zehazteko eta, hala, dietaren bidezko esposizioa zenbatesteko; izan ere, arroza eta eratorriak dira Kataluniako biztanleen ingestioari artseniko organiko gehien gehitzen dioten elikagaiak. Azterketa horretan, arroza eta produktu eratorriak (arroz-tortak, arroz-edariak eta haurrentzako arroza duten homogeneizatuak, hau da, potetxoak) kontsumitzeagatiko esposizioa ebaluatu da.
Hurrengo irudian, aztertutako elikagai-mota bakoitzaren guztizko artsenikoaren eta artseniko inorganikoaren batezbesteko kontzentrazioa agertzen da. Balio horiek artseniko inorganikoarekiko esposizioa kalkulatzeko erabili dira.Hala, arroz-irinak du guztizko artsenikoaren kontzentrazio handiena (208 µg/kg), eta, jarraian, arroz-tortek (173 µg/kg). Artseniko inorganikoari dagokionez, arroz-tortek dute kontzentrazio handiena (135 µg/ kg).Azterketa honetako elikagai guztien artetik, arroz-alea da herritar ...
EFSAk txosten bat argitaratu du berriki Afrikako txerri-izurriaren birusa animaliaren elikaduraren, oherako materialen eta kaltetutako eremuetan egon diren animalia biziak garraiatzeko ibilgailuen bidez EBko eskualde ez kaltetuetan sartzeko arriskua ebaluatzeko. Irizpenak ezartzen du ezin dela baztertu birusa zabaltzeko arrisku potentziala, bereziki basurdeak dauden eremuetan. Hala ere, uste da arriskua txikiagoa dela infektatutako animalia bizien arteko kontaktuaren (txerria eta basurdea) eta elikaduraren (elikadura-hondakinekin) bidez baino.
Ebaluazioa honela egin zen: Birusaren bizirauteko gaitasunari buruzko kontsulta bibliografikoa.
Bibliografian jasota egon ez daitekeen informazioa biltzeko kontsulta publikoa.
Aditu talde batek egindako balorazioa txerri-ustiategietan sartzen diren produktuen kutsadura potentzialari buruz.
Produktu bakoitzaren kutsatze-arriskua aurreikusten duen eredu baten ...
2021ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1229 jakinarazpen izan dira. Horietatik 404 alertak izan dira (%33), 387 informazio-jakinarazpenak (%31,5) eta 438 mugan egin diren ukapenak (%35,5).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Etileno oxidoa sesamo hazietan
Fitosanitarioen hondakinak piper eta zitrikoetan
Aflatoxinak kakahuete eta pistatxoetan
Salmonela enteritidis oilaskoan
Listeria gazta bigunetan eta ahuntz-gaztan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. India
3. Polonia
4. Holanda
5. Espainia
Lauhileko honetan ere etileno oxidoaren maila altuak detektatu dira sesamo hazietan –gehienak Indiatik ekarritakoak– edo hazi horiek zituzten produktuetan: ogia, tahinia, atun-tatakia…. Halare, aurreko lauhilekoan baino gutxiago izan da.
...
ELIKAk FoodRUs proiektu europarrean parte hartzen du. Proiektuaren helburua da lankidetzako elikadura-sistema zirkular berritzaile bat garatzea, nekazaritzako elikagaien kateko elikagaien galera eta xahuketa saihesteko. Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez gure webgunean:
...
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagai-kategoria bakoitzerako erreferentziako sodio-balioak ezarri ditu, mundu-mailan. Hori kontsumitzaileen sodio-kontsumoa murrizteko egiten ari diren ahaleginen barnean kokatu behar dugu.
Mundu-mailako erreferentziako balioak ezartzea urrats garrantzitsua da elikadura-produktuen birformulazioa errazteko; hala, elikagaietan sodioa murriztea bultzatuko da. Erreferentziako balio horiek ezartzea neurri osagarria da, estatu kideak elikagaien osaera hobetzeko nazio-mailan hartzen ari diren neurriak indartzeko.
Zenbatespenen arabera, mundu osoko 11 milioi heriotza elikadura txarrarekin erlazionatuta daude; horietatik 3 milioi sodio gehiegi kontsumitzearen ondorio dira. Dietaren bidez sodio gehiegi hartzeak presio arteriala areagotzen du eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitu egiten da; era horretako gaixotasunak dira, hain zuzen ere, heriotzen lehen ...
EFSAk zenbait txosten tekniko argitaratu ditu Elikagaien Segurtasunaren arloan arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiei buruzko informazioa eta gomendioak zabaltzeko. 2019/1381 Erregelamenduan (EB) elikakateko arriskuen ebaluazioaren gardentasunari eta jasangarritasunari buruz ezarritako eskakizun berriaren aurrean, zeinak esparru integratu bat behar duen elikagaien arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek arriskuak jakinaraz ditzaten, Batzordeak EFSAri eskatu zion ezagutza zientifikoak emateko “Elikagaien Segurtasunaren arloan Arriskuak Jakinarazteko Europako Plan Orokorra” diseinatu eta ezartzeko prozesuan laguntzeko.
Europako Batzordea da planaren ezarpenaren burua, eta hark erraztuko du Elikagaien Segurtasuneko agintaritza eskudunei arriskuak jakinarazteko lanen koordinazioa. Eta, horrez gain, gomendio osatuagoak ere emango dizkie kontsumitzaileei.
EFSAk argitaratutako txostenak beste aditu akademiko eta erakunde batzuekin eginikoak ...
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpena argitaratu da gaur; horren bitartez, eguneratu egiten da Euskadiko nekazaritza-elikagaien katearen kontrol ofizialerako plana, 2021-2025 aldirako.
Erkidegoko Kontrol Ofizialerako Plan hau euskal ekoizpen-sistemen errealitatera eta euskal administrazioaren eskumen-egiturara egokitu da. Funtsezko tresna da euskal ekoizpen-sektoreko elikagaien segurtasuna bermatzeko eta, hala, ekoizten ditugun elikagaiak kontsumitzen dituzten pertsonen osasuna behar bezala babestuta dagoela bermatzeko. Plan hau martxan jartzea aurrerapauso handia izan da; izan ere, administrazioek nekazaritza-elikagaien kate osoan egiten diren kontrol ofizial guztiak integratzeko elkarrekin lan egitea eta elkarren artean koordinatzea lortu da. Horrek bide eman du hutsuneak eta gainjartzeak detektatzeko eta kontrol ofizialerako dauden baliabideak optimizatzeko.
Plan honen ...
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) argitaratu egin du Data markatzeari eta lotutako elikagaien informazioari buruzko orientazio-gida: 2. atala (elikagaien inguruko informazioa). Gida berri hau abenduan argitaratutako Data markatzeari eta lotutako elikagaien informazioari buruzko orientazio-gida: 1. atala (datak markatzea) gidaren jarraipena da. Aipatutako lehenengo atalak elikagaien enpresen operadore ekonomikoei lagundu nahi die, beren produktuen data markatzeko modua erabakitzen (iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data).
Bigarren argitalpen honen xedea da elikagaien hornitzaileei laguntzea kontsumitzaileei elikagaiak gordetzearen eta horiek segurtasunez kontsumitzeko epeen inguruan eman beharreko informazioa zein den erabakitzen. Gida Europako Agintaritzako adituek egin dute eta datak markatzearen inguruko informazioa emateaz gain, kontsumitzaileari beste argibide batzuk ...
MAPAk Espainiako etxeetan xahutzen diren elikagai eta edariei buruzko txosten berri bat argitaratu du «Más alimento menos desperdicio» estrategiaren baitan. Bertan, 4.000 etxetako datuak bildu ditu, online inkesten bidez eskuratutakoak. Ondoren, 2020ko datuak 2019koekin alderatu ditu, pandemiak etxeetako kontsumo-joeretan zer-nolako eragina izan duen aztertzeko asmoz. MAPAk Espainiako etxeetan xahutzen diren elikagai eta edariei buruzko txosten berri bat argitaratu du «Más alimento menos desperdicio» estrategiaren baitan. Bertan, 4.000 etxetako datuak bildu ditu, online inkesten bidez eskuratutakoak. Ondoren, 2020ko datuak 2019koekin alderatu ditu, pandemiak etxeetako kontsumo-joeretan zer-nolako eragina izan duen aztertzeko asmoz.
Txostenaren emaitzetatik ondoriozta daiteke 2020. urtean murriztu egin dela elikagaiak xahutzen dituzten ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.