Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA), Medikamentu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS) batera, dokumentu bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu sektoreak albaitaritzako sendagaiak banatzeko, agintzeko eta emateko prozesuaren inguruan gehien egiten dituen galderak. Dokumentu horren helburua da albaitaritzako sendagaiei buruz gehien egiten diren galderen erantzun guztiak biltzea. Planteatutako galderak eta interpretazio-zalantzak arau hauek aplikatzean sortzen dira: 1132/2010 Errege Dekretua, Albaitaritzako Sendagaiei buruzko 109/1995 Errege Dekretua aldatzen duena.
1/2012 Legegintzako Errege Dekretua, Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina onesten duena.
544/2016 Errege Dekretua, gai berritzaileak lantzen dituena, hala nola albaitariaren agindurik behar ez duten albaitaritzako ...
Europako Itun Berdearen esparruaren barneko «Baserritik Mahaira» Estrategiak eta Biodibertsitatearen inguruko Estrategiak aurreikusten dute 2030ean EBko nekazaritza-lurren % 25 ekoizpen ekologikokoa izango direla. Horrela, nekazaritzako elikagaien sistemaren iraunkortasuna hobetuko da eta biodibertsitatearen galera ekidingo da. Xede hori betetzeko, Batzordeak «Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Ekintza-plan» berria argitaratu zuen martxoaren 24an. Nekazaritza-ustiategi konbentzionalek ekoizpen ekologikorako aldaketa gauzatzea sustatzeko, ezinbestekoa da produktu ekologikoen kontsumoa handitzea eta kontsumitzaileek produktu horiekiko duten konfiantza indartzea. Etengabeko hazkundea bultzatzeko eta errentagarria den merkatu ekologikoa mantentzeko, Batzordeak ekintzak gauzatzea proposatzen du honetarako: Nekazaritza ekologikoa eta bere logotipoa sustatzea, informazio-neurrien, herritarrei egindako ezagutza-inkesten eta EBren sustapen-politikaren esparruan aurrekontu hobetuaren bidez.
Jantoki ekologikoak ...
FAOk txerri-haragiaren, arrainaren eta krustazeoen, barazkien eta ur kutsatuaren kontsumoaren bidez pertsonei transmititutako parasito nagusiak deskribatzen dituen dokumentu bat argitaratu du; horietan, elikagaien segurtasunerako neurriek garrantzi handia dute, horiek prebenitzeko eta kontrolatzeko. Elikagaiek transmititzen dituzten parasito-gaixotasunak askotan ez dira aintzat hartzen elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistemetan, nahiz eta gizakien osasunerako arazo larriak sor ditzaketen. Ekoizpena eta horri lotutako galera ekonomikoak askotan ez dira ikusten, eta infektatutako animaliek askotan ez dute zantzurik erakusten; beraz, parasitoak oso zailak dira antzematen eta mehatxu ikusezina izan daitezke. Taulan deskribatutako parasito bakoitzaren inguruan, txostenak honako hauei buruzko informazioa jasotzen du: bizi-zikloak, parasito bakoitzaren transmisio-bideak, giza osasunean duten eragina, ...
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak eginiko Zaintza Epidemiologikoaren Memorian daude laburtuta 2019an eta 2020an Bizkaian deklaratutako gaixotasun nagusiak. Horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu: Guztira, Campylobacter bakteriaren ondoriozko 968 infekzio (84,70/100.000) deklaratu ziren 2019an eta 1.022 (88,94/100.000) 2020an. Kasuen % 31 bost urtetik beherakoen artean gertatu ziren.
Hamar listeriosi-kasu (0,87/100.000) deklaratu ziren 2019an. Kaltetuen batez besteko adina 74 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 10ekoa.
Norobirusaren 322 isolamendu (28,23/100.000) kontabilizatu ziren, eta horietatik % 55 hamar urtetik beherakoen artean gertatu ziren. Kasuen erdia baino gehiago (% 55) urrian eta azaroan gertatu ziren. 2020an, berriz, 138 kasu (12,01/100.000) deklaratu ziren.
Salmonellosiari dagokionez, 260 kasu (22,75/100.000) erregistratu ziren 2019an ...
EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Aditu Taldeak (CONTAM) ebaluazio bat egin du bieirek itsas algen ondorioz dituzten biotoxinak aztertzeko, eta ondorioztatu du maskorra kenduz gero asko murrizten direla bieiren zati jangarrian dauden toxinen mailak. Ebaluazio hori egiteko,EFSAk elementu hauen mailei buruzko datuak erabili ditu: azido okadaikoa (OA), yesotoxinak (YTX) eta azaspirazidoen (AZA) taldeko toxinak. Zehazki, bi bieira-espezie aztertu ditu datu horiek eskuratzeko: Aequipecten opercularis eta Pecten maximus.
Pecten maximus espezieko bieiren kasuan, analisi estatistikoak agerian utzi zuen bieira osoetako toxinen mailak ez duela 256 μg OA baliok./kg edo 217 μg AZA1 baliok./kg gainditu behar gonadetan dauden toxinen mailak legezko mugen azpitik egoteko. Alabaina, ezin izan ...
Europar Batasunak Europar dokumentu bat prestatu du estatu kideei urte anitzeko Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalak (PNCOCA) egin, eguneratu eta berrikusten laguntzeko Dokumentu hori prestatzeko, kontuan hartu dira PNCOCAk aplikatzetik lortutako esperientzia, Batzordeak gauzatutako ikuskaritzetan egindako aurkikuntzak eta estatu kideek aurkeztutako urteko txostenetan jasotako informazioa.
Hona hemen dokumentuak jasotzen dituen argibide garrantzitsuenak: Beste jarduera ofizial batzuk: ez da beharrezkoa planaren aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen diren jarduerei buruzko informazioa sartzea; dena den, informazio horrek plana hobeto ulertzen laguntzen duela uste izanez gero, sartzeko aukera dago.
Plan bakar eta integratua: organismo bakarra izendatu beharko da, eta hura arduratuko da kontrol ofizialen ardura duten agintaritza eskudun ...
EFSAk dokumentu bat argitaratu du, eta bertan genoma osoaren sekuentzian (WGS) oinarritutako analisiari buruzko aholkuak ematen ditu, elikakatean nahita gehitutako mikroorganismoen karakterizazioa egiten denerako. Dokumentu horrek aholkuak ematen ditu produktu arautu bat merkaturatzeko baimen-eskaera baten testuinguruan Arriskuen Ebaluazioa egiteko prozesuari eta emaitzei buruz. WGSa erabiltzeko jarraibideak ematen ditu, baita lortu behar diren kalitate-irizpideak eta -atalaseak ezarri ere. Horrez gain, bidali behar diren datu eta informazio garrantzitsuak zehazten ditu. Mikroorganismoak –izan genetikoki eraldatuak zein ez– elikakatean erabil daitezke, eta elikagaietan erabiltzeko baimentze-prozesu bat igaro behar dute, merkaturatu aurretik. Prozesu horren barruan, beharrezkoa da arrisku-ebaluazio bat egitea, elikakatean erabiliko diren mikroorganismo horien segurtasuna eta ...
Nature Food aldizkariak EDGAR FOOD datu-base berrian oinarritutako azterlan berri bat argitaratu du, eta azterlan horrek agerian uzten du lurraren erabileraren eta nekazaritza-ekoizpenaren (ontziratzea, garraiatzea eta hondakinak kudeatzea barne) ondoriozko jarduerak BEGen isurien herena (% 34) sortzen dituela mundu-mailan. EDGAR FOOD datu-base berriak EDGARetik (Isurien Datu Basea Atmosferaren Ikerketa Globalerako) hartzen ditu datuak eta FAOSTAT datu-baseko datuekin (lurren erabilera edo erabilera-aldaketaren ondoriozko isuriei buruzkoak) osatzen da. 25 urtetik honako datuak ematen ditu.
Jarraian, azterlanaren emaitzarik nabarmenenak azalduko ditugu: Nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien % 39 ustiategian bertan gauzatzen diren jardueren (sargaiak barne) ondorioz gertatzen dira. Jatorriaren arabera, nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien % 38 lurraren erabileraren eta ...
2020an pentsuei buruzko 230 jakinarazpen egin dira. Horietatik 35 (% 15) alertak izan dira, 139 (% 60) informazio-jakinarazpenak eta 56 (% 30) mugan egin diren ukapenak.
2020an identifikatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 51) eta jarraian hondakin fitosanitarioak (% 16), mikotoxinak (% 10) eta metal astunak (% 8) ditugu.
Produktuka aztertuz gero, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 75, laguntza-animalientzako pentsuek % 14, gehigarri eta aurre-nahasketek % 5 eta loditzeko animalientzako pentsuek % 6.
...
Animalia Ekoizpeneko sistema jasangarrien ERA-NET SusAn eta beste 3 ERA-NET (FACCE ERA-GAS, nekazaritzako eta basogintzako berotegi-efektuko gasen zaintza eta murrizketari dagokiona, ICT AGRI-FOOD, IKTen aplikazioa duten nekazaritzako elikagaien sistemei dagokiena, eta SusCrop, labore jasangarrien ekoizpena) koordinatu egin dira eta indarrak batu dituzte guztiei interesatzen zaizkien eremuetan; horri esker, finantzaketa-ekimen bateratu eta transnazional bat ezarri dute berotegi-efektuko gasak ikertzeko, arreta berezia jarrita labore mistoen eta abeltzaintza sistemen zirkulartasunean, klima-aldaketa moteldu eta aldaketa horretara egokitzea xede. Deialdiaren xedea da nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemak (berr)integratzea, eta, hala, sistema horien arteko zirkulartasuna hobetzea, baita ustiategietako jasangarritasuna hobetzea eta berotegi-efektuko gasen eragina murriztea ere. Deialdi bateratu horrek ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.