Bilaketa emaitza:

Albaitaritzako sendagaiak banatzeari, agintzeari eta emateari buruzko ohiko galderak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA), Medikamentu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS) batera, dokumentu bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu sektoreak albaitaritzako sendagaiak banatzeko, agintzeko eta emateko prozesuaren inguruan gehien egiten dituen galderak. Dokumentu horren helburua da albaitaritzako sendagaiei buruz gehien egiten diren galderen erantzun guztiak biltzea. Planteatutako galderak eta interpretazio-zalantzak arau hauek aplikatzean sortzen dira: 1132/2010 Errege Dekretua, Albaitaritzako Sendagaiei buruzko 109/1995 Errege Dekretua aldatzen duena. 1/2012 Legegintzako Errege Dekretua, Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina onesten duena. 544/2016 Errege Dekretua, gai berritzaileak lantzen dituena, hala nola albaitariaren agindurik behar ez duten albaitaritzako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Ekintza-plana

Europako Itun Berdearen esparruaren barneko «Baserritik Mahaira» Estrategiak eta Biodibertsitatearen inguruko Estrategiak aurreikusten dute 2030ean EBko nekazaritza-lurren % 25 ekoizpen ekologikokoa izango direla. Horrela, nekazaritzako elikagaien sistemaren iraunkortasuna hobetuko da eta biodibertsitatearen galera ekidingo da. Xede hori betetzeko, Batzordeak «Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Ekintza-plan» berria argitaratu zuen martxoaren 24an. Nekazaritza-ustiategi konbentzionalek ekoizpen ekologikorako aldaketa gauzatzea sustatzeko, ezinbestekoa da produktu ekologikoen kontsumoa handitzea eta kontsumitzaileek produktu horiekiko duten konfiantza indartzea. Etengabeko hazkundea bultzatzeko eta errentagarria den merkatu ekologikoa mantentzeko, Batzordeak ekintzak gauzatzea proposatzen du honetarako: Nekazaritza ekologikoa eta bere logotipoa sustatzea, informazio-neurrien, herritarrei egindako ezagutza-inkesten eta EBren sustapen-politikaren esparruan aurrekontu hobetuaren bidez. Jantoki ekologikoak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Parasitoak elikagaietan – Mehatxu ikusezina

FAOk txerri-haragiaren, arrainaren eta krustazeoen, barazkien eta ur kutsatuaren kontsumoaren bidez pertsonei transmititutako parasito nagusiak deskribatzen dituen dokumentu bat argitaratu du; horietan, elikagaien segurtasunerako neurriek garrantzi handia dute, horiek prebenitzeko eta kontrolatzeko. Elikagaiek transmititzen dituzten parasito-gaixotasunak askotan ez dira aintzat hartzen elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistemetan, nahiz eta gizakien osasunerako arazo larriak sor ditzaketen. Ekoizpena eta horri lotutako galera ekonomikoak askotan ez dira ikusten, eta infektatutako animaliek askotan ez dute zantzurik erakusten; beraz, parasitoak oso zailak dira antzematen eta mehatxu ikusezina izan daitezke. Taulan deskribatutako parasito bakoitzaren inguruan, txostenak honako hauei buruzko informazioa jasotzen du: bizi-zikloak, parasito bakoitzaren transmisio-bideak, giza osasunean duten eragina, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bizkaian elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko datuak (2019-2020)

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak eginiko Zaintza Epidemiologikoaren Memorian daude laburtuta 2019an eta 2020an Bizkaian deklaratutako gaixotasun nagusiak. Horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu: Guztira, Campylobacter bakteriaren ondoriozko 968 infekzio (84,70/100.000) deklaratu ziren 2019an eta 1.022 (88,94/100.000) 2020an. Kasuen % 31 bost urtetik beherakoen artean gertatu ziren. Hamar listeriosi-kasu (0,87/100.000) deklaratu ziren 2019an. Kaltetuen batez besteko adina 74 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 10ekoa. Norobirusaren 322 isolamendu (28,23/100.000) kontabilizatu ziren, eta horietatik % 55 hamar urtetik beherakoen artean gertatu ziren. Kasuen erdia baino gehiago (% 55) urrian eta azaroan gertatu ziren. 2020an, berriz, 138 kasu (12,01/100.000) deklaratu ziren. Salmonellosiari dagokionez, 260 kasu (22,75/100.000) erregistratu ziren 2019an ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bieirek itsas biotoxinak izateko duten arriskuaren ebaluazioa

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Aditu Taldeak (CONTAM) ebaluazio bat egin du bieirek itsas algen ondorioz dituzten biotoxinak aztertzeko,  eta ondorioztatu du maskorra kenduz gero asko murrizten direla bieiren zati jangarrian dauden toxinen mailak. Ebaluazio hori egiteko,EFSAk elementu hauen mailei buruzko datuak erabili ditu: azido okadaikoa (OA), yesotoxinak (YTX) eta azaspirazidoen (AZA) taldeko toxinak. Zehazki, bi bieira-espezie aztertu ditu datu horiek eskuratzeko: Aequipecten opercularis eta Pecten maximus.   Pecten maximus espezieko bieiren kasuan, analisi estatistikoak agerian utzi zuen bieira osoetako toxinen mailak ez duela 256 μg OA baliok./kg edo 217 μg AZA1 baliok./kg gainditu behar gonadetan dauden toxinen mailak legezko mugen azpitik egoteko. Alabaina, ezin izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Urte anitzeko kontrol-planak egiteko orientabideak

Europar Batasunak Europar dokumentu bat prestatu du estatu kideei urte anitzeko Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalak (PNCOCA) egin, eguneratu eta berrikusten laguntzeko Dokumentu hori prestatzeko, kontuan hartu dira PNCOCAk aplikatzetik lortutako esperientzia, Batzordeak gauzatutako ikuskaritzetan egindako aurkikuntzak eta estatu kideek aurkeztutako urteko txostenetan jasotako informazioa. Hona hemen dokumentuak jasotzen dituen argibide garrantzitsuenak: Beste jarduera ofizial batzuk: ez da beharrezkoa planaren aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen diren jarduerei buruzko informazioa sartzea; dena den, informazio horrek plana hobeto ulertzen laguntzen duela uste izanez gero, sartzeko aukera dago. Plan bakar eta integratua: organismo bakarra izendatu beharko da, eta hura arduratuko da kontrol ofizialen ardura duten agintaritza eskudun ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikakatean erabiltzen diren mikroorganismoen genoma osoaren sekuentziazioa analizatzearen abantailak

EFSAk dokumentu bat argitaratu du, eta bertan genoma osoaren sekuentzian (WGS) oinarritutako analisiari buruzko aholkuak ematen ditu, elikakatean nahita gehitutako mikroorganismoen karakterizazioa egiten denerako. Dokumentu horrek aholkuak ematen ditu produktu arautu bat merkaturatzeko baimen-eskaera baten testuinguruan Arriskuen Ebaluazioa egiteko prozesuari eta emaitzei buruz. WGSa erabiltzeko jarraibideak ematen ditu, baita lortu behar diren kalitate-irizpideak eta -atalaseak ezarri ere. Horrez gain, bidali behar diren datu eta informazio garrantzitsuak zehazten ditu. Mikroorganismoak –izan genetikoki eraldatuak zein ez– elikakatean erabil daitezke, eta elikagaietan erabiltzeko baimentze-prozesu bat igaro behar dute, merkaturatu aurretik. Prozesu horren barruan, beharrezkoa da arrisku-ebaluazio bat egitea, elikakatean erabiliko diren mikroorganismo horien segurtasuna eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzako elikagaien sistemak eragiten ditu berotegi-efektuko gasen (BEG) isurien % 34

Nature Food aldizkariak EDGAR FOOD datu-base berrian oinarritutako azterlan berri bat argitaratu du, eta azterlan horrek agerian uzten du lurraren erabileraren eta nekazaritza-ekoizpenaren (ontziratzea, garraiatzea eta hondakinak kudeatzea barne) ondoriozko jarduerak BEGen isurien herena (% 34) sortzen dituela mundu-mailan.  EDGAR FOOD datu-base berriak EDGARetik (Isurien Datu Basea Atmosferaren Ikerketa Globalerako) hartzen ditu datuak eta FAOSTAT datu-baseko datuekin (lurren erabilera edo erabilera-aldaketaren ondoriozko isuriei buruzkoak) osatzen da. 25 urtetik honako datuak ematen ditu. Jarraian, azterlanaren emaitzarik nabarmenenak azalduko ditugu: Nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien % 39 ustiategian bertan gauzatzen diren jardueren (sargaiak barne) ondorioz gertatzen dira. Jatorriaren arabera, nekazaritzako elikagaien sistemako BEGen isurien % 38 lurraren erabileraren eta ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

RASFF Pentsuak: 2020. Urteko txosten

2020an pentsuei buruzko 230 jakinarazpen egin dira. Horietatik 35 (% 15) alertak izan dira, 139 (% 60) informazio-jakinarazpenak eta 56 (% 30) mugan egin diren ukapenak. 2020an identifikatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 51) eta jarraian hondakin fitosanitarioak (% 16), mikotoxinak (% 10) eta metal astunak (% 8) ditugu. Produktuka aztertuz gero, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 75, laguntza-animalientzako pentsuek % 14, gehigarri eta aurre-nahasketek % 5 eta loditzeko animalientzako pentsuek % 6. ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Zirkulartasunaren arloko Deialdi Bateratua abiarazten dugu!

Animalia Ekoizpeneko sistema jasangarrien ERA-NET SusAn eta beste 3 ERA-NET (FACCE ERA-GAS, nekazaritzako eta basogintzako berotegi-efektuko gasen zaintza eta murrizketari dagokiona, ICT AGRI-FOOD, IKTen aplikazioa duten nekazaritzako elikagaien sistemei dagokiena, eta SusCrop, labore jasangarrien ekoizpena) koordinatu egin dira eta indarrak batu dituzte guztiei interesatzen zaizkien eremuetan; horri esker, finantzaketa-ekimen bateratu eta transnazional bat ezarri dute berotegi-efektuko gasak ikertzeko, arreta berezia jarrita labore mistoen eta abeltzaintza sistemen zirkulartasunean, klima-aldaketa moteldu eta aldaketa horretara egokitzea xede. Deialdiaren xedea da nekazaritzako eta abeltzaintzako sistemak (berr)integratzea, eta, hala, sistema horien arteko zirkulartasuna hobetzea, baita ustiategietako jasangarritasuna hobetzea eta berotegi-efektuko gasen eragina murriztea ere. Deialdi bateratu horrek ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago