Bilaketa emaitza:

Mingain urdinaren 8 serotipoaren agerraldia baieztatu da Nafarroan

2020/10/20an, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du mingain urdinaren (MU) 8 serotipoaren (8S) kasu bat detektatu dutela Nafarroan, Baztango (Elizondo eskualdea) ustiategi bateko behi batean. 2020/07/20tik aurrera, eta bereziki irailean, 8S-aren 43 foku detektatu dira Frantziaren hegoaldeko mugako departamenduetan (Pirinio Garaiak, Landak, Ariège, Garona Garaia eta Pirinio Atlantikoak), behi eta ardietan egin den zaintza pasiboari esker. Kaltetutako ustiategia Frantziatik gertu dago (mugatik 12 km ingurura), eta horrek adierazten du Nafarroan sortutako infekzioaren jatorria izan daitekeela gaixotasuna transmititzen duen bektorea, Culicoides eltxoa, bertatik sartu izana. Kaltetutako behiak MUrekin bateragarria den sintomatologia klinikoa zuen, eta positibo eman zuen Nafarroako Gobernuaren laborategian eginiko PCRan eta serologia-probetan, eta, ondoren, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Substantzia kimikoei buruzko ebaluazio bateratua

Aintzat hartuta “substantzia bat, ebaluazio bat” helburua, EFSAk eta ECHAk baterako posizio-dokumentu bat idatzi dute. Bertan, egungo egoera aztertu eta irtenbideak proposatzen dituzte agentzien arteko koordinazioa handiagoa izan dadin eta arrisku-ebaluazioen emaitzak hobeak izan daitezen.   Honako hauek dira egindako proposamenetako batzuk: Koordinazio zentralerako mekanismo bat eratzea. Agentzien artean zereginak hobeto koordinatu edo banatzea. Eskuragarri dauden datuak formatu egituratu berean eskuratzea.   Gaur egun, substantzia kimiko beraren arrisku-ebaluazioak hainbat unetan egiten dituzte hainbat erakundek, hainbat erabileratarako; hori guztia, halaber, hainbat araudiri jarraikiz eta, maiz, hainbat datu erabiliz egiten da. Ondorioz, zereginak ikuskatu behar izateaz eta produktu kimikoen ebaluazioak eraginkorrak ez izateaz gain, batzuetan, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Oharra: Listeria monocytogenes bakterioa detektatu da Herbehereetatik etorritako zilindro itxurako ahuntz-gaztan

Europako Elikagaien Alerta Sarearen bidez (RASFF), AESANi jakinarazi zaio Listeria monocytogenes bakterioa detektatu dela Herbehereetan egiten den eta Alemaniatik komertzializatzen den zilindro itxurako ahuntz-gaztan. Honako hau da kaltetutako lotea:   «Queso rulo de cabra Jermi»  JERMI KÄSEWERK GMBH markakoa  412 zenbakiko lotea; iraungitze-data: 2020/11/06 lotutako kasurik Espainian Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea. Produktuak erkidego hauetan banatu dira: Andaluzia, Katalunia, EUSKADI, Galizia, Madril, Murtzia eta Valentziako Erkidegoa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

# AZÚCAR, TE DEJO , azukrearen kontsumoa murrizteko kanpaina

AESANek online kanpaina bat abiarazi du urri honetarako; hainbat material grafiko barne hartzen ditu, eta helduen artean azukrearen kontsumoa murriztea du helburu.   Azkenaldian argitaratutako datuek agerian jarri dute herritarrak sentsibilizatzeko beharra dagoela:   Espainiako biztanle helduen % 17,4 obesoak dira, eta % 37,1ek gehiegizko pisua dute. Gehiegizko pisua ohikoagoa da gizonengan (% 62,5) emakumeengan baino (% 46,8). OMEk gomendatzen du azukre askeen eta azukre gehigarrien kontsumoa kontsumitutako guztizko energiaren % 10etik behera murriztea (50 g/egun). Halaber, erakundeak adierazi du kontsumoa guztizko ingestio kalorikoaren % 5etik behera murriztuko balitz, osasunarentzako onura gehigarriak lortuko genituzkeela (25 g/egun). Espainiako biztanleen azukre-kontsumoak ezarritako gomendioen mugak gainditzen ...

Irakurri gehiago

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren txostena, 2019. urtea

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) gauzatze-mailari buruzko txostena argitaratu da, 2019. urteari dagokiona. Emaitzak bereizita azaltzen dira honako ministerio hauen eskumenen arabera: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa (lehen mailako ekoizpena eta elikagaien kalitatea), Kontsumo Ministerioa (establezimenduak eta erkidegoaren barruko merkatuan ekoitzi edo merkaturatutako elikagaiak) eta Osasun ministerioa (hirugarren herrialdeetako giza kontsumorako salgaiak). Kontrolak askotarikoak dira, eta guztiek ezaugarri, arrisku-irizpide eta adierazle ezberdinak dituzte. Horrenbestez, ezin da kontrol guztien ondorio global bat atera. Nolanahi ere, kontrol-programei buruzko txosten bakoitzean honako hauek zehazten dira: zein den kontrol ofizialeko xede diren sektore bakoitzaren egoera, urteko txostenak (antzemanadko0 ez-betetzeak zehaztuta), egindako auditoretzak, ondorioak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2019ko ALADINO azterlanaren emaitzak

AESANek Espainiako elikadura, jarduera fisiko, haurren garapen eta obesitateari buruzko ALADINO azterlanaren 2019ko emaitzak argitaratu ditu. Azterlan hori OMEren COSI EURO OME ekimenaren bosgarren edizioaren parte da, zeinak xede baitu Europako eskualdean haurren obesitatea modu harmonizatuan zaintzea. Azterlanaren bidez neurri antropometrikoak hartu dira, neurketa zuzenaren eta gaiarekin zerikusia duten faktoreen bidez. Horretarako, galdetegiak banatu ziren 2019ko urria eta abendua bitartean Lehen Hezkuntzako 276 zentrotan, 6 eta 9 urte bitarteko 16.665 eskola-umeri, lurralde osoan: 17 autonomia-erkidegoetan eta 2 autonomia-hirietan. 2011tik hona gehiegizko pisuak behera egin du, eta 2015etik hona egonkortu egin da. Hala ere, 6 eta 9 urte bitarteko eskola-umeen gehiegizko pisuaren eta ...

Irakurri gehiago

2019. urteko RASFF txostena: elikagai-alertak

2019an, guztira 4.118 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.175 alerta gisa sailkatu ziren, 546 segimendu-txosten gisa, 882 ohartarazpen gisa, 1.499 mugako ukatze gisa eta 18 informazio-jakinarazpen gisa. 2018. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 5 egin zuen gora. Alerten gorakada nabarmena izan da seigarren urtez jarraian. Jakinarazpenen kopurua produktuen arabera: Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki. Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (371 jakinarazpen, % 51 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (347 jakinarazpen). Jakinarazpen gehienak haragiarekin lotutakoak dira, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2020 ko bigarren lauhileko laburpena- RASFF (pentsuak)

2020ko bigarren lauhilekoan, animalien elikagaiekin lotutako 69 jakinarazpen egin dira; horietatik 5 alertak izan dira, 46 informazio-jakinarazpenak eta 18 mugan egin diren ukapenak.   Egindako kontrol motari dagokionez, 20 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) igorri dituzte; 31, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; eta 18 industriaren beraren autokontroletan detektatu dira.   Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 73, etxeko animalientzako pentsuei % 17, gehigarri eta aurre-nahasketei % 7 eta kontsumorako animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 3.   Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: sojarekin egindako produktuak (12), arrain-irina (7), txakurrentzako mastekagarriak (4) eta koltza-irina/-opilak (3). ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Trikinosia: basurde-haragiaren autokontsumoari buruzko triptikoa

AESANek triptiko bat argitaratu du trikinosiari eta ehizakietan trikinaren analisi egokia egitearen garrantziari buruz. Trikinosia Trichinella generoak eragindako parasito-gaixotasuna da, eta gizakiari eta zenbait ugaztuni eragiten die, hala nola basurde eta txerriei.  Aspalditik ezagutzen eta kontrolatzen bada ere, funtsezkoa da basurde eta txerrien haragi eta haragi-produktuetan proba hori egitea, baldin eta gordinik edo ondo kozinatu gabe kontsumituko badira; izan ere, horiek dira gaixotasunaren infekzio-iturri nagusiak. Triptikoaren helburu nagusia da kontsumitzaileei –alegia, ehiztariei eta haien senide eta lagunei– ulertaraztea arriskutsua izan daitekeela elikagai horiek beren kabuz kontsumitzea, proba egokirik egin gabe. Horrenbestez, gogorarazten dugu derrigorrezkoa dela giza kontsumorako txerri eta basurde guztiei analisia egitea, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Eguneratzea: Afrikako txerri-izurriaren egoera Alemanian (2020/09/30)

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak informazio-ohar bat argitaratu du ATIaren Alemaniako agerraldiaren egoerari buruz. Bertan jasotzen da 38ra areagotu direla basurde basatien ATI fokuak (ia guztiak hilda aurkitu dira). Kasu horiek guztiak, orain arte, bi barrutitan aurkitu dira, biak Brandenburgo estatu. Zainketa epidemiologikoa eta gorpuen bilaketa-lanak areagotu egin dira, eta horri esker, Alemaniako eskumeneko agintaritzek foku berri bat jakinarazi ahal izan zuten 2020/09/30ean, estatu bereko beste barruti batean basurde baten gorpua aurkitu ondoren. Gorpua aurrekoengandik 30 km ingurura aurkitu zuten iparraldera, Poloniarekiko mugatik 1 km ingurura. Kasu berri hori infektatutako eremutik kanpo detektatu da; eremu horretan mugapenak zeuden jada. Ondorioz, neurri berriak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago