Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) patatetan eta horien eratorrietan dauden glikoalkaloideek gizakien eta animalien osasunerako izan dezaketen arriskuaren ebaluazioa argitaratu du. Modu naturalean sortzen diren konposatuak dira, eta solanaceae familiako elikagaietan egoten dira, esate baterako, patatetan, tomateetan eta alberjinietan.
Glikoalkaloideen kontzentrazioa kontsumitutako barietatearen, barazkiaren heldutasunaren eta beste ingurumen-faktore batzuen araberakoa izaten da.
Faktore horien artean daude, esaterako, eguzkiarekiko esposizioa eta biltegiko tenperatura. Ilunpetan biltegiratutako patatek argitan biltegiratutako pataten glikoalkaloide kantitatearen % 20 bakarrik sortzen dute.
Glikoalkaloideen kontzentrazioak handiagoak izaten dira azalean barrualdean baino (3-10 aldiz gehiago).
Ondorio toxiko akutuek sintoma gastrointestinalak eragiten dituzte, hala nola goragalea, gorakoa eta beherakoa.esposizio akutu baten ondorengo arriskua ezartzeko erreferentzia-puntu gisa
Adituek identifikatu dute osasun-arazoak ekar ditzakeela, ...
EFSAk erleen heriotza-tasari buruzko ebidentzia zientifikoaren analisi sakona egin du, plagizidek erleentzat dituzten arriskuak ebaluatzeko gidaren berrikuspenaren baitan.
2019ko martxoan, Europako Batzordeak EFSAri agindu zion produktu fitosanitarioek erleentzat dituzten arriskuen ebaluazioari buruzko gida berrikusteko. Joan den uztailaren 28an argitaratutako txostena erleen heriotza-tasaren inguruan inoiz egindako ebidentzia-bilduma handienaren berrikuspenean oinarritzen da, eta hiru erle-taldeak jorratzen ditu: erle meliferoak, erlastarrak eta erle bakartiak.
Txostenaren helburua da egungo ezagutza indartzea aurretik erabilitakoa baino ikuspuntu sistematikoago baten bidez, baita analisiaren irismena zabaltzea ere erle biltzaileen heriotza-tasatik harago.
Informazio-iturri nagusia, ebidentzia osoaren berrikuspen sistematikoaz gain, EBko hainbat herrialdeetako erlezainei egindako inkesta bat izan zen.
Kontsulta eta tailerren ondoren, non ...
Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da.
Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak).
Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta.
Mapa interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerrarazteko Egungo kalkuluen arabera, ia 690 milioi pertsonak pairatzen dute gosea munduan
Uste da 2019an 2 mila milioi pertsonak ezin zituztela erregulartasunez eskuratu elikagai seguruak, elikagarriak eta nahikoak.
Mundua ez dago 2030ean ...
FAOk ebaluazio kualitatibo bat argitaratu du, non gizakiek eta animaliek SARS-CoV-2 birusarekiko izan duten esposizioa aztertzen den. Ebaluazio horrek 2020ko ekainaren 30ean eskuragarri zegoen ebidentzia zientifikoaren berrikuspen xehatua eskaintzen du eta eremu horretako ikerketa-behar nagusiak identifikatzen ditu.
Animaliekiko (basatiak, uretakoak, maskotak eta ekoizpenerako abereak) kontaktuaren bidez SARS-CoV-2 birusarekin kontaktuan sartzeko arriskuaren ebaluazio bat eskaintzen du txostenak, baita animalietatik eratorritako produktuak (haragia, organoak, gorputz-jariakinak, iraizpenak eta hilotzak) erabili edo kontsumitzeak dakartzan arriskuena ere. Era berean, SARS-CoV-2 birusaren jatorri zoonotikoari edo animalien eta gizakien arteko kutsatzeari buruz dauden ezagutza-hutsuneak ere identifikatzen ditu.
Bukatzeko, hainbat aukera ematen dira birusaren hedapena mugatzeko eta elikadura-sistemak babesteko. Horri ...
Eusko Jaurlaritzak 2.450.000 euro bideratuko ditu ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak (I+G+B) finantzatzeko euskal nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean
Eskabidea eta dokumentazioa >
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzen araubidea iragartzea. Arau honetan erregulatzen diren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan. Hauek izan ahal izango dira oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako eta I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzen onuradun:
A) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:
1. Enpresa ...
Europako Batzordearen erregelamenduen egokitzapen- eta eraginkortasun‑programaren (REFIT) helburua da «EBren legeriak herritarrei eta enpresei emaitzak modu eraginkorrean, efizientean eta gutxieneko kostuarekin ematen dizkiela bermatzea». Programa horren barruan, une honetan, herritarrek eta adituek iruzkinak egin ditzakete produktu fitosanitarioen erabilera jasangarriaren arloko legeriari buruz. Ondoren, kontsulta publikoa irekiko da, Batzordeak dagozkion erabakiak har ditzan 2022ko lehen hiruhilekoan. Europako Batzordeak aurrera jarraitzen du REFIT ekimenarekin, Europako legeriaren «kargak» murrizteko, aplikatzeko errazagoa izan dadin eta «herritarrei, enpresei eta gizarteari espero diren onurak eman diezazkioten; eta, aldi berean, burokrazia eta kostuak murriztu».
Testuinguru horretan, eta Europako «Farm to Fork» (Baserritik Mahaira) estrategiaren ildoan, zeinak 2030erako pestizida arriskutsuenen ...
FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) erlezaintzaren arloko jardunbide egokien gidaliburu bat argitaratu berri du, Istituto Zooprofilattico Sperimentale del Lazio e della Toscana institutuarekin (IZSLT) eta Erlezain Elkarteen Nazioarteko Federazioarekin (APIMONDIA) lankidetzan. Dokumentu hori tresna praktikoa da erlezainei, albaitari profesionalei eta erlezaintzaren arloko aholkularitza-zerbitzuei ezti-erleen gaixotasun nagusiak identifikatzen eta kontrolatzen laguntzeko. Halatan, gaixotasunaren susmoa izanez gero, neurri egokiak hartu ahal izango dira erlauntzako agerraldi bat prebenitze edo kontrolatze aldera.
FAO-TECA serieko (nekazaritza-ekoizle txikientzako teknologiak eta praktikak) bigarren gidaliburua da. Aurrekoa, “Erleen gaixotasun nagusiak: erlezaintzako jardunbide egokiak (2018)”, 2018an argitaratu zen eta gai bera jorratu zuen, baina modu orokorragoan.
Argitalpen paregabea da, informazioa ...
COMRISK proiektuaren bidez arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko komunikazioa aztertu da, arriskuen analisiaren esparruan. Horren xedea izan da horien arteko komunikazioan gaur egun dauden jardunbideak eta erronkak identifikatzea, eta komunikazioaren kalitatea hobetzea.
Helburu hori lortzeko, ekintza espezifikoak egin dira proiektuan, hala nola hauek: Elikagaien segurtasuneko gertakarien kasu historikoak berrikustea
Arriskuen ebaluazio-eskaerak aztertzea
Komunikazio-gidak identifikatzea
Arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileei elkarrizketak egitea
Komunikazioa errazteko tresnak identifikatzea Ondorioak
Ondorioztatu da komunikazio falta dela arriskuen ebaluazioek kudeaketa ez errazteko arrazoi nagusietako bat. Hortaz, beharrezkoa da arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileen artean elkarrizketa irekia abiaraztea, arriskuen ebaluazioen erabilgarritasuna areagotzeko.
Horretarako, prozesu sistematiko formal bat ezarri behar da, arriskuen analisian zehar ...
Europako Batzordeak azterlan bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu elikagaien birbanaketari eragiten dioten EBko neurri, araudi eta politika guztiak, estatu kide guztiek elikagaien xahuketaren esparruan hartutakoak. Txosten hori “EBko elikagaien birbanaketa” proiektu pilotuaren barruan egin da. ...
Goi-mailako aditu independenteek osatzen duten EBko Misioen Kontseiluak 5 misio proposatu dizkio Batzordeari, Europak datozen urteetan gainditu beharko dituen mundu-mailako erronka handiei begira: Lurzoruaren osasuna eta elikadura
Klima-aldaketarako egokitzapena
Ozeanoen zainketa
Klimari dagokionez neutroak eta adimentsuak diren hiriak
Minbizia Batzordeak jendaurrean jarri ditu Misioen Kontseiluak proposatutako 5 misioak, Europako herritarrentzat garrantzitsuak direla eta erronka horiei erantzuten dietela bermatzeko: Soroez kezkatzea bizitzaz kezkatzea da– 2030erako, EBko soroen % 75, gutxienez, egoera onean egongo dira. Misioa: behar-beharrezkoak ditugun funtsezko zerbitzuen hornikuntza bermatzea; zerbitzu horiek dira elikagaiak, pertsonak, animaliak, natura eta klima. Klimari dagokionez prestatuta dagoen eta erresistentea den Europa bateranzko trantsizioa bizkortzea– 2030erako, ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.