Bilaketa emaitza:

Elikagaietako substantzia perfluoralkilatuen (PFAS) arriskuen ebaluazioa

EFSAk berriro ebaluatu du lau substantzia perfluoralkilatu (PFAS) garrantzitsuenek giza osasunarentzat duten arriskua; hauek dira: azido perfluoroktanoikoa (PFOA), perfluoroktano sulfatoa (PFOS), azido perfluorononanoikoa (PFNA) eta azido sulfoniko perfluorohexanoa (PFHxS). EFSAren 2018ko aurreko ebaluazioan ez bezala, CONTAM panelak ebaluazio berri hau egitea erabaki du lau PFASen (PFOA, PFNA, PFHxS eta PFOS) batuketa aintzat hartuta. Izan ere, antzeko efektuak dituzte denek animaliengan, haien toxikozinetika antzekoa da eta gizakiei eginiko azterketa klinikoetan hautemandako kontzentrazioek hala iradokitzen dute. PFASak edo substantzia perfluoralkilatuak 40. hamarkadara arte naturan ez zeuden konposatuen multzo zabala dira (4.700 inguru). Garai horretan, askotariko aplikazio industrialetan eta etxeko kontsumokoetan erabiltzen hasi ziren. Egonkortasun kimiko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aluminioak giza osasunean duen arriskuaren ebaluazioa

Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutu Nazionalak (RIVM) ebaluazio bat egin du Holandako herritarrentzat garrantzitsuak diren iturri guztietako aluminioarekiko esposizio osoari buruz, eta ondorioztatu du ez dagoela inolako arriskurik pertsonen osasunerako. Pertsonek hainbat iturriren bidez izaten dute aluminioarekiko esposizioa; besteak beste: elikagai batzuk, norbera zaintzeko produktuak, garbiketa-agenteak, lur-partikulak eta etxeko hautsa. Txerto eta sendagai batzuek ere badute metal hori, esate baterako hainbat antiazidok.   Herritarrek elikagaiak eta ura kontsumitzean iresten dute aluminio-kopuru handiena, eta, nahiz eta zati bat iraitzi egiten den, kopuru txiki bat organismoan metatu daiteke eta epe luzera hezurretako lesioak eragin.   Aluminioa lurzoruan egoten da normalean, eta kultiboek xurgatu egiten dute; hortaz, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gaixotasun zeliakoa, elikagaiekiko alergiak eta laktosarekiko intolerantziari buruzko ikastetxeetarako gida

Ikastetxeek elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak dituzten ikasleekin lotuta izan behar duten informazio guztia biltzen du gida honek. Hauek izan dira gidaren egileak: Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa (FACE), Multi-Alergia, Dermatitis Atopikoa eta Asma Elkartea (ATX-ELKARTEA), Elikagaiei eta Latexari Alergia dioten Pertsonen Espainiako Elkartea (AEPNAA) eta Laktosarekiko Intolerantzia duten Pertsonen Espainiako Elkartea (ADILAC). Gidaren xedea da behar duten ikastetxe guztientzako tresna erabilgarri eta eskuragarria izatea. Dokumentu horrek patologiei buruzko informazioa biltzen du, eta zehazki azaltzen ditu patologia horien seinaleak, agertzeko moduak eta horiei aurre egiteko erak. Horrez gain, tratamenduei, dieta pertsonalizatuei eta sukalde, ikasgela edo txangoetan jarduteko protokoloei buruzko informazioa dakar. Bestetik, gidaren helburua da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Afrikako txerri-izurriaren egoera Europan – Alemaniako lehen fokua

Afrikako txerri-izurria (ATI) etxeko txerriei eta basurdeei eragiten dien gaixotasun birikoa da. Birusa ez da gizakientzat kaltegarria, baina galera ekonomiko larriak eragiten ari da herrialde askotan. Gaur egun, ez dago ATIaren kontrako txertorik. Hortaz, agerraldiak badaude, txerri asko hil behar dira eragindako eremuetako landetxeetan. 2020ko irailaren 10ean, Alemaniako Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek Afrikako txerri-izurriaren (ATI) herrialdeko lehen fokuaren berri eman dute; kasu honetan, basurdeengan. Hain zuzen, basurde baten gorpua aurkitu zuten, deskonposizio-egoera aurreratuan, Poloniarekiko mugatik 3 kilometrora, Spree-Neiße barrutian (Brandenburgoko estatu federala). Alemania ere zenbatuta, EBko 12 herrialde dira gaur egun gaixotasunaren eraginak jasan dituztenak: Estonia, Lituania, Letonia, Polonia, Errumania, Bulgaria eta Eslovakia ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Beste bi eremu zaurgarritzat jo dira urak nitratoz kutsatuta daudelako

Abuztuaren 11ko EHAAn, “AGINDUA, 2020ko abuztuaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dauden eremuak izendatu eta aldatzen dituena” argitaratu zen; horren bidez, arriskuan dauden beste bi eremu izendatu zituen Araban, Zanbrana eta Leziñana sektoreetan, eta Mendebaldeko Foronda l eta ll sektoreak handitu zituen. Zanbranako sektoreak 8,80 km2 ditu eta Mirandako lurpeko ur-masa Alubialari eragiten dio. Leziñanako sektoreak 21,72 km2 ditu eta Trebiñuko lurpeko ur-masa Sinklinalari eragiten dio. Uraren kalitatea kontrolatzeko gauzatu diren jarraipenek adierazten dute Mirandako lurpeko ur-masa Alubialak eta Trebiñuko lurpeko ur-masa Sinklinalak nekazaritza-jatorriko nitratoz kutsatuta daudela edo kutsatzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

ICMSFren iritzi zientifikoa SARS-CoV-2 eta Elikagaien Segurtasunari buruz

Elikagaien Zehaztasun Mikrobiologikoei buruzko Nazioarteko Batzordeak (ICMSF) iritzi zientifiko bat argitaratu du. Horren bidez, berretsi egin ditu EFSA eta AESANen irizpenak, eta adierazi du oso inprobablea dela SARS-CoV-2aren ingestioak gaixotasuna eragitea. Adituen batzorde horrek gehitu du elikagaiak eta horiek ontziratzeko materialak SARS-CoV-2aren transmisioarekin lotzeko ebidentziarik ez dagoenez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FAO/OME: Pestizidak aplikatzean langileak babesteko jardunbide egokien gida

FAO/OMEk produktu fitosanitarioak manipulatu eta aplikatzean langileak babesteko jardunbide egokien gida bat argitaratu du orain dela gutxi. Dokumentuaren helburua da aplikazio fitosanitaroak kontrolatzen dituzten agintaritza arduradunei laguntzea, norberaren babesaren eta NBEak erabiltzearen esparruko legeria nazionalak eta araudiak indartu ahal izateko. Dokumentuaren helburu nagusia da produktu fitosanitarioekiko esposizioaren ondoriozko arriskua murriztea. Horretarako, bereziki azpimarratzen da norbera behar bezala babesteko beharra, NBEak erabiltzearen bidez (norbera babesteko ekipamenduak). Lehen atalean, norberaren babesari eta NBE-en hautaketa eta erabilerari buruzko informazio teknikoa jasotzen da. Bigarren atalean, politika aplikagarriak proposatu eta norberaren babesa hobetzeko zenbait neurri gomendatzen dira. Helburua da pestizidak aplikatu eta erabiltzen dituzten agenteek dokumentua erreferentzia gisa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Partekatu Horizon Europe programako lehentasunen inguruan duzun iritzia!

Eman zure iritzia Horizon Europe programako lehen Plan Estrategikoaren inguruan, zeinak datozen lau urteetarako lan-programa eta -gaiak gidatuko dituen; horrez gain, EBn I+i programa handikoi bat diseinatuko du, trantsizio ekologiko eta digitalak babestuko dituena koronabirusaren ondoren susperraldi jasangarria ahalbidetzeko. Programa 2021ean abiarazteko, Europako Batzordeak kontsulta berri hau egin du, zeinak Europa osoko eta munduko informazioa bilduko duen inpaktuak balioztatzen laguntzeko eta eztabaidak eta ideia berriak sortzeko. Jasotako informazioak Horizon Europe programa ezartzen lagunduko du, bereziki programaren bigarren ardatzari dagokionez: “Erronka globalak eta Europako industria-lehiakortasuna”. Gainera, I+i-ren arloko lehentasunak eta EBren lehentasun politikoak lerrokatzen lagunduko du, etorkizun jasangarri bat lortze aldera. Batzordeak EBren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Iritzi zientifikoa alga-kontsumoagatik kadmioaren eraginpean jartzeko arriskuari buruz

ANSES erakundeak iritzi zientifiko bat argitaratu du; bertan, kadmioaren presentzia ebaluatu du alga jangarrietan, eta horien kontsumoa mugatzeko gomendioa helarazi die Frantziako biztanleei. Horrez gain, itsasoko alga jangarrietan gehieneko kadmio-kontzentrazio txikiagoak ezartzeko beharraren inguruan ohartarazi du. Itsasoko algek polisakarido-eduki handia dutenez, kadmioa, beruna eta artsenikoa bezalako oligoelementu metalikoak metatu ohi dituzte. Kadmioa, bere egoera naturalean, ingurumenean oso hedatuta dagoen kutsatzaile bat da, eta, giza jardueraren ondorioz, nekazaritza eta industrian presentzia handia du. Metal astun hori kartzinogenoa, mutagenoa eta toxikoa da ugalketarako, eta haren eraginpean denbora luzez egonez gero, giltzurrunetako eta hezurretako kalteak jasan ditzakete pertsonek, bereziki ahozko esposizioa dagoenean elikagaien eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eguneratzea: Niloko Mendebaldeko birusaren agerraldia Andaluzian

Andaluziako Juntaren Osasun Sailak jakinarazi du zaldien meningoentzefalitis birikoaren kasu berriak deklaratu direla Sevilla probintzian, Niloko Mendebaldeko birusak eraginda. Abuztuaren 10ean sortutako agerraldian 2 zaldik Niloko Mendebaldeko sukarra zutela detektatu zen, eta adierazpen hori berretsi egin zen laginak erreferentziazko laborategira bidali ondoren. Laborategiko diagnostikoaren emaitza ezagutu ostean, berehala aktibatu zen protokoloa; horren arabera, beste neurri batzuen artean, beharrezkoa da ingurumen-kontrolerako ekintzak gauzatzea, hala nola eraginpeko eremuak fumigatzea, gaixotasun hori transmititzen duen moskito bektorea desagerrarazteko. Nolanahi ere, Zaintza Epidemiologikoko Zerbitzuak adierazi du transmisioa ez dela pertsonatik pertsonara gertatzen, moskitoen ziztada bidez baizik; hortaz, gizakien infekzioa prebenitzeko neurrien oinarria da ziztada horiek saihestea, uxagarriak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago