Bilaketa emaitza:

Arriskuaren ebaluazioa: glikoalkaloideak patatetan

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) patatetan eta horien eratorrietan dauden glikoalkaloideek gizakien eta animalien osasunerako izan dezaketen arriskuaren ebaluazioa argitaratu du. Modu naturalean sortzen diren konposatuak dira, eta solanaceae familiako elikagaietan egoten dira, esate baterako, patatetan, tomateetan eta alberjinietan. Glikoalkaloideen kontzentrazioa kontsumitutako barietatearen, barazkiaren heldutasunaren eta beste ingurumen-faktore batzuen araberakoa izaten da. Faktore horien artean daude, esaterako, eguzkiarekiko esposizioa eta biltegiko tenperatura. Ilunpetan biltegiratutako patatek argitan biltegiratutako pataten glikoalkaloide kantitatearen % 20 bakarrik sortzen dute. Glikoalkaloideen kontzentrazioak handiagoak izaten dira azalean barrualdean baino (3-10 aldiz gehiago). Ondorio toxiko akutuek sintoma gastrointestinalak eragiten dituzte, hala nola goragalea, gorakoa eta beherakoa.esposizio akutu baten ondorengo arriskua ezartzeko erreferentzia-puntu gisa Adituek identifikatu dute osasun-arazoak ekar ditzakeela, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagizidak eta erleak: EFSAk erleen heriotza-tasari buruzko froga zientifikoak berrikusi ditu

EFSAk erleen heriotza-tasari buruzko ebidentzia zientifikoaren analisi sakona egin du, plagizidek erleentzat dituzten arriskuak ebaluatzeko gidaren berrikuspenaren baitan. 2019ko martxoan, Europako Batzordeak EFSAri agindu zion produktu fitosanitarioek erleentzat dituzten arriskuen ebaluazioari buruzko gida berrikusteko. Joan den uztailaren 28an argitaratutako txostena erleen heriotza-tasaren inguruan inoiz egindako ebidentzia-bilduma handienaren berrikuspenean oinarritzen da, eta hiru erle-taldeak jorratzen ditu: erle meliferoak, erlastarrak eta erle bakartiak. Txostenaren helburua da egungo ezagutza indartzea aurretik erabilitakoa baino ikuspuntu sistematikoago baten bidez, baita analisiaren irismena zabaltzea ere erle biltzaileen heriotza-tasatik harago. Informazio-iturri nagusia, ebidentzia osoaren berrikuspen sistematikoaz gain, EBko hainbat herrialdeetako erlezainei egindako inkesta bat izan zen. Kontsulta eta tailerren ondoren, non ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan, SOFI 2020 txostena

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera munduan (SOFI) FAOk, FIDAk, OMEk, PMAk eta UNICEFek urtero egiten duten argitalpen bat da. Bertan, jarraipena egiten zaie gosea desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna (Food Security) hobetzeko prozesuei eta nutrizioari. Gauzak horrela, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuak betetzeko ditugun erronkak analizatzen dira txosten horretan (GIH helburuak). Dokumentua politiken arduradunei, nazioarteko entitateei, erakunde akademikoei eta publiko orokorrari dago zuzenduta. Mapa interaktiboa. Ikusi munduan egin diren aurrerapenak gosea eta malnutrizioa desagerrarazteko Egungo kalkuluen arabera, ia 690 milioi pertsonak pairatzen dute gosea munduan   Uste da 2019an 2 mila milioi pertsonak ezin zituztela erregulartasunez eskuratu elikagai seguruak, elikagarriak eta nahikoak. Mundua ez dago 2030ean ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Gizakien eta animalien esposizioa SARS-CoV-2 birusarekiko

FAOk ebaluazio kualitatibo bat argitaratu du, non gizakiek eta animaliek SARS-CoV-2 birusarekiko izan duten esposizioa aztertzen den. Ebaluazio horrek 2020ko ekainaren 30ean eskuragarri zegoen ebidentzia zientifikoaren berrikuspen xehatua eskaintzen du eta eremu horretako ikerketa-behar nagusiak identifikatzen ditu.   Animaliekiko (basatiak, uretakoak, maskotak eta ekoizpenerako abereak) kontaktuaren bidez SARS-CoV-2 birusarekin kontaktuan sartzeko arriskuaren ebaluazio bat eskaintzen du txostenak, baita animalietatik eratorritako produktuak (haragia, organoak, gorputz-jariakinak, iraizpenak eta hilotzak) erabili edo kontsumitzeak dakartzan arriskuena ere. Era berean, SARS-CoV-2 birusaren jatorri zoonotikoari edo animalien eta gizakien arteko kutsatzeari buruz dauden ezagutza-hutsuneak ere identifikatzen ditu.   Bukatzeko, hainbat aukera ematen dira birusaren hedapena mugatzeko eta elikadura-sistemak babesteko. Horri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

I+G+b ikerketa-proiektuak bideratzeko laguntzak: EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreari zuzenduak

Eusko Jaurlaritzak 2.450.000 euro bideratuko ditu ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak (I+G+B) finantzatzeko euskal nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean Eskabidea eta dokumentazioa > Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzen araubidea iragartzea. Arau honetan erregulatzen diren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan. Hauek izan ahal izango dira oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako eta I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzen onuradun: A) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena: 1. Enpresa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Pestizidei buruzko Europako legeria berrikustea

Europako Batzordearen erregelamenduen egokitzapen- eta eraginkortasun‑programaren (REFIT) helburua da «EBren legeriak herritarrei eta enpresei emaitzak modu eraginkorrean, efizientean eta gutxieneko kostuarekin ematen dizkiela bermatzea». Programa horren barruan, une honetan, herritarrek eta adituek iruzkinak egin ditzakete produktu fitosanitarioen erabilera jasangarriaren arloko legeriari buruz. Ondoren, kontsulta publikoa irekiko da, Batzordeak dagozkion erabakiak har ditzan 2022ko lehen hiruhilekoan.  Europako Batzordeak aurrera jarraitzen du REFIT ekimenarekin, Europako legeriaren «kargak» murrizteko, aplikatzeko errazagoa izan dadin eta «herritarrei, enpresei eta gizarteari espero diren onurak eman diezazkioten; eta, aldi berean, burokrazia eta kostuak murriztu». Testuinguru horretan, eta Europako «Farm to Fork» (Baserritik Mahaira) estrategiaren ildoan, zeinak 2030erako pestizida arriskutsuenen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Erlezaintzako jardunbide egokiak: erleen gaixotasun nagusiak identifikatu eta kontrolatzeko gidaliburu praktikoa

FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) erlezaintzaren arloko jardunbide egokien gidaliburu bat argitaratu berri du, Istituto Zooprofilattico Sperimentale del Lazio e della Toscana institutuarekin (IZSLT) eta Erlezain Elkarteen Nazioarteko Federazioarekin (APIMONDIA) lankidetzan. Dokumentu hori tresna praktikoa da erlezainei, albaitari profesionalei eta erlezaintzaren arloko aholkularitza-zerbitzuei ezti-erleen gaixotasun nagusiak identifikatzen eta kontrolatzen laguntzeko. Halatan, gaixotasunaren susmoa izanez gero, neurri egokiak hartu ahal izango dira erlauntzako agerraldi bat prebenitze edo kontrolatze aldera. FAO-TECA serieko (nekazaritza-ekoizle txikientzako teknologiak eta praktikak) bigarren gidaliburua da. Aurrekoa, “Erleen gaixotasun nagusiak: erlezaintzako jardunbide egokiak (2018)”, 2018an argitaratu zen eta gai bera jorratu zuen, baina modu orokorragoan. Argitalpen paregabea da, informazioa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Arriskuen komunikazioari buruzko COMRISK proiektuaren amaierako txostena

COMRISK proiektuaren bidez arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko komunikazioa aztertu da, arriskuen analisiaren esparruan. Horren xedea izan da horien arteko komunikazioan gaur egun dauden jardunbideak eta erronkak identifikatzea, eta komunikazioaren kalitatea hobetzea. Helburu hori lortzeko, ekintza espezifikoak egin dira proiektuan, hala nola hauek: Elikagaien segurtasuneko gertakarien kasu historikoak berrikustea Arriskuen ebaluazio-eskaerak aztertzea Komunikazio-gidak identifikatzea Arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileei elkarrizketak egitea Komunikazioa errazteko tresnak identifikatzea Ondorioak Ondorioztatu da komunikazio falta dela arriskuen ebaluazioek kudeaketa ez errazteko arrazoi nagusietako bat. Hortaz, beharrezkoa da arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileen artean elkarrizketa irekia abiaraztea, arriskuen ebaluazioen erabilgarritasuna areagotzeko. Horretarako, prozesu sistematiko formal bat ezarri behar da, arriskuen analisian zehar ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EBko elikagaien xahuketari aurre egiteko estrategien mapaketa

Europako Batzordeak azterlan bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu elikagaien birbanaketari eragiten dioten EBko neurri, araudi eta politika guztiak, estatu kide guztiek elikagaien xahuketaren esparruan hartutakoak. Txosten hori “EBko elikagaien birbanaketa” proiektu pilotuaren barruan egin da. ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Mundu-mailako erronka handiei aurre egiteko H2020ko misioak

Goi-mailako aditu independenteek osatzen duten EBko Misioen Kontseiluak 5 misio proposatu dizkio Batzordeari, Europak datozen urteetan gainditu beharko dituen mundu-mailako erronka handiei begira: Lurzoruaren osasuna eta elikadura Klima-aldaketarako egokitzapena Ozeanoen zainketa Klimari dagokionez neutroak eta adimentsuak diren hiriak Minbizia Batzordeak jendaurrean jarri ditu Misioen Kontseiluak proposatutako 5 misioak, Europako herritarrentzat garrantzitsuak direla eta erronka horiei erantzuten dietela bermatzeko: Soroez kezkatzea bizitzaz kezkatzea da– 2030erako, EBko soroen % 75, gutxienez, egoera onean egongo dira. Misioa: behar-beharrezkoak ditugun funtsezko zerbitzuen hornikuntza bermatzea; zerbitzu horiek dira elikagaiak, pertsonak, animaliak, natura eta klima. Klimari dagokionez prestatuta dagoen eta erresistentea den Europa bateranzko trantsizioa bizkortzea– 2030erako, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago