Bilaketa emaitza:

Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean duen eragina

FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea.  Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikadura-Sistemen Panela eta Elikaduran nahiz osasunean duen eragina

Johns Hopkins unibertsitateak eta Nutrizioa Hobetzeko Aliantza Globalak (GAIN), Harvard eta Michiganeko unibertsitateen, FAOren eta Nekazaritza eta Nutrizioko Praktikaren Komunitatearen (Ag2Nut) lankidetzarekin, elikadura-sistemen panela garatu dute. Panel horrek mundu-, nazio- eta eskualde-mailako elikadura-sistemen ikuspegi osoa izatea ahalbidetzen du, baita herritarren elikaduran eta osasunean duen eragina ikustea ere.   Panelak hainbat iturritako datuak erabiltzen ditu, gehienak kode irekikoak, eta elikadura-sistemei eragiten dieten 166 adierazle biltzen ditu. Adierazle horiek oso modu bisualean ikus daitezke mapa eta grafikoetan. Tresna horrek aukera ematen du hainbat elikadura-sistematan ditugun erronka eta aukerei buruzko informazio zehatza lortzeko. Adierazle eta datu berriak eskuragarri dauden heinean, panela eguneratu egingo da. Elikadura-sistemak Panelak elikadura-sistemen ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Bioziden aplikatzaile-txartelen luzapena

Osasun Ministerioak argitaratu duen informazio-ohar baten bidez, jakinarazten da Osasun Publikoaren Batzordeak erabaki duela 2021eko uztailaren 15era arte luzatzea oraingo bioziden aplikatzaile-txartelen indarraldia. Ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuak, Tratamendu biozidak egiteko gaitzeari buruzko araudi erregulatzailea ezartzen duenak, aldi baterako neurri batzuk ezarri zituen, dekretu horren aplikaziorako; hala, oinarrizko txartelei eta txartel kualifikatuei 6 urteko indarraldia ezarri zitzaien. Horrez gain, erkidegoei aukera ematen zien indarraldi hori luzatzeko, txartelak 2016ko uztailaren 14an iraungi ondoren. 2016ko ekainaren 21eko EBAZPENAK, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarenak, zeinaren bidez lau urtez luzatzen baita ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartelen indarraldia, hala oinarrizko mailan, nola maila kualifikatuan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kontrol ofiziala malgutzeko neurrien luzapena

Martxoaren 31n, Europako Batzordeak 2020/466 Exekuzio Erregelamendua (EB) argitaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun-krisian zehar nekazaritzako elikagaien katearen kontrol ofizialerako lanak errazteko asmoz.   Erregelamendu horrek aukera eman zuen elektronikoki igorritako dokumentuak erabiltzeko kontrol ofizialetarako, salbuespen gisa, eta malgutu egin zuen ofizialak ez diren eta eskumeneko agintaritzek izendatu dituzten laborategiek eginiko proben kontrola. Erregelamenduaren indarraldia bi hilabetekoa zen hasiera batean, eta ekainaren 1ean amaitu zen.   Europako Batzordeak neurri horiek aplikatzean izandako esperientzia aztertu du, eta egiaztatu du ekainaren 1etik aurrera ere zailtasunak egongo direla kontrol ofizialarekin jarraitzeko. Hori horrela, Erregelamendua aldatu egin du, 2020/714 Exekuzio Erregelamendua (EB) argitaratuta. Horren bidez, abuztuaren 1era arte luzatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Herritarren partaidetza Europako Itun Berdearen deialdi berrian

Europako Batzordeak kontsulta publiko  bat ireki berri du alderdi interesdunak  eta Europako herritarrak inplikatzeko Europako Itun Berdeari lotutako erronka eta gaiei forma emateko prozesuan. Proiektuen H2020 deialdi berri horren bidez indartu egingo dira Itun Berdearen testuinguruko ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak (I+b). Kontsulta irekita egongo da ekainaren 3ra arte. Aurreikuspenen arabera, deialdia irailaren erdialdean argitaratuko da, eta aurrekontua 1.000 milioi eurokoa izango da. Deialdiaren xedea da Itun Berdearen lehentasun nagusietarako konponbideak eskaintzen dituzten proiektuak finantzatzea, eta honako hauek babestuko dira: aplikazio pilotuak, frogantza-proiektuak eta produktu berritzaileak; trantsizio berde eta digitalaren gobernantza hobe batera begirako berrikuntza; berrikuntza soziala eta balio-katearena. I+B babesteaz gain, deialdiaren bidez, halaber, sozietate ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Perkloratoen gehieneko eduki berria elikagaietan 

Perkloratoa ingurumenera iturri naturaletatik eta antropogenikoetatik askatzen den kutsatzailea da. Ura desinfektatzeko erabilitako sodio hipokloritoa (lixiba) degradatzean ere sor daiteke. Elikagaiak perkloratoz kutsatzeko iturriak izan daitezke ura, lurzorua eta ongarriak. EFSAren CONTAM taldeak ondorioztatu zuen gaur egun zenbatetsitako perkloratoaren elikagai-esposizio kronikoak kontsumitzaile handiei eragin diezaiekeela iodo gabezia arina edo moderatua duten biztanle gazteenen taldeetan. Bestalde, perkloratoarekiko esposizio akutua kezkagarria izan daiteke bularreko haurretan (amaren esneaz elikatzen direnak) eta iodo-ingestio baxuak dituzten haur txikietan. 2017an, EFSAk gizakiak perkloratoarekiko zuen esposizioa ebaluatu zuen eta txosten zientifiko bat argitaratu zuen: «Perkloratoarekiko elikagai-esposizioa Europako biztanleengan». Kontuan izanda txosten hori eta ezarritako Eguneko Ingestio Toleragarria (0,3 μg/gorputz pisuaren kg/egun), ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txerri-ustiategietako animaliei eutanasia aplikatzeko gida

IRTAk eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak gida bat argitaratu dute txerri-ustiategietako animaliei eutanasia aplikatzeko. Xedea da abeletxeek 1099/2009 (EE) Araudiak, hiltzeko unean animaliak babesteari buruzkoak, ezartzen dituen irizpideak eta teknikak aplikatzea. IRTAren aldetik, Animalien Ongizatea programak hartu du parte. Gida hori txerri-ustiategietako arduradun eta langileentzat da, 76 orrialde ditu eta ongi bereizitako bi ataletan banatzen da:   Gidaren lehenengo zatiaren helburua da abeltzainari laguntzea eutanasia zein animaliari aplikatu behar zaion erabakitzen, lesio-mailaren, mugitzeko gaitasunaren eta abarren arabera, bai eta zein erabaki hartu behar duen (zein tratamendu aplikatu, albaitaritza-jarraipena egin, hiltegira igorri, abeletxean sakrifikatu giza kontsumorako edo, azkenik, eutanasia aplikatu) erabakitzen ere.   ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalien ongizateari buruzko araudiaren ebaluazioa baserriko animalien artean (Fitness Check)

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak eskatuta, Europako Batzordeak animalien ongizateari buruzko legeria berri bat egiteko beharra eta legeria berri horrek izango lukeen inpaktua aztertzeko ebaluazio bat egin du. Legeria horrek barne hartu beharko ditu jarduera ekonomiko baten testuinguruan sartzen diren animalia guztiak (baserriko animaliak), animalien ongizateari buruzko etiketentzako araudi-esparrua eta garraioan zehar animaliak babesteari buruzko arauen berrikuspena. Animalien ongizatea funtsezkoa da Baserritik Mahaira estrategiaren helburuak betetzeko beharrezkoa den animalia-ekoizpen jasangarria lortzeko. Estrategia horren jasangarritasun-helburuak eta Europako Itun Berdean ezarritakoak kontuan hartuta, Batzordearen asmoa da egungo araudia ebaluatzea (Fitness Check), animalien ongizaterako benetako beharrizanak zein diren eta herritarrek zer espero duten aztertuz. Horretarako, ebidentzia zientifiko berria hartuko du ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Konponbide berritzaileak nekazaritza eta elikadura sektorean ekonomia zirkularra inplementatzeko

Europako ORHI proiektuak argitara atera ditu teknologiak eta negozio-ereduak biltzen dituzten bi katalogo Europako ORHI proiektuaren xedea da ekonomia zirkularreko konponbide berriak bilatu eta bultzatzea nekazaritza eta elikadura sektorearentzat, hondakin gehien sortzen duenetako bat delako eta, aldi berean, berrikuntzarako potentzial handia duelako.   ORHIk argitara atera ditu bi katalogo, non konponbide berritzaile ugari biltzen baititu ekonomia zirkularreko proiektuak bultzatzeko, zehazki, dagoeneko merkatuan dauden 37 teknologia eta 20 negozio-eredu zirkular. Proiektu hau batez ere zentratu da hondakin organikoei eta plastikoei balioa emateko konponbideetan, zeintzuk beraizik zuzentzen baitzaizkie nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei eta baita ere industria osagarriei eta teknologi zentroei.   Teknologia berritzaileak jasotzen dituen katalogoak bere baitan hartzen ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

RASFF (pentsuak) txostena- 2020ko lehenengo lauhilekoa

2020ko lehenengo lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 60 jakinarazpen egon dira. Horietatik 11 alertak izan dira, 31 informazio-jakinarazpenak eta 18 mugan egin diren ukapenak. Egondako kontrol motari dagokionez, 23 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 10, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 26, bestalde, industriak berak autokontroletan detektatu ditu eta, azkenik, 1 bezeroen kexak eragin du. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 80, laguntza-animalientzako pentsu eta produktuei % 10, loditzeko animalientzako pentsu konposatu eta osagarriei % 5, eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (12), arrain-irina (7), txakurrentzako mastekagarriak (4) ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago