Bilaketa emaitza:

Elikagaien Arriskuen Ebaluazioari buruzko prestakuntzaren deialdia

EFSAK izena emateko epea ireki du 2020/2021 ziklorako Elikagaien Arriskuen Ebaluazioan prestakuntza emateko Europako Beka Programaren (EU-FORA Fellowship) hautagaien deialdirako. Aurten, hautagaien kopurua handitu da, 15etik 22ra. Programa hori ezinbestekoa da elikagaien arriskuaren ebaluazioari buruzko ezagutza eta gaitasuna Europako Erkidego osoan sendotzeko. EU-FORA EB eta EFTAko gazte zientzialarientzako aukera paregabea da; izan ere, beren ezagutzak eta esperientzia praktikoa handitzeko aukera eskaintzen die Elikagaien Segurtasunaren arriskuen ebaluazioaren arloan. Programaren ardatza arrisku kimiko eta mikrobiologikoen ebaluazioa da, eta esparru hauetako profesionalei zuzentzen zaie: biologia molekularra, biologia, mikrobiologia, albaitaritza / giza medikuntza, agronomia / nekazaritza zientziak, biokimika, kimika, ingurumen-zientziak, elikagaien teknologia eta toxikologia. 12 hilabetean zehar, hautatuek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hainbat jarduera antolatu dira Euskadin, Elikagaien xahuketaren aurkako astearen harira

Joan den astean, abenduaren 9tik 15era, egin zen Elikagaien xahuketaren aurkako lehen astea Euskadin. Xahuketaren aurkako plataformak sustatu zuen, eta plataforma hori Elika Fundazioak dinamizatzen du. Kanpainaren helburu nagusia herritarren kontzientzia piztea izan da, elikagaien xahuketa gizarteari, inguruneari eta ekonomiari eragiten dien arazo larri bihurtu delako eta herritar guztien inplikazioarekin bakarrik gaindi daitekeelako. Helburu horrekin, kanpainaren xede espezifikoa izan da Euskadiko ahal beste udal astearekin eta plataformarekin bat egitera erakartzea eta animatzea, aste horretan jardueraren bat antolatuz. Aipatu behar da Eusko Jaurlaritzak sustatutako Ekintza Planaren esparruan kokatuta dagoela kanpaina hau, eta hasiera-hasieratik izan duela Eudelen (Euskadiko Udalen Elkartea) eta Udalsarea 21en (udalerri jasangarrien ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien dohaintzarako Higiene Jardunbide Egokien Gida

Agència Catalana de Seguretat Alimentària (ACSA) agentziak argitaratutako gida horren helburua da tresna gisa balio izatea kontsumitzeko moduan dauden elikagaien soberakinak, merkaturatuko ez direnak eta dohaintzan emango direnak, hartzaileei ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Elikagaiak aprobetxatzea garapen jasangarrirako 2030 agendaren helburuetako bat da. Beste helburu batzuk dira gosea desagerraraztea eta elikaduraren eskuragarritasuna bermatzea Gida horretan, besteak beste, alderdi hauei buruzko atalak jasotzen dira: Kontsumo-datak: Biztanleriaren ehuneko handi batek ez du ondo ulertzen ontzietan datozen daten esanahia. Hori dela eta, gaiaren inguruko zalantza batzuk argitu nahi dira. Dohaintza-emaileak: Atal hori elikagaiak dohaintzan ematen dituzten elikadura-enpresei zuzentzen zaie. Enpresa horiek higiene jardunbide egokiak aplikatu ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

2018an Europako zoonosiari buruzko One Health txostena

Txosten honek EFSAk nahitaez aitortu beharreko zortzi zoonosi kasuei buruz jakinarazitako datuak biltzen ditu, baita hain arruntak ez diren baina jarraipena egin behar zaien beste gaixotasun batzuei buruz ere (adib.: Mendebaldeko Niloko birusa). 2018an, gizakietan gehien izandako bi zoonosiak gaixotasun gastrointestinalak izan ziren: campylobakteriosia (246.571 kasu) eta salmonellosia (91.857). 2013ra arte, gizakietan baieztatutako campylobakteriosiaren kasuen kopurua handitu egin zen, salmonellosienak jaitsi egin ziren bitartean; nolanahi ere, 2014-2018 aldian, bi gaixotasunen kopurua egonkortu egin da. Ez da aldaketarik izan Salmonella enteritidis bakteriak eragindako giza salmonellosien kasuen kopuruan, eta EBn elikagaiek eragiten dituzte bost intoxikazio kasuetatik bat. 2018an, 16 estatu kidek etxeko hegaztietan Salmonella murrizteko helburu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batzordeak jardunbide enologikoen Kodea argitaratu du

Europako Batzordeak duela gutxi argitaratu du “Batzordearen 2019/934 (EB) Araudi Eskuordetuaren  3. artikuluko 2. atalean aipatzen zen OIVren jardunbide enologikoen Kodeko artxiboen zerrenda eta deskribapena”. 2019ko ekainean ardo-ekoizpeneko jardunbideak sinplifikatzeko eta argitzeko arau berriak argitaratu ostean, EEk arau horietan aipatutako agiriak argitaratu ditu, Mahastiaren eta Ardoaren Nazioarteko Erakundearen jardunbide enologikoen Kodeko fitxen bidez. Horietan deskribatzen dira 2019/934 (EB) Araudi Eskuordetuak baimendutako prozedura enologikoak (I. eranskineko 1 taula) eta konposatu enologikoak (I. eranskineko 2 taula). Artxibo horiek ulermena eta irakurketa errazteko aurkezten dira, ardo-ekoizleek erraz antzeman ditzaten zein diren EBn baimendutako jardunbideak eta horiekin lotutako baldintzak. Honako hauek definitzen dira: jardunbide enologikoak, xedeak, erabilera-baldintzak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

IRAC eguneratzea intsektiziden eta akariziden ekintza-moten sailkapenean

IRACek (Insecticide Resistance Action Committee) duela gutxi eguneratu du intsektiziden eta akariziden ekintza-moten sailkapena, eta berritasun nagusia da bio-intsektizidak sartu dituela. 2019ko ekaineko 9.3 bertsioan honako hauek sartu dira: agente bakterianoak, landareen eta landare-olioen findu gabeko aterakinak, agente fungikoak, disruptore mekaniko ez-espezifikoak, peptidoak eta agente biralak. Agente bakteriano intsektizidak, aterakinak eta olio gordinak, agente fungikoak, disruptore mekanikoak, peptidoak eta MdAren birus ezezaguna honako talde hauetan sailkatzen dira, hurrenez hurren: UNB, UNE, UNF, UNM, UNP eta UNV. Gainera, hiru talde berri gehitu dira: 30 taldea: talde hau GABAk aktibatutako kloruro-kanalean (2 taldearena ez den beste gune batean) elkarri eragiten dioten osagai aktibo berriek osatzen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Genomaren Sekuentziazio Osoa arrisku mikrobiologikoak ebaluatzeko

EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu du genomaren sekuentziazio osoa (WGS) eta metagenomika honako hauetan aplikatzeari buruz: agerraldien ikerketa, iturrien zehaztapena eta elikagaien bidez transmititutako patogenoen arriskuaren ebaluazioa. Zehazki, DAFO bat ematen da WGSren eta metagenomikaren erabilerari buruz, Salmonella eta Shigatoxina eragiten duen Escherichia coli (STEC) serotipatzeko eta antibiotikoekiko erresistentzian (RAM) erabakigarriak diren bakterioak identifikatzeko. WGSa lanabes bat da, elikagaiek transmititzen dituzten agerraldien ikerketarako bakterio-anduiak diskriminatzeko eta elikagai-iturriak zehazteko mailarik handiena ematen duena. Gainera, oso zehatza da arriskuak identifikatzeko; izan ere, arriskuen ebaluazioa eta kudeaketa bideratzen ditu. Metagenomikak gaitasun handia du landatu ezin diren, landatzen zailak diren eta hazte-prozesu motela duten mikroorganismoak antzeman eta karakterizatzeko, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Laborategi berritzaileak, etorkizuneko elikadura-sistema eraldatzeko

FoodSHIFT2030 Europako proiektu bat da. Herritarrek sustatuta, Europako elikadura-sistemaren eraldaketa handinahia gauzatuko du, etorkizunean karbono-kopuru txikiko elikadura-zirkular bat lortzera bideratua. Horrek dietak aldaraziko lituzke: haragi gutxiago eta barazki gehiago kontsumitzea.   FoodSHIFT2030 proiektua Europako Batzordearen H2020 programak finantzatzen du (7,5 M €), eta Europar Batasuneko I+b-ko Food 2030 politiken esparruan jaio da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) duen konpromisoaren baitan. Proiektu horren partzuergoa Europako 11 herrialdetako 31 bazkidek osatzen dute. Diziplina anitzeko taldea da, 7 udalerri, 11 enpresa txiki eta ertain, 6 GKE eta 6 ikerketa-institutu biltzen dituena. Kopenhageko Unibertsitatea da koordinatzailea. Elikadura-sistemaren eraldaketa azkarra lortuko da, gaur egungo elikadura-sistemen berrikuntza konbinatzeko, zabaltzeko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Esnez eginiko bioplastiko jasangarriak ingurumen-kaltea murrizteko

ECOLACTIFILM proiektu europarrak, Frantziako ETE aitzindari bat buru duenak (Lactips), irailaren 30ean bete zuen esnearen proteinen bidez eginiko bio-ontzietarako soluzio berritzaile eta jasangarria sortzeko helburua. Proiektua Horizonte 2020 programaren esparruan finantzatu da: EBk 1.492.589,88 € ekarpen ekonomikoa egin du. Proiektu hori plastikozko hondakinen kopurua murriztu eta ingurumenean plastikoaren ondorioak arintzeko helburua duen beste askotariko proiektu europarretako bat izan da. Frantziako merkatuan, esne-industria elikagaien industria osoaren bigarren postuan dago, soilik haragi-industriaren atzetik. Proiektu horri esker, esnea birziklatzeko industria berri bat merkaturatu da, askotariko aplikazioak dituena (agente detergenteak, agrokimikoak, eta elikagaien industria). Esnearen proteinan oinarrituta, eskuratutako granulu termoplastikoek propietate teknologiko anitzak dituzte: Biodegradagarria: garatutako mintz ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioekin lotutako arriskuen adierazleak

Plagiziden erabilera jasangarriari buruzko 2009/128/EE Zuzentarauari erantzunez Batzordeak ezarritako bi arrisku-adierazle bateratuen (HRI) lehenengo emaitzek honako hau adierazten dute: 1. adierazlea: murriztu egin dira plagizidekin lotutako arriskuak Zuzentaraua indarrean jarri zenetik. Zenbatetsi da EBn  saldutako eta, ondorioz, erabilitako produktu fitosanitarioekin lotutako arriskuak % 20 murriztu direla 2011. eta 2017. urteen artean. 2. adierazlea: Estatu kideek, larrialdia-zioak direla eta, emandako ohiz kanpoko baimenen kopuruak (120 egunerako, arrazoizko beste baliabide baten bidez kontrolatu ezin diren izurriei aurre egiteko) % 50eko igoeraizan du epe berean. Adierazle horiek kalkulatzeko hiru informazio-iturri erabili ziren: Produktu fitosanitarioen salmentei buruzko datuak. Larrialdietarako baimen-kopuruari buruzko datuak. Produktu fitosanitarioetan erabilitako substantzia aktiboen ezaugarriak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago