Bilaketa emaitza:

Tokiko nekazaritza-produktuen kontserbazioa eta erabilera jasangarria

FAOk Tokiko nekazaritza-produktuen kontserbazio eta erabilera jasangarrirako borondatezko Zuzentarauak argitaratu ditu. Gaur egungo elikadura-sistemen ezaugarria da nekazaritza-ustiategietako laborantza eta produktuak gero eta uniformeagoak direla. Jasangarriak izateko, nekazariek genetikoki desberdinak diren laborantza eta produktuak landatu behar dituzte, euren agroekologietara, ekoizpen-sistemetara eta azken erabiltzaileen lehentasunetara egokitzen direnak. Laborantza jakin bateko tokiko nekazaritza-produktuak anitzak dira genetikoki, eta hazten diren ingurumenera egokitzeko gaitasun handia dute. Produktu horien kudeaketa dinamikoak (ekoizpen-erregimenekiko esposizioa, inguruneak, nekazarien hautaketa, eta hazien kontserbazio- eta truke-sistemak barne) etengabe eraldatzen den aniztasun genetikoari eusten dio. Maiz, lehentasuna eman zaie toki mailan garrantzia duten balore kulturalekin lotutako ezaugarri agronomikoei eta sukaldaritzako ezaugarriei, eta horrek ekarpen handia ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea: hegaztiak sakrifikatzeko prozesuaren puntu kritikoak identifikatzea

EFSAk neurriak proposatu ditu animalien ongizateari begira, oilategietako hegaztiak sakrifikatzeko unean maiztasun handienarekin hautematen diren arriskuak prebenitzeko, elikagaien ekoizpenean eta gaixotasunen kontrolean.   Neurri horiek sakrifizio-prozesu guztia jorratzen dute, heldueratik eta hegaztien deskargatik animaliaren heriotzara arte. Hainbat parametro eta egoera identifikatu dira, ongizate-arazoak eragin ditzaketenak: mina, egarria, gosea edo mugimendu murriztuak. Halaber, ahal denerako prebentzio- eta zuzenketa-neurriak proposatu dituzte. Prozesu edo fase bakoitzeko arriskuen laburpena (hemen 2 taula atxiki beharko lirateke, lehen zutabean beheko testua dutelarik):   Arrisku gehienak langileek eragiten dituzte: askotan prestakuntza eta langileen kualifikazioa ez dira egokiak. EFSAren gomendioek agerian uzten dute langileen prestakuntzak duen garrantzia ekoizpen-fase bakoitzean, rol eta erantzukizunen identifikazio argi batekin. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikakatean: egungo egoeraren txostena

ACSAren Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariak onetsitako txosten honetan bildu dira elikakatean dauden mikroplastikoen eta nanoplastikoen inguruko ezagutza guztiak eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Oso gutxi dakigu mikroplastikoen presentziari, esposizioari eta toxikozinetikari buruz. Ziurgabetasun asko daude eta erabateko fidagarritasuna duten oso azterlan gutxi egin dira, askotariko metodo eta tresnak erabili baitira mikroplastikoen partikulen laginak bildu eta aztertzeko. Nanoplastikoen kasuan, ziurgabetasun horiek are handiagoak dira, eta datuak falta dira arriskuen ebaluazioa egin ahal izateko. Gaur egun erabilgarri dauden datu gutxi horiek aztertuta, txostenak adierazten du ez dela aurreikusten elikagaien bidez jandako mikroplastiko-partikulek berehalako arriskurik ekarriko dutenik kontsumitzaileen osasunerako. Adierazten du, halaber, datuak falta direnez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-sektoreko prestakuntza-bekak

Eusko Jaurlaritzak 2020rako ikertzaile eta teknologoentzako prestakuntza-laguntzen deialdia argitaratu du, Euskadiko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-ingurunekoak, eta 1,8 milioi euro inguru bideratuko ditu beka horietara. Ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreko alor zientifiko-teknikoetan, merkatuetan eta marketin eta enpresa-antolakuntzan. Doktore-tesien, ikerketa-proiektuen edo garapen tekniko eta berrikuntzaren bidez euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreko lehentasunezko gaietako gazte tituludunen kualifikazio eta espezializazioa sustatzea, bi laguntza-programa ezarriz.  a) Prestakuntzan dauden ikertzaileen programa (doktoretza-aurreko bekak) - 12 beka b) Teknologoen prestakuntza-programa - 10 beka Deialdiaren oinarrien aginduan Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak Sailak estrategiko eta lehentasunezkotzat jotzen dituen I+G+b proiektuen ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

AESANek aldatu egin ditu haurren arrain-kontsumoaren gaineko gomendioak

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) eguneratu egin ditu haurren arrain-kontsumoaren gaineko gomendioak, merkurioaren presentzia dela eta. Horrenbestez, merkurio-edukirik altuena duten lau arrain-espezieak ez kontsumitzeko gomendioari dagokion adin-tartea zabaldu du, zehazki, 3 urtetik 10 urtera bitartean. Honako hauek dira lau espezie horiek: ezpata-arraina/lubaroa, hegalaburra (thunnus thynnus), marrazoa (gelba, marrazo muturluzea, mielgak, katuarraina eta tintoleta) eta lutxoa. Ostera, mantendu egin ditu talderik zaurgarrienentzako gainerako gomendioak: 10 eta 14 urte bitarteko haurrak: lau espezie horien kontsumoa 120 gramo/hilabete proportziora mugatzea. Haurdun dauden, haurdun geratu nahi duten edo edoskitze-aldian dauden emakumeak eta 0 eta 36 hilabete bitarteko haurtxoak: lau espezie horien kontsumoa saihestea. Oro ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Etorkizuneko Elikagaien Segurtasun Sistemak babesten

Europako Batzordeak Babes eta Koordinazio Ekintzarako deialdia egin du Elikagaien Segurtasunaren arloan, zehazki, EBren Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren barruan. Lehen aldiz proposatu da mota horretako ekimen bat ikerketaren Europako esparru-programan, eta EFSAren eta DG-RESEARCHren artean izandako elkarrizketei erantzuten die. Izan ere, elkarrizketa horien ondorioz, hobeto lerrokatzen ari dira ikerketa-funtsak eta EFSAk elikagaien segurtasunaren arriskuen ebaluazioaren arloan dituen beharrak. Deialdi horren erronka da elikagaien segurtasunaren arloko interesdunen artean koordinazioa eta integrazioa sustatzea, etorkizuneko politikak babestuko dituzten zientzia-ebidentziak eskuragarri daudela bermatzeko. Deialdiaren helburua da elikagaien segurtasunaren arloan berrikuntza- eta ikerketa-plataforma bat osatzea, tartean diren eragileen (ikertzaileak, Europako agentziak, arriskuen kudeatzaileak, zientzia-komunitatea eta gizarte ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Europar Batasuneko lehentasunezko 20 izurriteak

Europako Batasunak,  estatuen ekonomonia, ingurugiroa eta ongizatea aztora dezaketen  lehentasunezko 20 izurriteen zerrenda kaleratu du. Xylella fastidiosa, kakalardo japoniarra (Popillia japonica), adar luzedun kakalardo asiatikoa (Anoplophora glabripennis), zitrikoen greening-a; Candidatus Liberibacter spp., Huanglongbing-aren (HLB) eragilea; eta zitrikoen orban beltza (Phyllosticta citricarpa) aipatzen dira, besteak beste. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

FAO eta OMS: Plagiziden kudeaketa nekazaritzan eta osasun publikoa

FAOk eta OMSk "Plagizida-erabilerako nazioarteko ereduzko kodea" kaleratu dute. Bertan, plagiziden erabilera eta kudeaketarako jarraibide egokiak eta bestelako baliabide interesgarriak jasotzen dira. Ereduzko kodea gobernuko autoritateei eta plagazida industriari zuzendua dago gehienbat, baina gainontzeko erlazionatutako enpresek ere interesgarria aurkitu dezakete. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Hegazti-ustiategien araudiaren berrikuntzak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa hegazti-ustiategien ordenazio-arauak arautuko dituen Errege Dekretuaren zirriborroa ari da prestatzen, errutekoak eta haragiarenak barne. Orain arte, soilik haragi-ustiategiek zuten ordenazio-arau bat (1084/20059 Errege Dekretua, indargabetu egingo zutena), eta errutekoek ez zuten inolako estaldurarik. Besteak beste, Dekretu horren helburua ustiategi horien eskakizunak animalien ekoizpenaren eta osasunaren egungo erronketara egokitzea da, biosegurtasunean, ingurumenaren babesean eta animalien ongizatean zentratuz. Arauak, ustiategiaren tamainuaren arabere, badintza desberdinak ezarriten ditu. Ustiategien definizioa tamainaren arabera Aplikazio-eremua hegazti-ustiategi guztiek osatzen dute, hau da, arrautzenak, haragiarenak eta ugaltzekoak, autokontsumora zuzendutakoak gehitu gabe. Tamaina txikikoek salbuespen batzuk dituzte. Guztira, azken horien artean bi ustiategi mota bereiz daitezke:   Autokontsumoa: haragi- ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-ustiategien araudiaren berrikuntzak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa hegazti-ustiategien ordenazio-arauak arautuko dituen Errege Dekretuaren zirriborroa ari da prestatzen, errutekoak eta haragiarenak barne. Orain arte, soilik haragi-ustiategiek zuten ordenazio-arau bat (1084/20059 Errege Dekretua, indargabetu egingo zutena), eta errutekoek ez zuten inolako estaldurarik. Besteak beste, Dekretu horren helburua ustiategi horien eskakizunak animalien ekoizpenaren eta osasunaren egungo erronketara egokitzea da, biosegurtasunean, ingurumenaren babesean eta animalien ongizatean zentratuz. Arauak, ustiategiaren tamainuaren arabere, badintza desberdinak ezarriten ditu. Ustiategien definizioa tamainaren arabera Aplikazio-eremua hegazti-ustiategi guztiek osatzen dute, hau da, arrautzenak, haragiarenak eta ugaltzekoak, autokontsumora zuzendutakoak gehitu gabe. Tamaina txikikoek salbuespen batzuk dituzte. Guztira, azken horien artean bi ustiategi mota bereiz daitezke:   Autokontsumoa: haragi- ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago