Bilaketa emaitza:

EFSAren ebaluazioa: klorpirifosa (chlorpyrifos)

EFSAk berriki egindako ebaluazioaren arabera, klorpirifos intsektizidak ez ditu betetzen Europar Batasunean onartua izateko indarreko legeriak ezartzen dituen baldintzak. Klorpirifosa intsektizida organofosforatua da, eta asko erabiltzen da nekazaritzako izurriak kontrolatzeko. Intsektizida horrek azetilkolinesterasa inhibitzen du eta intsektuak pozoitu egiten ditu, horien nerbio-sistema kolapsatuz. 2020ko ekainean amaitzen da intsektizida hori erabiltzeko baimenaren indarraldia. Hori dela eta, EFSAk klorpirifosaren eta metil klorpirifosaren ebaluazioa egin du. Hauek dira ebaluazioaren ondorio nagusiak: Oraindik ez dugu ziur ezagutzen klorpirifosaren potentzial genotoxikoa, baina aberrazio kromosomikoaren kasu positiboak identifikatu dira zeinbat azterketetan. Garapenerako neurotoxikotasunarekin lotuta ikusi diren efektuek adierazten dute benetako arriskua dagoela. Klorpirifosarekiko esposizioaren ebidentzia epidemiologikoek erakusten dute ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ostretako norobirusaren prebalentzia Europan

EFSAk azterketa bat egin du ostra gordinetako norobirusaren prebalentziari buruzko EBko zaintza-programa koordinatuaren inguruan. Guztira, ekoizpen-eremuko 2.180 lagin eta banaketa-zentroetako 2.129 lagin aztertu zituen, elkarren segidako bi urtetan hartuak. Azterketa horren bidez, atalaseak ebaluatu ziren, baina gaitasun analitikoaren ikuspegitik, ez gizakion osasunerako arriskuaren ikuspegitik. Kalkulatu zen EBko ostren ekoizpen-eremuetako norobirus-prebalentzia % 34,5ekoa dela; horrek agerian uzten du giza jatorriko kutsadura fekala dagoela ostren ekoizpen-eremuetan. Kutsadura horrek, prebalentzia eta aurkitutako kantitatea kontuan hartuta, aldakortasun handia izan zuen urtaroen arabera: kutsadura handiena neguko hilabeteetan aurkitu zen (azaroa-apirila) eta txikiena udako hilabeteetan. Banaketa-zentroetako ostra-loteetan aurkitutako norobirus-prebalentzia % 10,9koa izan zen. Ikusi zen, halaber, urtaroen araberako aldakuntza neurritsuagoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako sortzen ari diren arriskuak 2018an

EFSAk txosten tekniko bat aurkeztu du. Txostenak sortzen ari diren arriskuak identifikatzeko prozeduretan parte hartzen duten talde guztien jarduerak laburtzen ditu eta 2018an Europan identifikatutako arriskuetan, garatzen ari diren metodologietan eta gauzatutako lankidetza-jardueretan jartzen du arreta. Sortzen ari diren 13 arrisku identifikatu ziren 2018an, eta bost taldetan sailkatu ziren: Arrisku mikrobiologikoak: reobirusa arrain basatietan eta arrain-haztegietako arrainetan, neurotoxina botuliniko berria, fauna basatiaren gainean eginiko presiotik datozen animalien gaixotasunak, Leptospirak eragindako abortuen igoera, behien tuberkulosia azeri arruntetan eta coli ST131 elikadura-patogeno gisa. Arrisku kimikoak: erle-argizari aizundua eta txakurrak pozoitzea ongarrietatik datorren errizinarekin. Kontsumo-joera berriak: "janari beltz" koloreztatua karbono aktiboaren kantitate handiekin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumoaren arloko 2018ko joerak: Euskadiko datu esanguratsuak

MAPAren Estatuko elikagaien kontsumoari buruzko txostenean ageri diren datuen arabera, 2018an 767,87 kilo/litro elikagai eta edari kontsumitu ziren batez beste, etxe barruko eta kanpoko kontsumoa kontuan hartuta. Elikagaien eta edarien bolumen osoaren % 86,1 etxean kontsumitu zen; gainerako % 13,9, berriz, etxetik kanpo. 2017. urtearen aldean, etxetik kanpoko kontsumoak +% 1,9 egin du gora, bereziki bazkari- eta afari-garaian, baita janaurrekoaren garaian ere. Etxeko kontsumoaren batez besteko zenbatekoa 629,69 kg/l izan ziren pertsona eta urteko. Gehien kontsumitu ziren elikagaiak frutak izan ziren: 90,5 kg pertsona eta urteko. Atzetik daude barazkiak, patatak eta ortuariak (85,1 kg pertsona eta urteko) eta, hirugarren tokian, esnea (69,8 kg/pertsona/urte). Aipatzekoa da prestatutako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Listeriosi-agerraldia haragi produktuetan

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk. AESANek jakinarazi duenez, aurrez jakinarazi gabeko beste produktu batzuk identifikatu dira; hortaz, alerta MAGRUDIS SL enpresak eginiko “LA MECHÁ” MARKAKO PRODUKTU GUZTIETARA zabaldu da, baita Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean (RGSEAA) 10.025920/SE edo 40.057087/SE zenbakia duten identifikazio-markek merkaturatu eta babestutako produktuetara ere. Abuztuaren 16an, elikagaien segurtasunaren arloko Estatuko agintaritza eskudunak (AESAN) jakin zuen Listeria monocytogenes bakterioak kontaminatutako haragia jatearen ondorioz sortutako zenbait agerraldi izan zirela Andaluzian. Hori horrela, beharrezko neurriak hartu dira kaltetutako produktuak merkatutik kentzeko eta agerraldiaren kausak ikertzeko. Hasiera batean, jakin genuen agerraldia sorrarazi zuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EUROPHYT: 2018ko atzemateei buruzko urteko txostena

EUROPHYT sistemak alerta azkarra ematen du inportatutako eta EBn merkaturatutako produktuen landare-osasuna kontrolatzeko. Europako Batzordeak 2018. urteari dagokion txostena argitaratu du. Agiri horretan, jakinarazpenei buruzko estatistika gakoak aurkezten dira, eta, gainera, atzemateetan izandako joerak aztertzen dira 2014-2017 aldiko urteko zenbatekoetan oinarrituta. Hona hemen emaitza nabarmenenak: 2018an, EUROPHYT sistemak 9.053 jakinarazpen jaso zituen estatu kideek eta Suitzak atzemandako bidalketei buruz, EBko betebeharrak betetzen ez zituztelako (2017an baino %13 gehiago). 8.720 produktu hirugarren herrialde batzuetakoak izan ziren. Jakinarazpen guztien artetik 1.715 landareentzako organismo kaltegarriekin (izurriak) lotuta daude, 2016an baino % 16 gehiago. Hirugarren herrialdetako produktuetan 1.712 atzemate jakinarazi ziren ildo horretan. Hirugarren herrialdetako produktuekin lotuta, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Hiri-baratzeetan landutako elikagaien arriskuaren balorazioa

Gure hiri-baratzeetako asko iraganeko eta egungo jarduera antropikoen eraginagatik kutsatutako lurzoruetan daude kokatuta. Berriki argitaratutako ikerketa batean, Europako Batzordeak hirietako eta aldirietako espazioek hurbileko elikagaiak produzitzeko espazioen garapenean duten garrantzia azpimarratu zuen, modu horretan ekonomia zirkularra sustatzeko, garapen jasangarrirako mundu-mailako estrategiaren parte gisa. Aurrekari horiek ikusita, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) aditu talde batek hiri-baratzeetatik datozen elikagaien kontsumoarekin lotutako arriskuen probabilitate-azterketa egin du, hiri-lurzoruetan landutako elikagaien kontsumoak pertsonei eragiten dien arrisku-maila ebaluatzeko. UPMko PROMEDIAM ikerketa taldeak metalen bioirisgarritasunari eta hiri-baratzeek pertsonei eragindako arrisku-mailaren ebaluazioari buruz 2015ean argitaratutako aurreko ikerketak agerian utzi zuen, oro har, ez dagoela arriskurik biztanle gehienentzat. Salbuespen bakarra aipatzen zuen lan horrek, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

SIMCAPV EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2018ko datuak

Hona hemen Osasun Arloak EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemaren (SIMCAPV) inguruan emandako datuak:   2018n SIMCAPVari adierasitako kasuak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

“Higienea animaliak hiltzean. EAEko hiltegiak” izeneko jardunaldiaren ondorioak eta aurkezpenak

Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Hiltegi Programak eta Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendaritzak antolatu zuten jardunaldia, eta“Share experiences in slaughter hygiene” (hiltegietako higieneari buruzko esperientziak partekatzea) izeneko Europako Batzordearen egitasmoaren esparruan egin zen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Gasteizen ekainaren 5ean egin zen jardunaldiaren ondorioak eta aurkezpenak argitaratu ditu. Ezinbestekoa da, batetik, maila guztietako agintaritza eskudunak eta, bestetik, haragiaren industria, aktiboki aritzea elkarlanean animalien hilketako higiene-baldintzak hobetzeko. Azken xedea bermeak eskainiko dituen produktu bat lortzea da, hala kalitateari nola osasunaren babesari dagokienez. Horretarako, komunikazio- eta lankidetza-bide eraginkorrak ezarri behar dira.   Hartara, lankidetzarako eta hobekuntzarako tresna ona da batez ere haragiaren industrian ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gazten artisau-ekoizpena: Higiene Jardunbide Egokien Europako Gidaren aplikazioa

Uztailaren 18an, AESANek jardunaldi bat egin zuen, Higiene Jardunbide Egokien Europako Gida gazten eta esnekien artisau-ekoizpenean aplikatzeari buruzkoa. Bertan, gida hori aurkeztu zieten bertaratu zirenei, eta hori aplikatzeko zenbait adibide eman zituzten. Horrez gain, kasu batzuetan gida ezartzeko eta/edo interpretatzeko egon daitezkeen zailtasunak aipatu zituzten. Kontrol ofizialean esku hartzen duten Extremadurako eta Asturiasko autonomia-erkidegoetako ordezkariek balorazio bat egin zuten gidaren ezarpen-mailari buruz. Europako gida hori EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordeak onetsi zuen 2017ko urtarrilean, eta nork bere borondatez erabiltzeko tresna bat da. Gidaren helburua da landako eta artisau erako gaztak eta esnekiak egiteko jardunbide espezifikoak zehaztea. Barnean hartzen ditu higiene-jardunbide egokiei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago