Bilaketa emaitza:

Gida praktikoa: Nola heldu Garapen Jasangarriaren Helburuei udalerrietik

Gida honen helburua da TOKIKO 2030 AGENDA lantzeko beharrezkoak diren jarraibideak eskaintzea. Abiapuntua da GJHak eta haien Helmugak udalerrien testuingurura egokitzea. Halaber, Garapen Jasangarriaren Adierazleak udal testuingurura egokitzen laguntzen du, udalerriek GJHei egiten dieten ekarpena neurtzeko jarraibideak eskaintzeaz batera. ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Espainiako etxeetan janari gehiago alferrik galdu da 2018an

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) elikagaien alferrik‑galtzea kuantifikatzeko batzordearen bidez jasotako datuen arabera, 2018ko urtarriletik abendura bitartean, Espainiako etxeetan 1.339 milioi kg/l elikagai eta edari alferrik galdu ziren; hau da, aurreko urtean baino % 8,9 gehiago (109 milioi kg/l izan ziren).   MAPAk argitaratutako prentsa-oharraren arabera, alferrik galdutako janariaren tasa osoa, hau da, erositako elikagai guztien eta bota direnen arteko proportzioa, % 4,6 da; hau da, 2017an baino % 0,3 gehiago.   Zaborretara botatako elikagai guztien bolumen osotik 1.127 milioi kg/l erabili gabeko produktuak izan dira; 212 milioi, berriz, prestatutako elikagaiak (errezetak) izan dira. Ikus daitekeenez, errezeten zatia alferrik galdu den bolumen osoaren % 15,8 baino ez ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastiko eta nanoplastikoak elikakatean

Dokumentu hau mikroplastiko eta nanoplastikoei buruzko 4.200 artikulu baino gehiagoren analisiaren emaitza da. Hain zuzen, artikulu horiek mikroplastiko eta nanoplastikoek elikagaietako eta animalia-espezie jangarrietako kutsatzaile gisa duten eraginean espezializatutako adituek berrikusi dituzte. Europan, 2012an produzitutako etxeko plastikoaren % 26 birziklatu egin zen, % 36 energia sortzeko erre zen eta gainerako % 38a hondakindegietara eraman zen. Hala eta guztiz ere, kalkulatzen da 10-20 tona plastikok ozeanoetan bukatu zutela. Gaur egun, mikroplastiko eta nanoplastikoak oso zabalduta daude ingurumenean. Etxe barruko nahiz kanpoko airean, uretan, sedimentuetan eta lurreko eta uretako organismoetan aurki daitezke. Kutsatzaile horietako gehienak “erabilera bakarreko plastikoetatik”, arrantza‑aparailuetatik, arropa eta kosmetikoetatik, nekazaritza-plastikoetatik, pinturetatik eta hiri-hautsetik datoz. Kutsatzaile iraunkorrak direnez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

20 jardunbide egoki Euskadiko elikadura zirkularrean

Helburua da sektoreko erronkei aurre egitea eta sektorearen trantsizioa sustatzea Euskadiko nekazaritzako elikadura zirkular baten jarduerako bidean, ingurumen-inpaktuak minimizatzeko eta etorkizuneko lehiakortasuna eta erresilientzia handitzeko; horretarako, sektoreko hainbat eragileren hainbat ekimen jarri dira martxan.   Hala ere, une honetara arte, elikadura zirkularreko esperientzia eta jarduera horiek ez dira dokumentatu. Hortaz, ekimen horiek balioan jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, beren HAZI, ELIKA eta Ihobe erakundeen bidez, Elikadura Zirkularreko 20 Praktika On identifikatu eta bildu dituzte Euskadin.   Ekimen horrek IV IEP-ren Elikadura Zirkularreko Funtsezko Proiektuari lagundu nahi dio. Kasuak aukeratzeko, bilaketa zabal bat egin da Euskadiko Elikadura Zirkularrarekin lotutako ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

RASFF (pentsuak): 2019ko lehen lauhileko laburpena

2019ko lehen lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 99 jakinarazpen egin dira. Horietatik 14 alertak izan dira, 56 informazio-jakinarazpenak eta 29 mugan egin diren ukapenak.   Egindako kontrol-motari dagokionez, 34 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 16, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 47, bestalde, industriak berak detektatu ditu autokontrolek; eta 2, azkenik, bezeroen kexek eragin du.   Denbora-tarte honetan arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 69), eta ondoren mikotoxinekin lotutakoak (% 5).Arrisku mikrobiologikoei dagokienez, salmonellak eragin du jakinarazpen gehien (69 jakinarazpenetatik 59).   Salmonella aurkitu den lehengaien artean, arrain-irina, txakurrentzako mastekagarriak eta soja eta koltzatik eratorritako produktuak nabarmendu behar dira. ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Europako biztanleen kezka nagusiak elikagaien segurtasunaren arloan

EFSAk elikagaien segurtasunari buruzko Eurobarometro berriaren emaitzak argitaratu ditu. Europar Batasuneko 28 estatuetan egindako 27.655 elkarrizketatan dago oinarrituta. Oro har, honako hauek dira Europako biztanleen kezka nagusiak: antibiotikoen hondakinak, haragiaren hormonak edo esteroideak (% 44), elikagaietan dauden pestizida-hondakinak (% 39), arrainean, haragian edo esnekietan dauden ingurumen-kutsatzaileak (% 37) eta gehigarriak, besteak beste, koloragarriak, kontserbagarriak edo elikagai edo edarietan dauden zapore-emaileak (% 36). Estatuan kezka-iturri nagusia pestizida-hondakinak dira (% 45) eta ondoren ingurumen-kutsatzaileak (% 42). Bestalde, agerikoa da irizpide ezberdinak dituztela Estatu kideek elikagaien segurtasunaren arloko kezkak zerrendatzeko orduan. Hori horrela izanik, EFSAk herrialdekako itemak erakusten dituen mapa interaktibo bat sortu du. Honako hauek izan dira, europarren aburuz, erosketa gehien baldintzatzen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Higiene Jardunbide Egokien Gida txikizkako merkataritzarentzat, saltoki ez-sedentarioentzat eta saltzeko makinentzat

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak elikagaien txikizkako establezimenduei, saltoki ez-sedentarioei eta saltzeko makinen arduradunei elikagaien segurtasunari lotutako helburuak betetzen laguntzeko autokontrol-sistema bat aplikatzeko laguntza-gida bat argitaratu du, betiere ezinbesteko erregistro-agiriak erabiliz. Establezimenduek dokumentu hori oinarri hartu ahalko dute beren autokontrol-prozedura ezartzeko eta bakoitzaren errealitatera egokitutako jardunbide egokiak aplikatzeko. Ikuskatzaileentzat ere baliagarria izan daiteke, sektore horietan autokontrol-sistemen ikuskapen-lanak errazteko, kontrol ofizialeko irizpide homogeneoekin eta malgutasunarekin. Hauek dira gidan barne hartutako jarduerak: Giro-tenperaturako, hoztutako edo izoztutako produktuen biltegiratzea, inolako manipulaziorik gabe edo manipulazio gutxirekin. Giro-tenperaturako, hoztutako edo izoztutako produktuak azken kontsumitzaileari salmenta-puntuan saltzea, ontziratuta edo ontziratu gabe. Barne hartutako establezimenduak: Txikizkako merkataritza Arrandegia Harategia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititutako patogenoen genoma osoaren sekuentziazioaren datu-bilketa eta -analisia

EFSAk eta ECDCk elkarlanean ebaluatu dituzte genoma osoaren sekuentziazioaren (WGS) datuak bildu eta aztertzeko dauden irtenbideak, Listeria monocytogenes, Salmonella eta Escherichia coli-rentzat. Europar Batasuneko herrialdeetan, elikadura eta osasun publikoko sektoreetan, elikagaien bidez transmititutako patogenoentzat WGSren erabileraren egoerari buruzko inkesten emaitzak aztertzea. Europan WGSren datuak bildu eta aztertzeko azken belaunaldiko sistemak ebaluatzeko adituei zuzendutako kontsulta aztertzea. WGSren datuak aztertu eta erkatzeko beharrak eta betekizunak ebaluatzeko garrantzitsuak diren interes-taldeak tartean sartzea. WGSren datuak bildu eta aztertzeko EFSA-ECDC sistema bateratu bat konfiguratu eta martxan jartzeko irtenbide potentzialak identifikatu eta erkatzeari buruzko txosten teknikoa egitea. Hasteko, betekizun teknikoak identifikatu ziren eta, ondoren, beren funtzionaltasunaren arabera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadi hirugarren postuan Horizon 2020 programan

Eskuragarri dauden behin-behineko emaitzen arabera, 2014 eta 2018 artean esleitutako Horizon 2020ko deialdietan, Espainiako erakundeek 3.638,1 milioi euroko dirulaguntza jaso dute I+b jarduerak gauzatzeko, % 10eko itzulkinarekin (EB-28) eta jasotako dirulagutzagatiko herrialdeen rankingean laugarren postuan kokatuta. H2020 programaren lehen bost urte hauetan, Espainiak aurreko VII. Esparru Programa (2007-2013) osoan eskuratutako finantzaketa gainditu du. Gainera, arrakasta-tasa % 13,1ekoa izan da, Europako batez bestekoa baino altuagoa (% 12). Lehen bost autonomia-erkidegoek Espainiaren itzulketa osoaren % 84 lortu dute hurrenkera honetan: Katalunia, Madril, Euskadi, Valentzia eta Andaluzia. Euskadik Estatuko guztizkoaren % 14,6 lortu du, 531,7 milioi euroko dirulaguntzarekin; hala, autonomia-erkidegoen rankingean hirugarren postuan kokatu da, Katalunia ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Hauteman berri den arriskua: A okratoxina kafe berdean

Gaur egun, merkatuan badaude A okratoxina (OTA) eduki lezaketen zenbait elikagai osagarri eta infusio; hori horrela bada, produktu horien kontsumitzaileen osasuna arriskuan egon liteke. OTA hainbat onddok, besteak beste, Aspergillus ochraceus eta Penicillium verrucosum espezietakoek, naturalki sortutako mikotoxina bat da, landare-jatorriko produktu askotan aurki daitekeena; esaterako, zerealetan, kafe-aleetan, kakaoan, espezietan eta fruitu lehorretan. Nagusiki, aleak biltegiratzeagatik sortzen da, eta 250 ºC-tik gorako tenperaturetan hainbat minutuz edukita suntsitzen da. Kafea mikotoxina horren gehieneko presentzia mugatuta duen elikagaietako bat da, baina soil-soilik aplika dakioke kafe txigortuari, aleetan nahiz ehotuta (5 μg/kg), eta kafe disolbagarriari (berehalako kafea) (10 μg/kg). Alabaina, egun indarrean dagoen Europako araudiak (1881/2006 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago