Bilaketa emaitza:

Arrisku kimiko emergenteak identifikatzeko prozedura

EFSAk azterlan bat argitaratu du, zeinetan prozedura bat aplikatzen baitu elikakateko balizko arrisku kimiko emergenteak identifikatzeko, REACH-REACH2 Erregelamendupean erregistratutako substantzienak. Lehenik eta behin, substantzien hautaketa egin zen, honako irizpide hauei jarraikiz: Erregistro osoaren eskuragarritasuna Hautagarritasun-irizpideak betetzea Azterlanean erabilitako modeloen aplikagarritasuna (salbuetsiz, adibidez, konposatu ionizagarriak eta metalak) Hautaketa horrek substantzien kopurua murriztu zuen, gutxi gorabehera, 15.000tik 2.336ra. Horiek, ondoren, lau bloketan ebaluatu ziren: Esposizio potentzialari lotutako ingurumen-emisioak Biodegradazioa Elikagai eta pentsuetan biometatzea Toxikotasuna (kartzinogenizitate, mutagenizitate, ugalketarako toxikotasun eta dosi errepikatuen toxikotasunaren sailkapenaren arabera). 2.336 substantzia kimikoetako bakoitzari puntuazio bat eman zitzaion, 10etik, adierazitako lau blokeetan. Ondoren, bi haztapen-eremu aplikatu ziren, eta taula dinamikoen bidez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako metodologia bateratua elikagaien xahuketa neurtzeko

Europako Batzordeak elikagaien xahuketa neurtzeko EBren metodologia estandar baten proposamena argitaratu du.   Proposamen hori ekonomia zirkularrerako EBren ekintza-planaren barruan dago, eta, elikagaien xahuketari dagokionez, garapen jasangarriaren xedea babesten du. Halaber, ahalbidetu egingo du elikagaien xahuketa modu fidagarrian kuantifikatzea, denboran zehar eta EBko herrialdeen artean emaitzak erkatu ahal izateko.   Metodologiak zein datu jaso behar diren deskribatuko du, eta jakinarazitako datuen gutxieneko kalitateari buruzko baldintzak ere jaso ahalko ditu. ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Ekonomia Zirkularraren Plana ezartzea Europan

2015ean, Europako Batzordeak ekintza-plan bat osatu zuen, Europa ekonomia zirkular baterantz azkarrago igarotzeko, mundu-mailako lehiakortasuna sustatzeko, hazkuntza ekonomiko jasangarria bultzatzeko eta lanpostu berriak sortzeko.   Ekintza-planak 54 neurri ezartzen ditu produktuen bizi-zikloaren “zirkulua ixteko”: ekoizpen eta kontsumotik hondakinen eta bigarren mailako lehengaien merkatuaren kudeaketara. Halaber, lehentasunezko bost sektore zehazten ditu, balio-kateetan trantsizioa azkartzeko (plastikoak, elikagai-hondakinak, lehengai kritikoak, eraikuntza eta eraispena, biomasa eta biomaterialak). Azpimarratu egiten du beharrezkoa dela inbertsioek eta berrikuntzak aurrera egiteko oinarri sendoak ezartzea.   Trantsizio hori honako funts hauetan oinarritzen da finantzaketari dagokionez: Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak, Horizon 2020, Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsa (FEIE) eta LIFE programa.   Ekintza-planak, halaber, honako hauen ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Plastikoaren krisiari aurre egiteko konponbide jasangarri eta berritzaileak

Europako Batzordearen CORDIS zerbitzuak plastikoaren krisiaren arazoa lantzeko eta konpontzeko modu jasangarri, berritzaile eta bideragarriak bilatzen ari diren zortzi proiektu aurkeztu ditu, guztiak H2020-k finantzatuak. Azken urteetan garrantzi handiko ingurumen-arazo bat sortu zaigu: gure ibai, itsaso eta ozeanoetan dagoen plastiko-kutsadura izugarria. Plastikoa funtzionala, iraunkorra eta kostu txikikoa da; horregatik, funtsezko elementu bihurtu da gure bizitza modernoan. Alabaina, behar bezala deuseztatzen ez bada, ingurumena kutsatzen du eta kalte handiak sorrarazten dizkie hala ingurumenari nola ekonomiari. Urtero-urtero, 4,8 eta 12,7 milioi tona plastiko artean iristen dira ozeanora. Horrek arriskuan jartzen ditu itsasoko baliabideak eta ekonomia kaltetzen du. Ozeanoetako plastiko-kutsadurak urtean 690 milioi euro inguruko ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

ELIKA, ERA-Net SusAn-en ikerketa-proiektuen bigarren mintegian

ELIKA eta ILVO (nekazaritza, arrantza eta elikadurarako ikerketa-institutua, Flandria) animalia‑ekoizpenaren sistema jasangarrien esparruko ikerketa-proiektuen bigarren mintegia antolatzen ari dira, EZK-aren laguntzarekin (Ekonomia eta Klima Aldaketako Ministerioa, Holanda); izan ere, eurak dira ERA-Net SusAn-en Komunikazioaren Estrategia eta Informazioaren Trukearen 2 eskualde arduradunen ordezkariak. Mintegia 2019ko apirilaren 9an eta 10ean izango da, Wageningengo Unibertsitatean (Herbehereak), eta honako hauek hartuko dute parte: SusAn-eko bazkideek eta SusAn-ek eta Europako Batzordeak elkarrekin finantzatzen dituzten 14 ikerketa-proiektuen komunikazio-koordinatzaileek eta arduradunek. Mintegiko lehen egunean, 14 ikerketa-proiektuek epe ertaineko emaitzak aurkeztuko dituzte lau modu ezberdin eta berritzailetan (posterra, liburuxka, aurkezpena eta pitch-ak). Erakutsiko dute euren proiektuek nola lagunduko duten ERA-Nets-en ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Landare-estraktuak erabiltzea arrainetan eta arrantza‑produktuetan

AESANek landare-estraktuak arrainetan eta arrantza-produktuetan erabiltzeari buruzko Araudiaren Interpretazio Oharraren eguneratzea argitaratu du. Badira zenbait urte zalantza ugari planteatu direla landare-estraktuak arrainetan (bereziki atunean) erabiltzeari buruz; batik bat 2016ko kasuaz geroztik. Kasu hartan, iruzurrezko zenbait jarduketa identifikatu ziren, adibidez “margotutako” atuna merkaturatzea. Iruzur hartan, atunari landare-estraktuak gehitzen zitzaizkion, atun-espeziearen kolore generikoa aldatzeko eta “atun gorri” gisa saltzeko, merkatuan estimatuagoa baita. Oharrean honako hau jakinarazten da: Indarrean dagoen araudiak ez du baimentzen landare-estraktuak arrainetan eta arrantza-produktuetan (prestatuak zein ez prestatuak) erabiltzea, eta hala eginez gero, baimendu gabeko elikagai-gehigarri bat erabiltzen da isilpean. Jarduketa horren xede nagusia da produktuaren itxura hobetzea (adibidez, atunari kolore gorria ematea) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasuneko Emaitzen Transferentziarako VI. Jardunaldiaren emaitzak

Elikaduraren balio kateko ehundik gora adituk eta agentek hartu dute parte Elikagaien Segurtasuneko Emaitzen Transferentziarako VI. Jardunaldian. Jardunaldian zehar elikagaien segurtasunaren alorrean 2018an garatu diren ikerketa proiektuen emaitzak aurkeztu dira, proiektuok elikagaien arriskuak murriztera eta prebenitzera zuzendutako aholkularitza zientifikoa areagotzeko oinarria baitira.   Prentsa oharra eta aurkezpenak ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Arrain kontsumoa Euskadin 2011-2017 aldian

Euskadin arrain asko jaten da, baina nahikoa al da? Betetzen al ditugu nutrizio-arloko erakunde nagusien gomendioak? Hemen duzue Euskadiko arrain-kontsumoari buruzko datu nagusiak laburbiltzen dituen infografia:JTNDZGl2JTIwY2xhc3MlM0QlMjJwaWt0b3dyYXBwZXItZW1iZWQlMjIlMjBzdHlsZSUzRCUyMmhlaWdodCUzQSUyMDMwMHB4JTNCJTIwcG9zaXRpb24lM0ElMjByZWxhdGl2ZSUzQiUyMiUyMGRhdGEtdWlkJTNEJTIyMzc0MTAxNDMtMjAxMS0yMDE3LWFycmFpbi1rb250c3Vtb2ElMjIlM0UlM0NkaXYlMjBjbGFzcyUzRCUyMnBpa3RvLWNhbnZhcy13cmFwJTIyJTNFJTNDZGl2JTIwY2xhc3MlM0QlMjJwaWt0by1jYW52YXMlMjIlM0UlM0NkaXYlMjBjbGFzcyUzRCUyMmVtYmVkLWxvYWRpbmctb3ZlcmxheSUyMiUyMHN0eWxlJTNEJTIyd2lkdGglM0ElMjAxMDAlMjUlM0IlMjBoZWlnaHQlM0ElMjAxMDAlMjUlM0IlMjBwb3NpdGlvbiUzQSUyMGFic29sdXRlJTNCJTIwdGV4dC1hbGlnbiUzQSUyMGNlbnRlciUzQiUyMiUzRSUzQ2ltZyUyMHdpZHRoJTNEJTIyNjBweCUyMiUyMGFsdCUzRCUyMkxvYWRpbmcuLi4lMjIlMjBzdHlsZSUzRCUyMm1hcmdpbi10b3AlM0ElMjAxMDBweCUyMiUyMHNyYyUzRCUyMmh0dHBzJTNBJTJGJTJGY3JlYXRlLnBpa3RvY2hhcnQuY29tJTJGbG9hZGluZy5naWYlMjIlMkYlM0UlM0NwJTIwc3R5bGUlM0QlMjJtYXJnaW4lM0ElMjAwJTNCJTIwcGFkZGluZyUzQSUyMDAlM0IlMjBmb250LWZhbWlseSUzQSUyMExhdG8lMkMlMjBIZWx2ZXRpY2ElMkMlMjBBcmlhbCUyQyUyMHNhbnMtc2VyaWYlM0IlMjBmb250LXdlaWdodCUzQSUyMDYwMCUzQiUyMGZvbnQtc2l6ZSUzQSUyMDE2cHglMjIlM0VMb2FkaW5nLi4uJTNDJTJGcCUzRSUzQyUyRmRpdiUzRSUzQyUyRmRpdiUzRSUzQyUyRmRpdiUzRSUzQyUyRmRpdiUzRSUzQ3NjcmlwdCUzRSUyOGZ1bmN0aW9uJTI4ZCUyOSU3QnZhciUyMGpzJTJDJTIwaWQlM0QlMjJwaWt0by1lbWJlZC1qcyUyMiUyQyUyMHJlZiUzRGQuZ2V0RWxlbWVudHNCeVRhZ05hbWUlMjglMjJzY3JpcHQlMjIlMjklNUIwJTVEJTNCaWYlMjAlMjhkLmdldEVsZW1lbnRCeUlkJTI4aWQlMjklMjklMjAlN0IlMjByZXR1cm4lM0IlN0RqcyUzRGQuY3JlYXRlRWxlbWVudCUyOCUyMnNjcmlwdCUyMiUyOSUzQiUyMGpzLmlkJTNEaWQlM0IlMjBqcy5hc3luYyUzRHRydWUlM0Jqcy5zcmMlM0QlMjJodHRwcyUzQSUyRiUyRmNyZWF0ZS5waWt0b2NoYXJ0LmNvbSUyRmFzc2V0cyUyRmVtYmVkZGluZyUyRmVtYmVkLmpzJTIyJTNCcmVmLnBhcmVudE5vZGUuaW5zZXJ0QmVmb3JlJTI4anMlMkMlMjByZWYlMjklM0IlN0QlMjhkb2N1bWVudCUyOSUyOSUzQiUzQyUyRnNjcmlwdCUzRQ== ...

Irakurri gehiago

Europako Ikerketa Espazioa: batera I+b-ko Europarantz aurrerapausoak emanez

Europako Batzordeko I+b Zuzendaritzak Europako Ikerketaren Espazioaren aurrerapenei buruzko txostena argitaratu du, egungo egoera eta 2016 eta 2018 bitartean egin diren aurrerapenak ebaluatu dituena. Oraingo honetan, Europar Batasuneko herrialde guztietan ebaluatu da aurrerapena, estatu kideek, ikerketan interesa duten taldeek eta Batzordeak definitutako 24 adierazleen bitartez neurtutako zaintza-mekanismoa erabilita. Europako Ikerketa Espazioaren aplikazioak sei lehentasun ditu: Ikerketa-sistema nazional eraginkorragoak Nazioarteko lankidetza eta lehiakortasun optimoak, barne hartuta era bateratuan zuzentzea ikerketa-erronka eta –azpiegitura handiak. Ikertzaileentzako lan-merkatua Genero-berdintasuna eta ikerketan genero-ikuspegia txertatzea. Ezagutza zientifikorako sarbide irekia eta transferentzia. Nazioarteko lankidetza. EB-28ko batezbestekoari erreparatuz, adierazle nagusiek erakusten dute denboran zehar aurrerapenak egon direla, baina oraindik ere ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Antibiotikoekiko erresistentzia bakterio zoonotikoetan, 2017

EFSAk eta ECDCk zenbait bakterio zoonotikok, besteak beste, Salmonellak, Campylobacterrek eta Escherichia colik, antibiotikoekiko duten erresistentziari buruzko urteko txostena argitaratu dute. Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak: Gizakiengandik hartutako Salmonella laginetan eta urtebete baino gutxiagoko txerri eta txahal isolamenduetatik ateratako Salmonella eta E. coli laginetan, ampizilinari, sulfonamidari eta tretaziklinei erresistenteak diren bakterio-tasa handiak identifikatu ziren. Ostera, hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia ez zen oso ohikoa izan. Intzidentzia / prebalentzia tasa ezberdinak hauteman ziren herrialdearen arabera, espektro zabaleko betalaktamasen (ESBL) / AmpC produktoreei dagokienez, zehazki, Salmonella eta E. Coliren kasuan haragitik (txerrikia eta txahala), txerrietatik eta gizentzeko txahaletatik, eta Salmonellaren kasuan gizakiengandik. Gizentzeko txerrietan E. coli ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago