Bilaketa emaitza:

Arriskuen Ebaluazioan ziurgabetasunak komunikatzeko gida

Komunikazio eta gizarte-zientzietako arlo zientifikoek (psikologia eta soziologia, adibidez) beren esperientzia uztartu dute elikagaien arriskuen ebaluazioetan ziurgabetasunak komunikatzeko ikuspegi berri bat ekartzeko. Halaxe azaltzen dute argitaratu berri duten gida batean, EFSAko komunikazio zientifikoko arduradunei zuzendutakoa. Gida horrek ikuspegi egituratua jasotzen du elikagaien arriskuen ebaluazioetan ziurgabetasunei buruzko informazioa hainbat audientziatara egokitzeko. Era berean, konponbide espezifikoak ematen ditu EFSAko komunikazioko arduradunek aurre egin beharreko benetako egoeren aurrean. Tresna berritzaile eta praktiko horri esker, bigarren mailako ebidentzia zientifikoarekiko konfiantzan eta arriskuen ebaluazioen ondorio zientifikoetan gardenagoak izateko aukera izango dugu. Gida berriak 2018an argitaratutako ebaluazio zientifikoetako ziurgabetasunen analisiari buruzko gida teknikoa osatzen du. EFSA, pixkanaka, arriskuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk bere datu zientifiko guztiak partekatuko ditu

EFSAk bere arriskuen ebaluazioetan nahiz Elikagaien Segurtasuneko kontrol- eta zaintza-programetan erabiltzen diren datu zientifiko guztiak partekatuko ditu EB mailan. Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritzak adierazi du datuak argitaratzea faktore erabakigarria dela ebidentzia zientifikoan oinarritutako gardentasun, erantzukizun eta erabaki-hartzea betetzeari begira. EFSAko datu-adituek EBko estatu kideetako aditu eta agintaritzen laguntzarekin idatzitako txosten honetan, hauek bezalako arloetan bildutako datuak partekatzeko modua azaltzen da: elikagaien kontsumo-ohiturak, plagiziden hondakinak elikagaietan, kutsatzaile kimikoak eta gehigarriak elikagaietan, elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldiak, eta erresistentzia antimikrobianoak. Datuak Knowledge Junction izeneko Open Datako atarian jarriko dira eskuragai. Gordailu hori EFSAk sortu zuen 2016an, Arriskuen Ebaluazioetan erabilitako ebidentzia zientifikoari lotutako informazioa, erreproduzigarritasuna ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk arrisku berriekin lotuta eginiko jarduerak

EFSAk txosten tekniko bat argitaratu du eta bertan laburbildu ditu arrisku berriak identifikatzeko prozeduran parte hartzen duten talde guztien jarduerak, 2017an identifikatutako arazoak eta gauzatzen ari diren metodologia eta lankidetza-jarduera guztien deskribapenak. Talde horien artean daude Arrisku Berriak Trukatzeko Sarea, arrisku berriei buruzko alderdi interesdunen taldea, EFSAko unitate zientifikoak, zientzialarien taldeak eta Batzorde Zientifikoa. Hauek dira talde horiek 2017an arrisku berriak identifikatzeko erabili dituzten prozedurak: AQUARIUS: munduko elikakatea analizatzeak ahultasunak eta aldaketa-eragileak (drivers of change) identifikatzeko izan dezakeen aplikagarritasunari buruzko proiektua. DEMETER: estatu kideekin eginiko bi akordio, arrisku berriak identifikatzeko metodologiak eta lankidetza-tresnak garatzeko diru-laguntzak emateko. EuroCigua: ziguaterak Europan eragindako elikadura-intoxikazioari buruzko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketaren krisiari nola aurreratu

Alternativas Fundazioak 2018ko ekainean "Espainiako jasangarritasunari buruzko txostena 2018: Klima-aldaketaren krisiari nola aurreratu" argitaratu zuen. Bertan, 11 ikertzailek klima-adaketaren inpaktua aztertzen dute, ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Bukaeran, ikertzaileek aztertutako gaien araberako gomendioak azalten dituzte. Hona hemen gai horiek: Migrazio-klimatikoen erronka Trantsizio energetikoa EBko ingurugiroaren egoera Espainian, europar legediaren aplikazioa Enplegua eta bidezko trantsizio-ekologikoa Nekazaritza Turismo jasangarria Ura ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Molusku bibalbioak: ustiapeneko arrisku mikrobiologikoak kudeatzeko gida

Gida honen helburua da kontsumorako moluskuak (bibalbio biziak edo gordinak) hazteko eremuak ezartzeko eta kontrolatzeko jarraibideak ezartzea, bereziki arrisku mikrobiologikoak kudeatzeari begira. FAO/OMEren Codex Alimentarius-en Batzordeak argitaratu du eta jardunbide egokiak erabiltzen dituzten zenbait programen esperientziak biltzen ditu, Codex-eko Jardunbideen Kodeko eskakizunei jarraitzen dietenak. Molusku bibalbioen saneamendu-programak garatzeko, ezartzeko eta aplikatzeko ardura duten agintaritzei zuzenduta dago nagusiki. Gidak nabarmentzen du programa hori ezartzeko garrantzitsua dela bazkide guztiek elkarlanean jardutea eta denen artean beharrezko akordioetara iristea. Bazkide horiek dira, besteak beste, tokiko agintaritzak, agentzia arautzaileak eta kontrol-laborategiak. ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Nutrizioaren erronkari aurre egiteko gidalerroak: zenbait konponbide, elikakatearen maila desberdinetatik abiatuta

FAO/OMSek nutrizioaren erronkari aurre egiteko gidalerroak biltzen dituen txosten bat argitaratu du. Txosten horretan, elikadura-sistemetan hartu beharreko neurri politiko zehatzen adibideak ematen ditu, helburu hauekin: dieta osasungarriak sustatzea, malnutrizioa saihestea bere forma guztietan (azpielikadura, nutrienteen gabeziak, hazkuntzaren atzerapena, gehiegizko pisua eta obesitatea) eta elikadurarekin lotura duten gaixotasun ez-transmitigarrien gorakada murriztea. Gida honen xedea da elikadurari eta osasunari buruzko erabakiak hartzen laguntzea; izan ere, egungo elikadura-sistemek ez dute osasun- eta ongizate-egoera egokia lortzeko behar den elikadura mota eskaintzen. Hori horrela, beharrezkoa da sistema horiek aldatzea herrialde edo eskualde bakoitzaren testuinguru espezifikoan. Txosten honek barne hartzen dituen proposamenen artean honako hauek nabarmendu behar dira, ...

Irakurri gehiago

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sarearen 2018ko txostena

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) bere urteko txostena argitaratu du; bertan, 2018ko apirilaren 24an eta 25ean egin zuten urteko bileran aztertu zituzten askotariko arrisku mikrobiologikoei buruzko azterketa, iritzi eta ebaluazioen laburpena jasotzen da. Horiek guztiak EFSAren ezagutza-fusio plataforman (ZENODO: Knowledge Junction) argitaratuta daude.   EFSAk 2006an sortu zuen sare hori, arrisku mikrobiologikoen ebaluazioaren arloan zientzialarien arteko lankidetza indartzeko. Sarearen helburua da ekintzak ez errepikatzea edota errepikapen horiek murriztea eta elikagaietan eta pentsuetan aurki daitezkeen arrisku mikrobiologikoei buruzko zientzialarien arteko iritzi-desberdintasunak saihestea, Europar Batasunean. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Egin zaitez elikagaien arloko berrikuntza-programako kide!

EIT Food Ezagutza eta berrikuntzaren arloko europar erkidego bat da (KIC). 2017an sortu zen, eta gure elikagai-ekosistema eraldatzea du helburu. Europa osoko kontsumitzaileak, balio-kateko enpresak eta ikertzaileak elkartzen ditu, eta gure osasuna, kalitatezko elikagaien eskuragarritasuna eta ingurumena hobetzeko ekimen berritzaileak eta ekonomikoki jasangarriak direnak bultzatzen ditu EIT Food erkidegoak. Testuinguru horretan, EIT Foodek elikagaien arloko berrikuntzan aritzen diren ikertzaile eta ekintzaile onenekin erkidego bat sortu nahi du; horretarako, AZTI, Turineko Unibertsitateak eta Cambridgeko Unibertsitateak “EIT Food-Innovator Fellowship" sortu dute, doktoregoak dituzten ikertzaileei zuzenduriko beka bat, elikagaien sektoreko giza kapital intelektuala indartzeko eta elikagai-kateko edozein mailatako ikertzaile eta ekintzaileen belaunaldi berria prestatzeko.   Gaitasun ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Gidaliburua: Hobeto jateko aldaketa txikiak

Kataluniako Osasun Publikoko Agentziak (ASPCAT) gida berri bat argitaratu du “Petits canvis per menjar millor”, Kataluniako herritarren elikadura hobetzeko aholku orokorrak ematen ditu. Gida hori Garapen Iraunkorreko Helburuen barruan dago: elikagaiak modu arduratsu, iraunkor eta etikoan ekoitzi eta kontsumitzeko sustapena bultzatzen dute, bai inguruarekin eta bai planetako gainerako bizidun guztiekin. Gidan, mezuak hiru talde soiletan banatzen dira: GEHIAGO (sustatzeko): Elikagai-profil osasungarriagoa duten elikagaiak (frutak eta barazkiak, lekaleak eta fruitu lehorrak) eta osasun-adierazleak hobetzearekin lotutako bizimodu bat, hau da, bizimodu aktibo eta sozial bat. Elikagaiak aukera osasuntsuago eta inguruarekin adeitsuagoak direnekin ALDATZEA: Elikagai integralak, oliba olio birjina estra, ura edari nagusitzat, eta ...

Irakurri gehiago

Elikagaien arrisku kimikoen ebaluazioak

Elikagai Gehigarrien FAO/OME Batzorde Mistoak (JEFCA) zenbait ebaluazio zorrotz egin ditu elikagaietan egon daitezkeen substantzia kimiko batzuen segurtasuna eta osasun publikoarentzat izan ditzaketen arriskuak aztertzeko. Zehazki, substantzia hauek aztertu ditu: Mikotoxinak: aflatoxinak, fumonisinak eta fumonisinen eta aflatoxinen baterako esposizioa, eta esterigmatozistina. Prozesuko kontaminatzaileak: glizidola eta ester glizidikoak, eta 3-MCPD eta 3-MCPD esterrak. Jarraian bildu ditugu Batzordeak ebaluatutako substantzia bakoitzarentzat ateratako ondorio nagusiak: Aflatoxinak dira elikagaietan dauden substantzia kimikoen artean ahalmen mutageniko eta kartzinogeno handiena dutenak. Aflatoxinen iturri nagusiak bost zereal hauek dira: artoa, kakahuetea, arroza, basartoa eta garia. Hain zuzen, horietako bakoitzak nazioarteko esposizio dietetikoaren balioespenari egiten dion ekarpena % 10 baino ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago