Bilaketa emaitza:

FOOD 2030: I+b-k bermatu egiten du etorkizuneko elikadura-sistema

Europako Batzordearen xedea da elikagaien eta elikaduraren segurtasunaren erronkari aurre egitea,  gure elikadura-sistemen etorkizuna bermatzera zuzendutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-politiken bitartez (I+G+b), horrela jasangarriagoak, erresilienteagoak, arduratsuagoak, inklusiboagoak, anitzagoak eta lehiakorragoak izan daitezen. Europako elikagaien produkzioak eta kontsumoak funtsezko garrantzia izango dute elikagaien eta elikaduraren segurtasuna bermatzean, aldaketa klimatikoak, baliabideen eskasiak, lurraren degradazioak, bioaniztasunaren galerak, desnutrizioak, hazkunde demografikoak eta ezegonkortasun geopolitikoak eragindako erronkei aurre egite aldera. Etorkizunean elikagaien eta elikaduraren segurtasuna babestu ahal izateko, egungo elikadura-sistemak sistematikoki eraldatzeaz gain, babestu egin beharko dira epe luzera, gaur egun hein handi batean linealak, zatikatuak eta jasanezinak baitira. Europar Batasuneko (EB) elikaduraren arloko I+G-a artikulatzeko, zabaltzeko eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Mundu-mailan animaliekin erabiltzen diren antibiotikoei buruzko txostena: bilakaera positiboa

Animalien Osasunaren Mundu Erakundeak (OIE) argitaratutako zifrek erakusten dute bilakaera positiboa izan dela mundu-mailan animaliekin erabiltzen diren mikrobioen aurkako agenteen arauketa eta segimenduan. Txosten honetan, mundu-mailako 155 herrialdek parte hartu zuten, inoiz baino zifra altuagoa. Horrek erakusten du arazo horrekiko sentsibilizazio-maila gero eta altuagoa dela nazioartean. Hain zuzen ere, txostenak erakusten du mikrobioen aurkako agenteen erabilera hazkuntza-sustatzaile gisa (Europan duela urte batzuk deuseztatuko erabilera) 60tik 45 herrialdera murriztu dela datuak azken aldiz bildu zirenetik. Bestetik, kolistina bezalako antibiotikoak (OMEk “Bereziki garrantzitsuak diren mikrobioen aurkako agente” gisa sailkatuak) oraindik ere erabiltzen dira eskualde askotan, adierazitako xedearekin. Praktika horren eta beste batzuen ondorioz, gaur egun eraginkortzat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Izurrien eta gaixotasunen kontrola fruta-arboletan- Eguneratzea – BFA 2019

Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi eguneratu du bere katalogoko gidaliburu bat. Zerrendatu egiten ditu hainbat landare-gaixotasun (besteak beste, herdoila, oidioa, monilia, txankroa eta su-gorrina) kontrolatzeko metodoak. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Klima-aldaketari buruzko Komunikazio Gida

IHOBEk komunikazioaren arloko profesionalei zuzendutako gida bat argitaratu du, klima-aldaketari buruzko hedapen-lana errazteko xedez.   Horiek horrela, gidak erantzun erraza ematen die eskuarki erabilitako zenbait kontzepturi; adibidez: “Zein dira klima-aldaketaren kausak?”, “Zer da itzulera gabeko puntua?” edo “Zer da 2ºC-ko langa?” Kontzeptu orokorrez gain, hurbiltasun-datuak ere jasotzen ditu, “Klima-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan” izeneko kapituluan. Azkenik, bukaeran azken atal bat dago: “Baliabide azkarrak kazetarientzat”. ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Errazio osasungarriak eskuekin kalkulatzeko Gida

Elikadura osasungarriaren oinarria dieta orekatua da. Ez dago beharrezko nutriente guztiak ematen dituen elikagai bakar bat ere; horregatik, dietak askotarikoa eta orekatua izan behar du, eta elikagai multzo guztiak kontsumitu behar dira, proportzio handiagoan edo txikiagoan. Gaur egun gomendatzen da frutak eta barazkiak izan daitezela elikaduraren oinarri. Hala, modu osasungarrian jateko zer jan behar den iradokitzeko garaian, plater osasungarria da eredu onartuenetako bat. Alabaina, beti ez da erraza izaten pertsona bakoitzak elikadura multzo bakoitzetik zenbat jan behar duen kalkulatzea. Elikaduraren Fundazio Britainiarrak errazio orekatuak kalkulatzeko gida bat argitaratu du. Horren bidez, gobernu britainiarrak plater osasungarriaren bidez emandako gomendioak osatzen ditu eta kontsumitzaileei ...

Irakurri gehiago

Argitaratu da albaitaritzako botiken eta pentsu sendagarrien gaineko araudi berria

Urtarrilaren 7an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/06 Araudia (EB). Araudi hori albaitaritzako botiken ingurukoa da eta atzera botatzen du 2001/82/CE Zuzentaraua. Horrez gain, 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/04 Araudia (EB) ere argitaratu zen, pentsu sendagarrien ekoizpen, merkaturatze eta erabilerari buruzkoa, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Araudia aldatzen baitu, eta Kontseiluaren 90/167/CEE Zuzentaraua atzera bota.   Araudi berriak aplikatzea beharrezkoa izango da 2022ko urtarrilaren 28tik aurrera. Araudi berriak albaitaritzako botikak merkaturatzeko, ekoizteko, inportatzeko, esportatzeko, hornitzeko, banatzeko, farmazia-arloan ikuskatzeko, kontrolatzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen ditu.   Araudi berria albaitaritzako botikei aplikatu behar zaie (industrialki ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Jardunbide egokien gida: elikagaien xahuketa

Aragoiko Gobernuko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak, ECODESekin batera, Jardunbide Egokien Gida argitaratu du Elikagaien Xahuketari aurre egiteko. Kontsumitzen ez diren elikagaien kopurua murrizteko giltzarriak ematen ditu.   Gidan, erosten diren elikagaiak hobeto baliatzeko datuak eta ohitura-aldaketak ematen dira. Ildo hauei buruzko proposamenak egiten ditu gidak: erosketaren planifikazioa, elikagaiak biltegiratu eta kontserbatzeko aholkuak, kozinatzeko moduak eta prestakuntza- eta aktibismo-proposamenak.   Gidan adierazten denaren arabera, etxeetan elikagaien % 42 xahutzen da; portzentaje hori elikakate osoko altuena da. ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Euskadiko Elikadura Osasungarrirako ekimen berriak

Urte hastearekin bat, zenbait ekimen jarri dira martxan herritarrak fruta, barazki eta arrain gehiago jatera animatzeko. Ekimenak saltokietan eta eskola-jantokietan gauzatuko dira. Urtarrilean abian jarri da “Sasoiko Elikagaien Kanal Anitzeko Egutegia” ekimena. Horren helburua da halako elikagaiak kontsumitzearen onuren berri ematea herritarrei, beren ohiko elikaduran sar ditzaten eta elikadura osasungarriagoa izan dezaten. Kartelak jarriko dira saltokietan eta bilduma egiteko moduko fitxa batzuk egingo dira, eta, horien bidez, fruta baten, barazki baten eta arrain-espezie baten propietate nutritibo, osasungarri eta gastronomikoei buruzko informazioa emango da hilero. Urtarrilean jarri da abian kanpaina; zehazki, porrua, sagarra eta lupiaren kontsumoa sustatu dira supermerkatu eta hipermerkatuetan. Aurrerago, tokiko ...

Irakurri gehiago

Trikina aurreko kontingentzia Planaren eguneratzea

Joan den 2018ko abenduaren 19an, AESANeko Batzorde Instituzionalak onetsi egin zuen Trikinaren aurreko Kontingentzia Plan Nazionalaren aldaketa. Planaren xedea da nazio mailako jarduera-plana ezartzea, animalietan edo haragian Trikina antzemanez gero edo horietan Trikina egon daitekeela susmatuz gero.   Trikinaren aurreko Kontingentzia Plan Nazionala Eguneratze honen berritasun nagusiak alderdi hauei buruzkoak dira: Neurriak abeltzaintza-ustiategietan: Basa-animalietan trikina antzematen denean, Animalien Osasunaren arloko agintari eskudunek egiaztatu egin beharko dituzte kutsa daitezkeen eta Trichinellarekin kontaktuan egon diren animalien ustiategietako biosegurtasun-neurriak. Neurriak lursail zinegetikoetan: 50/2018 Errege Dekretua (ehizako azpiproduktuen kudeaketari buruzkoa) ehiza larriaren beste modalitate batzuetan ere aplikatuko da, baldin eta ehiza-barrutiko animaliek positiboa ematen badute. Dekretua, gutxienez, kutsatutako animaliak antzeman eta handik ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako Q sukarrari buruzko 2016ko txosten epidemiologikoa

ECDCk urtero egiten duen Q sukarrari buruzko txosten epidemiologikoa argitaratu du, 2016. urteari dagokiona. Horretarako, EBko estatu kideek Europako Zaintza Sistemari jakinarazten dizkioten gaixotasun kutsakorrei buruzko datuak hartzen ditu oinarri. 2016an, 29 herrialdek 1.102 kasu jakinarazi zituzten (horien % 96 baieztatu ziren; alegia, 1.058 kasu). Espainiak, Alemaniak eta Frantziak jakinarazi zituzten baieztatutako kasu gehien. Iturria: Belgika, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Hungaria, Islandia, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Norvegia, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Suedia eta Erresuma Batuaren txostenak. Alemaniak, Frantziak eta Espainiak jakinarazi dituzte baieztatutako kasu gehien azken bost urteetan (2012-2016); zehazki, 1.130, 873 eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago