Komunikazio eta gizarte-zientzietako arlo zientifikoek (psikologia eta soziologia, adibidez) beren esperientzia uztartu dute elikagaien arriskuen ebaluazioetan ziurgabetasunak komunikatzeko ikuspegi berri bat ekartzeko. Halaxe azaltzen dute argitaratu berri duten gida batean, EFSAko komunikazio zientifikoko arduradunei zuzendutakoa. Gida horrek ikuspegi egituratua jasotzen du elikagaien arriskuen ebaluazioetan ziurgabetasunei buruzko informazioa hainbat audientziatara egokitzeko. Era berean, konponbide espezifikoak ematen ditu EFSAko komunikazioko arduradunek aurre egin beharreko benetako egoeren aurrean.
Tresna berritzaile eta praktiko horri esker, bigarren mailako ebidentzia zientifikoarekiko konfiantzan eta arriskuen ebaluazioen ondorio zientifikoetan gardenagoak izateko aukera izango dugu. Gida berriak 2018an argitaratutako ebaluazio zientifikoetako ziurgabetasunen analisiari buruzko gida teknikoa osatzen du. EFSA, pixkanaka, arriskuen ...
EFSAk bere arriskuen ebaluazioetan nahiz Elikagaien Segurtasuneko kontrol- eta zaintza-programetan erabiltzen diren datu zientifiko guztiak partekatuko ditu EB mailan. Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritzak adierazi du datuak argitaratzea faktore erabakigarria dela ebidentzia zientifikoan oinarritutako gardentasun, erantzukizun eta erabaki-hartzea betetzeari begira. EFSAko datu-adituek EBko estatu kideetako aditu eta agintaritzen laguntzarekin idatzitako txosten honetan, hauek bezalako arloetan bildutako datuak partekatzeko modua azaltzen da: elikagaien kontsumo-ohiturak, plagiziden hondakinak elikagaietan, kutsatzaile kimikoak eta gehigarriak elikagaietan, elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldiak, eta erresistentzia antimikrobianoak. Datuak Knowledge Junction izeneko Open Datako atarian jarriko dira eskuragai. Gordailu hori EFSAk sortu zuen 2016an, Arriskuen Ebaluazioetan erabilitako ebidentzia zientifikoari lotutako informazioa, erreproduzigarritasuna ...
EFSAk txosten tekniko bat argitaratu du eta bertan laburbildu ditu arrisku berriak identifikatzeko prozeduran parte hartzen duten talde guztien jarduerak, 2017an identifikatutako arazoak eta gauzatzen ari diren metodologia eta lankidetza-jarduera guztien deskribapenak. Talde horien artean daude Arrisku Berriak Trukatzeko Sarea, arrisku berriei buruzko alderdi interesdunen taldea, EFSAko unitate zientifikoak, zientzialarien taldeak eta Batzorde Zientifikoa. Hauek dira talde horiek 2017an arrisku berriak identifikatzeko erabili dituzten prozedurak: AQUARIUS: munduko elikakatea analizatzeak ahultasunak eta aldaketa-eragileak (drivers of change) identifikatzeko izan dezakeen aplikagarritasunari buruzko proiektua.
DEMETER: estatu kideekin eginiko bi akordio, arrisku berriak identifikatzeko metodologiak eta lankidetza-tresnak garatzeko diru-laguntzak emateko.
EuroCigua: ziguaterak Europan eragindako elikadura-intoxikazioari buruzko ...
Alternativas Fundazioak 2018ko ekainean "Espainiako jasangarritasunari buruzko txostena 2018: Klima-aldaketaren krisiari nola aurreratu" argitaratu zuen. Bertan, 11 ikertzailek klima-adaketaren inpaktua aztertzen dute, ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Bukaeran, ikertzaileek aztertutako gaien araberako gomendioak azalten dituzte. Hona hemen gai horiek: Migrazio-klimatikoen erronka
Trantsizio energetikoa
EBko ingurugiroaren egoera
Espainian, europar legediaren aplikazioa
Enplegua eta bidezko trantsizio-ekologikoa
Nekazaritza
Turismo jasangarria
Ura ...
Gida honen helburua da kontsumorako moluskuak (bibalbio biziak edo gordinak) hazteko eremuak ezartzeko eta kontrolatzeko jarraibideak ezartzea, bereziki arrisku mikrobiologikoak kudeatzeari begira. FAO/OMEren Codex Alimentarius-en Batzordeak argitaratu du eta jardunbide egokiak erabiltzen dituzten zenbait programen esperientziak biltzen ditu, Codex-eko Jardunbideen Kodeko eskakizunei jarraitzen dietenak.
Molusku bibalbioen saneamendu-programak garatzeko, ezartzeko eta aplikatzeko ardura duten agintaritzei zuzenduta dago nagusiki. Gidak nabarmentzen du programa hori ezartzeko garrantzitsua dela bazkide guztiek elkarlanean jardutea eta denen artean beharrezko akordioetara iristea. Bazkide horiek dira, besteak beste, tokiko agintaritzak, agentzia arautzaileak eta kontrol-laborategiak.
...
FAO/OMSek nutrizioaren erronkari aurre egiteko gidalerroak biltzen dituen txosten bat argitaratu du. Txosten horretan, elikadura-sistemetan hartu beharreko neurri politiko zehatzen adibideak ematen ditu, helburu hauekin: dieta osasungarriak sustatzea, malnutrizioa saihestea bere forma guztietan (azpielikadura, nutrienteen gabeziak, hazkuntzaren atzerapena, gehiegizko pisua eta obesitatea) eta elikadurarekin lotura duten gaixotasun ez-transmitigarrien gorakada murriztea. Gida honen xedea da elikadurari eta osasunari buruzko erabakiak hartzen laguntzea; izan ere, egungo elikadura-sistemek ez dute osasun- eta ongizate-egoera egokia lortzeko behar den elikadura mota eskaintzen. Hori horrela, beharrezkoa da sistema horiek aldatzea herrialde edo eskualde bakoitzaren testuinguru espezifikoan.
Txosten honek barne hartzen dituen proposamenen artean honako hauek nabarmendu behar dira, ...
Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) bere urteko txostena argitaratu du; bertan, 2018ko apirilaren 24an eta 25ean egin zuten urteko bileran aztertu zituzten askotariko arrisku mikrobiologikoei buruzko azterketa, iritzi eta ebaluazioen laburpena jasotzen da. Horiek guztiak EFSAren ezagutza-fusio plataforman (ZENODO: Knowledge Junction) argitaratuta daude.
EFSAk 2006an sortu zuen sare hori, arrisku mikrobiologikoen ebaluazioaren arloan zientzialarien arteko lankidetza indartzeko. Sarearen helburua da ekintzak ez errepikatzea edota errepikapen horiek murriztea eta elikagaietan eta pentsuetan aurki daitezkeen arrisku mikrobiologikoei buruzko zientzialarien arteko iritzi-desberdintasunak saihestea, Europar Batasunean. Sare horri esker, EBko estatu kideek eta elkartuek datuak eta metodologiak parteka ditzakete, arriskuak ebaluatzeko jardunbideak bateratu ahal ...
EIT Food Ezagutza eta berrikuntzaren arloko europar erkidego bat da (KIC). 2017an sortu zen, eta gure elikagai-ekosistema eraldatzea du helburu. Europa osoko kontsumitzaileak, balio-kateko enpresak eta ikertzaileak elkartzen ditu, eta gure osasuna, kalitatezko elikagaien eskuragarritasuna eta ingurumena hobetzeko ekimen berritzaileak eta ekonomikoki jasangarriak direnak bultzatzen ditu EIT Food erkidegoak. Testuinguru horretan, EIT Foodek elikagaien arloko berrikuntzan aritzen diren ikertzaile eta ekintzaile onenekin erkidego bat sortu nahi du; horretarako, AZTI, Turineko Unibertsitateak eta Cambridgeko Unibertsitateak “EIT Food-Innovator Fellowship" sortu dute, doktoregoak dituzten ikertzaileei zuzenduriko beka bat, elikagaien sektoreko giza kapital intelektuala indartzeko eta elikagai-kateko edozein mailatako ikertzaile eta ekintzaileen belaunaldi berria prestatzeko.
Gaitasun ...
Kataluniako Osasun Publikoko Agentziak (ASPCAT) gida berri bat argitaratu du “Petits canvis per menjar millor”, Kataluniako herritarren elikadura hobetzeko aholku orokorrak ematen ditu. Gida hori Garapen Iraunkorreko Helburuen barruan dago: elikagaiak modu arduratsu, iraunkor eta etikoan ekoitzi eta kontsumitzeko sustapena bultzatzen dute, bai inguruarekin eta bai planetako gainerako bizidun guztiekin.
Gidan, mezuak hiru talde soiletan banatzen dira: GEHIAGO (sustatzeko): Elikagai-profil osasungarriagoa duten elikagaiak (frutak eta barazkiak, lekaleak eta fruitu lehorrak) eta osasun-adierazleak hobetzearekin lotutako bizimodu bat, hau da, bizimodu aktibo eta sozial bat.
Elikagaiak aukera osasuntsuago eta inguruarekin adeitsuagoak direnekin ALDATZEA: Elikagai integralak, oliba olio birjina estra, ura edari nagusitzat, eta ...
Elikagai Gehigarrien FAO/OME Batzorde Mistoak (JEFCA) zenbait ebaluazio zorrotz egin ditu elikagaietan egon daitezkeen substantzia kimiko batzuen segurtasuna eta osasun publikoarentzat izan ditzaketen arriskuak aztertzeko. Zehazki, substantzia hauek aztertu ditu: Mikotoxinak: aflatoxinak, fumonisinak eta fumonisinen eta aflatoxinen baterako esposizioa, eta esterigmatozistina.
Prozesuko kontaminatzaileak: glizidola eta ester glizidikoak, eta 3-MCPD eta 3-MCPD esterrak. Jarraian bildu ditugu Batzordeak ebaluatutako substantzia bakoitzarentzat ateratako ondorio nagusiak: Aflatoxinak dira elikagaietan dauden substantzia kimikoen artean ahalmen mutageniko eta kartzinogeno handiena dutenak.
Aflatoxinen iturri nagusiak bost zereal hauek dira: artoa, kakahuetea, arroza, basartoa eta garia. Hain zuzen, horietako bakoitzak nazioarteko esposizio dietetikoaren balioespenari egiten dion ekarpena % 10 baino ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.