Bilaketa emaitza:

Arrantzako eta akuikulturako produktuen kontsumo-ohiturei buruzko eurobarometroa

Europako Batzordeak arrantzako eta akuikulturako produktuen arloan europarrek dituzten kontsumo-ohiturak, iritziak eta jarrerak jasotzen dituen Eurobarometroaren emaitzak argitaratu ditu. Emaitza horiek lortzeko, Europan bizi diren 27.734 pertsonari elkarrizketak egin zizkioten 2019ko ekainaren 23tik uztailaren 6ra bitartean; pertsona horietatik 1.035 Espainiako biztanleak ziren. Kontsumoaren maiztasuna Europako herritarren % 70ek gutxienez hilean behin kontsumitzen du arraina etxean; herritarren % 41ek gutxienez astean behin jaten dute arraina. Ehuneko horiek asko aldatzen dira herrialde batetik bestera, eta altuagoak dira kostaldea duten herrialdeetan. Arraina maizen kontsumitzen duen herrialdea Espainia da; bertan, herritarren % 74k gutxienez astean behin kontsumitzen du arraina, eta herritarren % 92k gutxienez hilean behin. Erosteko ohiturak Arrantzako eta akuikulturako produktuak ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

FVOk Espainiari egindako auditoretza OMGen kontrolari dagokionez

2018Ko ekainaren 19tik eta 27ra bitartean, Batzordearen Elikadura eta Albaitaritza Bulegoko (ingelesez FVO) talde batek auditoretza egin zion Espainiari, Osasunaren eta Elikadura Segurtasunaren Zuzendaritza Orokorraren auditoretza-programa betetzeko, Europar Batasuneko (EB) araudiaren xedapen orokorrei jarraikiz, are zehatzago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 882/2004 Erregelamenduraren (CE) 45. artikuluarekin bat etorriz. Andaluzia eta Aragoi izan ziren auditoretza egiteko hautatu zituzten autonomia‑erkidegoak.   Auditoretzaren helburua genetikoki eraldatutako organismoz (OMG) osatutako elikagai (edo horietatik eratorritakoak), pentsu eta haziak kontrolatzeko sistema ofiziala ebaluatzea zen, ingurumenean horiek nahita askatzea eta hazkuntza barne.   Txostenak honako hau dio:   Espainiak OMGak kontrolatzeko erabiltzen duen sistema ondo antolatuta dago. Beharrezko baliabide guztiak erabiltzen dira OMGen ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Animalien Ongizatearen II Kongresuko aurkezpenak

Espainiako Albaitarien Elkarteak (OCV) Animalien Ongizateari buruzko II. Kongresuko hitzaldiak argitaratu ditu. Kongresua azaroan antolatu zen Zaragozan. Animalien babesa, bai hornidura-animaliena eta bai laguntza-animaliena, geroz eta kezka gehiago eragiten duen gaia da, gizartean zein albaitarien artean. Prozesu hori abere-ustiategietako animalien hazkuntza-baldintzetan hasi eta animalien garraio eta hilketan amaitzen da. Etapa horiek araututa daude Europa-mailan, nazio-mailan eta eskualde-mailan. Gainera animalia-espeziearen araberako baldintzak daude, baita esperimentazio-animalientzat, zientziarako erabiltzen diren animalientzat eta lan- eta laguntza-animalientzat ere. Hori dela eta, espezializazioa eta ikerketa-maila geroz eta handiagoak dira, eta, horrekin batera, ezagutza, araudiak eta kontrol ofiziala. Beraz, aipatutako kongresuan gai horiek jorratu zituzten profesionalek hartu zuten parte. Aurkezpenak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Sendagai antibiotikoen arau berria indarrean sartzen da

Abeltzaintza-ustiategietan agindutako antibiotikoak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa eskuratze aldera, 2019ko urtarrilaren 2tik aurrera albaitariek agindu dituzten sendagai antibiotikoen errezetei buruzko informazioa bidali beharko dute Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren edo errezetaren hartzailea den ustiategia dagoen autonomia-erkidegoko agintari eskudunen sistema informatikoetara, % 100 elektronikoa den formatuan, joan den apirilean argitaratu zen 191/2018 Errege Dekretua betetze aldera.   Komunikazioa hilerokoa izango da. Arau honetan xedatutakoa giza kontsumorako diren elikagaietarako animaliei agindutako botikei aplikatuko zaie. Araua ez zaie aplikatuko laguntza-animaliei agindutako errezetei. Albaitari guztiek sendagaia edo pentsu sendagarria jasoko duen ustiategia dagoen autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunaren datu baseari jakinarazi beharko dizkiote 191/2018 Errege Dekretuko I. eranskinean ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Zoonosi iturrien eta joeren 2017ko europar txostena

2017an, campilobakteriosia izan zen Europar Batasunean jakinarazpen gehien eragin zituen zoonosia (jakinarazpen guztien % 70), EFSAk eta ECDCk duela gutxi argitaratutako txostenaren arabera. 2008tik hona, gora egin du gizakien campilobakteriosia-kasu frogatuen kopuruak; hala ere, badirudi 2013-2017 urteetan kasu kopurua egonkortu egin dela. Iturria: © 2018 European Food Safety Authority and European Centre for Disease Prevention and Control. EFSA Journal published by John Wiley and Sons Ltd on behalf of European Food Safety Authority. Badirudi 2008an hasi zen gizakien salmonelosi kasuen beherazko joera bukatu egin dela 2013-2017 aldian; izan ere, gora egin du gizakien Salmonella enteriditis kasuen proportzioak, estatu kideetako bat serotipo horri buruzko informazioa ematen hasi zelako. Hamasei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batzordeak beste 7 urtez berritu du kobre-konposatuen baimena

Europako Batzordeko Fitosanitario-Hondakinen Batzorde Iraunkorrak, 2018ko azaroaren 27an eginiko bileran, onetsi zuen kobre-konposatuen substantzia aktiboa berritzea 2025eko abenduaren 31ra arte, hau da, 7 urte gehiago 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Gaur egungo baimena 2019ko urtarrilaren 31n iraungitzen da. 2018ko abenduaren 13ko 2018/1981 (EB) Exekuzio Erregelamendua aplikatu beharko da. Horren bidez, berritu egiten dira kobre-konposatuen onespena ordezkatuak izateko substantzia aktibo kandidatu gisa, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1107/2009 (EE) Erregelamenduarekin bat (produktu fitosanitarioen merkaturatzeari buruzkoa), eta Batzordearen 540/2011 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren eranskina aldatzen da. Kobre-konposatuak fungizida zaharrenetako bat dira, eta formulazio ezagunenetako bat Bordeleko salda da. Nekazaritzan erabili da 1880. urtetik Bordelen (Frantzia) ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arriskuen ebaluazioak: PFASak elikagaietan

Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion eguneratu zezala substantzia perfluoroalkilatuek (PFAS) giza osasunerako dituzten arriskuen ebaluazioa, duela 10 urte egin zena. Ondorioz, EFSAren CONTAM taldeak zientzia-iritzi bat eman du Perfluorooktanoaren Sulfonatoaren (PFOS) eta Azido Perfluorooktanoikoaren (PFOA) arriskuari buruz, eta beste PFAS batzuei buruzko iritzia lantzen ari da.   EFSAren CONTAM taldeak berrikusi egin du PFAS nagusiaren (Perfluorooktanoaren Sulfonatoaren (PFOS)) eta Azido Perfluorooktanoikoaren (PFOA) ingesta. Bi produktu kimiko horiek asko erabili dira industrian eta kontsumorako produktuetan XX. mendearen erdiaz geroztik. Substantzia horiek apurka-apurka degradatzen dira; hortaz, iraun egiten dute ingurumenean eta elikakatean sartzen dira. Ondorioz, metatu egiten dira gizakien gorputzean. Urte asko behar dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasuna eta Klima-aldaketa: Eguneroko 10 keinu

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, klima-aldaketaren aurka jarduteko joerak eta ohiko portaerak azaltzen dituen gida bat argitaratu du, ELIKArekin elkarlanean. Dokumentuak 52 gomendio biltzen ditu, gauzatze-ahalegineko bost mailatan sailkatuta, herritarren eguneroko ohiturak birbideratzeko eta berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea lortzeko. Keinu bakoitza ingurumena hobetzeko duen eraginaren arabera sailkatzen da, 1etik 5erako eskalan. ELIKAk, elikagaien segurtasunaren gain garrantzia duten keinuen inguruan eman ditu bere aholkuak. Keinuak ondorengoak dira: ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagai bidez transmititzen diren parasitoek giza osasunari dakarzkioten arriskuak

EFSAren BIOHAZ panelak zientzia-iritzi bat argitaratu du; bertan, gaur egun errutinaz kontrolatzen ez diren baina garrantzitsuak izan daitezkeen hiru parasito identifikatzen dira, denak ala denak elikagai bidez transmititzen direnak: Cryptosporidium spp., Toxoplasma gondii eta Echinococcus spp. Estatu kide guztiek ez dute parasito horrekin kutsatutako pertsona eta animalien berri ematen, ez eta parasitoek elikagaietan duten presentziaren berri ematen ere, eta horrek arriskuan jartzen du osasun publikoa. Zientzia-iritziak honako hauek hartzen ditu barne: Elikagaietako 3 parasito horiek hauteman, identifikatu eta jarraipena egiteko egungo metodoak berrikustea. Elikagai bidez transmititzeko moduei buruzko berrikuspen bibliografikoa. Agerpenari eta elikagaietan duten iraupenari buruzko informazioaren azterketa. Elikagai-kate osoan transmisioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dietetikako erreferentziazko balioei buruzko tresna, dietista eta nutrizionistentzat

EFSAk tresna interaktibo bat atera du; horren bidez, nutrizionistek eta osasunaren beste profesional batzuek kalkulu arin eta errazak egin ahal izango dituzte EFSAren dietetikako erreferentziazko balioak (DRV) erabiliz. DRV bilatzaileak datuak erakusten ditu biztanleriaren edo nutrienteen taldeen arabera, eta horri esker, erabiltzaileek behar duten informazioa atera eta konbinatu ahal dute EFSAk azken urteetan argitaratutako erreferentziazko balioei buruzko 32 iritzietatik. Besteak beste, tresnaren bidez ur, gantz, karbohidrato eta zuntz dietetiko, proteina eta balio energetikorako erreferentziak kontsulta daitezke, baita 14 bitamina eta 13 mineralei buruzkoak ere. ...

Irakurri gehiago