Bilaketa emaitza:

Ikastetxeetan gaixotasun gastrointestinalak ekiditeko tresnak

Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) hainbat tresna argitaratu ditu, ikastetxetan infekzio gastrointestinalak eta agerraldiak prebenitzen laguntzeko. Tresna horien artean hainbat talderi zuzenduriko komunikazio-jarduerak aurki ditzakegu; adibidez, hauei zuzendurikoak: ikasleak, irakasleak, jangeletako langileak, familiak, osasun-agintariak… Honako hauek biltzen ditu tresna-kitak: inplementazio-gida; komunikazio-jarduerak ezagutarazteko logotipoa; hainbat mezu motz eta erakargarri (leloak); gaixotasun gastrointestinalak prebenitzeko neurrien zerrenda, eta piktogramak, kartelak eta Powerpoint aurkezpenak. Prebentzio-neurriak ECDCk eginiko txosten honetatik atera dira: "Prevención de la infección por norovirus en escuelas e instalaciones de cuidado infantil". Honako arlo hauek jorratzen dira: Gastroenteritisari buruzko ezagutza Eskuen higienea Gaixotutakoak isolatzea eta baztertzea Inguruaren garbiketa eta desinfekzioa Catering-arauak Agerraldien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batzordearen 10. I+b Biltzarreko ondorioak

Azaroaren 20an, Toledoko Kongresuen Jauregian, ELIKA Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzaren Esparru Programaren 10. Biltzarrara joan da. Biltzarrak bi zati izan zituen: Horizonte 2020ren oraina Batetik, orain arte HORIZONTE 2020an lortutako emaitzak adierazi nahi izan zituzten, eta aukerak identifikatu, hala Europar Batasuneko esparru-programetan erreferente diren eta ibilbide luzea duten erakundeen ikuspuntutik, nola gaur egungo Horizonte 2020 parte hartzen berriak izan diren erakundeen ikuspuntutik. EBko Programen eta Lurralde Lankidetzaren Zuzendaritzak, CDTIk, azpimarratu egin zituen Espainiako erakundeek H2002an 2014-2018 denboraldian izan dituzten emaitza ezin hobeak: diru-laguntzak jasotako herrialdeen sailkapenean 4. herrialdea da, Alemaniaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren atzetik. Gainera, saritu egin zen Espainiak proiektuen % 16 ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Osasun Publikoaren eta Adikzioen 2017ko Txostena

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 2017ko urteko txostena argitaratu du. Bertan, Elikagaien Segurtasunari lotutako datu epidemiologikoak eta ekintzak jasotzen dira.   2017an salmonellak eragindako infekzio gastrointestinalen 755 kasu jakinarazi dira. 2013tik, S. typhimurium-en aitortutako kasuak pixkanaka areagotzen joan dira, salmonellengatikoak murriztu diren bitartean. 2008tik txostenaren datara arte, goranzko joera erregistratu da Campylobacter bakterioaren isolamenduan; 2015ean erregistratu zen punturik gorenena. 2017an, Campylobacter bakterioaren 2.268 kasu jakinarazi ziren guztira (kasuen % 40,6a 5 urtetik beherako haurrengan, eta % 20,6a 5-14 adin tartean). Aurreko bederatzi urteekin alderatuta, errotabirusen kasuetan areagotzea egon da, eta 1.039 isolamendu egin dira (errotabirusaren ondoriozko beherako-gaixotasunen % 77 5 urtetik beherako haurrengan erregistratu da). Listeriari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Shiga toxina sortzen duen E.coli bakterioaren arriskuaren ebaluazioa

Elikadura Higienearen Codex Batzordeak hala eskatuta, FAO/OMEren adituen talde kontsolidatu batek Shiga toxina sortzen duen Escherichia poli (STEC) bakterioaren arriskua ebaluatu du. Hauek izan dira ondorioak eta gomendioak: Gaixotasunaren mundu-mailako karga: STEC bidezko gaixotasunaren kargaren erdia elikaduraren bidez transmititu da Mundu osoko 21 herrialdetako informazioa hartu da kontuan, eta herrialde horiek 2,1 mila milioi biztanle dituzte guztira (munduko biztanleriaren % 30 inguru); informazio horren arabera, intzidentzia 100.000 pertsona eta urteko 0,6 kasu STEC dela kalkulatu da, Afrikako azpieskualdeetan; ekialdeko Mediterraneoko azpieskualdeetan, berriz, 100.000 pertsona eta urteko 136 kasu hauteman dira. 000 biztanleko kargarik altuena Europako azpieskualdean dago, hilkortasun-tasa baxuarekin; atzetik doaz Estatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Antimikrobianoekiko erresistentziaren eragina europarren osasunean

ECDCk azterlan bat argitaratu du antimikrobianoekiko erresistentziari eta Europako biztanleen osasunean duen eraginari buruz. Azterlan horren arabera, urtean 33.000 pertsona inguru hiltzen dira antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek infektatuta. Halako infekzioen kopurua gripea, tuberkulosia eta GIB/HIESaren baterako kopuruaren adinakoa da. Erresistentziekin lotutako gaixotasunen % 75 arreta medikoari lotutako infekzioen ondoriozkoak izaten dira. Ikusi da halako gaixotasunak murrizteko zenbait neurri har daitezkeela, infekzioak saihestu eta kontrolatzeko, eta antibiotikoak modu egokian agindu eta erabiltzea komeni dela.Iturria: Attributable deaths and disability-adjusted life-years caused by infections with antibiotic-resistant bacteria in the EU and the European Economic Area in 2015: a population-level modelling analysis  - Creative Commons Attribution License ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Autokontrol-sistemak elikagai-enpresa txikientzako eta elikagaiak dohaintzan emateko

2017an, EFSAk elikagaien kaltegabetasuna kudeatzeko sistema “sinplifikatu” bat argitaratu zuen (FSMS ingeleseko siglak), tamaina txikiko establezimendu xehekari jakin batzuei zuzenduta (harategiak, elikagai-dendak, okindegiak, arrandegiak eta izozki-dendak), aldez aurreko baldintza planen irizpideetan oinarrituta.   Duela egun batzuk, EFSAk antzeko gidalerroak (FSMS) argitaratu zituen beste enpresa xehekari batzuentzat (horien artean, banaketa xehekariko zentroak, supermerkatuak eta jatetxeak, tabernak eta ostalaritzako beste jarduera batzuk barne), baita elikagaiak dohaintzan emateari buruzko beste batzuk ere.   Sistema sinplifikatu horren arabera, xehekariek ez lituzkete arrisku espezifikoak sakon ezagutu behar. Horrez gain, jarraibideak ere jasotzen ditu, dohaintzan emandako elikagaiak seguruak direla bermatzeko; hala nola, hauek: bizitza erabilgarriaren kontrola, hotz-katea mantentzea, eta emailearen ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2017. urteko memoria

2017an zehar, guztira 259 alerta, 196 informazio, 180 ukatze-jakinarazpen, askotarikoen 33 espediente eta 36 ustiapen positibo kudeatu dira SCIRIren bidez, Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalaren esparruan -PNIR-. AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzetatik hauek dira aipagarrienak: 2013tik 2017ra bitarteko alertak begiratuz gero, ikus daiteke kudeatutako alerten kopuruak etengabe egin duela gora, eta 2017an egon da gorakada handiena (2013an 180 alerta eta 2017an 259). Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen guztizko zenbatekoak % 43,8 egin du gora aurreko urtearen aldean. Lehen aldiz, polenean pirrolizidina alkaloide gehiegi egotearen ondoriozko hiru alerta egon dira. Elikagai hauekin lotuta egon dira alerta gehien: Arrainak eta deribatuak: % 46 Haragiak eta deribatuak: % 7 Zerealak, irinak eta deribatuak: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Antimikrobianoekiko erresistentzia: ingurumenaren, laboreen eta bioziden garrantzia

Antimikrobianoekiko Erresistentziari buruzko Codex-aren Gobernuarteko Ekintza Talde Bereziak (TFAMR) jaso diren azken ebidentzia zientifikoak bildu ditu inguruneko iturrietatik (ur kutsatua, lurzorua, simaurra edo giza hondakinak, ongarriak, prozesatzeko eta garraiatzeko instalazioak…) elikagaietara, landare-jatorriko pentsuetara eta uretako animalietara transmititzen diren bakterio erresistenteei eta erresistentzia-geneei (ARG) dagokienez. Hain zuzen, zerrenda bat egin du “Antimikrobianoekiko erresistentzia ahalik eta gehien murrizteko eta ahalik eta maila baxuenean eusteko jardunbideen kodea” eguneratzeko etorkizunean eman beharko diren urratsak zehaztuko dituzten lehentasunekin:Mikroorganismoekin kutsatutako landare-jatorriko elikagaiek (esaterako, frutak, barazkiak, landareak…) gaixotasun-agerraldiak sortzen dituzte mundu osoan, antimikrobianoekiko erresistenteak diren bakterioekin zerikusia duten gaixotasunak barne. Fruta eta barazkiak gordinik edo oso gutxi prozesatuta jan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien eta edarien sektorerako ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak

Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Erkideak (JRC, Joint Research Centre) txosten bat argitaratu du; txostena sektore-erreferentzia hau garatzen laguntzeko esparruan gauzatu da: “EMAS-Elikagaien eta edarien fabrikazio-sektorerako dokumentua”. Dokumentu hori aurretik egindako zenbait prestaketa-azterketatan oinarrituta dago, eta honako hauek egin dituzte azterketa horiek: Andaluziako Teknologia Institutuak (IAT, Espainia), Nekazaritzako Elikagaien Industriaren arloko Ikerketarako Elkartea (AINIA, Espainia) eta Oakdene Hollins (Erresuma Batua). Txosten honetan, elikagaiak eta edariak fabrikatzen dituztenek ingurumen-kudeaketan jarraitu beharreko jardunbide egokiak azaltzen dira. Ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak dira elikagaien eta edarien fabrikatzaileek ezar ditzaketen teknikak, neurriak eta ekintzak, ekoizten dituzten produktuen balio-kate osoan ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko. Jardunbide horiek sektoreko adituek ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritzako antibiotikoen salmentak behera egin du Europan

Europako Medikamentuen Agentziak (EMA) argitaratutako txosten baten arabera, albaitaritzan erabiltzeko mikrobioen aurkako medikamentuen salmenta orokorrak % 20 baino gehiago jaitsi dira Europan 2011tik 2016ra. Europar Batasunak (EB) emandako orientazioa eta animalietan antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko kanpaina nazionalak eragin positiboa izaten ari dira. Horren erakusgarri da aipatutako txostena, 2016ko salmenten datu zehatzak aurkezten dituena; izan ere, bertan ikus daiteke azken urteetan beheranzko joera nagusitu dela. Txostenaren azterketa Polimixinak: Ia % 40ko beherakada egon zen polimixinen salmentan. Multzo honetan sartzen da kolistina, beste antibiotiko batzuekiko erresistenteak diren infekzio bakterianoak dituzten pazienteetan azken tratamendu gisa erabiltzen dena. Zefalosporinak: Hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinen salmentek % 15,4 egin zuten behera. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago