Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) hainbat tresna argitaratu ditu, ikastetxetan infekzio gastrointestinalak eta agerraldiak prebenitzen laguntzeko. Tresna horien artean hainbat talderi zuzenduriko komunikazio-jarduerak aurki ditzakegu; adibidez, hauei zuzendurikoak: ikasleak, irakasleak, jangeletako langileak, familiak, osasun-agintariak…
Honako hauek biltzen ditu tresna-kitak: inplementazio-gida; komunikazio-jarduerak ezagutarazteko logotipoa; hainbat mezu motz eta erakargarri (leloak); gaixotasun gastrointestinalak prebenitzeko neurrien zerrenda, eta piktogramak, kartelak eta Powerpoint aurkezpenak.
Prebentzio-neurriak ECDCk eginiko txosten honetatik atera dira: "Prevención de la infección por norovirus en escuelas e instalaciones de cuidado infantil". Honako arlo hauek jorratzen dira: Gastroenteritisari buruzko ezagutza
Eskuen higienea
Gaixotutakoak isolatzea eta baztertzea
Inguruaren garbiketa eta desinfekzioa
Catering-arauak
Agerraldien ...
Azaroaren 20an, Toledoko Kongresuen Jauregian, ELIKA Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzaren Esparru Programaren 10. Biltzarrara joan da. Biltzarrak bi zati izan zituen: Horizonte 2020ren oraina
Batetik, orain arte HORIZONTE 2020an lortutako emaitzak adierazi nahi izan zituzten, eta aukerak identifikatu, hala Europar Batasuneko esparru-programetan erreferente diren eta ibilbide luzea duten erakundeen ikuspuntutik, nola gaur egungo Horizonte 2020 parte hartzen berriak izan diren erakundeen ikuspuntutik.
EBko Programen eta Lurralde Lankidetzaren Zuzendaritzak, CDTIk, azpimarratu egin zituen Espainiako erakundeek H2002an 2014-2018 denboraldian izan dituzten emaitza ezin hobeak: diru-laguntzak jasotako herrialdeen sailkapenean 4. herrialdea da, Alemaniaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren atzetik. Gainera, saritu egin zen Espainiak proiektuen % 16 ...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 2017ko urteko txostena argitaratu du. Bertan, Elikagaien Segurtasunari lotutako datu epidemiologikoak eta ekintzak jasotzen dira.
2017an salmonellak eragindako infekzio gastrointestinalen 755 kasu jakinarazi dira. 2013tik, S. typhimurium-en aitortutako kasuak pixkanaka areagotzen joan dira, salmonellengatikoak murriztu diren bitartean.
2008tik txostenaren datara arte, goranzko joera erregistratu da Campylobacter bakterioaren isolamenduan; 2015ean erregistratu zen punturik gorenena. 2017an, Campylobacter bakterioaren 2.268 kasu jakinarazi ziren guztira (kasuen % 40,6a 5 urtetik beherako haurrengan, eta % 20,6a 5-14 adin tartean).
Aurreko bederatzi urteekin alderatuta, errotabirusen kasuetan areagotzea egon da, eta 1.039 isolamendu egin dira (errotabirusaren ondoriozko beherako-gaixotasunen % 77 5 urtetik beherako haurrengan erregistratu da).
Listeriari ...
Elikadura Higienearen Codex Batzordeak hala eskatuta, FAO/OMEren adituen talde kontsolidatu batek Shiga toxina sortzen duen Escherichia poli (STEC) bakterioaren arriskua ebaluatu du. Hauek izan dira ondorioak eta gomendioak: Gaixotasunaren mundu-mailako karga: STEC bidezko gaixotasunaren kargaren erdia elikaduraren bidez transmititu da Mundu osoko 21 herrialdetako informazioa hartu da kontuan, eta herrialde horiek 2,1 mila milioi biztanle dituzte guztira (munduko biztanleriaren % 30 inguru); informazio horren arabera, intzidentzia 100.000 pertsona eta urteko 0,6 kasu STEC dela kalkulatu da, Afrikako azpieskualdeetan; ekialdeko Mediterraneoko azpieskualdeetan, berriz, 100.000 pertsona eta urteko 136 kasu hauteman dira.
000 biztanleko kargarik altuena Europako azpieskualdean dago, hilkortasun-tasa baxuarekin; atzetik doaz Estatu ...
ECDCk azterlan bat argitaratu du antimikrobianoekiko erresistentziari eta Europako biztanleen osasunean duen eraginari buruz.
Azterlan horren arabera, urtean 33.000 pertsona inguru hiltzen dira antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek infektatuta. Halako infekzioen kopurua gripea, tuberkulosia eta GIB/HIESaren baterako kopuruaren adinakoa da. Erresistentziekin lotutako gaixotasunen % 75 arreta medikoari lotutako infekzioen ondoriozkoak izaten dira. Ikusi da halako gaixotasunak murrizteko zenbait neurri har daitezkeela, infekzioak saihestu eta kontrolatzeko, eta antibiotikoak modu egokian agindu eta erabiltzea komeni dela.Iturria: Attributable deaths and disability-adjusted life-years caused by infections with antibiotic-resistant bacteria in the EU and the European Economic Area in 2015: a population-level modelling analysis - Creative Commons Attribution License ...
2017an, EFSAk elikagaien kaltegabetasuna kudeatzeko sistema “sinplifikatu” bat argitaratu zuen (FSMS ingeleseko siglak), tamaina txikiko establezimendu xehekari jakin batzuei zuzenduta (harategiak, elikagai-dendak, okindegiak, arrandegiak eta izozki-dendak), aldez aurreko baldintza planen irizpideetan oinarrituta.
Duela egun batzuk, EFSAk antzeko gidalerroak (FSMS) argitaratu zituen beste enpresa xehekari batzuentzat (horien artean, banaketa xehekariko zentroak, supermerkatuak eta jatetxeak, tabernak eta ostalaritzako beste jarduera batzuk barne), baita elikagaiak dohaintzan emateari buruzko beste batzuk ere.
Sistema sinplifikatu horren arabera, xehekariek ez lituzkete arrisku espezifikoak sakon ezagutu behar. Horrez gain, jarraibideak ere jasotzen ditu, dohaintzan emandako elikagaiak seguruak direla bermatzeko; hala nola, hauek: bizitza erabilgarriaren kontrola, hotz-katea mantentzea, eta emailearen ...
2017an zehar, guztira 259 alerta, 196 informazio, 180 ukatze-jakinarazpen, askotarikoen 33 espediente eta 36 ustiapen positibo kudeatu dira SCIRIren bidez, Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalaren esparruan -PNIR-.
AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzetatik hauek dira aipagarrienak: 2013tik 2017ra bitarteko alertak begiratuz gero, ikus daiteke kudeatutako alerten kopuruak etengabe egin duela gora, eta 2017an egon da gorakada handiena (2013an 180 alerta eta 2017an 259).
Animalia-jatorriko produktuen jakinarazpenen guztizko zenbatekoak % 43,8 egin du gora aurreko urtearen aldean.
Lehen aldiz, polenean pirrolizidina alkaloide gehiegi egotearen ondoriozko hiru alerta egon dira. Elikagai hauekin lotuta egon dira alerta gehien:
Arrainak eta deribatuak: % 46
Haragiak eta deribatuak: % 7
Zerealak, irinak eta deribatuak: ...
Antimikrobianoekiko Erresistentziari buruzko Codex-aren Gobernuarteko Ekintza Talde Bereziak (TFAMR) jaso diren azken ebidentzia zientifikoak bildu ditu inguruneko iturrietatik (ur kutsatua, lurzorua, simaurra edo giza hondakinak, ongarriak, prozesatzeko eta garraiatzeko instalazioak…) elikagaietara, landare-jatorriko pentsuetara eta uretako animalietara transmititzen diren bakterio erresistenteei eta erresistentzia-geneei (ARG) dagokienez.
Hain zuzen, zerrenda bat egin du “Antimikrobianoekiko erresistentzia ahalik eta gehien murrizteko eta ahalik eta maila baxuenean eusteko jardunbideen kodea” eguneratzeko etorkizunean eman beharko diren urratsak zehaztuko dituzten lehentasunekin:Mikroorganismoekin kutsatutako landare-jatorriko elikagaiek (esaterako, frutak, barazkiak, landareak…) gaixotasun-agerraldiak sortzen dituzte mundu osoan, antimikrobianoekiko erresistenteak diren bakterioekin zerikusia duten gaixotasunak barne. Fruta eta barazkiak gordinik edo oso gutxi prozesatuta jan ...
Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Erkideak (JRC, Joint Research Centre) txosten bat argitaratu du; txostena sektore-erreferentzia hau garatzen laguntzeko esparruan gauzatu da: “EMAS-Elikagaien eta edarien fabrikazio-sektorerako dokumentua”. Dokumentu hori aurretik egindako zenbait prestaketa-azterketatan oinarrituta dago, eta honako hauek egin dituzte azterketa horiek: Andaluziako Teknologia Institutuak (IAT, Espainia), Nekazaritzako Elikagaien Industriaren arloko Ikerketarako Elkartea (AINIA, Espainia) eta Oakdene Hollins (Erresuma Batua). Txosten honetan, elikagaiak eta edariak fabrikatzen dituztenek ingurumen-kudeaketan jarraitu beharreko jardunbide egokiak azaltzen dira. Ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak dira elikagaien eta edarien fabrikatzaileek ezar ditzaketen teknikak, neurriak eta ekintzak, ekoizten dituzten produktuen balio-kate osoan ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko. Jardunbide horiek sektoreko adituek ...
Europako Medikamentuen Agentziak (EMA) argitaratutako txosten baten arabera, albaitaritzan erabiltzeko mikrobioen aurkako medikamentuen salmenta orokorrak % 20 baino gehiago jaitsi dira Europan 2011tik 2016ra. Europar Batasunak (EB) emandako orientazioa eta animalietan antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko kanpaina nazionalak eragin positiboa izaten ari dira. Horren erakusgarri da aipatutako txostena, 2016ko salmenten datu zehatzak aurkezten dituena; izan ere, bertan ikus daiteke azken urteetan beheranzko joera nagusitu dela. Txostenaren azterketa Polimixinak: Ia % 40ko beherakada egon zen polimixinen salmentan.
Multzo honetan sartzen da kolistina, beste antibiotiko batzuekiko erresistenteak diren infekzio bakterianoak dituzten pazienteetan azken tratamendu gisa erabiltzen dena. Zefalosporinak: Hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinen salmentek % 15,4 egin zuten behera. ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.