Bilaketa emaitza:

Trans gantzak eta osasuna: bilketa zientifikoa eta EFSAren iritzia

Europako Batzordeak Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzari (EFSA) eskatu zion bil zitzala trans gantzek osasunean dituzten eraginei buruzko zientzia-emaitzak, zehazki honako arlo hauetan: nutrizio-jakinarazpenak eta propietate osasungarriei buruzko jakinarazpenak, erreferentziazko balio dietetikoak eta elikagai-gehigarriak. Horren guztiaren xedea da zientzia-oinarria ematea, gaur egungo xedeak eta gomendioak berresteko trans gantzen ingestari dagokionez. Esku-hartze kontrolatuko ikerketen datuek adierazten dute trans gantz-azidoak (TGA) dituzten dietek kontrako eragina dutela odoleko lipido-edukiari dagokionez (lipido horiek bihotzeko gaixotasunen gorakadaren adierazle dira), gantz-azido cis-monoinsaturatuak edo cis-poliinsaturatuak dituzten dietekin alderatuta. Kontrako eragin hori zuzenean dago lotuta kontsumitutako TGA kopuruarekin. Kohorteen prospekzio-azterlanen arabera, zenbat eta TGA gehiago kontsumitu, orduan eta handiagoa da ...

Irakurri gehiago

EBko elikagaien kalitatea alderatzeko metodologia

Europako Batzordeak argitaratu berri du Europar Batasun osoko elikagaien kalitatean hautemandako aldeak objektiboki ebaluatzeko prozedura bateratu bat, Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC) estatu kideen laguntzarekin egindakoa. Metodologia horri esker, argiago hautemango dira Europa osoko marka bereko elikagaien konposizioan dauden aldeak, eta kontsumitzaileei bermea emango zaie erosten dituzten produktuez fidatzeko, bizi diren lekuan bizi direla ere.Europar Batasuneko biztanle guztiek informazio argia eta zehatza jaso behar dute erosten dituzten produktuei buruz, eta ezin da nahasmendurik eragin antzeko ontziak direla eta. Premisa horri jarraituz, metodologia honek zenbait printzipio ditu oinarri, hala nola gardentasuna, alderagarritasuna, laginketen antzekotasuna eta produktuen saiakuntza. Prozedura berri horrekin, agintaritzek egiaztatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OMEren Ekintza Plana, trans gantzak elikagaietatik kentzeari buruzkoa

Ekoizpen industrialeko trans gantzak munduko elikadura-horniduratik kentzea da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Plan Estrategikoaren lehentasunezko helburuetako bat. Horretarako, gida bat argitaratu du; bertan, elikadura-katetik ekoizpen industrialeko gantz horiek ezabatzeko egin behar diren urratsak azaltzen dira.OMEren arabera, trans gantzen kontsumoak 500.000 heriotza baino gehiago eragiten ditu, gaixotasun kardiobaskularren ondorioz; hori dela eta, gantz horiek ezabatzea funtsezkoa da osasuna babesteko.REPLACE ekimena sei ekintza estrategikok osatzen dute, eta helburu dute ekoizpen industrialeko trans gantz guztiak elikagaien horniduratik bizkor eta behin betiko ezabatzea. Hauek dira ekintzok: Ekoizpen industrialeko trans gantzen iturri dietetikoak eta politikan egin beharreko aldaketak aztertzea. Ekoizpen industrialeko trans gantzak beste olio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OMEren Ekintza Plana, trans gantzak elikagaietatik kentzeari buruzkoa

Ekoizpen industrialeko trans gantzak munduko elikadura-horniduratik kentzea da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Plan Estrategikoaren lehentasunezko helburuetako bat. Horretarako, gida bat argitaratu du; bertan, elikadura-katetik ekoizpen industrialeko gantz horiek ezabatzeko egin behar diren urratsak azaltzen dira.OMEren arabera, trans gantzen kontsumoak 500.000 heriotza baino gehiago eragiten ditu, gaixotasun kardiobaskularren ondorioz; hori dela eta, gantz horiek ezabatzea funtsezkoa da osasuna babesteko.REPLACE ekimena sei ekintza estrategikok osatzen dute, eta helburu dute ekoizpen industrialeko trans gantz guztiak elikagaien horniduratik bizkor eta behin betiko ezabatzea. Hauek dira ekintzok: Ekoizpen industrialeko trans gantzen iturri dietetikoak eta politikan egin beharreko aldaketak aztertzea. Ekoizpen industrialeko trans gantzak beste olio ...

Irakurri gehiago

Euskadiko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetan I+G+B bultzatzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 1,6 milioi euro bideratuko ditu ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak (I+G+B) finantzatzeko euskal nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean Enpresei I+G+Brako ematen zaizkien laguntzak dira I+G+B garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak, ez soilik epe laburrera erantzuteko, baizik, nagusiki, enpresa-arloko ekimenak bultzatzeko eta zentro teknologikoekin elkarlanean jardun dezaten bultzatzeko, ikerketa-lanak azpisektoreen bitartez gara daitezen sustatuz. Xedea Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 7ko Aginduaren bidez arautzen dira EAEko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- zein akuikultura-produktuen sektoreekin lotutako oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko eta “bideragarritasun-azterlanetako” proiektuen gastu eta inbertsioak eta “antolaketaren arloko berrikuntzetarako” jarduera eta proiektuak finantzatzeko laguntzen oinarriak. Helburua I+G+Brako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena (2016)

EFSAk 2016. urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 27 estatu kideetatik 710.839 lagin igorri ziren. Lagin horietatik 369.262 bideratu egin ziren, 21.350 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.075 inportatutako produktuetatik, eta 316.152 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan hartu ziren. Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/EE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/EE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. Lagin ez-onargarrien portzentaia: Lagin ez-onargarrien portzentajea (guztizkoaren % 0,31) bat dator aurreko 9 urteetako emaitzekin (% 0,25-% 0,37). 2016an, lagin ez-onargarrien maiztasun handia detektatu zen berriro ere elementu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikadura Segurtasunerako Europako Programa Berria

Europako Batzordeak legegintzako proposamen bat aurkeztu du hainbat urtetarako finantza-esparrurako (2021-2027 aldia). Horren barnean, berritasun gisa, Merkatu Bakarraren Programa berri bat sartu du, “elikagaien kapitulu” espezifiko batekin, eta guztira 1,68 mila milioi euro esleituko zaizkio.Programa hori EBko finantza-tresna nagusi bihurtuko da, eta helburu gisa izango du elikakate osoan zehar osasun-maila altuari eustea pertsona, animalia eta landare guztientzat, ingurumena herritar eta enpresentzat eraginkorra eta segurua izango dela bermatuz. Hauek izango dira programaren helburu espezifikoak: Animalien eta landareen gaixotasunak saihestea eta desagerraraztea. Elikagaien ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatzea. Kontrol ofizialen eraginkortasuna, efizientzia eta konfiantza hobetzea. Animalien ongizatea areagotzeko politikak babestea. Merkatu Bakarraren programa honetan ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Hiriko eta hiriaren inguruko nekazaritza Europar Batasunean

Europako Parlamentuko AGRI Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Batzordeak argitara eman du hiriko eta hiriaren inguruko nekazaritzari buruzko azterlana. Azterlanean, oro har azaltzen da zertan den hiriko eta hiriaren inguruko nekazaritza (UPUA, ingelesezko laburduran) Europar Batasunean. Horrekin batera, UPUArekin lotutako egitasmoak, motibazioak, ezaugarriak, onurak eta mugak aurkezten dira. UPUAri esker, bistan denez, elikagai freskoak eta osasungarriak izan ditzakegu eskura. Horrez gain, onura eta aukera hauek ematen ditu nagusiki: Paisaien heterogeneotasuna kontserbatzen du. Bioaniztasunerako habitat-zatiak sortzen ditu. Lurzoruen degradazioa prebenitzen du. Klima-aldaketa egokitzeko eta arintzeko irtenbidea ematen du, naturan oinarrituta. Lurzoruak iragazteko eta drainatzeko modua ematen duten gainazalak kontserbatzen ditu eta hiriko bero-uhartearen efektua ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Hurrengo Horizon Europe esparru-programaren proposamenaren argitalpena

Europako Batzordeak ikerketa eta berrikuntzarako hurrengo esparru-programaren proposamena aurkeztu du. 2021-2027 aldirako izango da eta “Horizon Europe” izango du izena. Hauek izango dira hurrengo esparru-programaren helburu nagusiak: Europar Batasunaren (EB) oinarri zientifiko eta teknologikoak sendotzea. Europako berrikuntzarako gaitasuna, lehiakortasuna eta enplegua sustatzea. Herritarren lehentasunei erantzutea eta EBren eredu sozioekonomikoa eta balioak babestea. Egungo “Horizon 2020” esparru-programak bezala, “Horizon Europe” programa berriak hiru oinarri izango ditu: I. oinarria. Zientzia irekia (25.800 milioi euro jasoko ditu). II. oinarria. Erronka orokorrak eta industriako lehiakortasuna (52.700 milioi euro); sektore arteko ikuspegia emango die I+B jarduerei, bost klusterren bidez: 1. Osasuna: 7.700 M €. 2. Gizarte inklusibo ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Disruptore endokrinoak identifikatzeko gida

Gida honetan azaltzen da nola identifika daitekeen substantzia batek alterazio endokrinoak eragiteko duen arriskua, Batzordearen 2017/2100 (EB) Araudi Eskuordetuan eta 2018/605 (EB) Araudian zehaztutako irizpideetan oinarrituta.Irizpide horien arabera, substantzia batek disrupzio endokrinoko propietateak izango ditu, baldin eta: 1) Ondorio kaltegarriak baditu [itu-organismoan edo haren jatorrian] / [itu ez diren organismoetan]; esaterako, aldaketak eragiten baditu organismo baten morfologian, fisiologian, hazkundean, garapenean, ugalketan edo bizitza ugalkorrean, eta horrek hondatu egiten badu gaitasun funtzionala edo estres gehigarria konpentsatzeko gaitasuna, edo areagotu egiten badu beste ondorio batzuk pairatzeko arriskua. 2) Ekintza-modu endokrinoa badu, hau da, sistema endokrinoaren funtzioak aldarazten baditu. 3) Ekintza-modu endokrinoak eragin badu ondorio kaltegarria.acción ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago