Bilaketa emaitza:

Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Planari buruzko txostena – 2017. urtea

Argitaratu berri da Euskadiko Ekoizpen Primarioaren eta Elikagaien Kalitatearen arloko Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako 2016-2020ko Planaren bigarren urteari buruzko txostena. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egin du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko sailekin batera. Plana, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2016ko irailaren 16an emandako Aginduaren bidez onartua, bi helbururekin egin da, estrategia global gisa: alde batetik, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiak elkarren artean koordinatzeko beharrei erantzuteko. Kontrol ofizial horien bitartez, elikakatearen oinarrian sar daitezkeen arriskuak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Planari buruzko txostena – 2017. urtea

Argitaratu berri da Euskadiko Ekoizpen Primarioaren eta Elikagaien Kalitatearen arloko Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako 2016-2020ko Planaren bigarren urteari buruzko txostena. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egin du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko sailekin batera. Plana, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2016ko irailaren 16an emandako Aginduaren bidez onartua, bi helbururekin egin da, estrategia global gisa: alde batetik, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiak elkarren artean koordinatzeko beharrei erantzuteko. Kontrol ofizial horien bitartez, elikakatearen oinarrian sar daitezkeen arriskuak ...

Irakurri gehiago

Glifosatoaren HGMen berrikuspena

EFSAk elikagaietako glifosatoaren hondakinen gehieneko mugak (HGM) berrikusi ditu, EBko estatu kide guztiei eskatutako elikagaietan zeuden hondakinei buruzko datuetan oinarrituta. Europako Agintaritzak, landareetan, produktu eraldatuetan, txandakako laboreetan eta abereetan zenbat glifosato-hondakin zegoen aztertzeko, aintzat hartu zituen Batzordearen 1141/2010 (EB) Araudiaren ondorioak eta horren geroko aldaketa, Batzordearen 380/2013 (EB) Araudiak ekarri zuena. Bestalde, glifosatoaren datu toxikologikoak ez dira ebaluatu oraingo berrikuspenean, eta txosten honek ez du zehazten glifosatoaren eta haren metabolitoen profil toxikologikoa. Giza osasuna Berrikuspen honetan glifosato herbizidarekin tratatutako labore guztiak sartu dituzte, baita arrisku-ebaluazio bat ere, adierazten duena gaur egungo esposizio-mailak ez direla arriskutsuak giza osasunerako. Ebaluazio honetan, EFSAk EBko heldu eta haurren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Haragi-kontsumoa eta antibiotikoen aurkako erresistentzia

Osasungintza Publikoaren eta Ingurumenaren Herbehereetako Institutu Nazionalak (RIVM) azterlan bat argitaratu du, non erakusten baitu haragia maiz jaten dutenek ez dituztela ESBL kopuru handiagoak begetarianoek baino. ESBL entzimak (espektro zabaleko betalaktamasak) bakterio jakin batzuetan egon ohi dira, eta antibiotikoekiko erresistente bihurtzen dituzte, gai baitira ohiko antibiotiko askoren printzipio aktiboak deskonposatzeko eta inaktibo bilakatzeko. Azterlanean, hiru dieta-eredu desberdin zituzten 1.542 pertsonaren datuak ikertu zituzten, eta haien eginkariak ere analizatu zituzten, ESBL entzimarik zegoen ikusteko. Honako pertsona hauek aztertu ziren: beganoak eta begetarianoak (haragirik eta arrainik jaten ez dutenak), haragirik ez baina arraina jaten dutenak, eta haragia gutxienez astean hirutan jaten dutenak. Horrez gain, zenbait arrisku-faktore ere kontuan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadin tokiko Merkatu eta Azokak antolatzeko Gida

Eusko Jaurlaritzak Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak Antolatzeko Gida argitaratu du.                                GIDA IKUSTEKO Hauek dira, besteak beste, gida horren helburuak:   Udalei nekazaritzako elikagaien azokak eta feriak antolatzen laguntzeko tresna praktiko bat ematea. Postuen eta elikagaien baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzea. Tokiko produktuei eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasunari babesa eta indarra ematea. Euskal herritarrak kontzientziatzea tokiko produktuek eta horiek zuzenean saltzeak duen balioaz eta garrantziaz.   Nekazaritzaren, osasun publikoaren eta kontsumoaren alorretan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen eta Foru Aldundien artean egin dute, HAZIk, ELIKAk eta EUDELek lagunduta. Gida kaleko salmenta mota guztiei aplikatzekoa da, eta hainbat kapitulutan egituratuta dago: kontuan izan ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

EBko abeltzaintza iraunkorraren aldeko bide-orria

EU40k, Europako Parlamentuko kideen sareak, bide-orri bat osatu du Europar Batasunean abeltzaintza iraunkorra sustatzeko. Dokumentu horren xedea da EBn abeltzaintza-sektore iraunkorra izaten lagun dezaketen ekintzak zehaztea, berrikuntza, teknologia eta zientzia oinarri duten konponbideak erabiliz. Gainera, bat dator EU40 taldearen filosofiarekin, hau da, EBn abeltzaintza iraunkorragoa izateko xedearekin. ERRONKAK Gaur egungo erronkarik handienetako bat elikagaiak modu iraunkorragoan ekoitzi ahal izatea da. Munduko biztanleria handitzen ari da, eta animalia-jatorriko proteinen kontsumoa goraka doa; aldi berean, klima-aldaketa geldiarazi beharra dago. Testuinguru horretan, Europak abeltzaintza-sektorearen iraunkortasuna hobetu behar du. ZER DA ABELTZAINTZA IRAUNKORRA? Abeltzaintza iraunkorraren bitartez, kalitate oneko produktu seguruak modu eraginkorrean ekoitzi nahi dira, alde batetik ingurumena ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien xahutzea eta etiketetako gutxieneko iraupen-data

Europa iparraldeko proiektu baten harira, elikagaien etiketetan gutxieneko iraupen-data adierazten hasi dira, ahalik eta elikagai gutxiena gal daitezen alferrik. Proiektua hazkunde berdearen egitasmoaren parte da, zeinak ekarpena egiten baitio ekonomia zirkularraren lanari. Proiektuaren helburu nagusia zen elikagaien etiketetako gutxieneko iraupen-dataren adierazpena hobeto erabil dadin sustatzea, elikagaien kaltegabetasuna arriskuan jarri gabe. Orain, proiektuari buruzko txostena argitaratu da.    Elikagaien etiketak kontsumitzaileari emandako informazioari buruzko 1169/2011 (EB) Araudiaren bitartez arautzen dira. Araudian esaten da beharrezkoa dela elikagaien gutxieneko iraupen-data adieraztea. Mikrobiologikoki erraz hondatzen diren elikagaien kasuan (aintzat hartuta horrek giza osasunerako berehalako arriskua eragin dezakeela), gutxieneko iraupen-dataren ordez iraungitze-data jarriko da. Datak honela adieraziko dira: “ahal dela, ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Dohaintzarako gida: elikagaiak xahutzea saihestuz

Elikagai-hondakinik sor ez dadin, zuzenean iturrian esku hartu behar da, elikagaiak hornitzeko katearen etapa bakoitzean (hots, ekoiztean, prozesatzean, banatzean eta kontsumitzean) sortzen diren elikagai-soberakinak mugatuz. Hori lortu ezin bada, elikagai-soberakinak erabiltzeko modurik onena da elikagaiok giza kontsumorako berriz banatzea, betiere banaketa segurua izango den leku batean. Hain zuzen ere, horrexek bermatzen du balio handiena jateko moduko elikagaien erabileran. Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planaren barruan, Batzordeak EBn elikagaiak dohaintzan emateko arau batzuk ezarri ditu, elikagai seguruak eta jangarriak berreskuratzeko eta behar dituztenei emateko. Gida elikagaien xahutzeei buruzko EBko plataformarekin kontsultatuta osatu da, eta helburu hauek ditu: Elikagai-soberakinen hornitzaileei eta hartzaileei EBren arau-esparruan ezarritako eskakizunak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Kontsumo-data eta etiketako beste informazio batzuk hobeto ulertzea lagungarria izan liteke elikagaien galera murrizteko

Batzordeak argitaratu berri duen azterketa baten arabera, EBn urtero sortzen diren elikagai-hondakinen 88 milioi tonetatik % 10ek dataren markarekin dute zerikusia.   Elikagai-enpresetako operadoreek eta kontrol-agintariek dataren markaketa merkatuan nola erabiltzen duten aztertzeko xedez egin zen ikerlana. Bada, ikusi zenez, askotariko praktikak erabiltzen dira datak markatzeko; horrez gain, daten markak ez dira irakurtzeko moduan egoten askotan (lagineko produktuen % 11tan), eta horrek guztiak kontsumitzaileen ulermena oztopatzen du.   Ikerlanaren ondorioen arabera, gainera, elikagaiak hornitzeko kateko eragileen arteko lankidetza eta berrikuntza oso garrantzitsuak izan litezke elikagai-galera prebenitzeko, eta baliteke kontrol-agintariek orientazio handiagoa behar izatea alor jakin batzuetan; esate baterako, “kontsumo lehenetsiaren data” gainditu duten elikagaiak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago