Bilaketa emaitza:

Hegazti-gripearen egoera Europan (2017ko aza. – 2018ko ots.) 18/03/27

Europan, 2017ko azaroaren 16tik 2018ko otsailaren 15era bitartean, oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP, H5N6) agerraldi bat eta IAAPren (H5N8) bost agerraldi detektatu dira eskortako hegaztietan, IAAPren (H5N6) beste bi agerraldi gatibu dauden hegaztietan, eta IAAPren (H5N6) 22 kasu hegazti basatietan.   Azterturiko kasuen arabera, IAAPren  birusak (H5N6) ez die hainbeste erasan eskortako hegaztiei, IAAPren birusarekin (H5N8) alderatuta. Horrez gain, gaur artean ez da frogatu Europan dabiltzan IAAPren birusek (H5N6) zerikusia dutenik gizakiak infektatzen dituzten kladoekin.   Bestalde, eta Bulgariako txostenen arabera, badirudi apalduz doazela IAAPrekin (H5N8) infektaturiko ahateen zantzu klinikoak.   Alabaina, IAAP (H5N8) oraindik ere presente dago Europan, eta oso hedatuta inguruko eskualdeetan. IAAPk (H5) ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Gaixotasun infekziosoak zaintzeko atlasa

ECDCk tresna interkatibo bat egin du Europako gaixotasun infekziosoei buruz eskura zituen azken datuekin. Datu horiek estatu kide guztiek elikatzen duten Europako Zaintza Sistemako datu-bilketatik eratorritakoak dira. Tresna horri esker, mapan ikus daitezke herrialdeek jakinarazitako gaixotasun-kasu guztiak, besteak beste: listeriosia, campilobacteriosia, salmonelosia, botulismoa, bruzelosia, tuberkulosia, Escherichia coli berotoxigenikoak eragindako infekzioa, Q sukarra, toxoplasmosia, kriptosporidiosia eta mikrobioekiko erresistentzien kasuak. Europa mailan zein herrialdeek banaka jakinarazitako gaixotasun-kasuen informazioaz gain, gaixotasun bakoitzari buruzko informazio gehiago eskura daiteke: jakinarazpen-tasak adinaren arabera xehekatuak, etxearekin lotutako kasuak, bidaiekin lotutakoak, ospitaleratze-kasuak, heriotza-tasa, eta abar. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk eta Europako beste agentzia batzuek Ikerketaren Zikloan duten inplikazioa -EFSA 2018

EBko arduradun politikoei aholkularitza zientifikoa ematen dieten Europako agentzia hauek osatzen dute Aholkularitza Zientifikorako Europar Batasuneko Agentzien Sarea (EU-ANSA): EFSA: Europako Elikagaien Segurtasunerako Agintaritza (Parma, Italia) ECDC: Gaixotasunak Kontrolatu eta Prebenitzeko Europako Zentroa (Stockholm, Suedia) ECHA: Substantzia Kimikoen Europako Agentzia (Helsinki, Finlandia) EEA: Ingurumenaren Europako Agentzia (Kopenhage, Danimarka) EMA: Medikamentuen Europako Agentzia (Londres, Erresuma Batua) EMCDDA: Droga-mendekotasunaren Europako Zaintza Zentroa (Lisboa, Portugal) ENISA: Informazioren eta Sareen Europako Segurtasun Agentzia (Heraklion, Grezia) EU-OSHA: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia (Bilbo, Espainia) EUROFUND: Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa (Dublin, Irlanda) FRA: Oinarrizko Eskubideen Agentzia (Viena, Austria)   Sare horrek txosten hau egin du agentziek “Ikerketaren Ezagutzaren Zikloan” duten konpromisoa eta inplikazioa aztertzeko. Zikloak lau ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Animalietan antimikrobianoak zentzuz erabiliz mikrobioen aurkako erresistentziari aurre egiteko neurriei buruzko txostena

Txosten honetan modu orokorrean azaltzen da estatu kideetan zer-nolako egoeran dagoen mikrobioen aurkako erresistentzia; horrez gain, oro har mikrobioen aurkako erresistentziari eta bereziki animalietako antimikrobianoen erabilerari heltzeko baliagarri izan daitezkeen jardunbide egokiak deskribatzen ditu. Txostenaren arabera, ia herrialde guztiek martxan jarri dituzte, edo garatzen ari dira, antimikrobianoak zentzuz erabiltzeko estrategiak eta politikak. Ildo horretatik, agintaritza eskudunek eta/edo alderdi interesdunek zenbait proiektu abiatu dituzte; esate baterako, antimikrobianoen erabilera murrizteko helburuak finkatu dituzte, eta animalia-espezie jakin batzuetan garrantzi kritikoko antimikrobianoak erabiltzea debekatu. Albaitariek funtsezko zeregina betetzen dute, farmako horiek erabili behar izatea saihesten duten prebentzio-neurriak hartzera bultzatu behar baitituzte ekoizleak; era berean, agindu beharreko antimikrobiano ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EAEko Elikagaien Segurtasunerako Batzorde Zientifikorako Deialdia 18/03/16

  Deialdi hau Giza Epidemiologian eta Osasun Publikoan (Giza Osasuna) adituak diren langile zientifikoentzat da, eta EAEko Elikagaien Segurtasunerako Batzorde Zientifikoko postu hori betetzea du helburu.   Izena emateko esteka (Epearen amaiera: 2018ko apirilaren 16a)Artikulu osoa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaien egurtasun arloko ikerketa, ELIKAk egiten duen lanerako ezinbestekoa 18/03/15

EAEko nekazaritza-elikagaien kateko, administrazio publikoetako eta zentro teknologietako ehunka adituk parte hartu dute 2017-2020ko Euskadiko Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Planaren Emaitzak Transferitzeko V. Jardunaldian, 2017. urtean eginiko ikerketa-proiektuen emaitzak ezagutzeko.Eusko Jaurlaritzak milioi bat eurorekin finantzatutako 2017ko proiektuak dira EAEko nekazaritza-elikagaien katean sar daitezkeen arriskuak murrizteko eta prebenitzeko aholkularitza zientifikoa areagotzeko oinarria. Horri esker bermatu ahal izango da EAEn kontsumitzen ditugun elikagaiak seguruak, osasungarriak eta jasangarriak direla.Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020ko Plan berriaren erronka da EAEko nekazaritza-elikagaien kate osoan Elikagaien Segurtasuna Iraunkorra bermatzea. Kate horrek % 10,6ko ekarpena egiten dio Euskadiren BPGari. EJren prentsa-oharraAurkezpenak Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020 PlanaEAEko Elikagaien ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Ebaluazio sozioekonomikorako esparrua Elikagaien Segurtasunaren arloko arauentzat

Herbehereetako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak (RIVM) esparru bat garatu du Elikagaien Segurtasunaren arloko araudiei buruzko erabakiak hartzeko prozesua hedatzeko. Esparru horrek elikagaien kaltegabetasuna ez bezalako beste irizpide batzuk hartzen ditu kontuan. Elikagaien Segurtasuna bermatzeko, nazioartean estandarrak ezartzen dira, elikagaietan baimendutako kutsatzaileen gehieneko kontzentrazioa mugatzen dutenak. Oro har, arau horiek elikagaietan dauden kutsatzaileen ondorio kaltegarrien zientzia-ebaluazioetan oinarritzen dira. Nolanahi ere, beti ez dira neurri berean aintzat hartzen Elikagaien Segurtasunaren arloko arauetan eragina duten ondorio sozioekonomikoak. RIVMk proposatzen duen esparru berri horrek, SEATS izenekoak, kontuan hartzen ditu hala kostuaren eta onuaren azterketa nola gizarteko kezkak: besteak beste, arriskuaren pertzepzioa, zientzia-ebaluazioaren inguruko zalantzak ...

Fumonisinak eta haren forma eraldatuak: talde-osasunean oinarritutako orientazio-balioa

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) aztertu du ea ezar daitekeen talde-osasunean oinarritutako orientazio-balio bat fumonisinentzat eta hark elikagai eta pentsuetan izaten dituen forma eraldatuentzat. Fumonisinak mikotoxinak dira, eta batik bat Fusarium verticillioidesek eta Fusarium proliferatumek sortzen dituzte. Konposatu garrantzitsuenak B motako fumonisinak dira, zehazki B1etik B4ra bitartekoak (FB 1 - FB 4). Mikotoxina eraldatuak, hain zuzen ere, egitura kimikoari dagokionez jatorrizko mikotoxinen ezberdinak diren forma guztiak dira, eta fumonisinek kutsatutako onddo edo landareetan sortzen diren I eta II. faseko metabolitoak izaten dituzte. Hortaz, fumonisinen forma eraldatuak onddoetan, landare kutsatuetan edo etxaldeetako animalietan sortzen diren metabolitoak dira, baita elikagai eta pentsuen prozesatzeetan sortzen ...