Bilaketa emaitza:

Mikotoxinen arriskuen fitxak

OMEk hiru fitxa argitaratu ditu aflatoxinen eta fumonisineningestak, bereizita nahiz konbinatuta, gizakion nahiz animalien osasunerako dakartzan arriskuak deskribatuz. Esposizioa Lehenik eta behin, aipatzen da bi mikotoxinetarako esposizio-bide nagusiak honako hauek direla: aflatoxinen kasuan, fruitu lehorrak, kafe-aleak, arroza eta espeziak; eta fumonisinen kasuan, artoa eta horren deribatuak. Garatutako herrialdeetan esposizioa askoz ere txikiagoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan baino: Aflatoxinak:< 1 ng/gorputz-pisuaren kg/egun garatutako herrialdeetan, eta > 100 ng/ gorputz-pisuaren kg/egun Afrikako herrialdeetan. Fumonisinak:250 ng/gorputz-pisuaren kg/egun Europan, eta 7.700 ng/gorputz‑pisuaren kg/egun Txinan. Epe luzerako toxikotasuna Aflatoxinak: Kartzinogenoak, genotoxikoak eta mutagenoak. Fumonisinak: Gaur-gaurkoz ez da egiaztatu pertsonentzat kartzinogenoak direnik, baina uste da gibelean eta giltzurrunean zelula-proliferazio birsortzailea eragin dezaketela, eta, ondorioz, minbizia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien Ongizaterako Batzorde Nazionala sortu da 18/03/12

Espainiako Albaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak (CGCVE) Animalien Ongizaterako Batzorde Nazionala sortu du. Batzorde horren helburua izango da, besteak beste, oinarri zientifikoa duten arlo horretako dokumentuak egitea. Organo hori Kontseiluko Zuzendaritza Batzarreko hiru kidek eta animalien ongizateko hainbat esparrutako lau adituk osatzen dute. Otsailaren 20an egin zuten lehen bilera, eta bertan epe labur eta ertainerako jarduketa-gai nagusiak landu zituzten; besteak beste:   Alarma soziala pizten duten eta Batzordearen esku-hartzea behar duten egoeretan jarduteko mekanismo bat ezartzea, irizpide tekniko, zientifiko eta profesionalak erabiliz. Animalien osasunari eta ongizateari, elikagaien segurtasunari eta animalienganako tratu txarren aurkako borrokari buruzko barne-prestakuntza ematea albaitariei, baita gizarte osoari ere. Animalien ongizaterako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagai eta pentsuetako mikotoxina moniliforminaren arriskuaren ebaluazioa

EFSAk aztertu du gizakiei eta animaliei zer-nolako arriskua eragin diezaiekeen elikagai eta pentsuetan egon ohi den mikotoxina moniliforminak. Elikagai eta pentsuetako presentzia Moniliformina (MON) pisu molekular txikiko mikotoxina bat da, batik bat Fusarium generoko onddoek sortzen dutena. Nagusiki, giza kontsumorako edo animalien elikadurarako erabiltzen diren zereal-aleetan egon ohi da, hala artoan, garian, oloan eta garagarrean nola produktu eratorrietan. Gainera, zenbait produktutan beste mikotoxina batzuekin batera aurkitu da; bereziki, trikotezenoekin, enniatinekin, beauberizinarekin eta zearalenonarekin batera. EFSAk MONen 3.205, 806 eta 504 emaitza analitiko atera ditu elikagaietarako, pentsuetarako eta prozesatu gabeko aleetarako, hurrenez hurren, eta guztiek betetzen dituzte EFSAk ezarritako mugak. MONen batez besteko kontzentrazio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-industriako azpiproduktuak pentsuetan noiz erabili erregulatzeko araudia 18/03/02

Ofizialki argitaratu da APM/189/2018 Agindua, hau da, animaliak elikatzeko bigarren mailako lehengai gisa ekoizten diren elikagaietatik datozen ekoizpen-hondakinen azpiproduktuei buruzko lehenengo deklarazioa.   MAPAMAren arabera, araudi berri honi esker, nekazaritzako elikagaien industriatik sobera gelditzen diren produktuekin hornitu ahal izango da animalia-elikaduraren merkatua, elikagai-azpiproduktuen deklarazioa sustatuz.   Ministerioaren agindua animaliak elikatzeko erabiltzen diren nekazaritzako elikagaien industriako hondakin guztiei aplika dakieke, eta aplikatzekoa den esparru juridikoa argitzen du. Izan ere, zehazten du animaliak elikatzeko erabiliko den elikagai-industriako ekoizpen-hondakina noiz den azpiproduktua eta noiz hondakina; hondakina baldin bada, Hondakinen Legeari jarraituz kudeatu beharko da.   Ministerioaren prentsa-oharraren arabera, Europako Batzordeak ere antzeko ikuspegia proposatu du bere ekonomia zirkularraren barruan, ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan, 2016

EFSAk eta ECDCk bakterio zoonotiko jakin batzuen mikrobioen aurkako erresistentziei buruzko urteko txostena argitaratu dute; besteak beste, Salmonella, Campylobacter eta Escherichia coli bakterioen ingurukoa. Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak: Gizakietan oraindik ere sarritan agertzen dira anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentziak, eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia apala da oraindik ere. Gizentzeko oilasko eta indioilarretan (eta haien haragian) isolaturiko Salmonella eta E. coli bakterioetan, sarri agertu zen anpizilinarekiko, (fluoro) kinolonekiko, tetraziklinekiko eta sulfonamidekiko erresistentziak, eta oso kasu gutxitan agertu zen hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia. Lehen aldiz ebaluatu da espektro hedatuko betalaktamasak (ESBL) ekoizten dituen E. coli-ak zenbateko prebalentzia duen eskortako hegaztietan eta haien haragian, eta alde ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

H2020ren ondorengo Europako Esparru Programa lantzen

Europako Batzordea Horizon 2020ri jarraituko dion Ikerkuntza eta Berrikuntzako (I+b) hurrengo Esparru Programaren proposamena prestatzen ari da. Oinarrizko estrategiak eta erreferentziazko dokumentuak:   EBko misioari begirako ikerkuntza eta berrikuntza: Mariana Mazzucato adituak, Europako Batzordeko barneko eta kanpoko interes-taldeen ekarpenetan oinarrituta, zenbait gogoeta akademiko egin ditu berrikuntzak sustaturiko hazkundearen arazoei irtenbidea emateko, eta txosten hau gogoeta horien emaitza da. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak kontsulta bat egin du alde batetik txostenari buruzko iritziak eta bestetik ikerkuntza eta berrikuntzako misio posibleen inguruko ideiak biltzeko apirilaren 3rako. EBren I+b politikaren etorkizuneko jokalekuak prestatzeko azterketa prospektiboa. I+Gko inbertsio publikoak justifikatzeko eta inbertsio horiek EBko hazkundean eta enpleguan izango duten eragina zehazteko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketaren eraginkortasuna 18/02/27

  2007an Europako hego-ekialdeko herrialdeetan dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) agerraldien kopuruak behera egin izanak adierazten du ezarritako txertaketaren estrategia (txerto bizi ahuldua) eraginkorra dela.   Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion Europako hego-ekialdeko herrialdeetan DNKren izurrien azterketa epidemiologikoa egin zezala, Europako hego-ekialdeko herrialde kaltetuetan (EBkoak izan ala ez) jasotako datuetan oinarrituta.   Txostenaren ondorioak   Turkia alde batera utzita, Europako hego-ekialdean izurria 2015ean hasi zenetik, DNKren 7.900 agerraldi jakinarazi dira, eta gutxi gorabehera 13.650animalia kutsatu dira. 2016an, DNKren 7.483 agerraldi jakinarazi ziren, eta 12.330 animalia kutsatu ziren Balkanetan. 2017an, 385 agerraldi bano ez ziren jakinarazi eta 850 animalia kutsatu ziren, batik bat Albanian (379 agerraldi), txertaketa erabat ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea eta nazioarteko jardueretako lehiakortasuna 18/02/27

  Nazioarteko merkataritzaren arloan, animalia-ongizatearekin lotutako arauak betetzeak lehia-desberdintasunak sortzen ditu Europako operadoreen artean. Bada, Europako Batzordeak, desberdintasun horiek murriztu diren aztertzeko asmoz, “Animalia-ongizatearen arloko nazioarteko jarduerek mundu globalizatu batean europar nekazarien lehiakortasunean duten eragina” izeneko txostena osatu du. Txosteneko ondorioen artean hauek aipa daitezke:   Animalien ongizateari buruzko nazioarteko jarduerak luzerako inbertsioa dira, eta inbertsio horrek hiru urrats hauek ditu oinarrian: sentsibilizazioa, gaitasunen errefortzua eta finantzaketa. Urte hauetan, Batzordeak baliabide garrantzitsuak jarri ditu egitasmo horiek aurrera ateratzeko. Batzordeak eta EBko estatu kideek animalien ongizateari buruzko sentsibilizazioa sustatu dute mundu osoan, eta emaitza handiak lortu dituzte. Batzordeak konpromiso sendoa du balioetan oinarritutako nazioarteko merkataritzarekin, «Guztiontzako merkataritza» ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-esne gordinarekin eginiko gazten segurtasun mikrobiologikoa Katalunian

Elikadura Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) ardi- eta ahuntz-esne gordinarekin eginiko 70 gaztaren egoera mikrobiologikoari buruzko azterlan prospektibo bat argitaratu du, eta ondorioztatu du aztertutako lagin guztiek legez ezarrita dauden irizpide mikrobiologiko guztiak betetzen dituztela eta, ondorioz, ez direla kaltegarriak elikadura-segurtasunerako. Gainera, azterlanari esker, gazta mota horien etiketetan kontsumitzaileari ematen zaion informazioaren kalitatea ere ebaluatu da, eta hor zenbait bat ez etortze hauteman dira. Azterlanean ontze-mota desberdineko 70 gaztaren laginak aztertu dira (ahuntzaren 38 eta ardiaren 32): gazta horien % 56k gutxienez 60 eguneko ontze-aldia dute, eta gainerakoek (% 44) ontze-aldi aldakorra, baina beti 60 egunetik beherakoa. Gazten % 83 Katalunian egindakoak dira. Laginak merkaturatze-fasean jaso ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-esne gordinarekin eginiko gazten segurtasun mikrobiologikoa Katalunian

Elikadura Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) ardi- eta ahuntz-esne gordinarekin eginiko 70 gaztaren egoera mikrobiologikoari buruzko azterlan prospektibo bat argitaratu du, eta ondorioztatu du aztertutako lagin guztiek legez ezarrita dauden irizpide mikrobiologiko guztiak betetzen dituztela eta, ondorioz, ez direla kaltegarriak elikadura-segurtasunerako. Gainera, azterlanari esker, gazta mota horien etiketetan kontsumitzaileari ematen zaion informazioaren kalitatea ere ebaluatu da, eta hor zenbait bat ez etortze hauteman dira. Azterlanean ontze-mota desberdineko 70 gaztaren laginak aztertu dira (ahuntzaren 38 eta ardiaren 32): gazta horien % 56k gutxienez 60 eguneko ontze-aldia dute, eta gainerakoek (% 44) ontze-aldi aldakorra, baina beti 60 egunetik beherakoa. Gazten % 83 Katalunian egindakoak dira. Laginak merkaturatze-fasean jaso ...

Irakurri gehiago