FAOk bi txosten argitaratu ditu klima-aldaketak munduko itsas eta arrantza ekosistemenetan epe luzean eta ertainean izango duen eragina aztertzen laguntzeko. Zalantzarik gabe, lagungarriak izango zaizkie herrialde desberdinei Parisko akordioko helburuak lortzeko estrategiak eguneratzeko. Parisko akordioa nazioarteko akordio loteslea da, eta berotze globala mugatzea du helburu. FAOk argitaratutako lehenengo txostenean 2100. urtera arte herrialde eta lurralde guztietan ustiatu daitezkeen itsas espezieen biomasaren proiekzioak aurkezten dira. Emaitzek modelizazio-ikuspuntuak dituzte oinarri. Ikuspuntuok itsasoko ekosistemen modelizatzaileen mundu mailako sare batek bideratu ditu, arrantza eta itsas ekosistemen ereduen arteko konparazioa helburu duen FishMIP proiektuaren esparruan.
Klima-aldaketa itsasoko arrantza-baliabideetan duen eraginak egun mundu osoko itsas organismoen banaketa eta ...
EFSAk duela gutxi argitaratu du elikagaien arriskua/onura ebaluatzeko gida, 2010ean lehen aldiz argitaratua, eta sarbide irekiko arriskuak ebaluatzeko tresna bat, ImproRisk izenekoa. Gida honen helburua da ebaluazio-agertokien sorta zabal batean aplikatzeko moduko esparru bat eskaintzea, prozesua harmonizatzeko. Horretarako, aukera metodologiko gehigarriak proposatzen dira, konplexutasun handiagoko ebaluazioei ekiteko, hala nola arrisku kimiko ugariekiko esposizioa edo biztanleriaren hainbat taldetan osasunean dituen ondorioak.
Eguneratutako orientabideek ikuspegi berriak dituzte atal hauetan: Arriskuak eta onurak identifikatzea, lehenestea eta sistematikoki eta garden hautatzea.
Ondorio kaltegarriak eta onuragarriak ezaugarritzea, dosi-erantzunaren modelizazioa barne.
Ondorio kaltegarriak eta onuragarriak ezaugarritzea, aldagarritasuna, ziurgabetasuna, larritasunaren kategorizazioa eta ondorio desberdinen sailkapena (onuragarriak edo kaltegarriak) txertatuz. ...
Europako Batzordeak tresna multzo bat argitaratu du 2024ko uztailaren hasieran, jardunbide egokiak eta elikagaien hondakinak murrizteko gomendioak dituena. Tresna multzoak honako hauek hartzen ditu: Gaztelaniazko azpitituluak dituzten lau bideo, elikagaien hondakinak murrizteko plangintzari, inplementazioari eta ebaluazioari buruzko orientazioa emateko, ezarritako kuantifikazio-teknikak eta -protokoloak erabiliz. Lehenengoak audientziaren segmentazioa nola egin azaltzen du, eta elikagaiak alferrik ez galtzeko prebentzio-ekintzak kontsumitzaile talde espezifikoentzat nola egokitu.
Bigarrenak elikagaien xahuketa neurtzeko metodoak azaltzen ditu.
Hirugarrenak elikagaien xahuketa prebenitzeko ekintzen eraginkortasuna nola ebaluatu azaltzen du. Horrez gain, elikagaien xahuketa prebenitzeko kalkulagailua eta prebentzio-ekintzen planifikatzailea ere badu.
Laugarren bideoak tresna multzoa aurkezten du eta ...
Europako Batzordeak eskatuta, EFSAk eguneratu egin du elikagaietako A Tetrabromobisfenolari (TBBPA) eta horren bost eratorriei buruzko 2011ko arriskuen ebaluazioa. Neurotoxikotasuna eta kartzinogenizitatea konposatu horren ondorio kritikotzat hartu ziren esperimentazioko animaliengan. TBBPA eta bere eratorriak sugar-atzeratzaile bromatuak dira. Konposatu horiek ingurumenera igarotzen direnean, beren Bromo atomoen zati bat galdu duten analogo bihur daitezke, eta, batzuetan, Bisfenol A (BPA) bihur daitezke Datu berriak kontuan hartuta, CONTAM panelak egokitzat jo du eguneko ingestio jasangarri (EIJ) bat ezartzea. Esperimentazioko animalietan eskuragarri dauden datuak erabiliz, LOAEL bat (ikusitako ondorio kaltegarrien mailarik baxuena) identifikatu da, eguneko eta gorputz-pisuko 0,2 mg/kg-koa, eta kopuru hori hartzen da arriskuaren karakterizaziorako erreferentzia-puntu gisa. ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA), Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eta EBren erreferentziazko laborategiak (EURL) hegazti-gripearen egoera epidemiologikoa ebaluatzen duen zientzia-irizpen bat argitaratu dute. Txosten horrek azpimarratzen du Europan, 2019/2020az geroztik, eskortako hegaztien eta hegazti basatien PHHG kasuen kopururik txikiena erregistratu dela 2024ko martxoaren 16tik ekainaren 14ra bitartean. Eskortako hegaztien artean antzemandako kasu gehienak hegazti basatiekin izandako zeharkako kontaktuaren ondorio izan dira, baina bigarren mailako hedapena ere egon da.
Hainbat faktorek eragin dute Europako egoera hobetzea, besteak beste: aurretiko infekzio baten ondoren hegazti basatiek garatu duten immunitatea; hegazti basatien zenbait populazio murriztea; ingurumen-kutsadurak behera egitea; eta genotipo biralen osaera aldatzea.
Hala ...
EFSAren batzorde zientifikoak orientazio-dokumentua egin du azterlan epidemiologikoetako frogak baloratu eta integratzeari buruz, ebaluazio zientifikoetan erabiltzeko.
Orientazio-dokumentuak honako informazio hau du: Frogak ebaluatzeko oinarrizko kontzeptu epidemiologikoak deskribatu ditu, honako hauen azalpen laburrak barne: lotura-neurriak, esposizioaren ebaluazioa, estatistika-interferentzia, akats sistematikoa eta eraginaren aldaketa.
Azterlan epidemiologikoak diseinatzean ager litezkeen ohiko alborapenak azaldu ditu.
Kanpo-baliozkotasunaren kontzeptuaren eta azterlan epidemiologikoen balorazio-printzipioen deskribapena eman du.
Azterlanak ebaluatzeko prozesuaren pertsonalizazioa aldatu du, alborapenen arriskua ebaluatzeko tresnak hartzea barne.
Azterlan esperimentalak eta behaketazkoak balioesteko zenbait adibide erantsi ditu, ikuspegiaren aplikazioa erakusten duen tresnaren bidez.
Ebidentzia integratzeko pausoak azaldu ditu.
Gizakien azterlan epidemiologikoetako frogak arriskua karakterizatzeko dosi-erantzuna modelizatzeko nola ...
Artsenikoaren konposatu organikoek elikagaietan duten arriskua ebaluatu du EFSAK, artsenikoak elikagaietan duen presentziaren zientzia-irizpena (EFSA, 2009) osatzeko asmoz, horrek argi utzi baitzuen konposatu horiei buruzko datu gutxi zegoela.
Iritzi zientifiko berriaren arabera, azido dimetilartsinikoa DMA(V) da elikagaietan gehien dagoen konposatu organoartsenikoa, eta kontzentraziorik altuenak arrozean, algetan eta beste itsaskietan daude. Gainera, konposatu organoartseniko guztien artean genotoxizitate eta kartzinogenizitate handieneko konposatua da. Txostenak konposatu horietako batzuentzako erreferentziazko balioak ematen ditu amaieran, eta etorkizuneko arrisku ebaluazioetarako ikerketa beharrak identifikatu ditu. Esperimentazio-animalietan, monometilartsinikoa - MMA(V) nahiz dimetilartsinikoa - DMA(V) ongi xurgatzen dira. Ehunetatik banatzen dira eta, hein handi batean, gernuan aldaketarik gabe kanporatzen dira.
Pertsonekin egindako ...
Europako Batzordeak FutureFoodS Lankidetza onartu du 84 erakunderekin, Elikadura‑sistemen eraldaketa bizkortzeko. Dijonen (Frantzia), 2024ko ekainaren 19an egin zen egin zen FutureFoods Lankidetza inauguratzeko bilera eta 120 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Horizon Europe Ikerketa eta Berrikuntza Programarekin batera finantzatutako Elikadura-sistemei buruzko lankidetza horrek 84 erakunde biltzen ditu eta Frantziako Ikerketa Agentzia Nazionalak (ANR) koordinatzen du. FutureFoodS-en zeregina da eskualdeko, nazioko, Europar Batasuneko eta nazioarteko elikadura-sistemen eraldaketa bizkortzea, eta elikadura-sistemak seguruak, jasangarriak, osasungarriak, erresilienteak eta konfiantzazkoak izatea bermatzea, neurri berean planetaren mugak errespetatuta. Ekimen hori bat dator ekoizpen primariotik hasi eta kontsumoraino Elikadura Sistema bidezkoak, osasungarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak sortzeko Europako Itun ...
Elikagaien alerta kasuetan ikerketaren, kudeaketaren eta komunikazioaren arloko jardunbide egokiak jasotzen ditu, eta, aldi berean, agintari eskudunekin koordinatzeko irizpideak eta mekanismoak argitzen ditu. “Elikadura-alertak Kudeatzeko Gida Nazionala” produktu ez-seguruak edo desegokiak erabiltzeagatik, fabrikatzeagatik edo merkaturatzeagatik kontsumitzaileen osasunerako zuzeneko edo zeharkako arriskua dagoen egoeretan jarduteko gidalerroak eskaintzen dituen gida laburtua da. Elikagaien Segurtasunerako Organo Iraunkorrak (OPSA) egin du AESANekin lankidetzan. OPSA honako hauek eratzen dute: AECOC, ACES, ANGED, ASEDAS, Nekazaritzako elikagaien kooperatibak, FIAB, Espainiako ostalaritza eta sukaldaritzako markak. Enpresei, eta bereziki ETEei, alertak kudeatzeko eskakizun legalak interpretatzea eta aplikatzea ahalbidetzen die. Horretarako, azten urteotan nekazaritzako elikagaiak produzitzean eta merkaturatzean ikasitakoa gehitzen da
2020ko amaierako ...
Duela gutxi, EFSAk txosten bat argitaratu du. Bertan, hilketan ardien eta ahuntzen ongizateari buruzko ebaluazioa egin du. Irizpen zientifiko horren xedea da EFSAren emaitzak eguneratzea eta Europako Batzordeari sakrifizioa ez den beste helburu batzuetarako hilketaren testuinguruan animalien ongizateari buruzko oinarri zientifiko bat ematea.
Argitalpen zientifiko berrienak berrikusteko eskatu zitzaion EFSAri, helburu hauekin: Ustiategian hilketa egitean instalazioei, ekipoei eta langileei dagozkien arriskuak identifikatzea.
Ondorioak ebaluatzeko irizpide kualitatiboak edo neurgarriak zehaztea.
Prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ematea, egiturazkoak zein kudeaketakoak, detektatutako arriskuei aurre egiteko.
Animalia-mota edo -espezieekin lotutako arrisku espezifikoak adieraztea. Europako Batzordeak eskatu zuen txostenean sartzeko animalia indibidual ez-produktiboen, zaurituen edo gaixo terminalen ustiategiko hilketa, ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.