EBko 28 estatu kideetako, Islandiako eta Norvegiako elikadura-segurtasuneko agentzia nazionalek inbertsio publiko handiagoa eskatu dute Elikadura Segurtasunari buruzko ikerketarako, eta konpromisoa hartu dute Europako ikerketa babesteko, elikadura-segurtasunean aliantza estrategikoak osatuz, besteak beste, Europako programa bateratuak (EJP), ikerketarako azpiegituren Europako partzuergoak (ERIC) eta beste egitasmo batzuk.
EFSAko Kontsulta Foroa (EFSAko ordezkariek eta estatu kideetako, Islandiako, Suediako eta estatu elkartuetako agentzia guztiek osatzen dute) arduratzen da EFSAri gai zientifikoei buruzko aholkularitza estrategikoa emateaz.
Foro horrek, otsailaren 6an, adierazpen bateratu bat egin zuen Elikadura Segurtasunari buruzko Ikerketarako Europako Gunea babestu eta indartzeko:
Elikagaien arriskuen ebaluazioan aliantza berriak sustatuz.
Ikerketa-partzuergoen sorreran lagunduz, EFSAren puntu fokal nazionalen sareen bitartez
Arriskuen ...
Legatzen, Zefalopodoen eta Askotariko Espezieen Ontzi Izoztaileen Ekoizleen Elkarteak (OPPC-3) Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburu bat argitaratu du lantegi-ontzi izoztaileentzat eta tretzaontzi izoztaile eta mistoentzat. Gidaliburu hori erabili ahal izango dute Arriskuen Analisiaren eta Kontrol Puntu Kritikoen eskuliburuak egiteko oinarri gisa.
Gidaliburuaren helburua da armadoreei eta tripulatzaileei zenbait jarraibide ematea arrantzatutako produktuak manipulatzeko jardunbideak hobetzeko eta azken produktuaren kalitatea hobetzeko neurriak ezartzeko. Horretarako, gidaliburuak produktuen kutsadura-arriskuak identifikatzen eta ebaluatzen ditu maila fisikoan, kimikoan eta biologikoan, eta kutsadura hori kontrolatzeko neurri prebentibo eta zuzentzaileak ezartzen ditu, produktuak kalterik eragiten ez duela bermatzeko.
Gidaliburuan zehazten da nola harrapatu, manipulatu, ekoitzi, landu, biltegiratu eta deskargatu behar ...
Europako Batzordeak EFSAri zientzia-iritzia eskatu dio, honako honi burua: zer nolako eragina izan dezakeen osasun publikoan kakahueteen eta kakahuetez eginiko produktuen Aflatoxina Totalaren (AFT) gehienezko maila 4tik 10 µg/kg-ra handitze bada . Aflatoxinak konposatu genotoxikoak dira eta kartzinoma hepatozelularrak eragiten dituzte gizakiengan. Estimazio egokiak egin ondoren, Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak honako hau ondorioztatu zuen: gehienezko mailak horrela gehitzen badira, minbiziaren arriskua handituko litzateke 1,6 eta 1,8 bitarteko faktore batean.
CONTAM panelak kakahueteen 8.085 laginen eta kakahuete-gurinaren 472 laginen AFTren (B1 Aflatoxinaren, B2 Aflatoxinaren, G1 Aflatoxinaren eta G2 Aflatoxinaren batura) edukiaren emaitzak analizatu zituen. AFTren batez besteko kontzentrazioa kakahuetean 2,65 µg/kg (beheko muga, LB) izan ...

2013an, EFSA CONTAM panelak hiosziaminaren eta eskopolaminaren esposizioa ebaluatu zuen (gorputz-pisuko kiloko 16 nanogramotan ezarri zuen erreferentziazko dosi konbinatu akutua), eta urtebete eta 3 urte bitarteko haurrak izan lezaketen esposizioaz ohartarazi.
Berriki argitaraturiko txosten zientifiko honetan, ebaluazio sakonagoa egin dute: zehazki, Europako 13 herrialdetan 2009tik 2016ra lagindutako 31 alkaloide tropanikoren 39.725 emaitza analitiko aztertu dituzte.
Emaitza analitiko gehienek (% 95) detekzio- edo kuantifikazio-mugaren azpitik eman zituzten datuak.
Hala ere, atropinaren eta eskopolaminaren kontzentrazio handiak aurkitu ziren tean eta belar-infusioetan, zereal-barretan eta espezietan.
Eguneroko batez besteko esposizio akutua handiagoa izan zen 0 eta 10 urte bitarteko adin-taldeetan (hiosziamina eta eskopolaminaren arteko batura).
Oro har, elikagai prozesatuen artean, ...
ILVOk eta ELIKAk, Animalien Ekoizpen Iraunkorraren ERA-Net SusAn-en "Jakintzaren eta Komunikazioaren Trukeko" arduradunek, ERA-Net horren lehenengo informazio-buletina egin dute.
Lehenengo edizio honetan, ERA-Net-i buruzko sarrera motz bat egin dute eta informazio liburuxka argitaratu dute. Halaber, laburki azaltzen dira sareak kofinantzatzen dituen eta hasi berri diren 14 ikerketa-proiektuak, eta bakoitzari buruzko diptikoak argitaratu dira.
Bestalde, ELIKAk joan den azaroan Bilbon egindako ekitaldien berri ematen da: partzuergoaren urteko bilkura eta ikerketa-proiektuen lehenengo mintegia.
Eta, azkenik, egingo diren hurrengo ekitaldiak iragartzen dira, baita beste 2 Era-net-ekin (FACCE ERA-GAS eta ICT AGRI2) 2018an elikakatearen iraunkortasunaren arloan egingo den deialdi bateratua eta Animalien Ekoizpen Iraunkorrean I+g-ren Agenda Estrategikoa ...
FSAk Ingalaterrako, Galesko eta Ipar Irlandako kontsumitzaileen pertzepzioari buruzko bi urtean behingo ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu, kontsumitzaileok Elikagaien Segurtasunarekin lotutako alderdien inguruan zer jarrera eta ezagutza dituzten erakusteko. Azterlana osatzeko, 1.989 pertsona elkarrizketatu dituzte 2017ko azaroan, eta, emaitzen arabera, hauek dira Elikagai Segurtasunaren inguruko kezka nagusiak:
Elikagaien higienea, etxetik kanpo jatean (% 36)
Elikagai-intoxikazioak (% 30)
Elikagaietan dauden ingurumeneko kutsatzaile kimikoak, hala nola metal astunak (% 29)
Elikagai-gehigarriak (% 26) Gainera, inkesta egin zutenek kezka handiagoa sortzen dieten zeharkako alderdi hauek nabarmendu zituzten:
Azukrea elikagaietan (% 52)
Elikagaien xahutzea (% 48)
Elikagaien prezioa (% 46)
Animalien ongizatea (% 43) Zehazki, aurreko inkestekin konparatuta, honako emaitza hauek nabarmendu dira sei bloke handi hauetan:
Kezka handia elikagai-intoxikazioen inguruan Salmonella eta E-coli dira elikagai-intoxikazioaren ...
OMEk elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen inguruko zaintza eta erantzuna sendotzeko gidaliburu bat kaleratu du osasun publikoaren eta elikagai-segurtasunaren arloko profesionalentzat. Gidaliburu horrek herrialdeek egungo zaintza nola indartu dezaketen azaltzen du, eta hainbat jarraibide ematen ditu elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei aurre egiteko jarduerak martxan jartzeko, baita jarduera horiek zaintza- eta erantzun-sistema nazionaletan txertatzeko ere. Argitalpenean, giza osasunari eragin diezaioketen elikagaien bidez transmititutako arriskuekin (mikrobiologikoak, kimikoak eta erradiologikoak) lotutako zaintzaren, ebaluazio bizkorraren, erantzunaren, ikerketaren eta sektore anitzeko lankidetzaren alderdi guztiak jasotzen dira.
Gidaliburu hau erabilita, herrialdeek: elikagaien bidez transmititutako gaixotasunekin lotutako zaintza- eta erantzun-sistemaren garapen-fasea ebaluatuko dute
zaintza- eta erantzun-sistema garatzeko lehentasunak identifikatuko dituzte
gaixotasunak zaintzeko eta ...

Argitalpen hau Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC) eta Zientzia eta Ezagutza Zerbitzuaren txosten teknikoa da. Txostenaren helburua da oinarria finkatzea, zientzia-ebidentzietan oinarritutako Europako politikak sortzeko.
Horretarako, 2.700 substantzia kutsatzaile (edo substantzia-talde) baino gehiago dituen zerrenda bat osatu da.
Zerrendako substantzietako asko kutsatzaile emergentetzat jotzen dira, eta oraindik ere ez dira sartu ohiko monitorizazio- eta/edo ebaluazio-programetan, ezta REACHen zerrendetan edo beste akordio batzuetan ere (esaterako, alprazolama, kloroxurona, doxepina, kloronaftalenoak, fluorotelomeroetan oinarritutako substantziak).
Gainera, estatu kideek arro hidrografikoetako kutsatzaile espezifiko (RBSP) gisa identifikaturiko beste substantzia asko kutsatzaile emergenteen zerrendara gehitu dira (esaterako, ametrina, anilina, klorprofama, sekbumetona).
Txostenak, era berean, izendegi bateratua erabiltzen du kutsatzaileak identifikatzeko, eta ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.