Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 2016. urteari dagozkion Osasun Planaren emaitzen txostena argitaratu du. Plan horrek osasunaren ikuspegia politika guztietan txerta dadila defendatzen eta sustatzen du, eta Euskadiko herritarren osasun-egoera zehazten duten kausak sakonago aztertzeko aukera ematen du.
Elikadurarekin eta osasunarekin loturiko esparruetan, honako ekintza hauek nabarmen daitezke: Euskadiko herritarrentzako elikadura osasungarriaren estrategia zehazten duen dokumentu bat egin da, kontsumo-ereduetan islatzen diren gizarte- eta genero-desberdinkeriak kontuan hartuta. Erakunde arteko akordioak sustatu dira elikadura- eta ostalaritza-industriekin lankidetzan, elikagai prestatuetan azukreak, gantz aseak eta gatza murrizteko. Donostiako taberna eta jatetxeetan eskaintzen dituzten eguneko menuen kalitate nutrizionala ebaluatu da, baita dieta mediterraneoaren eredura egokitzen ote diren ere. Horretarako, ...
Uztailaren 14az geroztik, erabilgarri dago Parte Hartzailearen Ataria: bazkideak bilatzeko zerbitzu berria, Horizonte 2020ko deialdietara proposamenak aurkezteko. Zerbitzu horri esker, H2020n funtsak jaso dituzten erakunde guztietako profilak bilatu eta ikus daitezke Parte Hartzailearen Atarian.
Profilak honako hauek erakusten ditu: erakundearen datu nagusiak, EBko zein proiektutan parte hartzen duen edo parte hartu duen, beste erakunde batzuekin eginiko elkarlanak eta proiektuei lotutako hitz gakoak, esperientzia-arloak adierazten dituztenak. Erakundeen profilen informazio gehiena automatikoki sortzen da, baina hitz gakoak aldatu egin daitezke eta erakundearen deskribapen bat gehitu daiteke.
Sistemak aukera ematen du bilaketak honako hauen arabera egiteko: erakundearen izena eta mota, herrialdea, hitz gakoak, "topic", etab.Gainera, ...
EU40k, Europako Parlamentuko kideen sareak, bide-orri bat osatu du Europar Batasunean abeltzaintza iraunkorra sustatzeko. Dokumentu horren xedea da EBn abeltzaintza-sektore iraunkorra izaten lagun dezaketen ekintzak zehaztea, berrikuntza, teknologia eta zientzia oinarri duten konponbideak erabiliz. Gainera, bat dator EU40 taldearen filosofiarekin, hau da, EBn abeltzaintza iraunkorragoa izateko xedearekin.ERRONKAKGaur egungo erronkarik handienetako bat elikagaiak modu iraunkorragoan ekoitzi ahal izatea da. Munduko biztanleria handitzen ari da, eta animalia-jatorriko proteinen kontsumoa goraka doa; aldi berean, klima-aldaketa geldiarazi beharra dago. Testuinguru horretan, Europak abeltzaintza-sektorearen iraunkortasuna hobetu behar du.ZER DA ABELTZAINTZA IRAUNKORRA?Abeltzaintza iraunkorraren bitartez, kalitate oneko produktu seguruak modu eraginkorrean ekoitzi nahi dira, alde batetik ingurumena ...
EU40k, Europako Parlamentuko kideen sareak, bide-orri bat osatu du Europar Batasunean abeltzaintza iraunkorra sustatzeko. Dokumentu horren xedea da EBn abeltzaintza-sektore iraunkorra izaten lagun dezaketen ekintzak zehaztea, berrikuntza, teknologia eta zientzia oinarri duten konponbideak erabiliz. Gainera, bat dator EU40 taldearen filosofiarekin, hau da, EBn abeltzaintza iraunkorragoa izateko xedearekin.ERRONKAKGaur egungo erronkarik handienetako bat elikagaiak modu iraunkorragoan ekoitzi ahal izatea da. Munduko biztanleria handitzen ari da, eta animalia-jatorriko proteinen kontsumoa goraka doa; aldi berean, klima-aldaketa geldiarazi beharra dago. Testuinguru horretan, Europak abeltzaintza-sektorearen iraunkortasuna hobetu behar du.ZER DA ABELTZAINTZA IRAUNKORRA?Abeltzaintza iraunkorraren bitartez, kalitate oneko produktu seguruak modu eraginkorrean ekoitzi nahi dira, alde batetik ingurumena ...
Azido glutamikoa eta bere gatzak (E 620, E621, E622, E623, E624 eta E625), glutamato izenez ezagunak, elikagai-gehigarri gisa erabil daitezke Europa Batasunean. Elikagai ugariri gehitzen zaie zaporea areagotzeko.
EFSAk berriz ebaluatu du elikagai-gehigarri gisa erabiltzen den glutamatoaren segurtasuna, eta balioetsi du eguneko ingesta onargarria (6 gatzen baturarako) eguneko 30 mg-koa dela pisuaren kg-ko.
IDA hori lortzeko, segurtasun-faktore bat gehitu zaio eragin toxikorik antzeman ez zaion kopuruari (besteak beste, buruko mina, arteria-tentsioaren igoera edo intsulina-mailaren igoera).
Gaur egun, EBn elikagaiei kiloko 10 g glutamato gehitu ahal zaie, gehienez ere. Gatzaren ordezkoentzat, ontzaileentzat eta ongarrientzat ez dago baimendutako gehienezko mailarik.
Berriz ebaluatzeko, EFSAko zientzialariek honako datu hauek ...
ECDC zentroak argitaratu dituen azken datuen arabera, E hepatitisaren kasu egiaztatuek progresiboki egin dute gora 2005etik (514 kasu diagnostikatu ziren) 2015era bitartean (5.617 kasu diagnostikatu ziren). Zehazki, 2011 eta 2015 artean, kasuen kopurua hirukoiztu egin zen.E hepatitisaren birusaren 3 genotipoa (GT3) da nagusi erosteko ahalmen handiena duten Europako herrialdeetan. Horietan, transmisioa zoonotikoa izan ohi da, eta zerikusia dauka txerri-haragiaren edo itsaskien produktu kutsatuen kontsumoarekin.Infekzioa sintomarik gabekoa izan daiteke, edota hepatitis akutua eragin. Kasu gutxi batzuetan, infekzioa kronikoa ere izan daiteke; bereziki, pertsona immunodeprimituetan edo aurrez gaixotasun hepatikoren bat izan dutenetan. Hauek dira infekzio sintomatikoarekin edo larriarekin lotutako arrisku-faktoreetako batzuk: 1) gizonezkoa ...
Eusko Jaurlaritzak 3,4 milioi euro jarriko ditu nekazaritzako elikagaien arloan lankidetza-proiektu berritzaileak sustatzeko.Gaur, 2017ko uztailaren 12an, 2017ko lankidetzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da, funtsen FEADER Europako Araudian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan (OSOA) aurreikusitako moduan.
Diru-laguntza horien helburua da berrikuntza, lankidetza eta ezagutzaren garapena sustatzea landa-eremuetan; horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak diseinatutako Berrikuntza eta Lankidetza Estrategia Biziaren (EVIC) printzipioak betetzen dituzten proiektuak finantzatuko dira.
Hona hemen diru-laguntzen zenbait ezaugarri: Diru-laguntzak ez dira itzuli beharko.
Urtebete edo gehiago egongo da proiektua gauzatzeko.
Gutxienez bi erakundek parte hartu beharko dute, eta horietako batek nekazaritzako elikagaien sektoreko balio-katekoa izan beharko du.
Proiektu-ideia baten inguruan ...
Ekainaren 30ean patogenotasun handiko H5N8 hegazti-gripearen (H5N8 PHHG) kasu bat baieztatu zen Frantzian; zehazki, Brillon hirian izan zen, herrialdeko Nord departamenduan.
Frantziako azken agerraldia martxoaren 17an jakinarazi zen, eta hau da gaur egungo kasuen kopurua: 485 agerraldi abeltegi komertzial eta ez-komertzialetan.
55 kasu hegazti basatietan. Fokuaren jatorri izan diren instalazioak Tournai-en (Belgika) dauden beste instalazio batzuetatik 15 km-ra daude; bertan hegazti ez-komertzialak dituzte eta uste da fokua merkatu batean erositako uso eta oilaskoek eragina izan daitekeela.
Ekain hasieratik hegazti-gripearen kasu gehiago ere baieztatu dira Belgikan, nagusiki apaingarri gisa hazten diren hegaztietan.
Birusa zabal dadila saihesteko, osasun-agintaritzek zenbait neurri hartu dituzte kaltetutako zonaldean, eta 3 eta 10 ...
Europako Iparraldeko Ministroen Kontseiluak (NCM) bigarren ikerketa bat argitaratu du hainbat elikagai-ontzitan eta egunerokoan erabili ohi diren beste produktu batzuetan (elikagaiak ez direnak) dauden konposatu perfluoratuen arriskuaren ebaluazioari buruz. Aztertutako lagin guztietan hauteman dira konposatu perfluoratuak, eta horrek agerian utzi du beste behin ere konposatu kimiko iraunkor eta toxiko horiek asko erabiltzen direla. PFAk
Konposatu per eta polifluoratuak (PFAk) substantzia oso fluoratuen talde bat osatzen dute, eta duela sei hamarkada baino gehiagotik erabili izan dira hainbat erabileratako industria-aplikazioetan, kontsumitzaileentzat. Gaur egun, frogatuta dago PFA batzuk, besteak beste PFOA (azido perfluorooktanoikoa) eta PFOS (sulfonatoperfluorooktanoa), erabat iraunkorrak, biometagarriak eta toxikoak direla animalientzat eta gizakientzat. ...
Norobirusak infekzio gastrointestinalaren kausarik ohikoena dira Erresuma Batuan, eta FSAren lehentasunetako bat, hain zuzen ere, norobirusen intzidentzia murriztea da. Hori dela eta, Elikagai Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterketa bat egin du, elikagaien bidezko transmisioaren kausak ikertzeko.
FSAren kalkuluen arabera, norobirusak eragindako 74.000 infekzio inguru transmititu ziren elikagaien bidez 2014. urtean. Infekzio haiek zerikusia zeukaten krustazeo gordinen edo zertxobait egosien kontsumoarekin (batik bat ostren kontsumoarekin) eta produktu freskoen kontsumoarekin (frutekin, adibidez). Hala ere, uste da elikagaien manipulatzaileek eragin nabarmena dutela birusaren transmisioan; dena dela, ez dago hori frogatzeko ebidentzia nahikorik. Ikerketaren helburua eta metodoa
Norobirusaren azterketa ostalaritzaren sektorean oinarritu zen, bi helburu hauekin: Elikagaien manipulatzaileek patogeno ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.