Bilaketa emaitza:

Antimikrobianoen aurkako erresistentzia: Europako «Osasun bakarra» ekintza-plan berria

Ekintza-plan berri honek «Osasun bakarra» delako planteamendu integrala hartzen du abiapuntutzat, eta osasunaren arazoari hala ikuspuntu medikotik nola albaitaritzaren ikuspuntutik heltzen dio. Planeko jarraibideak eragile guztiei begira prestatu dira: medikuak, erizainak, farmazialariak, ospitaleko administrariak eta albaitariak. Planak hirurogeita hamabost ekintza baino gehiago jasotzen ditu, hiru esparru hauetan oinarrituak: Koordinazioa eta ikuskapena hobetzeko jarduerak eta kontrol-neurri hobeak ezarriko dira, antimikrobianoekiko erresistentziaren kontrako borrokarekin lotutako ekintza-plan nazionalak modu koordinatuan aplikatze aldera. Ekintza-plana handituko da: ingurumen-alderdiak sartuko dira antimikrobianoen kontrako erresistentzia agerrarazten eta hedatzen duten eragile nagusi gisa. Oinarri honetako ekintzen bidez, ikerkuntza eta berrikuntza sustatu nahi dira, eta antimikrobianoekiko erresistentziari aurre egiteko oinarri zientifikoko politikak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pentsuetarako lehengaien katalogoaren hirugarren eguneraketa 17/06/29

Pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko 767/2009 Araudiarekin (EE) araudiarekin bat etorrita, pentsuen ekoizpen-kateko EBko erakundeek hirugarren eguneraketa hau bultzatu dute, eta, hein handian, EBko agintariek eta estatu kideek babestu dute. 35 sarrera berri egin dira, eta, horrez gainera, sarrera ugariren izenak eta deskribapenak hobetu dira. Zehazki, honako hau egin da: Oleaginosoen irinak birrintzen eta fintzen dituzten establezimenduetako produktuen deskribapenean xaboien presentzia egoteko aukeraren aipamena sartu da, eta Intsektuetatik datozen proteina prozesatuen eta gantzen lehengaien deskribapena berrikusi da. Azterketa sakona egin zaie, halaber, mikroorganismoak izan ditzaketen produktu hartzituen erabilera egokiari buruzko xedapen orokorrei (A ZATIA) eta 12. kapituluko zerrendari (hartzidurak sortutako animalien elikadurarako lehengaiak). Gainera, ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

ELIKAk Europako METROFOOD proiektuan parte hartzen du – ELIKA 2017

ELIKA elikadura-kateko alderdi interesdunen foroan (“Stakeholders Forum"-SF) parte hartzen du, H2020k finantzatzen duen Europako METROFOOD proiektuaren esparruan. METROFOOD proiektuaren helburu nagusia da elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren alorreko bikaintasun zientifikoa metodologiaren bidez hobetzea. Halaber, lankidetza eta elkarrekintza sustatu nahi ditu askotariko eragile eta interesdunen artean, datu-base komun eta partekatu bat sortze aldera. Metodologia horren ardatza elikagaien osaerari eta elikadura-kate osoan zehar elikagaietan ager daitezkeen kutsatzaileei buruzko datuak jasotzean eta aztertzean dago, bai eta datu horiek neurtzeko tresna berriak garatzean ere. Proiektua METROFOOD-RI Ikerketa Azpiegitura (RI) berri bat da; bertan, askotariko jarduerak egiten dira datuak biltzeko eta datuen neurketa fidagarria dela bermatzeko. Bestalde, elikagaien segurtasunaren eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaien bidezko akrilamida-ingesta Katalunian

ACSAk, Dieta Osoaren Azterlanaren barruan, ebaluatu du elikagaietako akrilamida irensteak zenbateko osasun-arriskua dakarkien kataluniarrei. Emaitzek erakusten dutenez, akrilamidarekiko esposizioa EFSAk ezarritako erreferentzia-dosirako konfiantzazko gutxieneko mugatik behera dago. Akrilamidaren kontzentrazioa Elikagai ontziratuen 264 lagin aztertu ziren: chips patatak, patatarekin egindako gosegarriak, moldeko ogia, ogi xigortua eta biskoteak, ogi zuria, garitik eratorritako gosaltzeko zerealak, gosaltzeko zereal-nahasteak, gailetak, kafe xigortua, berehalako kafe-hautsa eta margarina. Emaitzek erakusten dute berehalako kafe-hautsak eta gailetek akrilamida-eduki handiagoa dutela batez beste (594 eta 454 μg/kg, hurrenez hurren). Chips patatek eta patatarekin egindako gosegarriek ere akrilamida-eduki nahiko handiak dituzte (435 eta 243 μg/kg, hurrenez hurren). Hala ere, jaki horiek guztiak Europar Batasuneko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nitratoak eta nitritoak elikagaietan: EFSAren ebaluazio berria

Adituek, esposizioa sakon aztertu ostean, ikusi dute elikagai-gehigarriek % 5etik beherako nitrato-kopurua gehitzen diotela guztizko esposizioari. Horrenbestez, ez dira segurtasun-mugak gainditzen. EFSAk, gehigarri gisa sartutako nitrato eta nitritoak berriz ebaluatu ostean, honako hau adierazi du:[vc_custom_heading text="“ ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Akuikulturan intsektuak erabiltzea baimendu da 17/05/29

Europako Batzordeak, 2017ko maiatzaren 24an, (UE) 2017/893 Araudia argitaratu zuen; horren bidez, aldatu egin dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 999/2001 Araudiaren I. eta IV. eranskinak eta Batzordearen (UE) 142/2011 Araudiaren X., XIV. eta XV. eranskinak, animalia-jatorriko proteina eraldatuari buruzko xedapenei dagozkienak.   Araudi horren bitartez, Batzordeak baimena eman du granjako intsektuetatik eratorritako proteina erabiltzeko, baldin eta proteina hori honako baldintza hauek betez ekoitzi bada, besteak beste:   a) Intsektuak espezie hauetakoak izango dira: — soldadu euli beltza (Hermetia illucens) eta euli arrunta (Musca domestica), — irin-harra (Tenebrio molitor) eta oheko kakalardoa (Alphitobius diaperinus), — etxeko kilkerra (Acheta domesticus), kilker marraduna (Gryllodes sigillatus) eta ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Euskadi hirugarren dago H2020 proiektuan funts gehien lortu duten autonomia-erkidegoen artean – CDTI 2017

Behin-behineko emaitzen arabera, Espainiako erakundeek 1.933,8 milioi euroko diru-laguntza jaso dute 2014-2016 aldian esleitutako deialdietan. Horrek esan nahi du EB-28ko itzulkinaren % 9,8 Espainiarentzat izan dela eta laugarren postuan dagoela lortutako diru-laguntzen araberako herrialdeen rankingean; aurretik ditu Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia.   Emaitza paregabe horiek gainditu egiten dituzte VII. Esparru Programa osoan lortutakoak (EB-28ko % 8,3), baita H2020 osorako ezarritako helburu handinahiak ere (% 9,5). Gainera, Espainiaren arrakasta-tasa (finantzatutako/aurkeztutako proposamenak, ehunekoetan) % 12,6koa izan da; alegia, EB-28ko batezbestekoa baino handiagoa (% 11,9). Autonomia-erkidegoei dagokienez, Kataluniak lortu du funts gehien (% 28,6), ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 25,1) eta hirugarrenik Euskal Autonomia Erkidegoak (% ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Bektoreek transmititutako gaixotasunei buruzko informazio-mapak 17/05/26

Europako Batasunak eskatuta, EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate Taldeak 36 mapa interaktibo egin zituen, bektore bidez transmititzen diren gaixotasunen (VBD –ingelesezko siglak–) ezaugarri nagusiak laburbilduz. Mapa horiek webgunean ikus daitezke. Adituen taldeak 36 VDBetako bakoitzak Europan sartzeko zuen arriskua neurtu zuen, banaka; zehazki, ganaduaren edo etxeko animalien mugimenduaren ondorioz sar daitezke. Horretarako, metodo erdikuantitatibo bat erabili zuten, arriskuaren alderdi esanguratsu guztiak kontuan izateko (MINTRISK eredua), baina EFSAk Europara egokitua (VBD-RISK eredua).  VBD eragile guztietatik (36) zortzik bakarrik izan zuten EBn sartzeko moduko tasa globala (sarrera-tasa, bektorearen transmisioa eta establezimendua kontuan hartuta neurtzen da), eta tasa hori urtean 0,001 sarrera baino gehiagokoa dela ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ur-iragazkia duten pitxerren segurtasunari eta eraginkortasunari buruzko ebaluazioa

Elikagaien Segurtasunerako eta Ingurumenerako Agentzia Nazionalak (ANSES) zientzia-irizpen bat eman du ur-iragazkia duten pitxerren segurtasunaren eta eraginkortasunaren ebaluazioari buruz. Gaur-gaurkoz eskura dauden datuen arabera, ANSESek ondorioztatu du pitxerrok ez dutela arriskuan jartzen kontsumitzaileen osasuna. Alabaina, adierazi du pitxerrok erabiliz gero zenbait kutsatzaile aska daitezkeela ur iragazian (zilar ioiak, sodioa, potasioa, amonioa), pHa murriztu daitekeela eta uraren kalitate mikrobiologikoa honda daitekeela. ANSESek zenbait gomendio eman ditu, bai pitxerrok fabrikatzen dituzten enpresentzat bai erabiltzaileentzat, ur-iragazkia duten pitxer eta botilak modu seguruan eta eraginkortasunez erabil daitezen. Fabrikatzaileentzako gomendioak Aldez aurretik probak egin laborategian, gomendioak bideragarriak diren egiaztatzeko. Edateko urari buruzko arauetan zehazturiko kalitate-mugak eta erreferentzia-balioak bete. Zilarrari dagokionez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko Europako Ikerkuntza eta Berrikuntza, 2030 – EB

Europako Batzordeak agiri batean bildu ditu Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko egungo erronkak, alde batetik, eta Europako Batasunak erronka horiei erantzuteko ezarri behar duen ikerketa eta berrikuntzako (I+b) politikaren lehentasunak, bestetik. Txosten honekin, lehen urrats gisa, Europako 2030eko I+b esparruaren gaineko ikuspegi koherenteago bat osatu nahi da. I+b horrek bi helburu nagusi ditu:   Baliabideak eta alderdi interesdunak mobilizatzea, nazioarteko erronka politikoei erantzungo dieten I+b planak ezartzeko; besteak beste, Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (COP 21). Europako Batasunaren egungo lehentasun politikoak betetzea: hazkuntza, enplegua eta inbertsioa; karbono gutxiko ekonomia, segurua eta lehiakorra; merkatu bakar digitala; batasun demokratikoagoa; ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago