Europako ECsafeSEAFOOD proiektuaren harira, hiru gida kaleratu dituzte arrantza-produktuen elikagai-segurtasunean interesa duten hiru alderdi nagusiak aintzat hartuta: arrantzaren sektorea eta industria; kontsumitzaileak; eta arduradun politikoak eta arriskuen kudeatzaileak. ECsafeSEAFOOD proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, arrantza-produktuak kontsumitzeak zer-nolako arriskuak dituen aztertzea eta arriskuok gutxitzeko moduak finkatzea. Hiru gidek barne hartzen dituzte, betiere hiru alderdi interesdunen ikuspegian oinarrituta, itsas produktuak jatearekin lotutako onurak eta arriskuak, batetik, eta arrain eta itsaskietatik kutsatzeko arriskuak murrizten laguntzeko gomendioak, bestetik.
...
Australia eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) ikerlan bat egin du, ikusteko ea zenbatekoak diren eguneko ingesta onargarriaren (EIO) balioak kutsatzaile kimiko perfluoroalkilatuen (PFAS) eraginpean egon daitezkeen pertsonentzat. Konposatuok 50eko hamarkadaz geroztik erabili izan dira industriako prozesuetan, etxeko ohiko produktuetan eta suteen kontrako apar-mota batzuetan.
2016ko ekainean, Australiako Gobernuko Osasun Sailak edateko eta jolas-erabilerarako uraren erreferentziazko balioak berrikusi zituen, eta EFSA Europako Elikagai Segurtasunaren Agintaritzaren gidan oinarritutako behin-behineko balio batzuk gomendatu. EIO
Horren harira, FSANZek dietaren bitartez kutsatzaile horiekiko zenbateko arriskua eta esposizioa egon daitekeen aztertu du, eta EIOren beste balio batzuk ezarri ditu, 2016an ezarritako behin-behinekoak baino apalagoak:
· Sulfonato perfluorooktanoa (PFOS): ...
FSAk laugarren “Food & You” inkestaren emaitzak argitaratu ditu. Inkesta bi urtean behin egiten da, eta helburu du aztertzea, alde batetik, Erresuma Batuko kontsumitzaileek nola jokatzen duten eta zenbaterainoko ezagutza duten elikagaiak erostean, biltegiratzean, prestatzean eta kontsumitzean, eta, bestetik, zein diren haien Elikadura Segurtasunari eragiten dioten faktoreak.
Azterlana 2016ko maiatzetik eta irailera bitartean egin zen, eta Ingalaterrako, Galesko eta Ipar Irlandako 16 urtetik gorako 3.118 kontsumitzaileren iritziak jaso zituen.
Emaitzak: Inkestan parte hartu zuten pertsonen artean, hamarretik zortzik baino gehiagok higiene-jarrera egokia zuten gomendatutakoa kontuan hartuta: egiaztatu zen eskuak garbitzen zituztela elikagaiak prestatzen hasi aurretik (% 86) eta haragi, hegazti edo arrain gordina manipulatu ...
EFSAk laguntzen egitasmo berri bat abiarazi du EBren Elikadura Segurtasunaren arloan Arriskuen Ebaluazioari dagokion gaitasuna areagotzeko.
Egitasmo berri hau “lankidetzako diru-laguntzen” (partnering grants) gisakoa da, eta helburu du estatu kideetako, Norvegiako eta Islandiako bi erakunderen edo gehiagoren artean ezagutzak eta esperientzia transferitzea eta trukatzea.
Hona hemen diru-laguntza berri honen ezaugarriak:• Ez da Elikadura Segurtasunaren gai jakin bati buruzkoa; EFSAren eskumen guztiei dagozkien Arriskuen Ebaluazioko alderdi guztiak hartzen ditu.• EFSAren sorrera-araudiko 36. artikuluko zerrendan dagoen edozein erakundek eska dezake.• Proiektuek bi urte iraun dezakete gehienez ere.• Diru-laguntzaren bitartez, proiektuaren kostuen erdiak finantzatuko dira, gehienez ere 100.000 euro.• Deialdi bakoitzaren gehieneko muga 600.000 eurokoa ...
Apirilaren 7an argitaratu dute DOUE L 94n Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 Araudia (EB), 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa. Horren bidez, hainbat araudi eta zuzentarau aldaratzen dira.
Halaber, araudi berri horrek indargabetu egingo ditu 882/2004 eta 854/2004 araudiak (EE), 2019ko abenduaren 14tik aurrera.Aurreko albisteetan aurreratu dugun bezala, honako hauek dira, besteak beste, araudi honetako berrikuntzak:
Hedatu egin da aurreko araudiaren aplikazio-eremua, estaldura handiagoa emateko Landareen Osasunari, animalien azpiproduktuei buruzko arauei eta iruzurraren aurreikuspenari.
Arau zehatzagoak ezarriko dira dagoeneko estalita ...
2016ko urriaren 28tik 2017ko apirilaren 3ra, honako hauek jakinarazi dira Europan: PHHGaren 1.095 foku etxeko hegaztietan
49 gatibu dauden hegaztietan
1.499 hegazti basatietan Ikusi txostena: “Hegazti-gripearen egoera Eurpan, 2017ko apirilaren 3an” - MAPAMAOIEk martxoaren 13ko txostenean adierazi bezala, Ipar Hemisferioan gero eta handiagoa da neguan hegazti-gripea agertzeko arriskua.
2016 eta 2017an, arrisku horren eraginez, H5N8 kasu ugari agertu dira Europan, eta H5N6 kasu ugari, berriz, Asian.
Urtaroaren araberako gorabeherak badaude ere, urte osoan zehar dago arriskua, birusa hegaztietan egonkortu baita eta bertan mantentzen baita.
Hala ere, azpimarratu beharra dago hegazti-gripearen andui zoonotikoak direla osasun publikoarentzat arriskutsuenak; andui horiek endemiko bilakatu dira Txinan (H7N9) eta Afrika zein Asiako ...
EFSAk 2015eko analisiei buruz emandako datuen arabera, 84.341 laginetatik aztertutako elikagaien % 97,2k legezko mugak betetzen zituzten (% 53,3an ez zen inolako hondakinik detektatu).
Brokolia izan zen LMR gehienetan gainditu zuen jakia (laginen % 3,4). 2015ean aztertutako prozesatu gabeko landare-produktuetan, LMR alde handienarekin gainditu zuen elikagaia brokolia izan zen (laginen % 3,4), eta ondoren mahaiko mahatsak (% 1,7), piper gozoak (% 0,8), lekarik gabeko ilarrak (% 0,6), garia (% 0,6), alberjiniak (% 0,4) eta banana (% 0,3). LMRak gainditzen zituzten produktuak aurkitu ziren landare-produktu prozesatuetan (oliba-olioan eta laranja-zukuan), baita arrautzetan ere. Hauek izan ziren askotariko hondakinak zituzten laginen ehuneko handiena zuten elikagaiak: banana (% 58,4), mahaiko mahatsa (% 58,3) eta piper gozoa (% 24,4).Sarrien aurkitutako pestizidak hauek izan ...
Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako 2011-2016ko Planaren Emaitzak Zabaltzeko IV. Jardunaldia balio-kate osoa ordezkatzen duten erakundeei eta ikerketa zentro nahiz administrazio publikoei begira antolatu da, eta elikagaien segurtasunaren alorreko 114 adituk parte hartu dute, EAEn kontsumituriko elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak saihestu, murriztu eta kontrolatzeko 2016an egin diren ikerketa-proiektuek zer-nolako emaitzak izan dituzten jakiteko.Gainera, IV. jardunaldi honekin batera, aldi bat itxi eta beste bat hasi da: hain zuzen ere, elikagaien segurtasunaren kontzeptua zabaldu egin da, eta barne hartu ditu nekazaritzako elikagaien kate osoko iraunkortasuna, batetik, eta nutrizio-arriskuei aurrea hartzeko elikadura osasungarria, bestetik.Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako 2011-2016ko Planaren ebaluazioa ...
Substantzia eta Nahaste Kimikoen Europako Agentziaren (ECHA) Arriskuak Ebaluatzeko Batzordeak (RAC) erabaki du glifosatoaren egungo sailkapen bateratuari eustea, hau da, begietan kalte larriak eragiten dituen eta uretarako bizitzarako toxikoa den substantziatzat jotzea.
RACek glifosatoa zenbateraino den arriskutsua ebaluatu zuen, sailkapenari, etiketei eta ontziei (CLP) buruzko araudiaren irizpideei jarraituz. Batzordeak ondorioztatu zuen gaur egungo froga zientifikoak ikusita bidezkoak direla CLP araudian glifosatoari ematen zaizkion sailkapen hauek: Begietako kaltea (1); H318 (kalte larriak eragiten ditu begietan)
Uretako kronikoa (2); H411 (toxikoa da uretako organismoentzat, eta ondorio kaltegarri iraunkorrak ditu) Era berean, RACek ondorioztatu zuen egungo froga zientifikoek ez zituztela betetzen ez glifosatoa xede-organoetarako toxikotasun espezifikoaren arabera ...
EFSAk proiektuen lizitazioak argitaratu ditu, eskatzaile guztientzat, deialdiko zehaztasunei jarraikiz. Beraz, argitaratutako lizitazioaren gaian know-how duen edozein erakundek aurkez dezake bere proiektu-eskaintza.
EFSAk interesa duten eskatzaile guztiei gomendatzen die arretaz irakur ditzatela gida eta lizitazioko agiri guztiak, eskaintza aurkeztu aurretik.
Aurrekusitako 2017garren deildiko zerrenda 17/04/03
Eskaintzaren deialdiak - eguneratuta 17/04/03
Oinarrizko gisa eskatzaileentzat- eguneratuta 16/02/28
...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.