Fish Choice tresna digital interaktibo berriari esker, kontsumitzaileek eta profesionalek arrainen eta itsaskien kontsumoak dakartzan onurak eta arriskuak ebaluatu ahal izango dituzte.
Universitat Rovira i Virgili-ko (Espainia), Ganteko Unibertsitateko (Belgika) eta Itsasoaren eta Ingurugiroaren Portugalgo Institutuko ikertzaileek diseinatu dute tresna, EBko 7. Esparru Programako ECsafeSEAFOOD proiektuaren emaitza gisa.
Proiektuaren helburu nagusietako bat izan zen ebaluatzea elikagai horiek kontsumitzeak kutsatzaile kimikoen ingestarekin lotutako zer arrisku eragiten dizkion giza osasunari, kontsumo horren beraren askotariko onurak aintzat hartuta.
Aurkitutako arriskuen artean daude, besteak beste, artsenikoa, merkurioa, sugar-atzeratzaileak, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak (HAP), disruptore endokrinoak, etab. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakartzan onuren artean dago, ordea, aberatsak direla honako ...
Sevillako eta Santiago de Chileko unibertsitateetako zientzialariek Estatu Batuetan eta Europar Batasunean 2004-2012 denboraldian fruta eta barazki freskoak kontsumitzearekin lotuta agertutako infekzioak aztertu dituzte. Datuak CDC eta EFSAren iturrietatik atera dituzte, hurrenez hurren. Azterlanak honako hauek identifikatzea izan du helburu: agerraldi horiek eragin dituzten patogenoak, kutsadura-mekanismoak eta infekzioa eragin duten elikagai freskoak.
AEBetan zein EBn gero eta fruta eta barazki gehiago kontsumitzen dira, elikadura osasungarria izateko gomendioei jarraikiz. Hala ere, ikusi da elikagai fresko horiek oraindik ere gaixotasunak transmititzen dituztela maiz, urtero jakinarazten diren gaixotasun-agerraldien kopurua kontuan hartuta, eta ez dirudi kopuru horrek behera egiteko joera garbirik duenik. Norobirusa (NoV)
Norobirusak eragiten du ...
178/2002 Araudiaren 36. artikuluari jarraikiz (araudi horrek elikagaien legeriari buruzko printzipioak eta baldintza orokorrak ezartzen ditu, EFSA sortzen du eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen ditu), EFSAk Europako erakunde eskudunen zerrenda bat du eskura, laguntza teknikoa eta zientifikoa eman diezaioten zientzia-iritziak osatzeko datuak bildu eta aurretiko lanak egin behar dituenerako.2008az geroztik, ELIKA sartu zenetik, beste bi euskal erakunde daude zerrenda horretan: NEIKER eta UPV/EHU. Neiker 2013an sartu zen zerrendan, eta UPV/EHU, berriz, 2014an.Alde batetik, EFSAk deialdi itxiak egiten dizkie 36. artikuluko zerrendako kideei, Elikagaien Segurtasunaren arloko ekintza-eremu jakin batzuetako proiektuak sortzeko eta finantzatzeko. Bestalde, proiektuak lizitatzeko deialdi irekiak ateratzen ditu, ...
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) argitaratu berri du antibiotikoekiko erresistenteak diren patogeno esanguratsuenen zerrenda (antibiotiko berri eta eraginkorrak behar-beharrezkoak dituztenena). Hamar irizpide hartu dituzte kontuan lehentasunak ezartzeko: guztizko hilkortasuna; osasun-administrazioei eragiten dieten zama; erresistentziekiko prebalentzia; azken 10 urteetako joera; transmititzeko gaitasuna; bakterioak ospitaleetan eta gizartean duen prebalentzia; egungo tratamenduen eraginkortasuna; eta gaur egungo egoera. Zerrendaren helburua da, alde batetik, ikerketarako eta garapenerako egitasmoak sustatzea eta osasun publikoaren eta animalia-osasunaren alorrean dauden beharrekin bateratzea, eta, bestetik, finantzaketa eta pizgarriak bideratzea. Acinetobacter baumannii, antibiotiko karbapenemikoekiko erresistenteak Pseudomonas aeruginosa, antibiotiko karbapenemikoekiko erresistenteak Enterobakterioak, karbapenemikoekiko erresistenteak / 3. belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteakEnterococcus faecium, bankomizinarekiko erresistenteak Staphylococcus aureus, metizilinarekiko erresistenteak / tarteko erresistentzia ...
ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2015. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza:
Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Patogenoa
Jakinarazpen kopurua Campylobacter
9.562 Salmonella ez tifoidea
5.215 Rotavirus
4.288 Giardia lamblia
777 Enterovirus
341 Yersinia enterocolitica
345 Listeria monocytogenes
138 Coxiella burnetii
98 Borrelia burgdorferi
26 Salmonella typhi eta paratyphi
41 Escherichia coli berotoxigenikoa
21 Ricketsia conorii
13 Leptospira spp.
5 Toxoplasma gondii
0 Mendebaldeko Niloaren birusa
0 ...
Gaur egun, ez dago untxien ekoizpena (hazkuntza eta gizentzea) arautzen duen eta untxien ongizate-baldintzak bermatzen dituen legeria espezifikorik.Abeletxeetako untxiei aplikatu beharreko baldintzak abere-ustiategietako animalien babesari buruzko Europako Kontseiluaren 58/1998 Zuzentarauan jasotakoak dira. Baldintza horiek orokorrak dira abere-espezie guztientzat. Beste espezie batzuek, ordea, araudi espezifikoa dute, hala nola oilo erruleek, gizentzeko oilaskoek, txerriek eta hazkuntzarako txahalek.Hain zuzen ere, untxien ongizaterako baldintza espezifikoak garatze aldera, Europako Parlamentuak hau eskatu die Europako Kontseilu eta Batzordeari:Hainbat neurri jasoko dituen ibilbide-orri bat egiteko, neurriok ordena kronologikoan jarrita; gutxienez, hau barne hartu beharko du:Jardunbide onak eta animalien ongizaterako arauak ezarriko dituzten gidalerroak.Untxien osasunari, ongizateari eta ostatu-baldintzei ...
Joan den asteazkenean, otsailak 22, Algeteko Albaritza Laborategi Zentralak, Madrilen, baieztatu zuen H5N8 motako hegazti-gripearen foku bat agertu zela gizentzeko ahateak hezteko aire zabaleko abeletxe batean, Gironako San Gregorio udalerrian. Gizentzeko ahateak hazteko ustiategi hori sei nabetan banatuta dago, aire zabaleko parkeekin, eta adin desberdinetako 17.800 ahate inguruko errolda du. Ustiategian gaitza agertu dela berretsi ondoren, 445/2007 Errege Dekretuak ezartzen dituen neurri hauek hartu dira: Ustiategia berehala geldiarazi da fokuaren susmoa agertu zenetik, eta erroldak eta azterketa klinikoa egin eta laginak hartu dira epidemiologikoki lotuta dauden ustiategi guztietan. Laginak laborategietan ikertzen ari dira gaur-gaurkoz. Inkesta epidemiologikoa egin da, fokua nondik ...
EFSAk eta ECDCk bakterio zoonotiko jakin batzuen antibiotikoen aurkako erresistentziei buruzko urteko txostena argitaratu dute; bakterio horiek dira Salmonella, Campylobacter eta Escherichia coli. Honako hauek izan dira azterlanaren ondorio nagusiak:
Gizentzeko txerrietan eta urtebete baino gutxiagoko txahaletan hartutako Salmonella eta E. coli laginetan, kasu askotan ikusi ziren anpizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentziak. Aldiz, ez ziren hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzien kasu asko agertu.
Lehen aldiz aztertu da espektro zabaleko betalaktamasa/AmpC/karbapenemasarekiko erresistentzia Salmonella eta E. coli bakterioetan, honako kasu hauetan: 1) Salmonella gizakietan, 2) Txerri- eta txahal-haragian, 3) Gizentzeko txerrietan eta txahaletan. Erresistentzia mota horretan aldakortasun handia ikusi zen estatu kideen artean, eta E. coli ...
Birusaren egoera Europan2016ko urriaren 28tik 2017ko otsailaren 20ra bitartean, Patogenotasun Handiko Hegazti Gripearen 1.791 foku jakinarazi dira ofizialki Europan:972 hegazti basatietan.781 etxeko hegaztietan (ekoizpenerako hegaztiak).38 gatibu dauden hegaztietan (zooak, etab.).Foku horiek herrialde hauei eragin diete nagusiki: Hungaria, Alemania, Frantzia, Suitza, Bulgaria, Holanda, Danimarka, Polonia, Suedia, Erresuma Batua eta Errumania. Espainian, foku bat detektatu zen 2017ko urtarrilean, Palentzian, eta orain bigarrena, Katalunian. Bi fokuak hegazti basatietan detektatu dira.Europako Batzordeak IAAParen H5N8 birusaren fokuen egoeraren mapa eguneratu bat argitaratzen du aldian-aldian (17/02/15). Europako Batzordearen arabera, H5N8 birus honek lotura du 2014. eta 2015. urteetan eskortako hegaztien artean hainbat agerraldi izan zituen IAAParen ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.