Bilaketa emaitza:

Arrain eta itsaskien elikagai-segurtasunari buruzko gidak – ECsafeSEAFOOD 2017

Europako ECsafeSEAFOOD proiektuaren harira, hiru gida kaleratu dituzte arrantza-produktuen elikagai-segurtasunean interesa duten hiru alderdi nagusiak aintzat hartuta: arrantzaren sektorea eta industria; kontsumitzaileak; eta arduradun politikoak eta arriskuen kudeatzaileak. ECsafeSEAFOOD proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, arrantza-produktuak kontsumitzeak zer-nolako arriskuak dituen aztertzea eta arriskuok gutxitzeko moduak finkatzea. Hiru gidek barne hartzen dituzte, betiere hiru alderdi interesdunen ikuspegian oinarrituta, itsas produktuak jatearekin lotutako onurak eta arriskuak, batetik, eta arrain eta itsaskietatik kutsatzeko arriskuak murrizten laguntzeko gomendioak, bestetik. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Konposatu kimiko perfluoratuen arriskuaren ebaluazioa – FSANZ 2017

Australia eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) ikerlan bat egin du, ikusteko ea zenbatekoak diren eguneko ingesta onargarriaren (EIO) balioak kutsatzaile kimiko perfluoroalkilatuen (PFAS) eraginpean egon daitezkeen pertsonentzat. Konposatuok 50eko hamarkadaz geroztik erabili izan dira industriako prozesuetan, etxeko ohiko produktuetan eta suteen kontrako apar-mota batzuetan. 2016ko ekainean, Australiako Gobernuko Osasun Sailak edateko eta jolas-erabilerarako uraren erreferentziazko balioak berrikusi zituen, eta EFSA Europako Elikagai Segurtasunaren Agintaritzaren gidan oinarritutako behin-behineko balio batzuk gomendatu. EIO Horren harira, FSANZek dietaren bitartez kutsatzaile horiekiko zenbateko arriskua eta esposizioa egon daitekeen aztertu du, eta EIOren beste balio batzuk ezarri ditu, 2016an ezarritako behin-behinekoak baino apalagoak: ·         Sulfonato perfluorooktanoa (PFOS): ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Elikagaien Segurtasunari buruzko pertzepzioa Erresuma Batuan – FSA 2017

FSAk laugarren “Food & You” inkestaren emaitzak argitaratu ditu. Inkesta bi urtean behin egiten da, eta helburu du aztertzea, alde batetik, Erresuma Batuko kontsumitzaileek nola jokatzen duten eta zenbaterainoko ezagutza duten elikagaiak erostean, biltegiratzean, prestatzean eta kontsumitzean, eta, bestetik, zein diren haien Elikadura Segurtasunari eragiten dioten faktoreak. Azterlana 2016ko maiatzetik eta irailera bitartean egin zen, eta Ingalaterrako, Galesko eta Ipar Irlandako 16 urtetik gorako 3.118 kontsumitzaileren iritziak jaso zituen.   Emaitzak: Inkestan parte hartu zuten pertsonen artean, hamarretik zortzik baino gehiagok higiene-jarrera egokia zuten gomendatutakoa kontuan hartuta: egiaztatu zen eskuak garbitzen zituztela elikagaiak prestatzen hasi aurretik (% 86) eta haragi, hegazti edo arrain gordina manipulatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Egitasmo berria, Arriskuen Ebaluazioaren gaitasuna areagotzekoa – EFSA 2017

EFSAk laguntzen egitasmo berri bat abiarazi du EBren Elikadura Segurtasunaren arloan Arriskuen Ebaluazioari dagokion gaitasuna areagotzeko. Egitasmo berri hau “lankidetzako diru-laguntzen” (partnering grants) gisakoa da, eta helburu du estatu kideetako, Norvegiako eta Islandiako bi erakunderen edo gehiagoren artean ezagutzak eta esperientzia transferitzea eta trukatzea. Hona hemen diru-laguntza berri honen ezaugarriak:•    Ez da Elikadura Segurtasunaren gai jakin bati buruzkoa; EFSAren eskumen guztiei dagozkien Arriskuen Ebaluazioko alderdi guztiak hartzen ditu.•    EFSAren sorrera-araudiko 36. artikuluko zerrendan dagoen edozein erakundek eska dezake.•    Proiektuek bi urte iraun dezakete gehienez ere.•    Diru-laguntzaren bitartez, proiektuaren kostuen erdiak finantzatuko dira, gehienez ere 100.000 euro.•    Deialdi bakoitzaren gehieneko muga 600.000 eurokoa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Kontrol ofizialei buruzko europar araudia argitaratu dute 17/04/19

Apirilaren 7an argitaratu dute DOUE L 94n Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 Araudia (EB), 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa. Horren bidez, hainbat araudi eta zuzentarau aldaratzen dira. Halaber, araudi berri horrek indargabetu egingo ditu 882/2004 eta 854/2004 araudiak (EE), 2019ko abenduaren 14tik aurrera.Aurreko albisteetan aurreratu dugun bezala, honako hauek dira, besteak beste, araudi honetako berrikuntzak:   Hedatu egin da aurreko araudiaren aplikazio-eremua, estaldura handiagoa emateko Landareen Osasunari, animalien azpiproduktuei buruzko arauei eta iruzurraren aurreikuspenari. Arau zehatzagoak ezarriko dira dagoeneko estalita ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

H5N5 eta H5N8 motako PHHGaren egoera Europan 17/04/19

2016ko urriaren 28tik 2017ko apirilaren 3ra, honako hauek jakinarazi dira Europan: PHHGaren 1.095 foku etxeko hegaztietan 49 gatibu dauden hegaztietan 1.499 hegazti basatietan Ikusi txostena: “Hegazti-gripearen egoera Eurpan, 2017ko apirilaren 3an” - MAPAMAOIEk martxoaren 13ko txostenean adierazi bezala, Ipar Hemisferioan gero eta handiagoa da neguan hegazti-gripea agertzeko arriskua. 2016 eta 2017an, arrisku horren eraginez, H5N8 kasu ugari agertu dira Europan, eta H5N6 kasu ugari, berriz, Asian. Urtaroaren araberako gorabeherak badaude ere, urte osoan zehar dago arriskua, birusa hegaztietan egonkortu baita eta bertan mantentzen baita. Hala ere, azpimarratu beharra dago hegazti-gripearen andui zoonotikoak direla osasun publikoarentzat arriskutsuenak; andui horiek endemiko bilakatu dira Txinan (H7N9) eta Afrika zein Asiako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Aztertutako elikagiaen % 97,2k ez daukate pestiziden hondakinik edo hondakin gehieneko mugaren azpitik daude

EFSAk 2015eko analisiei buruz emandako datuen arabera, 84.341 laginetatik aztertutako elikagaien % 97,2k legezko mugak betetzen zituzten (% 53,3an ez zen inolako hondakinik detektatu). Brokolia izan zen LMR gehienetan gainditu zuen jakia (laginen % 3,4). 2015ean aztertutako prozesatu gabeko landare-produktuetan, LMR alde handienarekin gainditu zuen elikagaia brokolia izan zen (laginen % 3,4), eta ondoren mahaiko mahatsak (% 1,7), piper gozoak (% 0,8), lekarik gabeko ilarrak (% 0,6), garia (% 0,6), alberjiniak (% 0,4) eta banana (% 0,3). LMRak gainditzen zituzten produktuak aurkitu ziren landare-produktu prozesatuetan (oliba-olioan eta laranja-zukuan), baita arrautzetan ere. Hauek izan ziren askotariko hondakinak zituzten laginen ehuneko handiena zuten elikagaiak: banana (% 58,4), mahaiko mahatsa (% 58,3) eta piper gozoa (% 24,4).Sarrien aurkitutako pestizidak hauek izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadin elikagaien segurtasuna areagotzeko ikerketaren aldeko bultzada – EJ/ELIKA

Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako 2011-2016ko Planaren Emaitzak Zabaltzeko IV. Jardunaldia balio-kate osoa ordezkatzen duten erakundeei eta ikerketa zentro nahiz administrazio publikoei begira antolatu da, eta elikagaien segurtasunaren alorreko 114 adituk parte hartu dute, EAEn kontsumituriko elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak saihestu, murriztu eta kontrolatzeko 2016an egin diren ikerketa-proiektuek zer-nolako emaitzak izan dituzten jakiteko.Gainera, IV. jardunaldi honekin batera, aldi bat itxi eta beste bat hasi da: hain zuzen ere, elikagaien segurtasunaren kontzeptua zabaldu egin da, eta barne hartu ditu nekazaritzako elikagaien kate osoko iraunkortasuna, batetik, eta nutrizio-arriskuei aurrea hartzeko elikadura osasungarria, bestetik.Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako 2011-2016ko Planaren ebaluazioa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

ECHAk ez du kartzinogenotzat sailkatu glifosatoa 17/04/05

Substantzia eta Nahaste Kimikoen Europako Agentziaren (ECHA) Arriskuak Ebaluatzeko Batzordeak (RAC) erabaki du glifosatoaren egungo sailkapen bateratuari eustea, hau da, begietan kalte larriak eragiten dituen eta uretarako bizitzarako toxikoa den substantziatzat jotzea. RACek glifosatoa zenbateraino den arriskutsua ebaluatu zuen, sailkapenari, etiketei eta ontziei (CLP) buruzko araudiaren irizpideei jarraituz. Batzordeak ondorioztatu zuen gaur egungo froga zientifikoak ikusita bidezkoak direla CLP araudian glifosatoari ematen zaizkion sailkapen hauek: Begietako kaltea (1); H318 (kalte larriak eragiten ditu begietan) Uretako kronikoa (2); H411 (toxikoa da uretako organismoentzat, eta ondorio kaltegarri iraunkorrak ditu) Era berean, RACek ondorioztatu zuen egungo froga zientifikoek ez zituztela betetzen ez glifosatoa xede-organoetarako toxikotasun espezifikoaren arabera ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EFSA DEIALDIAK – 2017 (lizitazioak) – eguneratuta 17/04/03

EFSAk proiektuen lizitazioak argitaratu ditu, eskatzaile guztientzat, deialdiko zehaztasunei jarraikiz. Beraz, argitaratutako lizitazioaren gaian know-how duen edozein erakundek aurkez dezake bere proiektu-eskaintza. EFSAk interesa duten eskatzaile guztiei gomendatzen die arretaz irakur ditzatela gida eta lizitazioko agiri guztiak, eskaintza aurkeztu aurretik.   Aurrekusitako 2017garren deildiko zerrenda 17/04/03 Eskaintzaren deialdiak - eguneratuta 17/04/03 Oinarrizko gisa eskatzaileentzat- eguneratuta 16/02/28       ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago