Bilaketa emaitza:

FISH CHOICE: arrainen eta itsaskien onurak eta arriskuak ebaluatzeko zure kalkulagailu pertsonala

Fish Choice tresna digital interaktibo berriari esker, kontsumitzaileek eta profesionalek arrainen eta itsaskien kontsumoak dakartzan onurak eta arriskuak ebaluatu ahal izango dituzte. Universitat Rovira i Virgili-ko (Espainia), Ganteko Unibertsitateko (Belgika) eta Itsasoaren eta Ingurugiroaren Portugalgo Institutuko ikertzaileek diseinatu dute tresna, EBko 7. Esparru Programako ECsafeSEAFOOD proiektuaren emaitza gisa. Proiektuaren helburu nagusietako bat izan zen ebaluatzea elikagai horiek kontsumitzeak kutsatzaile kimikoen ingestarekin lotutako zer arrisku eragiten dizkion giza osasunari, kontsumo horren beraren askotariko onurak aintzat hartuta. Aurkitutako arriskuen artean daude, besteak beste, artsenikoa, merkurioa, sugar-atzeratzaileak, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak (HAP), disruptore endokrinoak, etab. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakartzan onuren artean dago, ordea, aberatsak direla honako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fruta eta barazki freskoak kontsumitzeagatiko elikadura-infekzioak

Sevillako eta Santiago de Chileko unibertsitateetako zientzialariek Estatu Batuetan eta Europar Batasunean 2004-2012 denboraldian fruta eta barazki freskoak kontsumitzearekin lotuta agertutako infekzioak aztertu dituzte. Datuak CDC eta EFSAren iturrietatik atera dituzte, hurrenez hurren. Azterlanak honako hauek identifikatzea izan du helburu: agerraldi horiek eragin dituzten patogenoak, kutsadura-mekanismoak eta infekzioa eragin duten elikagai freskoak. AEBetan zein EBn gero eta fruta eta barazki gehiago kontsumitzen dira, elikadura osasungarria izateko gomendioei jarraikiz. Hala ere, ikusi da elikagai fresko horiek oraindik ere gaixotasunak transmititzen dituztela maiz, urtero jakinarazten diren gaixotasun-agerraldien kopurua kontuan hartuta, eta ez dirudi kopuru horrek behera egiteko joera garbirik duenik. Norobirusa (NoV) Norobirusak eragiten du ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAk Europako lankidetza zientifikorako hurrengo deialdiak argitaratu ditu 17/03/07

178/2002 Araudiaren 36. artikuluari jarraikiz (araudi horrek elikagaien legeriari buruzko printzipioak eta baldintza orokorrak ezartzen ditu, EFSA sortzen du eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen ditu), EFSAk Europako erakunde eskudunen zerrenda bat du eskura, laguntza teknikoa eta zientifikoa eman diezaioten zientzia-iritziak osatzeko datuak bildu eta aurretiko lanak egin behar dituenerako.2008az geroztik, ELIKA sartu zenetik, beste bi euskal erakunde daude zerrenda horretan: NEIKER eta UPV/EHU. Neiker 2013an sartu zen zerrendan, eta UPV/EHU, berriz, 2014an.Alde batetik, EFSAk deialdi itxiak egiten dizkie 36. artikuluko zerrendako kideei, Elikagaien Segurtasunaren arloko ekintza-eremu jakin batzuetako proiektuak sortzeko eta finantzatzeko. Bestalde, proiektuak lizitatzeko deialdi irekiak ateratzen ditu, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

OMSren arabera esanguratsuenak diren bakterio erresistenteen zerrenda

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) argitaratu berri du antibiotikoekiko erresistenteak diren patogeno esanguratsuenen zerrenda (antibiotiko berri eta eraginkorrak behar-beharrezkoak dituztenena).   Hamar irizpide hartu dituzte kontuan lehentasunak ezartzeko: guztizko hilkortasuna; osasun-administrazioei eragiten dieten zama; erresistentziekiko prebalentzia; azken 10 urteetako joera; transmititzeko gaitasuna; bakterioak ospitaleetan eta gizartean duen prebalentzia; egungo tratamenduen eraginkortasuna; eta gaur egungo egoera.   Zerrendaren helburua da, alde batetik, ikerketarako eta garapenerako egitasmoak sustatzea eta osasun publikoaren eta animalia-osasunaren alorrean dauden beharrekin bateratzea, eta, bestetik, finantzaketa eta pizgarriak bideratzea. Acinetobacter baumannii, antibiotiko karbapenemikoekiko erresistenteak Pseudomonas aeruginosa, antibiotiko karbapenemikoekiko erresistenteak Enterobakterioak, karbapenemikoekiko erresistenteak / 3. belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteakEnterococcus faecium, bankomizinarekiko erresistenteak Staphylococcus aureus, metizilinarekiko erresistenteak / tarteko erresistentzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2015ko urteko txostena

ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2015. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza: Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Patogenoa Jakinarazpen kopurua Campylobacter 9.562 Salmonella ez tifoidea 5.215 Rotavirus 4.288 Giardia lamblia 777 Enterovirus 341 Yersinia enterocolitica 345 Listeria monocytogenes 138 Coxiella burnetii 98 Borrelia burgdorferi 26 Salmonella typhi eta paratyphi 41 Escherichia coli berotoxigenikoa 21 Ricketsia conorii 13 Leptospira spp. 5 Toxoplasma gondii 0 Mendebaldeko Niloaren birusa 0 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batzordeko 2017rako ikuskaritzen egutegia

2016-2020ko Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionalaren (PNCOCA) barruan, AECOSANek Europako Batzordeko “Osasun- eta elikadura-ikuskaritzak eta -analisiak (HFAA)” unitateak 2017an egin beharreko kontrol-ikuskaritzen zerrenda argitaratu du.   Programatutako 9 kontroletako 3 nabarmenduko ditugu: Animalia-jatorriko elikagaiak – Arrainak – Fact-Finding Mission arrantzako produktuen etiketak. DATAK: 2017/01/23-2017/02/03   Sektore artekoa – Establezimendu txikietako malgutasuna eta salbuespenak. DATAK: 2017/09/18 – 2017/09/29   Animalien Osasuna – Hegazti-gripea – Fact-Finding Mission. DATAK: 2017/03/27 –2017/03/31 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europa abeletxeetako untxien ongizatea nola arautu aztertzen ari da 17/02/27

Gaur egun, ez dago untxien ekoizpena (hazkuntza eta gizentzea) arautzen duen eta untxien ongizate-baldintzak bermatzen dituen legeria espezifikorik.Abeletxeetako untxiei aplikatu beharreko baldintzak abere-ustiategietako animalien babesari buruzko Europako Kontseiluaren 58/1998 Zuzentarauan jasotakoak dira. Baldintza horiek orokorrak dira abere-espezie guztientzat. Beste espezie batzuek, ordea, araudi espezifikoa dute, hala nola oilo erruleek, gizentzeko oilaskoek, txerriek eta hazkuntzarako txahalek.Hain zuzen ere, untxien ongizaterako baldintza espezifikoak garatze aldera, Europako Parlamentuak hau eskatu die Europako Kontseilu eta Batzordeari:Hainbat neurri jasoko dituen ibilbide-orri bat egiteko, neurriok ordena kronologikoan jarrita; gutxienez, hau barne hartu beharko du:Jardunbide onak eta animalien ongizaterako arauak ezarriko dituzten gidalerroak.Untxien osasunari, ongizateari eta ostatu-baldintzei ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

7. Eguneratzea – H5N8 lehenengo kausa Kalatuniako ustiategi batean 17/02/24

Joan den asteazkenean, otsailak 22, Algeteko Albaritza Laborategi Zentralak, Madrilen, baieztatu zuen H5N8 motako hegazti-gripearen foku bat agertu zela gizentzeko ahateak hezteko aire zabaleko abeletxe batean, Gironako San Gregorio udalerrian. Gizentzeko ahateak hazteko ustiategi hori sei nabetan banatuta dago, aire zabaleko parkeekin, eta adin desberdinetako 17.800 ahate inguruko errolda du. Ustiategian gaitza agertu dela berretsi ondoren, 445/2007 Errege Dekretuak ezartzen dituen neurri hauek hartu dira: Ustiategia berehala geldiarazi da fokuaren susmoa agertu zenetik, eta erroldak eta azterketa klinikoa egin eta laginak hartu dira epidemiologikoki lotuta dauden ustiategi guztietan. Laginak laborategietan ikertzen ari dira gaur-gaurkoz. Inkesta epidemiologikoa egin da, fokua nondik ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Antibiotikoen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan, 2015

EFSAk eta ECDCk bakterio zoonotiko jakin batzuen antibiotikoen aurkako erresistentziei buruzko urteko txostena argitaratu dute; bakterio horiek dira Salmonella, Campylobacter eta Escherichia coli.   Honako hauek izan dira azterlanaren ondorio nagusiak: Gizentzeko txerrietan eta urtebete baino gutxiagoko txahaletan hartutako Salmonella eta E. coli laginetan, kasu askotan ikusi ziren anpizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentziak. Aldiz, ez ziren hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzien kasu asko agertu. Lehen aldiz aztertu da espektro zabaleko betalaktamasa/AmpC/karbapenemasarekiko erresistentzia Salmonella eta E. coli bakterioetan, honako kasu hauetan: 1) Salmonella gizakietan, 2) Txerri- eta txahal-haragian, 3) Gizentzeko txerrietan eta txahaletan. Erresistentzia mota horretan aldakortasun handia ikusi zen estatu kideen artean, eta E. coli ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

6 Eguneratzea – Frantzian neurriak indartzea 17/02/22

Birusaren egoera Europan2016ko urriaren 28tik 2017ko otsailaren 20ra bitartean, Patogenotasun Handiko Hegazti Gripearen 1.791 foku jakinarazi dira ofizialki Europan:972 hegazti basatietan.781 etxeko hegaztietan (ekoizpenerako hegaztiak).38 gatibu dauden hegaztietan (zooak, etab.).Foku horiek herrialde hauei eragin diete nagusiki: Hungaria, Alemania, Frantzia, Suitza, Bulgaria, Holanda, Danimarka, Polonia, Suedia, Erresuma Batua eta Errumania. Espainian, foku bat detektatu zen 2017ko urtarrilean, Palentzian, eta orain bigarrena, Katalunian. Bi fokuak hegazti basatietan detektatu dira.Europako Batzordeak IAAParen H5N8 birusaren fokuen egoeraren mapa eguneratu bat argitaratzen du aldian-aldian (17/02/15). Europako Batzordearen arabera, H5N8 birus honek lotura du 2014. eta 2015. urteetan eskortako hegaztien artean hainbat agerraldi izan zituen IAAParen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago