Bilaketa emaitza:

Ikerketaren arloko lehentasunak, H2020 programarako- EFSA 2017

EFSAren Estrategia Zientifikoari dagokionez, jarduerarik garrantzitsuenetariko bat ikerketaren arloko lehentasunak zehaztea eta lehentasun horiek Europako Batzordeari helaraztea da, hark H2020 programaren “gizarte-erronketan” txerta ditzan. EFSAk Zientzia Batzordeko Kontsulta Foroari eta EFSAren zientzialarien taldeei galdetu die, batzordeari jarduera horretan laguntzeko.Argitaratu berri den txosten teknikoak jarduera horren emaitzak laburbiltzen ditu, eta honako bost ikerketa gai hauei ematen die lehentasuna elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan:Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikagaietan.Erleen osasuna.Elikagaien bidez transmititutako birusak.Arriskuak balioesteko metodologiak.Europa osorako sistema integral bat garatzea, Elikagaien Segurtasunari buruzko datuak biltzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta jakinarazteko hodeia oinarri hartuta.Lehentasuna duten bost arlo horietara iristeko, honako hauei buruzko 60 proposamen hartu ziren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Antibiotikoen aurkako erresistentzia Europan: EFSA/ECDC 2015 txosten bateratua

EFSAk eta ECDCk 2015eko mikrobioen aurkako erresistentziari buruzko urteko txostena argitaratu dute. Hona hemen ikerlanaren ondorio nagusiak:Oro har, esan liteke erresistentzia pixkanaka handitzen dela iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera goazen heinean. Desberdintasun horiek honako hauekin daude lotuta, ziur asko: mikrobioen aurkako erresistentzien preskripzio-irizpideak, infekzioen profilaxia eta tratamendua eta haren erabilera osasun-laguntzan.Txostenak nabarmendu du bakterio hauen egoera bereziki kezkagarria dela, duten prebalentzia altuagatik; gainera, kasu batzuetan areagotzen ari da prebalentzia. Azken lau urteotan, nabarmen areagotu da Europan hirugarren belaunaldiko zefalosporinen aurkako erresistentzia E. coli eta K. pneumoniae bakterioetan. Hirugarren belaunaldiko zefalosporinen aurkako erresistentzia horrek fluorokinolonen eta aminoglukosidoen aurkako erresistentzia dakar askotan. Askotariko erresistentzia horrek ere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

5 Eguneratzea – H5N8 IAAP Europan 17/01/23

Europako egoera2016ko urriaren 10etik 2017ko urtarrilaren 16ra, patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusaren 953 foku jakinarazi dira ofizialki Europan:429 hegazti basatietan510 eskortako hegaztietan (ekoitzitakoak)14 gatibu dauden hegaztietan (zooak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren arloan ikertzeko 2018-2020rako lehentasunak – Horizon 2020

Europako Batzordeak (EB) Horizon 2020 programaren 2018-2020ko azken epeari aurre egiteko programazio estrategikoa argitaratu berri du.Joan den urtetik, EBren Programa Batzordeak lanean ari dira 2018-2020rako lan-programak (WP) definitzeko. Programa horiek ikertu beharreko arloak biltzen dituzte hainbat gairi buruzko deialdien bitartez, eta gizarteko erronkak ere bai. Behin betiko lan-programak datorren urrian argitaratzea espero da.Arlo bakoitzeko alderdi interesdunei kontsultak egin eta kide diren estatuekin jorratu beharreko lehentasunak eztabaidatu ondoren, irismen-dokumentuak (“scoping papers”) egin dira. Dokumentu estrategiko horietan bildu dira 17 gaiei dagozkien hurrengo WPetako ikerketaren eta berrikuntzaren arloko lehentasunen ildo nagusiak. Horrez gain, dokumentu orokor bat ere osatu da.Zehazki, Elikagaien segurtasuna, nekazaritza ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Arrantzako eta akuikulturako produktuen kontsumo-ohiturak Europan

Berriki argitaratutako Eurobarometroaren inkesta berri batek agerira ekarri duenez, europarrek nahiko maiz kontsumitzen dituzte arraina eta itsaskiak. Inkestarako landa-lana 2016ko ekainean gauzatu zen. Inkestak, orobat, arrantza-produktuen jatorriari begira zer nahiago den aztertzen du; hauteman denez, gora egin du haztegitik datozen produktuen eta arrantzatutako produktuen artean desberdintasunik egiten ez duen herritarren kopuruak. Azkenik, inkestak agerian uzten du herritarrak arrantzako eta akuikulturako produktuekin datorren informazioaz fio direla, eta informazioa erraz ulertzeko modukoa eta argia dela iruditzen zaiela. Europako herritar gehienek (% 72) gutxienez hilean behin kontsumitzen dituzte arrantzako edo akuikulturako produktuak, eta horietatik % 42k astero kontsumitzen dituzte. Jatetxeetan eta beste elikagai-establezimendu batzuetan, galdetutakoen % ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Osasun Publikoaren eta Adikzioen 2015eko Txostena – Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen 2015eko Txostena kaleratu du. Jarraian, labur azaltzen dira Elikagaien Segurtasunarekin zerikusia duten gaiak. Elikagai-establezimenduak kontrolatzeko programaren helburua da EAEko elikagai-establezimenduak ikuskatzea establezimendu bakoitzaren osasun-arriskuan oinarrituriko maiztasunarekin. Xede horrekin, Osasun Zerbitzuko ikuskatzaileek 8.703 kontrol-bisita egin dituzte denera; bisita horietatik 348 autokontrolerako programak ezartzeko auditoretzak izan dira. Hiltegietako ikuskatze iraunkorrari dagokionez, animalien ongizatearekin eta behien garbitasunarekin, ekidoen garbitasunarekin eta identifikazioarekin eta txerrien identifikazioarekin lotutako gorabeherak aurkitu dira sarriena. Establezimenduetako kontrol ofiziala dela eta, 713 establezimendutan jasotako produktuen 1.633 laginen ikerketa analitikoa egin da. Hauek dira emaitza aipagarrienak: Lagin ez-bateragarriak sorrarazi zituzten patogenoak edo haien toxinak hauek izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: Alternaria toxinen esposizioa landare-jatorriko elikagaietan – EFSA 2017

EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du, Europako biztanleek lau Alternaria toxinaren dietaren bitartez izan dezaketen esposizio kronikoa ebaluatzen duena. Txostenean ondorioztatu da haur txikiek eta dieta begetarianoa duten pertsonek gainerako biztanleek baino esposizio maila handiagoa dutela toxina horiekiko. Alternaria toxinak onddoek sortutako bigarren mailako metabolitoak dira, eta landare-jatorriko elikagaiak kutsa ditzakete; besteak beste, zerealak, oleaginosak, frutak eta barazkiak. Txosten honetan 4.249 laginetako 15.563 emaitza analitiko erabili dira, eta lau Alternaria toxinarekiko esposizioa aztertu da: alternariola (AOH), alternariolaren etermonometilikoa (AME), azido tenuazonikoa (TeA) eta tentoxina (TEN). Aztertutako lau toxinen artean, hauteman da azido tenuazonikoak (TeA) dituela maila altuenak. Hainbat elikagaik dituzte toxina maila altuak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

4 Eguneratzea – Bi hegazti bazati H5N8 IAAP-etarako positiboa eman dute Espainian17/01/12

Algete-ko Laborategi Zentralak hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusaren detekzioa egiaztatu du joan den urtarrilaren 3an hildako ahate bian, Palentzian.MAPAMA-ko Komunikatu baten arabera:Basa hegaztiengako birusaren aurkikuntzak ez du merkataritzarako murrizketarik ekartzen.Ez da ikusten Osasun publikorako arriskurik dagoenik.Beharrezkoa da biosegurtasun-neurriak aplikatzea (MAPAMAren Biosegurtasun-neurrien gaineko Liburuxka)Europako egoera2016ko urriaren 28tik 2017ko urtarrilaren 10era, patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusaren 808 foku jakinarazi dira ofizialki Europan:363 hegazti basatietan432 eskortako hegaztietan (ekoitzitakoak)13 gatibu dauden hegaztietan (zooak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Arrisku Kimikoaren Ebaluazioan Hondakinak Definitzeko Gida

Produktu fitosanitarioen eta haien hondakinen arloko EFSAko Adituen Taldeak substantzia kimikoen arrisku-ebaluazioetan hondakinak nola definitu erakusteko agiri bat kaleratu du. Definizio hori, hain zuzen, plagizida bat erabiltzeak sortzen dituen hondakinak jateak zer-nolako arriskua ekar dezakeen ebaluatzeko erabiliko da. Zehazki, proposatzen da eskura dagoen informazio guztiaren ponderazioa ezartzea, arrisku-ebaluatzaileek kudeatzaileei informazio osatuagoa eman diezaieten metabolito bakoitzaren toxikotasun eta esposizioaren eta izan ditzaketen zalantzen inguruan. Gainera, “potentzia” eta kontsumitzaileentzako “karga toxikologikoa” terminoak definitu dira, eta hondakinaren definizioan zein hondakin‑osagai sartu behar diren erabakitzeko irizpideak ezarri dira.Identifikaturiko metabolitoen inbentario bat osatu eta haiek ebaluatu Toxikotasunaren beste irizpide batzuk ebaluatu: “Toxikotasun orokorra” Konposatu kimikoaren arriskuaren azken definizioa eman: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2015 urteko txostena: zoonosien joera eta iturriak, agente zoonotikoak eta elikagai-jatorriko agerraldiak

EFSAk eta ECDCk 2015ean Europako 32 herrialdetan (28 estatu kide eta Europar Batasunetik kanpoko lau estatu) zoonosien jarraipena egiteko gauzatutako jardueren emaitzak aurkeztu dituzte. Laburbilduz, hauek dira ondorio nagusiak: Campylobakteriosia izan zen gehien jakinarazitako zoonosia, eta baieztatutako giza kasuen goranzko joerak, 2008an hasitakoak, bere horretan jarraitu zuen Europar Batasunean (EB). Elikagaietan, Campylobacterrak presentzia handia izaten jarraitu zuen oilasko-haragian. Giza salmonellosiaren baieztatutako kasuen beheranzko joerak, 2008an hasitakoak, bere horretan jarraitu zuen EBn, baina Salmonella Enteritidis kasuen kopuruak gora egin zuen gizakietan. Estatu kide gehienek bete zituzten eskortako hegaztietan Salmonella murrizteko helburuak. Elikagaietan, haragi txikituan eta hegazti-haragien prestakinetan aurkitutako Salmonella kasu ez onargarrien maila txikia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago