Europako Batzordearen Osasunaren eta Elikagaien Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak Espainian eta, zehazki, Katalunia eta Murtzia autonomia-erkidegoetan, 2016ko irailaren 5etik 16ra bitartean egindako ikuskapenaren behin betiko txostena argitaratu du. Ikuskapen horren helburua zen bakteria zoonotikoek antibiotikoekiko duten erresistentziaren zaintza eta jakinarazpena ebaluatzea elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren zenbait animaliarengan eta zenbait elikagaitan. Txostenaren arabera, oro har, agintari eskudunek esparru egokia ezarri dute antibiotikoekiko erresistentziaren zaintza ofizialerako. Hain zuzen ere, Espainian antibiogramak egiten ziren elikagaietan eta elikagaiak ekoizteko erabiltzen ziren animalietan 2013/652/EB Erabakiaren betekizunak ezarri baino lehenago ere. Horrez gain, gaur egun, Espainian baliabide ugari erabiltzen dira borondatezko saiakerak egiteko erabaki horren aplikazio-alorretik kanpoko beste ...
FAOk elikadura-krisiak prebenitzeko metodo eta tresnen laburpen bat argitaratu du, FCC-EMPRESS ikuspegia oinarri hartuta (Food Chain Crisis - Emergency Prevention System). FCC-EMPRESS sistemaren helburua da animalien gaixotasunak eta landareen izurrien agerraldiak prebenitzea, baita elikadura-segurtasunaren arloko gorabeherak ere, horiek gertatu aurretik. FCC-EMPRESS sistemak diziplina anitzeko ikuspegia sustatzen du, integratua eta lankidetzan oinarritua; horri esker bermatzen du gure elikagaiei loturiko mehatxuei buruzko informazioa elikakatean parte hartzen duten pertsona guztiengana helduko dela (hasi abeletxeetatik eta kontsumitzaileenganaino). Hala, gaixotasunak zabaltzea eta mugetatik zeharkatzea ekiditen da. Argitalpen honek FCC-EMPRESSek hilero argitaratzen dituen 23 informazio-fitxa ditu oinarri, eta gaur egun erabiltzen diren jardunbide egokienetako batzuk jartzen ditu agerian. ...
Britainia Handiko Elikagai Segurtasunaren Agentziak (FSA) 10 jaki-talderen 526 lagin aztertu ditu, 2014 eta 2015ean zenbateko akrilamida- eta furano-mailak izan dituzten ikertzeko, bat eginez Europako Batzordeak elikagaietako akrilamida zaintzeko eta kontrolatzeko egin duen 2010/307 Gomendioarekin. Azterlanaren arabera, bi urte hauetan prozesuko kutsatzaile kimiko bietan aurkitutako mailek ez dute areagotzen giza osasunaren inguruko kezka, eta, hortaz, gomendioak betetzen dituzte. Akrilamida
Alde batetik, FSA agentziak 10 elikagai-talderen 518 lagin aztertu ditu (patata frijituak, ogia, laboreak, gailetak, kafea, haurtxoentzako janari prozesatua eta prozesatu gabea, krispetak, pastelak eta txokolatea), Erresuma Batuko hainbat saltokitan batu ostean. Emaitzek erakusten dutenez, elikagaien 29 lagin gomendaturiko akrilamida-mailaren gainetik daude.
Jaki batek ...
Elikadura-industrian irizpide mikrobiologikoak koherentziaz eta ondo aplikatu ahal izateko, behar-beharrezkoa da lagin mikrobiologikoen ezaugarri matematiko eta estatistikoak ezagutzea. Hori dela eta, Elikagaien Higieneari buruzko Kodexaren Batzordeak (CCFH) arrisku-kudeatzaileentzako gida erraz bat egiteko eskatu zien FAOri eta OMEri. Gida horrek aipatu alderdiak azaldu behar zituen, elikadura-segurtasunaren arloan erabaki egokiak hartu ahal izan ditzaten. Gida horrek elikagaien kalitate mikrobiologikoa ebaluatzeko laginketak ulertzen laguntzen du, eta elikagaietan ageri diren mikroorganismoen banaketa estatistikoari eta elikadura-unitateen arteko aldakortasunari buruzko informazio sinplea ematen du. Bi parametro horiek aintzat hartu behar dira laginketa-planak egiteko eta emaitzak ondo interpretatzeko. Horrez gain, gidak irizpide mikrobiologikoen definizioarekin eta aplikazioarekin loturiko hainbat alderdi ...
ELIKAk parte hartzen duen ERA-Net SusAn sareak, animalia-ekoizpeneko sistema iraunkorren ingurukoak, diruz lagunduko ditu esparru horretako 14 ikerketa-proiektu. Guztira, Europako 23 bazkidek finantzatuko dituzte 14 proiektuak, 16 milioi eurorekin, ERA-Net sareak H2020 programaren bidez jasotzen duen EBren Top-up finantzaketa barne.
Deialdia 2 fasetan egin zen: Lehen fasean, 2016ko martxoan, 74 proposamen aurkeztu ziren.Proposamenek hautatzeko irizpideak betetzen ote zituzten aztertzean (proposamenen % 73 ziren hautagarriak) eta Nazioarteko Ebaluazio Batzorde batek aurre-ebaluazioa egin ostean, 29 proposamen aukeratu ziren bigarren fasera igarotzeko(2016ko iraila).
Bigarren fasean, 29 proposamenen lehentasuna ezartzeko, Nazioarteko Ebaluazio Batzordeak oinarri hartu zituen EBk H2020 proiektuetarako erabili zituen ebaluazio-irizpide berberak (zientzia-bikaintasuna, inpaktu potentziala, kudeaketa ...
ANSES Elikagaien, Ingurumenaren eta Lanaren Osasun Segurtasunerako Frantziako Agentziak biztanleen azukre-ingestioari buruzko txosten bat kaleratu du, eta egunean asko jota guztira 100 gramo azukre jatea gomendatu. Txostenean azpimarratzen da azukrea kontsumitzeak ez dakarrela inolako onurarik baldin eta karbohidratoen beharrak aseta badaude. Aitzitik, azukre gehiegi jateak arriskuak ekar ditzake osasunerako, triglizeridoen eta azido urikoaren maila areagotzen duelako eta gehiegizko pisua edota obesitatea eragiten duelako; horrez gain, azukrearen kontsumoak zeharkako ondorioak ere baditu, hala nola 2 motako diabetesa eta minbizi jakin batzuk. Gaixotasun horiek guztiak gaur egungo osasun publikorako arazotzat jo dira. Azukre gehiegi ez jateko, ANSESek zenbait gomendio proposatu ditu, batik bat azukre ...
ANSES Elikagaien, Ingurumenaren eta Lanaren Osasun Segurtasunerako Frantziako Agentziak biztanleen azukre-ingestioari buruzko txosten bat kaleratu du, eta egunean asko jota guztira 100 gramo azukre jatea gomendatu. Txostenean azpimarratzen da azukrea kontsumitzeak ez dakarrela inolako onurarik baldin eta karbohidratoen beharrak aseta badaude. Aitzitik, azukre gehiegi jateak arriskuak ekar ditzake osasunerako, triglizeridoen eta azido urikoaren maila areagotzen duelako eta gehiegizko pisua edota obesitatea eragiten duelako; horrez gain, azukrearen kontsumoak zeharkako ondorioak ere baditu, hala nola 2 motako diabetesa eta minbizi jakin batzuk. Gaixotasun horiek guztiak gaur egungo osasun publikorako arazotzat jo dira. Azukre gehiegi ez jateko, ANSESek zenbait gomendio proposatu ditu, batik bat azukre ...
EFSAk, duela gutxi, aditu talde batek egindako txosten bat kaleratu du. Zehazki, hau eskatu zitzaien aditu horiei: Azter zezatela zenbateko arriskua dagoen mikrobioen aurkako erresistentzia garatzeko abeletxeetan txekorrak antibiotiko-hondarrak eduki ditzakeen oritzarekin elikatzeagatik. Azter zezatela zenbateko arriskua dagoen mikrobioen aurkako erresistentzia garatzeko, abeletxeetan txekorrak edoskitzaroan antibiotikoarekin tratatutako eta abstinentzia-aldian jetzitako behien esnearekin elikatzeagatik. Proposa zezatela aurrez aipatutako arrazoiengatik mikrobioen aurkako erresistentzia garatzeko arriskua arindu dezaketen aukerak. Antibiotikoak dituen esnea ezin da erabili giza kontsumorako, baina erabil daiteke txekorrak elikatzeko. EBko estatu kideetan ohikoa da esne-behiak tratamenduan egotea antzutze-aldian eta edoskitzaroan. Gehien erabiltzen diren antibiotikoak penizilinak (bakarrik edo aminoglukosidoekin nahasita) eta ...
Estatu Batuetako Elikadura eta Drogen Administrazioaren (FDA), Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak, Elikagaien Segurtasunaren inguruko Hezkuntzaren Elkartearekin elkarlanean, plataforma bat eratu du Elikagaien Segurtasunaren inguruko prestakuntza-programak osatzen eta ebaluatzen laguntzeko.
Osasunari eta segurtasunari buruzko prestakuntza-programen xedea da Elikagaien Segurtasunaren arloko praktikei eta elikagaien bitartez kutsatzen diren gaixotasunen arriskuari buruzko ezagutzak eta kontzientzia publikoa areagotzea, bai eta elikagaiak manipulatzeko praktika seguruak sustatzea ere.
Beharrezkoa da prestakuntza horiek zorrotz ebaluatzea, hezkuntza-programen jardueren ebidentziak oinarri hartuta, bermatzeko esku-hartzeak hartzaileen behar espezifikoetara egokitzen direla eta dagozkien helburuak betetzen dituztela.
Webgune honetan biltzen diren materialak doan eskura daitezke, eta elikagaien segurtasunari buruzko prestakuntza-programak antolatzeko tresnak ematen dituzte, baita ...
Europako Batzordeko Osasunaren eta Elikagai Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak (DGSANTE) txosten bat argitaratu du, FVOk 2012 eta 2014 bitartean 21 estatu kidetan elikagaien segurtasunaren arloan eginiko ikuskaritzen laburpena jasotzen duena. Ikuskaritza horien helburu nagusia zen pentsuen ekoizpen-katean arriskuak identifikatzeko eta arriskuak kudeatzeko baldintzak aplikatzen diren aztertzea.Ikuskaritzetan, oro har, adierazi zen bisitatutako estatu kideek behar bezala ezarri dituztela kontrol ofizialak antolatzeko funtsezko neurri gehienak, bereziki honako hauek: langileek gaitasun/kualifikazio egokia dutela bermatzen duten mekanismoak eta kontrol ofizialak egiteko prozedurak; bat ez etortzeen jarraipena; eta kontrol ofizialen eraginkortasunaren egiaztapena.Horrez gain, ikusi zen agintaritza eskudunek behar bezala kontrolatu zituztela, oro har, azpiegiturei, pentsuen homogeneotasunari ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.