Bilaketa emaitza:

Europar Batasunean garraiatu ezin diren animaliak garraiatzea 16/10/17

Europako Araudiaren arabera, debekatuta dago garraiatu ezin diren animaliak garraiatzea, baina, hala ere, egunero sartzen dira Europar Batasuneko hiltegietan garraiatu behar ez ziren animalia zaurituak. Animalien zaintzaileak eta garraiolariak dira horren erantzule, lehenik eta behin, eta agintari eskudunek legea betetzen dela bermatu behar dute. Europako Batzordeak gai honi buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenak estatu kideetan arlo honetan lortutako datuak eta gertaerak aztertzen ditu, eta erakusten du zein sistema nazional dauden ziurtatzeko etxaldeetatik hiltegietara garraiatu daitezkeen animaliak baino ez direla garraiatzen. Txostenaren arabera, horrelakoak ez gertatzeko, garaiz identifikatu behar dira mugitu ezin diren animaliak, eta alternatiba eraginkorrak ezarri behar dira. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Eman ezazu izena azaroaren 16an egingo den EBren Esparru Programaren 9. Konferentzian!

Europar Batasuneko Ikerketari eta Berrikuntzari buruzko Esparru Programaren 9. Konferentzia azaroaren 16an egingo da Valladolideko Miguel Delibes kultur zentroan.Konferentziaren helburua da 2020 Horizontearen lehen urteetan gertatutakoa aztertzea, espainiar parte-hartzaileek H2020ren lehen bi urteetan aurkitutako zailtasun nagusiei buruzko ondorioak ateratzea eta programa nola hobetu identifikatzea.Konferentzia honetan ateratako ondorioak Espainiak 2020 Horizontearen tarteko ebaluazioarekiko zein posizio izango duen erabakitzeko erabiliko dira. Ebaluazio hori Europako Batzordea gauzatzen ari da, zenbait aditu independenterekin batera.Aurretiko programaIzen-emateaInformazio gehiago ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Estatu kideekin zientzia-lankidetzan aritzeko hurrengo deialdiak – EFSA 2016

178/2002 Araudiak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, EFSAk laguntza zientifikoa eta teknikoa eskainiko dioten erakunde eskudunen zerrenda bat egin du. Erakunde horiek, batik bat, zientzia-iritziak emateko datuak bildu eta aurreko lanak egiten dituzte.Hiru euskal erakunde daude zerrenda horretan: ELIKA, NEIKER eta UPV/EHU.EFSAk hemendik urte amaierara aurreikusitako lau deialdiak argitaratu ditu. Horietako bi 36. artikuluko zerrendako kideentzat dira eta beste biak irekiak. Jarraian zehazten dira lau deialdiok:36. artikuluko erakundeentzako deialdi itxiak:Europako Beka Programa, Elikagai Arriskuen Ebaluazioan prestakuntza emateko (EUFORIA). Honako hauek dira helburuak:Zientzialari gazteak erakartzea arrisku-ebaluatzaile izan daitezen.Elikagaien Segurtasunaren arloko erakundeen eta EFSAren arteko trukea eta lankidetza indartzea.Europa osoan Arriskuen Ebaluazioaren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Espainiako arrautza-ekoizpenerako kontrol-sistemak ikuskatu dira 16/10/03

EBk joan den martxoan argitaratu ditu Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaile talde batek Espainiako hainbat autonomia-erkidegotan gauzatutako ikuskapenaren emaitzak.Zehazki, FVOko teknikariek hainbat abeltzaintza-ustiategi eta arrautza-sailkatzaile eta banatzaileen establezimendu bisitatu zituzten Madrilen, Gaztela-Mantxan eta Valentzian. Ikuskapenaren helburua izan zen egun dagoen kontrol-sistema ebaluatzea, gizakien kontsumorako arrautzen eta arrautzetatik eratorritako gainerako produktuen ekoizpenari eta merkaturatzeari dagokienez. FVOren esanetan, aplikatzen den kontrol-sistema ofizialak bete egiten ditu Europar Batasuneko legeriaren betebehar nagusiak.Martxan dagoen sistema ondo dokumentatuta dago, behar bezala gauzatzen da eta kontrolak arriskuan oinarrituta daude (laginketa eta azterketa ofizial bat egiten da, araudiari jarraikiz). Gainera, arrautzen eta arrautzetatik eratorritako produktuen ekoizpenaren etapa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadik Neekazaritzako Elikakatearen Kontrol Ofiziala hobetzen duen Plan bat arautu du 16/10/03

Plana euskal erakunde guztien adostasunarekin sortu da, eta Eusko Jaurlaritzak onartu du, Elika Fundazioaren aholkularitzarekinFuntsezkoa izango da nekazaritzako elikakatearen kontrol ofizialak koordinatzeko eta hobetzeko, arlo horretako agintaritza eskudun guztientzako lan-sistema bateratu bat ezarri baituEusko Jaurlaritzak ontzat jo du EAEko Nekazaritzako Elikakatearen Kontrol Ofizialaren 2016-2020ko Plana arautzen duen Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak emandakoa. Agindu horrek, hain zuzen, elikagai eta pentsuen segurtasunari eta kalitateari dagozkion arauak betetzen ditu, baita arlo horretan diharduten EAEko agintaritza guztien arteko koordinazio-behar bereziak ere.Plana Nekazaritza eta Elikadura Politikaren 17/2008 Legeari jarraikiz jarri da martxan, eta aurrerabide handia ekarri du administrazioek nekazaritzako elikakate osoan egiten diren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako trans gantzen edukia, 2015 – AECOSAN 2016

AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten.Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0 g/100 g produktu zen batez besteko edukia.Horrez gain, nabarmentzekoa da jatorri naturala duten AGTek ez dutela jatorri artifizialeko AGTek bezain lotura estua gaixotasun kardiobaskularrekin. Are gehiago, ikerketa batzuek diote onuragarriak ere izan litezkeela osasunerako.TGA kopurua (g/100 g produktu) elikagaietanElikagaiakg/100 g produktuGurina2,011Zabaltzeko gazta eta beste batzuk0,536Margarina0,136Sukaldaritza azkarra0,127Jogurtak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako trans gantzen edukia, 2015 – AECOSAN 2016

AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten.Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0 g/100 g produktu zen batez besteko edukia.Horrez gain, nabarmentzekoa da jatorri naturala duten AGTek ez dutela jatorri artifizialeko AGTek bezain lotura estua gaixotasun kardiobaskularrekin. Are gehiago, ikerketa batzuek diote onuragarriak ere izan litezkeela osasunerako.TGA kopurua (g/100 g produktu) elikagaietanElikagaiakg/100 g produktuGurina2,011Zabaltzeko gazta eta beste batzuk0,536Margarina0,136Sukaldaritza azkarra0,127Jogurtak ...

Irakurri gehiago

Elikagaietako kromoaren ingesta Katalunian– ACSA 2016

ACSAk, elikagaietako kromoaren ingesta aintzat harturik, metal horrek giza osasunerako duen arriskuaren ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu, eta ondorioztatu du dietan kromoa jateak ez dakarkiola arriskurik giza osasunari. Elikagaietako eta uretako datuakEbaluazioa egiteko, ACSAk elikagai- eta ur-laginetako kromoaren kontzentrazio osoa aztertu du. Multzoen arabera, olio eta gantzetan aurkitu da kromo gehien, eta opilgintza-produktuetan ondoren. Zehazki, eduki handienak ekilore-olioan eta madalenatan aurkitu dira (pisu freskoaren 2,19 μg/g eta 1,48 μg/g, hurrenez hurren).Bestalde, Bartzelonan, giza kontsumorako uraren kromo-kontzentrazioa 5 μg/l-tik beherakoa da. Edonola ere, ez dago elikagaietako gehieneko edukirik ezarrita, eta, giza kontsumorako urari dagokionez, 50 µg/l-ko gehieneko edukia jarri da.Datu toxikologikoakEFSAk gorputz-pisuaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Eskuliburua: Elikagaien Segurtasunaren arloko Arriskuak komunikatzea – FAO/OME 2016

FAO/OMEk eskuliburu bat argitaratu du. Bertan, Arriskuak Komunikatzeko printzipio praktikoak eta larrialdiak zein beste egoera batzuk kudeatzeko praktika egokien adibideak biltzen dira. Eskuliburu honen xede nagusia da jarraibideak ematea, inplikatutako alde guztiek hobeto uler ditzaten arriskuen ebaluazioan eta kudeaketan hartutako erabakiak. Komunikazioa eraginkorragoa bada, herritarrek informazio gehiago izango dute Elikagaien Segurtasunaren arloan aurre egin beharreko arriskuei buruzko iritzia emateko. Eskuliburuak sakon berrikusten ditu Arriskuen Komunikazioaren kontzeptuak, Arriskuen Komunikazioaren printzipioak eta praktikak islatzen dituzten adibideen bidez. Horrez gain, azpimarratzen du oso garrantzitsua dela plangintza egokia edukitzea, komunikazioa eraginkorragoa izan dadin. Eskuliburuaren arabera, honako hauek dira komunikazio egokia egiteko giltzarriak: Arriskuaren ezaugarriak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Emergenteen Europako Sarearen urteko txostena – EFSA 2016

Estatu kideek eta EFSAk, 2010. urteaz geroztik, Europako elikagaien eta pentsuen elikakatean ager daitezkeen arrisku emergenteei buruzko informazioa partekatzen duteEREN Arrisku Emergenteak Partekatzeko Sarearen bitartez.Gaur egun, honako hauek osatzen dute EREN sarea: EFSAk, 22 estatu kidetako ordezkariek, EFTAko bi herrialdek (Norvegia eta Suitza), Europako Batzordeko behatzaileek eta FDA, FAO eta OME nazioarteko erakundeek.2015ean, sareak arrisku kimikoekin, mikrobiologikoekin, biotoxinekin eta alergenoekin lotutako balizko 13 gai emergente aurkeztu eta ebaluatu zituen, baita kontsumo-joera berriei buruzko 2 gai ere. EREN sareak, gai guztiak ebaluatu ondoren, ondorioztatu zuen honako 11 gai hauek arrisku emergentetzat jo behar direla:Erremolatxa gordinaren kontsumoarekin lotutako agerraldia.Vibrio spp birusaren hazkuntza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago