Bilaketa emaitza:

Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria:Aza, azalorea, brokoli… – MAGRAMA 2016

MAGRAMAk argitaratu du izurriteen kudeaketa integratuari buruzko gida (GIP) Brassica generoko laboreentzat (brokolia, azalorea, bruselaza, azaburua, Txinako aza, aza, aza-errefaua, arbi-gara eta erromaneskoa). Gidan, hasteko, Izurriteen, Gaixotasunen eta Belar Gaiztoen Kudeaketa Integratua zuzen aplikatzeko aintzat hartu beharreko gogoetak biltzen dira. Halaber, Kudeaketa Integratuari buruzko Gida egoki ezartzeko printzipio orokorrak deskribatzen dira, eta eremu sentikorretan eta gune naturaletan arriskuak murrizteko berariazko neurriak ere ematen ditu. Bestalde, izurriteen zerrenda praktikoa eta izurrite bakoitzari dagokion fitxa ere badauzka. Guía de gestión integrada de plagas Brassicas: brécol, coliflor, col de bruselas, repollo, col china, berza, colirabano, grelo, y romanesco – MAGRAMA ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Campylobacter bakterioarekin kutsadura oilasko freskoetan – FSA 2016

FSAk, bigarren urtez jarraian, azterlan bat egin du ikusteko Campylobacter bakterioak zenbateko kutsadura eragin duen hoztutako oilasko fresko osoen eta ontziratutakoen 3.000 laginetan baino gehiagotan. Oilaskoak Erresuma Batuko saltoki handietan eta denda eta harategi txikietan erositakoak ziren. Azterlanak ondorioztatu duenez, 2014an egindako azterlanaren emaitzekin alderatuta, hegazti gutxiagok erakutsi dute Campylobacter-ak eragindako kutsaduraren maila handiena, kontrol-neurriak ezarri direlako Campylobacter bakterioa urritzeko. Horretarako, funtsezkoa izan da, haztegietako biosegurtasuna hobetzea ez ezik, azken urte honetan lepoko azala kendu izana; izan ere, horixe izaten da oilaskoaren zati kutsatuena. Campylobacter bakterio patogenoak eragiten du elikaduragatiko intoxikazio gehien Erresuma Batuan (urtero 280.000 pertsonari erasaten die), oilaskoaren kontsumoagatik nagusiki. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena 2016

EFSAk 2014ko urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta haien produktuetan duten presentziari buruz. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 28 estatu kideetatik 736.907 lagin igorri ziren. Lagin horietatik 425.232 bideratu egin ziren, 14.097 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.136 inportatutako produktuetatik eta 293.442 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren. Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. Bideratutako lagin guztietatik, lagin ez onargarriaren ehunekoa pixka bat altuagoa izan da (% 0,37) aurreko 7 urteetakoarekin alderatuta (% 0,25-% 0,34). Era berean, aurreko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadik higiene-araudia ekoizpen txikietara egokitzea arautu du 16/05/31

Eusko Jaurlaritzak honako dekretu hau argitaratu zuen maiatzaren 24an: 6/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzeko dena. Araudi-esparru berri honek aukera ematen dio nekazaritzako elikagaien sektoreari erkidegoaren eskakizunak ustiategi txikien ezaugarri berezietara egokitzeko, une oro euren ekoizpenen segurtasuna bermatuz.Dekretua ekoizpen-bolumen mugatu bat (dagokion Jarraibide Teknikoan ezarriko da) duten nekazaritzako elikagaien enpresa txikiei aplikatuko zaie. Ekoizpen motak lehen mailakoa zein eraldaketakoa dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan zuzeneko salmentaren edo merkaturatzeko zirkuitu laburraren bitartez merkaturatu ahal izango dira, hau da, tokiko edo gertuko salmenta-modalitatean. Nekazaritzako elikagaien enpresek beharko dituzten baimenak eta erregistroak lehen mailako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikak parte hartu du arrakasta handia izan duen 2016ko KAUSAL biltzarraan

“Gardentasuna eta Komunikazioa, Elikagaien Segurtasunaren oinarriak” lelopean, Elikagaien Autokontrolari eta Segurtasunari buruzko 6. Biltzarra egin zen maiatzaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizen. Biltzarraren ardatz nagusia osatzen zuten gaiak ez ezik (Gardentasuna eta Komunikazioa), beste hainbat gai ere landu dira: alergenoak, elikagaiak ontziratzeko materialak, beste arrisku gutxietsi batzuk, kontrol ofizialen pribatizazioa, merkaturatzeko kanal laburrak eta Elikadura Osasungarria. Biltzarrean izan dira Elikagaien Segurtasunaren arloko mundu osoko aditu nagusiak eta arlo horretan diharduten 300 profesional baino gehiago; eta mahai gaineratu egin dituzte elikagaien sektoreko gaurko eta biharko erronken inguruko esperientziak, ezagutzak eta irtenbideak. Biltzarraren ondorio nagusietako bat izan da alderdi interesdun guztiak direla Elikagaien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FAO/OMEk baieztatu dute glifosatoak ziurrenik ez duela minbizirik eragiten gizakiongan – JMPR 2016

Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziak (IARC)2015eko martxoan glifosato izeneko pestizida aztertu zuen, malation eta diazionon izenekoekin batera, gizakiongan minbizirik eragiten zuen ebaluatzeko. Produktu Fitosanitarioen Hondakinen Ebaluazioaren ardura duen FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) hiru substantzia horiek berriz aztertu ditu, eta, eskura dauden ikerketek diotenaren arabera, honako hau ondorioztatu du: aukera gutxi dago glifosatoak, matationak eta diazionak gizakiongan minbizia eragiteko pestizida horiek dituzten elikagaiak jaten ditugunean.Ondorio hori bat dator Europan EFSAk egindako glifosatoaren ebaluazio bateginaren (2015ko azaroa) emaitzekin, bai eta Elikagaien Segurtasunaren arloko beste europar agentzia batzuek (BfRk 2016ko martxoan eta ANSESek 2016ko otsailean) egindako ebaluazioekin eta nazioarteko beste agentzia batzuek (Estatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ PNCOCA berria 16/05/23

Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala (PNCOCA) Espainian elikakate osoan zeharreko kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentua da, lehen mailako ekoizpenetik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara iritsi arte. 2015. urtearen amaieran onetsi zen hirugarren Kontrol Ofizialeko Plana, "Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala 2016-2020" izenekoa.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ PNCOCA berria 16/05/23

Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala (PNCOCA) Espainian elikakate osoan zeharreko kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentua da, lehen mailako ekoizpenetik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara iritsi arte.2015. urtearen amaieran onetsi zen hirugarren Kontrol Ofizialeko Plana, "Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala 2016-2020" izenekoa.Artikulu osoa ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

EAEk H2020 proiektuan izan duen partaidetza, gaien arabera sailkatua – CDTI 2016

Joan den martxoan Espainiak Horizonte 2020 proiektuaren lehen bi urteetan izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzei buruz argitaraturiko informazioa zabaltzeko asmoz, CDTIk bi txosten osagarri kaleratu berri ditu, bata autonomia-erkidego bakoitzaren emaitzen laburpenarekin eta bestea gaien araberako laburpenarekin:Autonomia-erkidegoakEAE hirugarren autonomia-erkidegoa da itzulkinari dagokionez: % 17,5ekoa du, Kataluniaren (% 28,1) eta Madrilen (% 24,2) ondotik.EAEko 165 erakundek 193 milioi euroko diru-laguntza jaso dute H2020 proiektuaren lehen bi urteetan, 264 proiektu eta jardueratan parte hartzeagatik; gainera, EAEk horietatik 90 zuzendu ditu.Hona hemen erakunde-motaren araberako banaketa:Enpresak: % 49,3. Horietatik % 68 ETEak dira.Teknologia-zentroak: % 34,1 (lehen lekuan Tecnalia dago, proiektuen % 30ekin, eta ondoren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaietako prozesu-kutsatzaileen arriskuak – EFSA 2016

EFSAren elikakateko kutsatzaileen CONTAM panelak aztertu du osasun publikoari nolako arriskua eragiten dion elikagaiak prozesatzean sorturiko kutsatzaile kimiko jakin batzuk jateak; zehazki, 3-monocloropropanediol (3-MCPD), 2-monocloropropanediol (2-MCPD) eta gantz-azidoen glizidil ester (GE) kutsatzaileak. Substantzia horiek landare-olioak tenperatura handitan (gutxi gorabehera, 200 ºC-tan) fintzean sortzen dira. CONTAMek elikagaien 7.175 lagin ikertu zituen, eta GE, 3-MCPD eta 2-MCPD (esterrak barne) gehien palma-olioetan eta palma-gantzetan aurkitu zuen; dena dela, landare-olio eta -zuntz gehienek izan ohi dute mota horretako substantzia ugari. Zientzia-iritziaren arabera, margarinak eta opilgintzako zein pastelgintzako produktuak izan ziren prozesu-kutsatzaile kimikoak hartzeko iturri nagusia 3 urtetik gorako haurrentzat eta gazteentzat. Gantz-azidoen glizidil esterren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago