Bilaketa emaitza:

Azken orduko egoera: HGaren Frantziako fokuak 16/03/22

Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 76 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean.Azken agerraldia martxoaren 15ean izan da, Landako departamentuan, 800 ugaltze-ahateko baserri batean.Europako Batzordeak gaixotasunaren datuak aurkeztu zituen hegaztiengan :2015/04: Koreako eta Japoniako jatorrizko H5N8. (Alemania, Holanda, Erresuma Batua, Italia eta Hungaria). Basa hegaztiekin harremanetan daude.2015/02: Bulgarian eta Errumanian basa hegaztiengako Asiatik datorren H5N1.2015/07: H7N7 - Alemania eta Erresuma Batua. Bere jatorriari buruzko ikerketarik ez dago, bera izan dadila ez dirudi, mutazio bat izango litzateke.Frantziako IA - 2015/11: H5N1 hainbat birusekin, H5N2-ekin eta H5N9-ekin. Teorian birus-mutazio produktu dira.Elikagai ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

T. gondii parasitoaren seroprebalentzia animalietan eta kisteen prebalentzia haragian – EFSA 2016

EFSAk Toxoplasma gondii parasitoari buruzko berrikuspen bibliografikoa egin du, jakiteko kisteak nola banatzen diren animalietan; detekzio-metodoek zenbaterainoko eraginkortasuna duten; haragietako antigorputzen eta kisteen artean nolako lotura dagoen; eta abeletxeetako infekzioen arrisku-faktore nagusiak zein diren. Berrikuspena egiteko, 1.766 agiri aztertu dituzte, eta ondorio hauek atera: Kisteen banaketa anatomikoa Txerrietan, hausnarkari txikietan, zaldietan eta eskortako hegaztietan, kisteak nagusiki garunean eta bihotzean egoten dira; abereetan, berriz, batik bat gibelean sortu ohi dira. Detekzio-metodoak Detekzio zuzeneko metodorik onena katuetako biosaiakuntza da, eta, ondoren, saguetako biosaiakuntza. PCR erreakzioa saguetako biosaiakuntzaren antzera egin daiteke, laginketa-estrategiaren eta protokoloaren zehaztapenen arabera. Mikroskopian oinarrituriko detekzioa, bestalde, ez da batere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ez da glifosatorik antzeman Alemaniako ama-esnean – BfR 2016

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) agindutako azterlan baten bidez egiaztatu da ez dagoela glifosatoa oinarri duten pestiziden hondarrik ama-esnean.Azterlanean ama-esnearen 114 lagin batu dira, eta bakoitza bi aldiz aztertu da, egiaztatuta dauden eta 1 ng/ml-tik gorako kopuruetan ama-esnean dauden glifosato-hondarrak antzemateko gaitasuna duten bi laborategi independentetan. Kopuru hori hain da baxua, non ama-esneaz bakarrik elikatzen den haurtxo batek egunean hartzen duena onartzen den gehieneko kopurua baino 1000 aldiz baxuagoa den.Bi laborategietako batek ere ez du antzeman glifosato-hondarrik aztertutako laginetan. Beraz, horrela egiaztatzen da ez zaiola materia aktibo hori transferitzen ama-esneari, ez eta behi-esneari ere.Ebaluazio horren bidez, BfR-k baieztatzen du ama-esnea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan. 2014 – EFSA/ECDC 2016

EFSAk eta ECDCk urteko txostena argitaratu dute hainbat bakterio zoonotikoren (Salmonella, Campylobacter eta S. aureus, besteak beste) mikrobioen aurkako erresistentziari buruz. Honako hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak: Salmonella eta E. coli Anpizilinaren, sulfonamiden eta tetraziklinen aurkako erresistentzia oso ohikoa zen aztertutako laginetan, baina zefalosporinen eta hirugarren belaunaldiko fluorokinolonen aurkako erresistentzia maila baxuan mantentzen zen (nahiz eta askoz altuagoa zen oiloekin eta indioilarrekin lotutako serotipoetan). Oilo, indioilar eta horien haragi-eratorrien laginetan atzemandako Salmonellan eta E. colin, anpizilinaren, (fluoro)kinolonen, sulfonamiden eta tetraziklinen aurkako erresistentzia ohikoa zen, eta hirugarren belaunaldiko fluorokinolonen aurkako erresistentzia ez zen ohikoa. Lehenengo aldiz, espektro zabaleko beta-laktamasa/AmpC/karbapenemasa “neurrizko” gaitasuna ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietan substantzia kimikoen aurreko esposizioa ebaluatzeko eredua – RIVM 2016

RIVMk, Holandako Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Institutuak, azterketa bat egin du substantzia kimikoen elikagaien bidezko ingesta akutua eta kronikoa ebaluatzeko probabilitate-ereduari buruz.Giza osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoen artean honako hauek daude: pestiziden hondakinak, metal astunak (kadmioa, beruna, merkurioa), dioxinak eta beroketak eragiten dituen substantzia kimikoak (akrilamida eta furanoak).Azterlanak ondorioztatzen du epe laburrerako ingesta zenbatesteko erabilitako eredua "Monte Carlo" probabilitate-ikuspegia (MCRA) dela. Nolanahi ere, epe luzerako ingesta ebaluatzeko hiru eredu mota daude: “Observed Individual Means” (OIM) eredua, “Logistic Normal” (LNN) eredua, eta “Then-Add” (MTA) eredua. Txostenean erabaki-zuhaitza aurkezten da, eredu egokiena hautatzeko Esposizioaren Ebaluazioa egite aldera.Eredu horien bidez, gaur egun, substantzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hainbat substantzia kimikorekiko esposizioa ebaluatzeko tresna – EFSA 2016

EFSAk, 14 herrialdetako hainbat ikertzaile eta zientzialarirekin elkarlanean, tresna bat garatu du elikagaietan dauden pestizida-hondakinekiko esposizioa ebaluatzeko. Hori aurrerapauso handia da pestizida-hondakinen metatze-arriskuen ebaluazioari buruzko lanean. Adituek datozen ebaluazio pilotuetan aztertu beharreko substantziak identifikatu dituzte. Horretarako, “metatze-ebaluaziorako taldeak”(CAG) izeneko metodologia erabiliko dute, eta hasi dira jada gibelari, giltzurrunei, begiei eta ugalketa-sistemei eragiten dieten pestizida taldeak definitzeko datuak biltzen. Gero, beste organo, ehun eta sistema batzuetarako CAGak definituko dira. Monte Carlo Arriskuen Ebaluazioa (MRCA) esaten zaion tresna hobetzen ari dira gaur egun, hasierako ebaluazioetan lortutako esperientzia kontuan hartuta; hala, elikagaietako pestizida hondakinen gehienezko mugei (MRL) buruzko erabakiak hartzeko erabili ahal izango ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Espainiak txertoa jarri du mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurka 16/02/09

Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren aurkako derrigorrezko txertaketa ezarri da Aragoi, Katalunia eta Nafarroako Foru Erkidegoa autonomia-erkidegoen iparraldeko zenbait albaitaritza-eskualdetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, borondatezko txertaketa ezarri da. Frantzian duela gutxi jakinarazitako 8 serotipoen agerraldiek eragin dute hiru hilabete baino gehiagoko behi eta ardietan prebentziozko txertaketa ezartzea; hala ere, ez da inola ere mugatu animalien mugimendua herrialde horietan.Mingain urdin gaixotasunaren agerraldien egoera Frantzian - 2016/02/08Neurri horiek joan den ostiralean, otsailaren 5ean, sartu ziren indarrean, otsailaren 2ko AAA/107/2016 Aginduaren bidez. Horren bidez, AAA/1424/2015 Agindua aldarazi da. Honako hauek dira aldaketa nagusiak:Baimendu egiten da 8 serotipoaren aurkako borondatezko txertaketa, agintaritza eskudunak baimendu ostean, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Zoonosia, agerraldiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak jakinarazteko gidak – EFSA 2016

EFSAk hainbat gida argitaratu ditu, 2003/99/EE zuzentarauaren esparruan, zoonosiaren eta agente zoonotikoen, elikadura jatorriko agerraldien eta mikrobioen aurkako agerraldien datu-bilketa bateratze eta arrazionalizatze aldera.Gida hauek argitaratzearen helburua da EFSAri txostenak aurkezteko prozesua erraztea estatu kideei eta, era berean, biltzen diren datuak garrantzitsuak eta aztertzeko errazak izatea Europar Batasunarentzat.Estatu kideek gida honetan oinarritu beharko dute 2015etik aurrera, informazioa jakinarazteko.Zoonosia eta agente zoonotikoakGida honek EFSAren gaur egungo datu-bilketa sisteman sartuta dauden animalien, elikagaien eta pentsuen zoonosi eta agente zoonotiko guztiei erantzuten die, eta jarraibide zehatzak ematen ditu erabilitako laginketa- eta kontrol-sistemen deskribapenei buruzko datuen aurkezpenari (taula zein testu formatukoak) buruz.Datu batzuetan komeni ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Batzordeak 7. Esparru Programari buruz eginiko ebaluazioa 16/02/08

Batzordeak adierazpen bat eta zenbait txosten argitaratu ditu, tartean infografia bat, goi mailako kanpoko adituen talde batek lan-agiri batean bildu dituen aholkuei erantzuteko. Batzordearen zerbitzuek, hain zuzen ere, 7. Esparru Programa ebaluatu dute, bost ebaluazio-irizpideak oinarri hartuta (eraginkortasuna, efikazia, koherentzia, garrantzia eta Europako Batasunari ematen dion balio erantsia).29.000 erakundek parte hartu dute 7. Esparru Programan, Europako Batzordeak diruz lagundutako 25.000 proiekturen bidez. Erakundeotatik % 70 unibertsitateak eta ikerketa-zentroak izan dira, % 25 sektore pribatukoak (erdiak ETEak), eta % 5 organismo publikoak eta bestelako erakundeak. ETEek, guztira, 6,4 mila milioi euro jaso zituzten 7. Esparru Programan.Hona hemen Batzordeak 7. Esparru Programaren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Izurrien eta gaixotasunen kontrola fruta-arboletan- Eguneratzea – BFA 2016

Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi eguneratu ditu bere katalogoko bi gidaliburu. Lehenak zerrendatu egiten ditu hainbat landare-gaixotasun (besteak beste, herdoila, oidioa, monilia, txankroa eta su-gorrina) kontrolatzeko metodoak, eta bigarrenak jardunbide egokiak aurkezten ditu, fruta-arbolak landatzean eta inaustean jarraitu beharrekoak. Hazidun fruta-arbolak. Izurriak eta gaixotasunak 2016 Fruta-arbolak landatzea eta inaustea ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago