Bilaketa emaitza:

Eman izena “2017 RS2 H2020ren deialdiei buruzko informazio-astea”-n – EE 2016

Ekainaren 27an, 28an eta 29an, H2020ren 2. gizarte-erronkarako 2017ko deialdiei buruzko informazio-astea egingo da Bruselan, “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa eta barruko uren ikerketa, eta bioekonomia”-ri buruz.Hiru egun horietan honako lau jardunaldi hauek antolatuko dira:2016-06-27: FP7n eta H2020n onetsitako proiektuak aurkeztea. Horiek inspirazio-iturri izan litezke 2017ko deialdietarako.2016-06-28: 2017an zabalduko diren deialdiak zehatz-mehatz azaltzea.2016-06-28: Brokerage Event, Harremanetarako Puntu Nazionalen Sarearen eskutik.2016-06-29: 2015eko proiektuen koordinatzaileentzat praktika egokien jarduera, euren proiektuak modu arrakastatsuan kudeatu eta zuzentzeko.Ekitaldia Bruselan izango da, Charlemagne Building-en (Rue de la Loi,170).Jardunaldi bakoitzari buruzko informazioa eta izen-emateko erregistroa datozen egunotan argitaratuko dira lotura honetan:“Infoweek Reto Social 2 ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Zenbat janari alferrik galtzen dugu europarrok? – EB 2016

FUSIONS ikerketa-proiektuak Europar Batasunean alferrik galtzen diren elikagai-hondakinei buruzko azterlan bat argitaratu du. Proiektu horren helburua da elikagai gutxiago alferrik galtzea eta galera hori prebenitzea, eta, aldi berean, gizakion eta animalien elikakatearen segurtasuna bermatzea. Azterlanaren arabera, urtero elikagai-hondakinen 88 milioi tona inguru sortzen dira EB-28an. Horien zenbatekoa, dirutan, 143 milioi eurokoa da.Beste era batera esanda, EBn ekoizten diren elikagai guztien % 20 hondakintzat hartzen dira. Aldi berean, EBko 55 milioi pertsonak ez dute bi egunez behin kalitatezko jatordu bat izateko baliabide ekonomikorik (Eurostat, 2015eko urria).Ildo horretan, Europar Batasunak konpromisoa hartu du Nazio Batuetako buruek 2015ean ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zenbat janari alferrik galtzen dugu europarrok? – EB 2016

FUSIONS ikerketa-proiektuak Europar Batasunean alferrik galtzen diren elikagai-hondakinei buruzko azterlan bat argitaratu du. Proiektu horren helburua da elikagai gutxiago alferrik galtzea eta galera hori prebenitzea, eta, aldi berean, gizakion eta animalien elikakatearen segurtasuna bermatzea. Azterlanaren arabera, urtero elikagai-hondakinen 88 milioi tona inguru sortzen dira EB-28an. Horien zenbatekoa, dirutan, 143 milioi eurokoa da.Beste era batera esanda, EBn ekoizten diren elikagai guztien % 20 hondakintzat hartzen dira. Aldi berean, EBko 55 milioi pertsonak ez dute bi egunez behin kalitatezko jatordu bat izateko baliabide ekonomikorik (Eurostat, 2015eko urria).Ildo horretan, Europar Batasunak konpromisoa hartu du Nazio Batuetako buruek 2015ean ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Abrikot-aleen eratorriak kontsumitzearen arriskua – EFSA 2016

EFSAk berriki argitaratu du abrikot-aleetako eta aleokin eginiko produktuetako glukosido zianuronikoek giza osasunari zer arrisku dakarzkioten ebaluatzen duen zientzia-iritzi bat. Abrikot-aleak eta horiek haziak, baita hezurrak ere, sarri erabiltzen dira edari alkoholdunak, olioak, aromatizatzaileak, fruta hezurdunen zukuak, mazapana, pastelak, gailetak eta gozokiak egiteko. Amigdalina da abrikot-aleetako glukosido zianuriko nagusia, eta degradatu egiten da, zianuro bihurtuz, mastekatzean edo xehatzean. Zianuroak toxikotasun akutu handia du gizakiongan; izan ere, bizkor-bizkor xurgatzen da, eta, horren ondorioz, minutu gutxian maila gorenak hartzen ditu odolean, eta organo guztietara banatzen da. Zianuroaren dosi hilgarria gorputz-pisuaren kg bakoitzeko 0,5-3,5 mg-koa da. EFSAren azterlan horretan, gorputz-pisuaren kg bakoitzeko 20 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@: ERANET SusAn 16/04/25

SusAn “European Research Area on Sustainable Animal Production Systems” arloa H2020ko ERANET Cofund bat da. ERANET hori duela gutxi onetsi da, eta Europan animalien ekoizpen-sistema iraunkorragoa lortzea du xede. Horretarako, Ikerketa eta berrikuntza (I+b) arloko deialdi eta ekintza bateratuak koordinatu eta ezarri behar dira, eta, ondorioz, animalien ekoizpen-sistema iraunkorren Agenda Estrategiko Bateratua osatu behar da. ELIKAk sare horretan parte hartzen du, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailaren ordezkari gisa, Europako beste 36 erakunderekin batera. Erakunde horiek animalien ekoizpenaren arloko I+b programa nazionalak eta eskualdekoak kudeatzen eta finantzatzen dituzte.Artikulu osoa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Estatu kideekiko lankidetza zientifikoari buruzko 2015eko txostena – EFSA 2016

EFSAk urteko txostena argitaratu berri du. Bertan, zehatz-mehatz azalduta dago 2015. urtean estatu kideekikolankidetza zientifikoan zer jarduera egin diren, Europan arriskuen ebaluazio zientifikoa sustatu eta kontsumitzaileen osasuna babeste aldera. Iaz, EBko estatu kideen arteko lankidetzaren eraginkortasuna nabarmen hobetzea lortu zen, EFSAren Kontsulta Foroak lan oso garrantzitsua egin baitzuen Arriskuen Ebaluazioen Europako Programa sortzeko. 2015ean programa horren harira elkarlanean egindako zientzia-jardueren artean, honako hauek nabarmen daitezke: Delphi azterlan bat egin zen, jakiteko Europak datozen urteetarako zein lehentasun dituen arrisku kimikoen, mikrobiologikoen, ingurumenekoen eta nutrizionalen ebaluazioa egiteko, Elikagai Segurtasunaren arloan (txostenaren A eranskina).9 milioi euro jarri ziren ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko (36. artikuluko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Zientzia-txostena: elikagai-patogenoen genomaren sekuentziazioa – FSA 2016

FSAk genomaren sekuentzazio osoari (WGS) eta osaera genetikoaren zientziari buruzko zientzia-txostenaren hirugarren edizioa argitaratu du. Txostenak zehazten du teknologia berri horrek Elikagaien Segurtasunerako Agentziei lagundu ahal diela elikagai-patogenoen ezaugarriak zehazten, elikagaiak seguruak eta benetakoak izan daitezen bermatu ahal izateko. WGS oso teknologia indartsua da, azkar garatzen dena, zehatza eta merkea aplikazio zabala badu.FSAk eta PHEk (Osasun Publikoko Britainiako Agentzia) dagoeneko erabiltzen ari dira elikagai-agerraldiak eragiten dituzten patogenoak azkar identifikatzeko, nahiz eta elikagaiekin loturiko beste aplikazio ugari dituen. Txostenak aztertu egiten du genomaren sekuentziazio osoak nola eraldatu duen zientzialarien gaitasuna elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldien ikerketari dagokionez, patogenoak identifikatzeko azkartasunari eta kostuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

E. coli bakterioaren agerraldia 16/04/11

Errumanian eta Italian Errumaniako agintaritzek, otsailean eta martxoan, jakinarazi zuten Escherichia coli bakterioak elikagai-transmisioko agerraldi bat eragin duela eta nagusiki adin txikiko haurrei ari zaiela erasaten. Bakterio horrek Shiga (STEC) ekoizten du, hau da, sindrome uremiko hemolitikoarekin (SUH) loturiko toxina. Italiak ere epidemiologikoki Errumaniako agerraldiarekin loturiko SUH kasu baten berri eman dio Europako alerta-sareari. Guztira, agerraldi horrekin zerikusia duten 25 kasu zenbatu dira; horietatik 19k SUH garatu dute, eta 19 horietatik 3 hil egin dira. Pazienteengandik jasotako informazioaren arabera, infekzioaren jatorriak zerikusia izan dezake esnea eraldatzeko Errumaniako establezimendu batekin. Bestalde, orain arte zenbait STEC andui identifikatu dira, eta litekeena da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EHUk elikagai-patogenoei buruzko EFSAren proiektu batean parte hartzen du 16/04/08

2015ean, EFSAk arlo tematikoen (thematic grants) lehen deialdia egin zuen arrisku kimikoak eta biologikoak identifikatzeko eta horien ezaugarriak zehazteko ikuspuntu eta metodologia berriei buruz. Sei proposamen aurkeztu ziren, eta horietako bi onetsi ziren: INNUENDO eta ENGAGE. Bi proposamenak elikagaiek transmititutako mikrobio-patogenoak identifikatzeko eta bereizteko ikuspegi molekularren erabilera ikertzera daude bideratuta.Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia, Medikuntza eta Zientzia eta Teknologia fakultateetako hainbat ikertzailek INNUENDO proiektuaren partzuergoan parte hartzen dute beste 8 bazkiderekin batera, eta proiektu horren helburua da genomika elikagaiek transmititutako zaintza epidemiologikoan txertatzea.Proiektuaren liderrak (Helsinkiko Unibertsitatea) eta proposatutako partzuergoko beste kide batzuk (VETMEDUNI, EVIRA, THL, UPV/EHU) ondo ezagutzen dute elikagaiek transmititutako ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

2015eko ekintzei buruzko memoria eta 2016-2019rako estrategia – EFSA 2016

EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena.2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzen lagundu du, hau da, Europako kontsumitzaileak elikagaien eta pentsuen bidez transmititzen diren arriskuetatik babesten lagundu du. 2015eko zientzia-emaitza garrantzitsuenak honako hauek izan dira: akrilamidaren arriskuari buruzko ebaluazio osoa, kafeinari buruzko zientzia-irizpena, A bisfenolaren segurtasunari buruzko berrebaluazioa eta gaixotasunen agerraldiei buruzko zientzia-aholkularitza (besteak beste, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago