Bilaketa emaitza:

2015eko ekintzei buruzko memoria eta 2016-2019rako estrategia – EFSA 2016

EFSAk bi dokumentu korporatibo argitaratu ditu: batetik, 2015eko ekintzen memoria, azken urtean lortutako xedeak zehazten dituena, eta, bestetik, 2016-2019rako programazioaren bertsio berrikusia, 2020ra begirako ikuspegi estrategiko berria azaltzen duena.2015eko ekintzen memoria 2015. urtean EFSAk izugarrizko zientzia-lana egin du: 600 zientzia-txosten baino gehiago argitaratu ditu,elikakate osoko Elikagaien Segurtasunaren arloko hainbat alderdi jorratzen dituztenak.Horiekin, EFSAk zientzia-ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzen lagundu du, hau da, Europako kontsumitzaileak elikagaien eta pentsuen bidez transmititzen diren arriskuetatik babesten lagundu du. 2015eko zientzia-emaitza garrantzitsuenak honako hauek izan dira: akrilamidaren arriskuari buruzko ebaluazio osoa, kafeinari buruzko zientzia-irizpena, A bisfenolaren segurtasunari buruzko berrebaluazioa eta gaixotasunen agerraldiei buruzko zientzia-aholkularitza (besteak beste, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Ikertzaile europarrek Arrisku Ebaluazioa egiteko ezarri dituzten 28 lehentasunak – EFSA 2016

Europako 137 ikertzailek EFSArentzat elkarlanean egin duten azterlan bat oinarri hartuta, zientzia-komunitateak lehentasunezko 28 jarduketa zehaztu ahal izan ditu elikagaien Arrisku Ebaluazioa hobetzeko.Bost taldetan sailkatu dira lehentasunezko jarduketa horiek:OrokorrakArrisku emergenteak (adibidez, elikagaien bidez transmititutako gaixotasun berriak) identifikatzeko metodoak eta sistemak Esposizio konbinatua (ingurumenarekiko eta elikagaiekiko esposizioa barne) Arriskua eta onura ebaluatzeko metodo estandarizatuak garatzeaEuropa osoko datuak biltzeko/zaintzeko sistematika bateratuaElikagaien arrisku-profilean askotariko kutsatzaileak aztertzeaKonposatu botanikoek elikadura-osagarrietan izan dezaketen arriskua edo onuraAlergenotasuna / elikagai-alergeno orokorrakKimikoakKutsatzaile kimikoen arrisku-ebaluazioa egiteko metodoak bateratzeaMetatze-esposizioaren ebaluazioa (adibidez, plagiziden/HAPen hondakinetarako)Haurrentzako eta haurtxoentzako elikagaiakKutsatzaile berriakBiologikoakAntimikrobianoak / antibiotikoen aurkako erresistentziaZoonosia (oro har, arrisku biologikoak eta abar barne. MRSA)Elikagaietan, ingurumenean eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Akuikulturako produktu seguruagoak 16/03/29

OMEk eskuliburu bat argitaratu du, gizakion osasunaren, animalien eta ingurumenaren arteko loturak hobeto uler daitezela sustatze aldera. Eskuliburu horren bidez ulertarazi nahi du, halaber, nola eragin diezaioketen osasun publikoari ekoizpen-sektore bateko higiene-jardunbide egokien aplikazioan egindako akatsek. Eskuliburu honen helburua da eskala txikian lan egiten duten eta beraientzat, beren familientzat eta/edo tokiko merkatuetan saltzeko asmoz arrainak hazten dituzten akuikultura-ekoizleei zuzendutako elikadura-segurtasunerako hezkuntza-programari laguntzea. Eskuliburua akuikulturaren arloko hezitzaileek eta adituek erabiltzeko sortu da. Bertan jasota daude arrainak modu seguruan (eta elikagarrian) ekoizteko beharrezkoak diren oinarrizko jardunbideak; esaterako, urmaelak non jarri edo arrainak nola erabili “uztaren” ondoren. Hauek dira eskuliburuan zehazten diren funtsezko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Zianotoxinak: toxikotasuna eta elikagaien bidezko esposizioa – EFSA 2016

ANSES Frantziako Elikagai Segurtasunaren Agentziak eta ISS Osasunaren Goi Institutuak, eskuratutako datuen analisian oinarrituta, azterlan bat osatu dute, lehenik eta behin, elikagaietan dauden zianotoxinei buruzko bibliografia berrikusteko eta, bigarrenik, zianotoxinekiko esposizioa zenbaterainokoa den aztertzeko eta, ildo horretatik, europarrek elikagaietako toxina horiek kontsumitzeagatik izan lezaketen arriskua karakterizatzeko.Analisi bibliografiko zabala egiteko, hauek hartu dituzte kontuan batik bat:Zianotoxinek jatorriko elikagaietan duten presentziaZianotoxinak detektatzeko metodo analitikoakZianobakterioen ezaugarri toxikologikoak eta zianobakterioen toxikotasunean eragina duten ingurumen-faktoreakZianotoxina-nahasteen ondorioakElikagaietan (edo edateko urean) dauden zianotoxinak direla-eta mundu osoan ezarritako alerta-balioak edo -mailak. Artikuluen analisia eginda, ondorioztatu zen artikulu gehienek mikrozistinaren aldaera bakar bat hartzen dutela kontuan, ezagutzen diren ia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien Osasunari buruzko Europako Araudi berria 16/03/23

Joan den astean, behin betiko onetsi zuten Animalia Osasunari buruzko Europako Araudi berriaren proposamena. Europako Kontseiluak erabakia berretsi du, eta araudia 2016ko apirilean argitaratuko da.Orain arte Animalien Osasunari buruzko Legea deiturikoa Animalia Gaixotasun Transmitigarriei buruzko Araudi berria izango da aurrerantzean.Hemendik aurrera, araudi hori animalien osasunari buruzko politikaren Europako esparrua izango da, eta araudiaren xedapenak nahitaez bete beharko dira EB osoan; gainera, betearazpen-egintzak gauzatzeko gutxieneko baldintzak ezarriko dira. Bost urteko epea egongo da araudira egokitzeko, eta 2021. urtetik aurrera aplikatuko da.Araudi berriak aldatu eta indargabetu egiten ditu animalien osasunaren arloko Europako zenbait arau, eta Animalien Osasunerako Estrategia (2007-2013) ezartzeko tresna nagusia ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Nola komunikatu elikagai-krisietan: Jardunbide Egokien Eskuliburua – EFSA 2016

Eskuliburu honek elikagai-krisi baten faseak deskribatzen ditu eta komunikazio eraginkorra egiteko eman beharreko urratsen gida ematen du. Gomendatutako jardunbide egokiak honako printzipio hauetan oinarritzen dira:   Gorabeheraren inguruko komunikazioaren kontrolari eustea Albait azkarren komunikatzea, kaltetua izan daitekeenaren osasuna babesteko Zehaztea zein diren pertsona hartzaileak eta haiengana iristeko komunikazio-tresnak Komunikazioa argia eta gardena izatea Inplikatutako beste batzuekin lankidetzan aritzea, are gehiago aintzat hartuta elikagai-krisiek ez dituztela errespetatzen nazioarteko mugak   Etorkizuneko elikagai-krisi baterako prestatzea ezinbesteko baldintza da komunikazioa eraginkorra izan dadin. Hori dela eta, honako hauek gomendatzen dira: krisi berri bat gertatu aurretik prozedura-arauak identifikatzea eta hartzea, eta bozeramaileak prestatzea, horiek izango baitira komunikaziorako solaskideak krisia sortzen denean.   Txosten horretan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mingain urdinaren gaixotasunari buruzko berriak Frantzian 16/03/22

Frantziak mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren foku bat jakinarazi zuen martxoaren 18an. Espainiarekin muga egiten duen Ariège departamenduan detektatu zuten.177 behi-buru dituen ustiategi batean aurkitu zen, eta horietako batek PCR erreakzioan positiboa eman zuen esportaziorako kontrol batean, aurretik inolako sintoma klinikorik izan gabe.2015eko irailaren 11n, ANSESeko erreferentziazko laborategi nazionalak baieztatu egin zuen mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren lehenengo fokua; harrezkero, 223 foku detektatu dira Frantzian.Hortaz, Frantziak 150 km handitu du fokuaren inguruko murrizte-eremua.Kaltetutako eremuen mapa Frantzian, 2016/03/18an (alim´agri). Espainiako egoeraJoan den urtarrilean, prebentzio-txertaketaren eremua ezarri zen Espainian, Frantzian kaltetutako departamenduarekin mugan dauden eskualdeetan.Frantzian, 2015eko udazkenean asko hedatu zen gaixotasuna, eta, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Espainiak H2020 programan izandako partaidetzaren emaitzak – CDTI 2016

CDTIk argitaratu berri du Espainiak Horizonte 2020 programaren lehen bi urteetan (2014an eta 2015ean) izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzen laburpena.H2020ren lehen bi urteotan, Espainiak laugarren lekua lortu du herrialdeen behin-behineko sailkapenean, EB-28ko % 9,7ko itzulkinarekin, Alemaniaren, Britainia Handiaren eta Frantziaren atzetik. Horrenbestez, esan daiteke emaitzak bikainak direla, gainditu egin baitira hala VII. Esparru Programa osoan lortutako helburuak (EB-28ko % 8,3) nola H2020 osorako ezarritako asmo handiko helburuak.Eskura dauden behin-behineko emaitzen arabera, Espainiako 1.307 erakundek 1.100,8 milioi euroko diru-laguntza lortu dute EBren Ikerkuntzarako eta Berrikuntzarako Horizonte 2020 Esparru Programaren bidez 2014-2015 artean; horrek, gerora, 1.300 milioi euro inguruko inbertsioa ekarriko du ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Akrilamida: patataz eta zerealez eginiko produktuetan murrizteko gida – FDA 2016

Gida honek informazioa dakar lehengaien ekoizleentzat, elikadura-industriarentzat eta catering-zerbitzuentzat, zenbait elikagaitan sortzen den akrilamida murrizteko. Akrilamida substantzia kimiko bat da eta zenbait elikagaitan sortzen da, prozesu termiko jakin batzuetan. Akrilamidak arriskuak ekar ditzake giza osasunarentzat; beraz, hori murrizteak gutxitu egingo luke arrisku hori. Gida honek gomendio batzuk proposatzen ditu, akrilamida-kontzentrazio handiena duten produktuetan substantzia horren kopurua murrizteko. Honako hauek dira produktu horiek: patataz eginikoak (zorroko mokaduak, patata frijituak…), zerealez eginikoak (ogia, gosaritarako zerealak…) eta beste produktu batzuk (esaterako, kafea). Gomendio hauek elikagai horien ekoizpenaren etapa desberdinei eragiten diete: lehengaia aukeratzea, biltegiratzea, prozesatzea eta merkaturatzea. Hona hemen gomendio horietako batzuk (patataz ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azken orduko egoera: HGaren Frantziako fokuak 16/03/14

Gaur arte egoerak berdin jarraitzen du fokuen jakinaraziari dagokionez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak esandakoagatik: patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) 75 agerraldi berretsi dira Frantziako 8 hego-mendebaldean.FRANTZIAKO PATOGENOTASUN HANDIKO HEGAZTI-GRIPEAREN EGOERA - MAGRAMA, 16/02/16Azken agerraldia urtarrilaren 4an izan zan, Landako departamentuan.Eragina nabaritu duten Frantziako departamenduak: Dordoina: 15 foku.Gers: 10 foku.Haute Vienne: foku 1.Landak: 30 foku.Pirinio Garaiak: 3 foku.Pirinio Atlantikoak: 13 foku.Lot: foku 2.Garonne: foku 1.Elikagai Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) irizpen bat eman zuen abenduaren 14an, identifikaturiko anduiak gizakiei eragin diezaieken arriskuari buruz, eta Dordoinan detektaturiko H5N1 anduiaren sekuentziazio osoaren emaitzak jaso zituen bertan. Irizpen horrek berretsi egiten du ez dagoela gizakientzako arrisku larriko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago