MAGRAMAk argitaratu du izurriteen kudeaketa integratuari buruzko gida (GIP) Brassica generoko laboreentzat (brokolia, azalorea, bruselaza, azaburua, Txinako aza, aza, aza-errefaua, arbi-gara eta erromaneskoa). Gidan, hasteko, Izurriteen, Gaixotasunen eta Belar Gaiztoen Kudeaketa Integratua zuzen aplikatzeko aintzat hartu beharreko gogoetak biltzen dira. Halaber, Kudeaketa Integratuari buruzko Gida egoki ezartzeko printzipio orokorrak deskribatzen dira, eta eremu sentikorretan eta gune naturaletan arriskuak murrizteko berariazko neurriak ere ematen ditu. Bestalde, izurriteen zerrenda praktikoa eta izurrite bakoitzari dagokion fitxa ere badauzka. Guía de gestión integrada de plagas Brassicas: brécol, coliflor, col de bruselas, repollo, col china, berza, colirabano, grelo, y romanesco – MAGRAMA ...
FSAk, bigarren urtez jarraian, azterlan bat egin du ikusteko Campylobacter bakterioak zenbateko kutsadura eragin duen hoztutako oilasko fresko osoen eta ontziratutakoen 3.000 laginetan baino gehiagotan. Oilaskoak Erresuma Batuko saltoki handietan eta denda eta harategi txikietan erositakoak ziren. Azterlanak ondorioztatu duenez, 2014an egindako azterlanaren emaitzekin alderatuta, hegazti gutxiagok erakutsi dute Campylobacter-ak eragindako kutsaduraren maila handiena, kontrol-neurriak ezarri direlako Campylobacter bakterioa urritzeko. Horretarako, funtsezkoa izan da, haztegietako biosegurtasuna hobetzea ez ezik, azken urte honetan lepoko azala kendu izana; izan ere, horixe izaten da oilaskoaren zati kutsatuena. Campylobacter bakterio patogenoak eragiten du elikaduragatiko intoxikazio gehien Erresuma Batuan (urtero 280.000 pertsonari erasaten die), oilaskoaren kontsumoagatik nagusiki. ...
EFSAk 2014ko urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta haien produktuetan duten presentziari buruz. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 28 estatu kideetatik 736.907 lagin igorri ziren.
Lagin horietatik 425.232 bideratu egin ziren, 14.097 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.136 inportatutako produktuetatik eta 293.442 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.
Bideratutako lagin guztietatik, lagin ez onargarriaren ehunekoa pixka bat altuagoa izan da (% 0,37) aurreko 7 urteetakoarekin alderatuta (% 0,25-% 0,34).
Era berean, aurreko ...
Eusko Jaurlaritzak honako dekretu hau argitaratu zuen maiatzaren 24an: 6/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzeko dena.
Araudi-esparru berri honek aukera ematen dio nekazaritzako elikagaien sektoreari erkidegoaren eskakizunak ustiategi txikien ezaugarri berezietara egokitzeko, une oro euren ekoizpenen segurtasuna bermatuz.Dekretua ekoizpen-bolumen mugatu bat (dagokion Jarraibide Teknikoan ezarriko da) duten nekazaritzako elikagaien enpresa txikiei aplikatuko zaie.
Ekoizpen motak lehen mailakoa zein eraldaketakoa dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan zuzeneko salmentaren edo merkaturatzeko zirkuitu laburraren bitartez merkaturatu ahal izango dira, hau da, tokiko edo gertuko salmenta-modalitatean. Nekazaritzako elikagaien enpresek beharko dituzten baimenak eta erregistroak lehen mailako ...
“Gardentasuna eta Komunikazioa, Elikagaien Segurtasunaren oinarriak” lelopean, Elikagaien Autokontrolari eta Segurtasunari buruzko 6. Biltzarra egin zen maiatzaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizen. Biltzarraren ardatz nagusia osatzen zuten gaiak ez ezik (Gardentasuna eta Komunikazioa), beste hainbat gai ere landu dira: alergenoak, elikagaiak ontziratzeko materialak, beste arrisku gutxietsi batzuk, kontrol ofizialen pribatizazioa, merkaturatzeko kanal laburrak eta Elikadura Osasungarria. Biltzarrean izan dira Elikagaien Segurtasunaren arloko mundu osoko aditu nagusiak eta arlo horretan diharduten 300 profesional baino gehiago; eta mahai gaineratu egin dituzte elikagaien sektoreko gaurko eta biharko erronken inguruko esperientziak, ezagutzak eta irtenbideak. Biltzarraren ondorio nagusietako bat izan da alderdi interesdun guztiak direla Elikagaien ...
Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziak (IARC)2015eko martxoan glifosato izeneko pestizida aztertu zuen, malation eta diazionon izenekoekin batera, gizakiongan minbizirik eragiten zuen ebaluatzeko. Produktu Fitosanitarioen Hondakinen Ebaluazioaren ardura duen FAO/OME Batzorde Mistoak (JMPR) hiru substantzia horiek berriz aztertu ditu, eta, eskura dauden ikerketek diotenaren arabera, honako hau ondorioztatu du: aukera gutxi dago glifosatoak, matationak eta diazionak gizakiongan minbizia eragiteko pestizida horiek dituzten elikagaiak jaten ditugunean.Ondorio hori bat dator Europan EFSAk egindako glifosatoaren ebaluazio bateginaren (2015ko azaroa) emaitzekin, bai eta Elikagaien Segurtasunaren arloko beste europar agentzia batzuek (BfRk 2016ko martxoan eta ANSESek 2016ko otsailean) egindako ebaluazioekin eta nazioarteko beste agentzia batzuek (Estatu ...
Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala (PNCOCA) Espainian elikakate osoan zeharreko kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentua da, lehen mailako ekoizpenetik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara iritsi arte. 2015. urtearen amaieran onetsi zen hirugarren Kontrol Ofizialeko Plana, "Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala 2016-2020" izenekoa.Artikulu osoa ...
Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala (PNCOCA) Espainian elikakate osoan zeharreko kontrol ofizialeko sistemak deskribatzen dituen dokumentua da, lehen mailako ekoizpenetik hasi eta azken kontsumitzailearentzako salmenta-puntuetara iritsi arte.2015. urtearen amaieran onetsi zen hirugarren Kontrol Ofizialeko Plana, "Elikakatearen Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala 2016-2020" izenekoa.Artikulu osoa ...
Joan den martxoan Espainiak Horizonte 2020 proiektuaren lehen bi urteetan izan duen partaidetzaren behin-behineko emaitzei buruz argitaraturiko informazioa zabaltzeko asmoz, CDTIk bi txosten osagarri kaleratu berri ditu, bata autonomia-erkidego bakoitzaren emaitzen laburpenarekin eta bestea gaien araberako laburpenarekin:Autonomia-erkidegoakEAE hirugarren autonomia-erkidegoa da itzulkinari dagokionez: % 17,5ekoa du, Kataluniaren (% 28,1) eta Madrilen (% 24,2) ondotik.EAEko 165 erakundek 193 milioi euroko diru-laguntza jaso dute H2020 proiektuaren lehen bi urteetan, 264 proiektu eta jardueratan parte hartzeagatik; gainera, EAEk horietatik 90 zuzendu ditu.Hona hemen erakunde-motaren araberako banaketa:Enpresak: % 49,3. Horietatik % 68 ETEak dira.Teknologia-zentroak: % 34,1 (lehen lekuan Tecnalia dago, proiektuen % 30ekin, eta ondoren ...
EFSAren elikakateko kutsatzaileen CONTAM panelak aztertu du osasun publikoari nolako arriskua eragiten dion elikagaiak prozesatzean sorturiko kutsatzaile kimiko jakin batzuk jateak; zehazki, 3-monocloropropanediol (3-MCPD), 2-monocloropropanediol (2-MCPD) eta gantz-azidoen glizidil ester (GE) kutsatzaileak. Substantzia horiek landare-olioak tenperatura handitan (gutxi gorabehera, 200 ºC-tan) fintzean sortzen dira. CONTAMek elikagaien 7.175 lagin ikertu zituen, eta GE, 3-MCPD eta 2-MCPD (esterrak barne) gehien palma-olioetan eta palma-gantzetan aurkitu zuen; dena dela, landare-olio eta -zuntz gehienek izan ohi dute mota horretako substantzia ugari. Zientzia-iritziaren arabera, margarinak eta opilgintzako zein pastelgintzako produktuak izan ziren prozesu-kutsatzaile kimikoak hartzeko iturri nagusia 3 urtetik gorako haurrentzat eta gazteentzat. Gantz-azidoen glizidil esterren ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.