Bilaketa emaitza:

Espainiak gainditu egin du erleen osasunaren inguruko Europako azterketa 15/04/23

Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (OAV) ikerketa-misio bat gauzatu zuen Espainian, erleen osasunaren egoerari buruz, 2014ko irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean.Misioaren helburu orokorra izan zen ezagutzea zein zen ezti-erleen osasun-egoera eta zein mailatan aplikatzen zen arloko Europako legedia . Misio hori erleen osasuna modu proaktiboan babesteko Europako estrategiaren baitan dago; izan ere, azken urteetan erleen heriotza-tasa handia atzeman da:Txostena: erleen heriotza-tasaren igoera hainbat herrialdetan, EBn zein EBtik kanpoEspainian egindako misioaren ondorio nagusiak hauek dira:Espainiako agintaritza eskudunak oinarri bat osatu du, erleen osasuna kontrolatzeko. Oinarri horrek gainditu egiten ditu EBren betekizunak, batik bat, erleen trazabilitateari eta Varroa akaroaren kontrolari dagokienez.Erlezaintza-industria ongi egituratuta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

SIMCAPV EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2013ko datuak – Osakidetza 2015

Hona hemen Osasun Arloak EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemaren (SIMCAPV) inguruan emandako datuak:2013n SIMCAPVari adierasitako kasuak  ArabaGipuzkoaBizkaiaOrotaraCampylobacter2449447441932Staphylococcus aureus meticilinari erresistentea20625310731532Salmonella128509286923Rotavirus88441204733Yersinia18572297Listeria monocytogenes10211950Shigella0131023Vibrio0123Sistema de Información Microbiológica del País Vasco – SIMCAPV - Datos 2013 agregados por área sanitaria – Osakidetza 2015SIMCAPVi buruzko aurreko txostenak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kataluniako dieta osoaren azterlana, kutsatzaile kimikoen ingurukoa: artsenikoa – Agència de Salut Pública de Catalunya 2015

Azterlan honek artsenikoaren ingesta dietetikoa (erabatekoa eta inorganikoa) erakusten du, eta, era berean, horrek Kataluniako herritarren osasunean eragiten dituen arriskuak aztertzen ditu.Honako datu hauek nabarmendu daitezke: Artseniko-kopuru handiak aurkitu dira arrain eta itsaskietan, ogian eta zerealetan, eta opiletan. Kontzentraziorik handiena barbarinean aurkitu da: pisu freskoaren 8,67 µg/g. Honako hauek ere kontzentrazio-maila handia dute: mihi-arrainak, pisu freskoaren 6,31 µg/g; ganbak, pisu freskoaren 4,69 µg/g; eta antxoak, pisu freskoaren 4,57 µg/g. Artseniko inorganikoari dagokionez, nabarmentzekoak dira talde horietan bertan atzemandako mailak:arrain eta itsaskietan, opiletan eta ogian, eta zerealetan, hain zuzen.Txirla eta muskuilua dira balio handieneko arrain- eta itsaski-espezieak (0,063 eta 0,048 µg/g, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2013ko urteko txostena – ISCIII 2015

ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2013. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza:Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu:Agente EragileaSIM ri egindako jakinarazpenen kopuruaCampylobacter7.270Salmonella no tifoidea4.710Rotavirus3.465Giardia lamblia884Enterovirus210Yersinia enterocolitica243Listeria monocytogenes143Coxiella burnetii75Borrelia burgdorferi5Salmonella typhi y paratyphi30Escherichia coli verotoxigénico6Ricketsia conorii7Leptospira spp.0Toxoplasma gondii1Niloko Sukarraren birusa0Informe anual del Sistema de Información Microbiológica 2013 - ISCIII 2015 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Norobirusa:infekzio-eragilea, kutsatutako elikagaiak kontsumituz gero–RIVM 2015

RIVMk mundu mailako azterlan bat egin du, nazioarteko hiru zaintza-sistemaren (Noronet, CaliciNet eta EpiSurv) norobirusaren transmisioari eta genotipatzeari buruzko datuak aztertzeko. Bada, ondorioztatu dute norobirusak eragindako infekzio guztien % 14 inguru kutsatutako elikagaiak kontsumitzearen ondorio dela. Honako hauek dira elikagaiek eragindako agerraldiekin lotutako genotipoak: GII.4 genotipoak agerraldien % 10 eragin zuen, banakako genotipoek % 27 eta GII.4ren eta banakako beste genotipo batzuen nahasteek % 37.Munduan, norobirusek birus bereziki kutsagarria eratzen dute, urdail-hesteetako infekzioak eragin ditzakeena. Gaixotasunaren karga murrizteko, funtsezkoa da ulertzea nola hedatzen den norobirusa; zehazki, arnasaren bidez transmiti daiteke pertsonaz pertsona, edo kutsatutako elikagaien, uraren edo ingurumenaren bidez.Nahiko zaila ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku kimiko berriak edo emergenteak – RIVM 2015

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) txosten bat argitaratu du, osasun publikoan arriskua eragiten duten substantzia kimiko berri eta emergenteei buruz.Txosten horrek azaltzen du epe labur, ertain eta luzean arrisku kimikoak agertuko direla, indarrean dagoen legeriak araupetutako substantzia kimikoek eragindakoez gain. Hain zuzen ere, arrisku emergente horiek substantzia berrien, aplikazio berrien, teknologia-garapenen edo prozesuetako berrikuntzen ondorio izan daitezke. Gainera, aintzat hartu behar dira jada existitzen diren substantziak epe luzera erabiltzeak ekarritako ondorioak.2012az geroztik, RIVM institutuak lanean jardun du, osagai kimiko berriak edo emergenteak (NERCak) identifikatzeko sistema bat sortzeko. Proiektuaren helburua da estresaren faktore kimikoei buruzko informazio berria zuzenean lotzea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nahasketa kimikoen interakzio toxikozinetikoak eta toxikodinamikoak – EFSA 2015

EFSAk kanpoko txosten bat argitaratu du. Bertan, substantzia kimiko anitzen eragin konbinatuen interakzio toxikozinetikoei eta toxikodinamikoei buruzko informazio kuantitatiboa ematen da, Arriskuen Ebaluazioari laguntzeko.Txosten horrek osatu egiten ditu substantzia kimiko anitzen aurreko esposizioak giza osasunean duen arriskuaren ebaluazioari buruzko EFSAren irizpeneko gomendioak. Irizpen horretan agerian utzi zen beharrezkoa dela konposatu anitzen aurreko esposizioak gizakietan dituen interakzio metabolikoei eta eragin sinergikoei buruzko datuak biltzea.Txostenean, informazio bibliografikoa biltzen da hautatutako hainbat konposatu kimikoren artean gerta daitekeen interakzioei buruz, batik bat Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzitsuak diren kutsatzaile arautu nagusien eta farmazia-produktuen nahasketa bitarren artekoei buruz.Ondoren, datuok sendotu egin ziren meta-analisien bidez, interakzioaren garrantzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Irekita dago Europa Ikerketa deialdia – MINECO 2015

MINECOk nazioarteko dinamizazio-ekintzen “Europa Ikerketa 2015” deialdia argitaratu du. Helburua da Espainiaren parte-hartzea sustatzea. Europako ekimenetan eta, bereziki, Horizonte 2020 izenekoan. Aurrekontu-hornidura 3 milioi eurokoa da. Proposamenak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 14tik 2015eko maiatzaren 14ko 15:00ak bitartekoa da. Urteko deialdi honetan, berrikuntza gisa, aukera dago gehienez ere 10.000 €-ko finantzazioa eskatzeko, Europako Ikerketa Batzordearen (ERC) laguntza-proposamenak prestatzeko. Halaber, laguntza jaso ahal izango dute MArie Sklodowska Curie ITN eta RISE eta FETen proposamen koordinatuek, eta “Gizarte-erronkak” eta “Industria-lidergoa” zutabeetan kokatutako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuek edo ekintzek. Diru-laguntzak gehienez ere 25.000 eurokoak izango dira laguntza-jarduera bakoitzeko, eta 10.000 eurokoak banakakoetarako (H2020 proposamena prestatzeko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako zazpi patogeno nagusien joera – ECDC 2015

ECDCk elikagaien eta uraren bidez kutsatutako 21 gaixotasuni buruzko txosten bat argitaratu du, honako 7 patogeno nagusi hauek ardatz hartuta: Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella.Txostenak, hain zuzen,patogeno horiek 2010etik 2012ra bitartean eragindako gaixotasunen joera erakusten du. Hona hemen emaitza:CampylobacteriosiaZoonosirik ohikoena da; 662.521 kasu egiaztatu dira (67 kasu EBko 100.000 biztanleko, 2010-2012 aldian).Campylobacteriosi kasuak urtez urte areagotu ziren 2008 eta 2012 artean.Urtarokotasun erregularra du; tasa handienak ekain-abuztuan izan ohi dira.Gizakien infekzioarekin lotutako bi espezie ohikoenak Campylobacter jejuni (egonkor mantentzen da) eta C. coli (nabarmen areagotu da) dira.ListeriosiaListeriosi kasuak nabarmen areagotu ziren 2008 eta 2012 artean (0,35 kasu EBko 100.000 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOk ikuskatu egin du pentsuetarako gehigarri eta aurre-nahasteen ekoizpena Txinan 15/04/15

2014ko ekainaren 19tik 30era bitartean, Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-talde batek Txinako Errepublika Popularra bisitatu zuen, Txinako agintari eskudunek behar besteko bermeak ematen dituzten ebaluatze aldera; zehazki, aztertu egin dute Europar Batasunera (EB) esportatutako pentsuetarako gehigarriek eta aurre-nahasteek betetzen ote dituzten Europako legeriak pentsuetarako ezarritako betekizunak edo, gutxienez, horien parekoak. Ikuskatzaileen taldeak RASFF alerta-sistemaren jakinarazpenei erantzuteko neurriak ere aztertu zituen; zehazki, kolina-kloruroan genetikoki eraldatutako arrozaren (Bt63) ingurukoak. Bestalde, ikuskatze-lana etorkizunean pentsuak inportatzea ahalbidetzen duten hirugarren herrialdeen zerrenda bat egiteko asmoaren testuinguruan egin zen, bat etorriz 183/2005 Araudiaren (CE) 23. artikuluarekin. Oro har, txostenak ondorioztatzen du Txinako legeriak ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago