Bilaketa emaitza:

Berezi@ Elikagaien Segurtasunaren Europako Lehentasunak 15/05/27

Munduko erronka handiek (biztanle-kopurua areagotzeak, baliabide naturalak murrizteak, klima-aldaketak eta ingurumenaren iraunkortasunak, besteak beste) eragina dute elikagaien ekoizpenaren segurtasunean. Artikulu honetan biltzen dira Elikagaien Segurtasunaren arloko bost ikerketa- eta berrikuntza-lehentasunak, Europako kontsumitzaileek elikagaiak seguruak, osasungarriak eta behar adina eskura ditzaten.Artikulu osoa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Euskadiko LGP 2015-2012 onestea 15/05/27

Euskadiko LGP 2015-2012 onestea (2015/05/27) Europako Batzordeak ofizialki onetsi du, maiatzaren 26an, Euskadiko Landa Garapeneko Programa 2015-2020 (LGP). Euskal erakundeen lehentasunezko tresna da, Euskadiko landa-inguruan bultzatu beharreko jarduerak eta neurriak definitzen dituena.Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzak LGP 2015-2020 egin du, erakundeetako eta sektoreetako ordezkariek osatutako parte hartzeko prozesu baten emaitza gisa. Honako hauek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, profesionalen erakundeek, emakumeen kolektiboen ordezkariek, nekazaritza-kooperatibek, sektoreen elkarteek, landa-garapenenerako elkarteek, ingurumen-elkarteek, etab.).Programa horrek NPEren (Nekazaritza Politika Erkidea) finantza-babesa artikulatzen du, Bruselak (FEADER funtsa) eta euskal erakundeen aurrekontuetako ekarpenek finantzatutakoa (Eusko Jaurlaritzarenak eta foru-aldundienak). Beraz, beste ezer baino gehiago, ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen etiketa berria 15/05/16

2015eko ekainaren 1ean sartuko da indarrean 1272/2008 Araudia, substantzia eta nahasketa arriskutsuak sailkatzeko baldintzak eta ontziratu zein etiketatzeko arauak mundu mailan bateratzen dituena. Ondorioz, 2015eko ekainaren 1ean salmentan jartzen diren produktu fitosanitario guztiak Araudi horrek xedatzen dituen irizpideen arabera egongo dira sailkatuta, ontziratuta eta etiketatuta. Bi urtez, merkatuan batera egongo dira, batetik, aurreko araudiaren arabera sailkatutako, ontziratutako eta etiketatutako produktuak, eta, bestetik, araudi berri honen arabera birsailkatutakoak. Baina, 2017ko ekinaren 1etik aurrera, araudi berriaren arabera etiketatutako produktuak baino ezingo dira merkaturatu. Produktu fitosanitarioek osaera, propietate, erabilera-baldintza eta eraginkortasun berbera izango dute; baina, Araudi honetako aldaketa nagusietako bat da sinbolo eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Mekanikoki bereizitako haragia:Europako kontrol-sistemen ebaluazioa – EB 2015

FVOk 8 estatu kidetan (Danimarka, Frantzia, Italia, Alemania, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua eta Espainia) egindako ikuskaritzen emaitzak argitaratu ditu. Zehazki, Mekanikoki Bereizitako Haragiaren (MBH) ekoizpeneko kontrol ofizialen egoera ebaluatu da. Ikuskaritzek honako emaitza hauek eman dituzte: Agintari eskudunak Kontrol ofizialen agintari eskudunak egoki izendatu eta hornitu dira, behar diren eskumenekin, indarrean dagoen legeria oinarri hartuta. Legeria, hartutako neurriak eta informazio-gidak Estatu kideetako (EK) legeria nazionalak bete egiten ditu Europako egungo legeak. Estatu horiek guztiek (batek izan ezik) argitaratu zituzten Elikagaien Industriarako informazio-gidak. EK horietako batean, HBM jakin baten sailkapen akastunak ekarri zuen hausnarkarien hezurra erabiltzea HBM ekoizteko, eta horrek entzefalopatia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako nekazaritzako elikadura-krisietarako kontingentzia-planak 15/05/22

FVOk EBko 5 herrialde ikuskatu ditu (Danimarka, Txekiar Errepublika, Frantzia, Herbehereak eta Eslovenia), animalia-elikaduraren eta elikagaien alarmek eragindako krisialdietan kontingentzia-planetan jardunbide egokiko n arloak identifikatze aldera. Ildo horretatik, asmoa da hobeto hornitzea Europako Batasuna eta bertako estatu kideak; halatan, etorkizuneko krisiei aurre egin, osasun publikoa eta animalien osasuna hobeto babestu eta krisi horiek eragindako kalte ekonomikoa murriztu ahalko dira. FVOren arabera: Pentsuekin eta/edo elikagaiekin loturiko alerta-planak, kasu gehienetan, ezarrita edo amaitzear daude, eta krisiak kudeatzeko baliabide nahikoa dago plana betetzen dela bermatzeko. Gaur egun, garrantzi handiagoa ematen zaio krisiak kudeatzeko erabiltzen diren tresnen elkarreragingarritasunari. Ikuskatutako estatu kide gehienetan, oraintsu berriro ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako nekazaritzako elikadura-krisietarako kontingentzia-planak 15/05/22

FVOk EBko 5 herrialde ikuskatu ditu (Danimarka, Txekiar Errepublika, Frantzia, Herbehereak eta Eslovenia), animalia-elikaduraren eta elikagaien alarmek eragindako krisialdietan kontingentzia-planetan jardunbide egokiko n arloak identifikatze aldera. Ildo horretatik, asmoa da hobeto hornitzea Europako Batasuna eta bertako estatu kideak; halatan, etorkizuneko krisiei aurre egin, osasun publikoa eta animalien osasuna hobeto babestu eta krisi horiek eragindako kalte ekonomikoa murriztu ahalko dira. FVOren arabera: Pentsuekin eta/edo elikagaiekin loturiko alerta-planak, kasu gehienetan, ezarrita edo amaitzear daude, eta krisiak kudeatzeko baliabide nahikoa dago plana betetzen dela bermatzeko. Gaur egun, garrantzi handiagoa ematen zaio krisiak kudeatzeko erabiltzen diren tresnen elkarreragingarritasunari. Ikuskatutako estatu kide gehienetan, oraintsu berriro ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Patata: Europako eraztun-itxurako usteldurari eta usteldura arreari buruzko txostena – EB 2015

Eraztun-itxurako usteldura Clavibacter michiganensis spp. sepedonicus bakteriak eragiten du, eta haren egoera hobetu egin da: agerraldi gutxiago jakinarazi dituzte. Lehen aldiz, ez da gaixotasunaren agerraldirik jakinarazi Alemanian, eta badirudi Polonian egoera egonkor dagoela. Herbehereetan, hiru kasu bakarrik jakinarazi ziren kontsumo-patatetan. Beste alde batetik, nabarmen jaitsi da bakterio bidezko nekrosiaren kopurua Errumanian, nahiz eta jasotako laginen kopurua areagotu egin den. Nolanahi ere, usteldura arrearen eragina handitu egin da. Estatu kide batzuetan, bakterio patogenoa (Ralstonia solanacearum) aurkitzen dute oraindik ere, hazietan zein kontsumo-patatetan. Hungarian, besteak beste, hainbat kasu agertu dira. Aztertu zen R. solanacearum bakteria azaleko uretan edo patata ez den beste ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen materia aktiboen ebaluazioari buruzko alderdi kritikoak – EE 2015

Joan den apirilean, Europako Batasuneko Elikakatearen eta Animalien Osasunaren Batzorde Iraunkorrak (SCOFCAH) produktu fitosanitarioen materia aktiboen arrisku-ebaluazioari buruzko eztabaida ireki batera gonbidatu zituen EFSAko, ECHAko, industrian interesa duten estatu kideetako eta beste leku batzuetako eta gobernuz kanpoko erakundeetako adituak. Eztabaida bateratu eta parte-hartzaile hori lehendabiziko urratsa izan da alderdi interesdun guztien arteko komunikazioa hobetzeko; halaber, substantzia horiek giza osasunean duten arriskua ebaluatzeko konponbide berriak taxutzeko balio izan du.EFSAk 2014an produktu fitosanitarioen eta horien substantzia aktiboen ebaluazioari buruz eginiko kontsulta publikoan oinarrituta, substantzia horien arrisku-ebaluazioaren alderdi kritikoak eztabaidatu zituzten saioan. Honako hauek, besteak beste:Substantzia aktiboak baimentzeko prozesuaren gardentasuna.Arrisku-ebaluazioan parte hartzen duten ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gomendatutako tratamenduen gida:mahairako sagarra eta mahatsa – BFA 2015

Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat gomendio argitaratu ditu, fruta-arboletan ohikoenak diren izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitario egokiei buruzkoak.Maiatzean argitaratutako agiriak:Sagarrondoetarako gomendatutako tratamenduen gida: armiarma gorriaren, pikarduraren, moniliaren eta abarren aurkako tratamendurako gomendioak.Mahasgintzari eta enologiari buruzko buletina (izurriak eta gaixotasunak): gorrinaren, botritisaren, oidioaren eta abarren aurkako tratamendurako gomendioak.Gomendatutako tratamenduen gidak– BFA ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

MERtzat jotako materialak aldatzea 15/05/11

Orain arte, adin guztietako behien hestea (duodenotik ondestera) eta mesenterioa jotzen zen Arrisku Material Espezifikotzat (MER), 999/2001 Araudiaren V. eranskinaren arabera.Bada, maiatzaren 7tik aurrera araudi berri bat (728/2015 Araudia) aplikatuko da, aldatu egiten duena 999/2001 Araudiaren V. eranskina eta honako hauek MERtzat jotzen dituena: heste meheko azken lau metroak, heste itsua eta mesenterioa. Kanpoan uzten ditu, ordea, gainerako heste zatiak: duodenoa, kolona eta heste mehea (azken lau metroak izan ezik).EFSAren irizpenak eta OIEko Lurreko Animalientzako Osasun Kodearen aholkuak daude erabaki horren oinarrian.Hain zuzen ere, EFSAk 2014ko otsailaren 13an behien hesteetan eta mesenterioan BEE egoteko arriskuari buruz emandako zientzia-irizpenak hau ezarri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago