Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak (FSA) ikerketa-proiektu baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horren helburua da zehaztea Erresuma Batuko nekazaritzan gaur egun erabiltzen diren ureztatze-jarduerak arriskutsuak diren elikagaien segurtasunerako, produktu freskoak kutsatzearen ondorioz. Nekazaritzan ureztatzeko erabiltzen den ur gehiena ibaietatik edo lur azpiko akuiferoetatik ateratzen da zuzenean. Halaber, lur azaleko zenbait ur-ustiategietako urtegietan bertan biltegiratzen dira, udan ur-hornidura ez eteteko. Hondakin-urek, nekazaritza-lurretako jariatze-urek edo animalia basatien hondakin fekalek ibaiak eta errekak kutsa ditzakete, mikroorganismo patogenoen bitartez (ikerketan honako hauek aztertu dira bereziki: Salmonella, Escherichia coli O157, norobirusa, rotabirusa, Listeria, Campylobacter, Clostridium perfringens, Cryptosporidium eta Giardia). Patogenoek kutsatutako ura uztara irits daiteke, ...
Ekoizpena kontrolatzea eta etiketa-arauak behar bezala ezartzea giltzarri dira kontsumitzaileek askatasunez erabaki ahal izateko.Alde horretatik, joan den martxoaren 18an AviAlter-ek (Hegazti Hazkuntza Alternatiboaren Elkarte Profesionala) Batzar Orokorra egin zuen Zaragozan, FIGAN 2015en barnean. Jarraian, jardunaldi tekniko bat egin zuen "Arrautza alternatiboaren trazabilitaterako bermea eta kontrola" gaiaren inguruan, eta han, hiru profesional aditu ezagunek beren lanak aurkeztu zituzten. Jesús Salasek (MAGRAMA) "Arrautza behar bezala ziurtatzeko bermeak eta kontrolak" gaiaren inguruan hitz egin zuen, Ricardo Ceperok (Albaitaritza Fakultatea, Zaragozako Unibertsitatea) "Hazkuntza-sistema hautemateko metodoak" lana aurkeztu zuen, eta Agnès Laszczyk-ek (All Labels, kontsultore independentea eta kalitate bereziko zigiluetan aditua) "Landako Arrautzak goi-mailako kalitate-ziurtagiriaren ...
FSAren Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikorako Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) elikakateko birusen berrikuspen luzea argitaratu du. Horrez gain, FSAren Zientzia Zuzendaritzak txosten bat egin du, elikagaien bidez transmititzen diren birusei buruzkoa.ACMSFren lehenengo txostenaren arabera, honako hauek dira elikagaien bidez transmititzen diren infekzioekin lotutako birus nagusiak: norobirusak, A hepatitisa eta E hepatitisa.Gainera, hainbat gomendio eman ditu gobernu-sailentzat, besteak beste: zenbait arlotan ikerketa gehiago egitea (adibidez: kutsatzeko bideak elikagaietan) eta kontsumitzaileei aholku argiak ematea (besteak beste, itsaskiak eta txerrikiak prestatzeko edo hosto berdeko barazkiak eta baia-fruituak garbitzeko).FSAk elikagaietako birusak atzemateko egindako aurrerapenak eta gaixotasunaren zamaren inguruan gaur egun arte egindako balioespenak direla eta, zehatz ebaluatu ...
Urtero, batez beste, elikagaietarako 365 milioi animalia garraiatzen dira Europako Batasunaren (EB) barruan; horietatik 6 milioi inguru bidaia luzeetan garraiatzen dira (8 ordutik gorakoetan).Garraio-aldian animalien ongizatea bermatzeko, zenbait neurri hartzen dira. Nahitaezkoa da, besteak beste, Kontrol Guneak egotea (lehen "geldialdi-gune" deitzen zitzaien); horietan, animaliek atseden hartu behar dute bidaiaren zati bat egin ostean, eta elikagaiak eta ura eman behar zaizkie. Erakunde eskudunek baimendu behar dituzte gune horiek; halaber, guneok legeek ezarritako baldintza jakin batzuk bete behar dituzte.Ikusi da kontrol-guneek zenbaitetan ez dituztela baldintza horiek betetzen. Hori dela eta, Europako Batzordeak (EB) azterlan bat egin du, batetik, EBn gaur egungo egoera-mapa ...
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterlan bat argitaratu du. Hull York Medikuntza Elkargoak eginiko azterlana da, aspartamoaren ingestak pertsona kalteberetan izaten dituen eragin kaltegarriei buruzkoa. Azterlana egiten zuten bitartean, aspartamoa kontsumitu ostean erreakzioak izaten dituztela aitortu zuten pertsonak ikertu ziren, baita aspartamoa duten elikagaiak kontsumitu eta arazorik izaten ez duten pertsonen kontrol-taldea ere.Edulkoratzaile hori zereal-barratxo batean zegoen, jendeak ez desberdintzeko aspartamoa zuten barratxoak eta aspartamorik ez zuten kontrol-barratxoak. Horrelako azterlanak (bikoitzak eta itsuak) diseinatuta daude substantzia baten eragina ebaluatzeko. Halatan, ikertzaileek eta parte-hartzaileek ez dakite kontsumitu duten barrak aspartamoa zuen ala ez. Horren xedea da parte-hartzaileek edo ikertzaileek izan ditzaketen aurreiritziak ...
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterlan bat argitaratu du. Hull York Medikuntza Elkargoak eginiko azterlana da, aspartamoaren ingestak pertsona kalteberetan izaten dituen eragin kaltegarriei buruzkoa. Azterlana egiten zuten bitartean, aspartamoa kontsumitu ostean erreakzioak izaten dituztela aitortu zuten pertsonak ikertu ziren, baita aspartamoa duten elikagaiak kontsumitu eta arazorik izaten ez duten pertsonen kontrol-taldea ere.Edulkoratzaile hori zereal-barratxo batean zegoen, jendeak ez desberdintzeko aspartamoa zuten barratxoak eta aspartamorik ez zuten kontrol-barratxoak. Horrelako azterlanak (bikoitzak eta itsuak) diseinatuta daude substantzia baten eragina ebaluatzeko. Halatan, ikertzaileek eta parte-hartzaileek ez dakite kontsumitu duten barrak aspartamoa zuen ala ez. Horren xedea da parte-hartzaileek edo ikertzaileek izan ditzaketen aurreiritziak ...
Orain dela gutxi amaitutako TELL ME proiektu europarrean zenbait komunikazio-estrategia landu dira, gaixotasun infekziosoen agerraldiak daudenerako. Besteak beste, zenbait metodo aurkeztu dira, norabide biko komunikazio-bideak lortzeko eta gizarte-sareen potentziala baliatzeko. Proiektu honen emaitzak baliagarri izango dira hala agintari publikoek nola alderdi interesdunek tresna hobeak izan ditzaten, etorkizunean edozein agerraldi-motari eusteko. Proiektuaren hasieran zientzia-informazioa lortu zen herritarren jokaeraz eta erantzunez, agerraldi infekzioso garrantzitsuak gertatzen direnean. Ondoren, komunikazio-bideak identifikatu eta ebaluatu ziren, agerraldi bat dagoenean, informazio zehatza eta erabilgarria sortzeko. Erreferentzia gisa Ébolaren azken krisia hartuta, proiektu honen esparruan egindako azterketak islatu du 2014ko iraileko 7 egunean 632.712 tuit argitaratu zirela eta ...
Denok gogratzen dugu gaixotasun hau, alde batetik bere izenagatik eta, bestetik, gaurkotasun nabarmena euki zuelako 2012an.Hain zuzen, Schmallenberg-en gaixotasuna 2011ko udan antzeman zen lehen aldiz.Artikulu honetan gaisotasunaren kronologia birpasatuko dugu, gaurko egoera eta baita ere beraren gainean dugun azken ezaguera.Artikulu osoa ...
Gizakiaren biozaintzak (HBM) substantzien maila neurtzen du gorputzeko jariakin eta ehunetan. Herrialde askok aztertu dute HBM; alabaina, ez da oso jakinekoa nola aplika daitekeen Arriskuen Ebaluazioan. Kopenhageko Unibertsitateak egindako azterlan honetan, ebaluatu egin da biozaintzaren erabilera elikagaietako substantzia kimikoen aurreko esposizioaren ebaluazioan eta merkaturatu osteko kontrol-sistemaren (PMM) aplikazioan, araututako substantzia kimikoetarako. HBM programak bildu dira eta informazio xehatua eman da azterlanaren diseinuaren, analisi-metodoen, erreferentziazko balioen eta erabilitako biomarkagailuen inguruan. HBMen erreferentziazko balioen eta elikagaien arteko loturek informazioa eman dute produktu kimiko emergenteei buruz, eta esposizio-maila handiena duten herritarrei eta bereziki zaurgarrienei buruz. Ondorioak Azterlanak ondorioztatzen du beharrezkoa dela biozaintzaren aplikagarritasuna ...
Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2015 EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 81.000 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2013ko datu hauek aurki daitezke:Laginen % 54,6k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk.Laginen % 42,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik.% 2,6k gainditu egiten zuten legezko mugak.Laginen % 27,3k plagizida baten baino gehiagoren hondakinak zituen (askotariko hondakinak).Laginen % 68,2 Europako elikagaienak zen eta % 27,7 beste herrialde batzuetatik inportatutako elikagaienak.Beste herrialde batzuetako laginen % 5,7k gainditu zituen legezko mugak; Europari dagokionez, berriz, laginen % 1,4k.Umeentzako elikagaiakUmeentzako elikagaien 1.597 lagin aztertu ziren: % 97,7k ez zuen hondakinik; 116 ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.