Bilaketa emaitza:

Proteinen erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

EFSAren Dietetikaren, Nutrizioaren eta Alergien Produktuen Panelak (NDA) zientzia-iritzi bat argitaratu du, eta bertan ezartzen dira herritarrentzako proteinen erreferentziazko ingestaren balioak (PRI).HelduakBi sexuetako heldu osasuntsuentzako, eguneko batez beste 0,66 proteina-gramo ezarri dira, gorputzeko pisuaren kiloko. Kontuan hartuta 97,5eko ehunekoa eta aintzat hartuta eraginkorra dela dietan % 47ko proteina-kopurua erabiltzea, aintzatetsi da adin guztietako helduen PRI honako hau dela: 0,83 proteina gramo / gorputzeko pisuaren kg / egun. HaurrakHaurtxo, ume eta nerabeentzat, Panelak ondorioztatu zuen kontuan hartu behar zela hazkundea nahiz mantenimendua. Beraz, PRI balioztatzeko, batez besteko 0,66 proteina-gramo / gorputzeko pisuaren kg / egun balioa aplikatzeaz gain, 1,96ko desbideratze estandarra ...

Irakurri gehiago

EFSAren 2015eko deialdiei buruzko informazio eguneratua 15/02/06

EFSAk argitaratu egin ditu 2015eko lehenengo lauhilekoko ikerketa-deialdiko gaiak eta finantzazioa, hala 36. artikuluko zerrendako erakundeentzako sarbide mugatuko deialdikoak, nola lizitazio irekiko deialdikoak.Alde batetik, 36. artikulukoak honako hauetara daude zuzenduta: arrisku kimiko eta mikrobiologikoak identifikatu eta ezaugarritzeko ikuspegi berriak ikertzera eta mikotoxina zitrininaren arriskuaren ebaluazioa hobetzeko datuak bilatzera.Beste alde batetik, deialdi irekiko gaiak honako hauen ingurukoak dira: azterketa estatistikoak egiteko metodologia, elikagaien kontsumoari buruzko datuak bateratzea, zoonosiei buruzko datuen bilketa.Gainera, EFSAk zerrenda bat argitaratu du, 2014an onartutako proiektuak, onurak eta aurrekontu-zuzkidura biltzen dituena.2015ean 36. art. deialdiak2015ean Lizitazio-deialdiak2014an onartutako proiektuak ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

OMEk 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren laburpena – 2014

OMEk argitaratu egin du 2014an Segurtasun Kimikoaren arloan egindako jardueren inguruko urteko txostena. Arrisku Kimikoen Ebaluazioari dagokionez, honako ekintza hauek dira aipagarrienak:Arrisku Kimikoen Ebaluaziorako Sarea abiaraztea. Arriskuen Ebaluaziorako erakundeen arteko interakzio-foro gisa sortu da, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ebaluazio-metodoak bateratzeko. Arriskuen Ebaluaziorako metodologian erreferentziazko hainbat dokumentu argitaratzea, besteak beste: Nazioarteko Jokabide Kodea, plagizidak banatu eta erabiltzeko (plagizidak arriskuen arabera sailkatzeko ezinbestekoa) edo Arrisku kimikoak ezaugarritzean sortzen diren zalantzak ebaluatu eta adierazteko gida."Osasun publikoari dagokionez, substantzia kimiko kezkagarriak" izeneko proiektua. Bertan jasotzen dira kezka handiena sortzen duten 10 substantzia kimiko nagusien aurrean erabakiak hartzeko informazio eta tresna guztiak. Honako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikrobioen aurkako erresistentzia 15/02/04

Animalietan eta gizakietan mikrobioen aurkakoak erabiltzea lotuta dago bakterioek mikrobioen aurka duten erresistentziarekin, hala animalietan nola gizakietan.Hona hemen medikamentuekiko erresistentzia duten bakterioen zenbait adibide:Staphylococcus aureus, metizilinarekiko (SARM) erresistentzia duenaBankomizinarekiko (VRE) erresistentzia duten enterococoakβ-Lactamasak (Escherichia coli eta Klebsiella pneumoniae) sortzen dituzten enterobakterioakErresistentzia anitzeko Pseudomona aeruginosaClostridium difficileIldo horretan, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC), Elikadura Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) eta Medikamentuen Europako Agentziak (EMA) elkarrekin argitaratu dituzte gizakien eta elikagaiak sortzen dituzten animalien bakterioek antibiotikoekiko duten erresistentziari buruz eginiko mota hauetako lehen analisiaren emaitzak. Horretarako, 2011ko eta 2012ko datuak erabili dituzte. EBeko bost zaintza-sareetatik abiatuta eskuratu dira.Hauxe da aipatu erakundeek egitea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzako ekoizpen primarioaren higienea 15/02/03

Joan den asteazkenean, urtarrilak 28, 9/2015 Errege Dekretua argitaratu zen, urtarrilaren 16koa. Horren bidez, nekazaritzako ekoizpen primarioaren higieneari dagokion araudi komunitarioa ezartzeko baldintzak arautzen dira. Errege Dekretu horrek helburu du nekazaritzako ekoizpen primarioko elikagaien higieneari dagokion araudia ezartzeko baldintzak arautzea. Baldintza horiek honako bi araudi hauetan jasotzen dira: elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 Araudian (EE), apirilaren 29koan, eta pentsuaren higienea arautzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Araudian (EE), urtarrilaren 12koan. Araudi berri horrek Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Nagusia (REGEPA) sortzen eta arautzen du. Erregistro hori nahitaezkoa da elikagaien segurtasunari buruzko araudia bete dadin, eta, horrez gain, funtsezkoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzako ekoizpen primarioaren higienea 15/02/03

Joan den asteazkenean, urtarrilak 28, 9/2015 Errege Dekretua argitaratu zen, urtarrilaren 16koa. Horren bidez, nekazaritzako ekoizpen primarioaren higieneari dagokion araudi komunitarioa ezartzeko baldintzak arautzen dira. Errege Dekretu horrek helburu du nekazaritzako ekoizpen primarioko elikagaien higieneari dagokion araudia ezartzeko baldintzak arautzea. Baldintza horiek honako bi araudi hauetan jasotzen dira: elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 Araudian (EE), apirilaren 29koan, eta pentsuaren higienea arautzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Araudian (EE), urtarrilaren 12koan. Araudi berri horrek Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Nagusia (REGEPA) sortzen eta arautzen du. Erregistro hori nahitaezkoa da elikagaien segurtasunari buruzko araudia bete dadin, eta, horrez gain, funtsezkoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

PCBak metatzeagatiko ingurumen-arriskua – RIVM 2015

RIVMk zientzia-ebaluazio bat egin du, PCBak metatzeak giza osasunean eta ingurumenean eragin dezakeen arriskuaren inguruan, eta erreferentziazko muga batzuk proposatu ditu, lurzoruaren kalitatea zehaztean erabiltzeko.2008az geroztik, PCBak gehitu ziren lurzoruaren kalitatea zehazteko parametroen artean. Gaur egun arte, PCBen baloreen oinarri bakarra substantzia horiek giza osasunean eta ekosisteman zuten zuzeneko toxikotasuna zen: hortaz, beharrezkoa ziren giza osasunean eta ingurumenean eragiten zuten arriskuaren azterlan gehiago.Proposatu dituzten erreferentziazko balore berri horiek mustelidoek PCBen aurrean duten esposizioan oinarritzen dira; izan ere, animalia-familia hori da kalteberena konposatu toxiko horien aurrean.Ebaluazio horren ondorioz, RIVMk proposatu dituen erreferentziazko baloreak PCBen 7 generokideren (28, 52, 201, 118, 138, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dermatosi Nodular Kutsakorraren arriskuan EBn 15/01/30

Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNC edo LSD-Lumpy skin disease, ingelesez) ganaduaren gaixotasun birikoa da, galera larriak eragiten dituena, batez ere animalia gazteen artean. DNCa endemikoa da Afrikako eta Asiako herrialde askotan, eta laster hedatzen ari da Ekialde Ertain osoan (Turkia barne). DNCa bektore mekanikoen bidez transmititzen da, baina zuzeneko eta zeharkako transmisioa ere gertatzen da. Gaixotasuna, nagusiki, animalia infektatuak garraiatzean eta bektoreen bidez hedatzen da infekziorik gabeko eremuetara. Bada, gaixotasuna Europara sartzeko arriskua baloratzeko, EFSAk azterlan bat eskatu zion Animalien Osasunari eta Ongizateari buruzko Adituen Taldeari (AHAW), gaixotasunaren egoera orokorrari buruzkoa eta ezagutza eta teknika berrienak aintzat hartuko zituena. Aditu taldearen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena (eguneratutako datuekin) – ISCIII 2015

ISCIIIren behin betiko txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari(SIM) 2012. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza:Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu:Agente eragileaJakinarazpen kopurua SIMeraCampylobacter6.123Salmonella ez tifoidea4.831Giardia lamblia942Yersinia enterocolitica253Listeria monocytogenes128Shigelosis325E. coli verotoxigenikoa19A Hepatitia657Botulismoa9Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak kategorizatzekotresnak baloratzea – EFSA 2015

EFSAko adituek ebaluatu egin dituzte arrisku mikrobiologikoak kategorizatzeko eskura dituzten tresnak, eta BIOHAZ Arrisku Biologikoen Panelak erabili beharreko metodologia osatu dute.Tresna horiek Elikagaien Segurtasunerako agentziek ere erabili ahal izango dituzte, Arriskuen Ebaluazioa egiteko; izan ere, lagungarriak dira kategorizazio gardenagoa eta egokiagoa egiteko.EFSAk agindutako kanpoko zientzia-txosten batek berrikusi eta ebaluatu egin ditu elikagaietan arrisku biologikoak kategorizatzeko zortzi tresna garrantzitsu. Honako hauek dira txosten horren ondorioak:Eredu estokastiko kuantitatiboak dira tresna fidagarrienak, nahiz eta datu asko eta denbora luzea behar duten kategorizazioa gauzatu ahal izateko.Eredu deterministek ez dute aintzat hartzen aldagarritasuna, eta horrek hutsegiteak eragin ditzake arriskuen kategorizazioan.Eredu erdi-kuantitatiboek sortzen dute hutsegite gehien,baina ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago