Bilaketa emaitza:

Aholkuak dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz – EFSA 2015

EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, pisua kontrolatzeko dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz. Produktu horiek energia-defizit nabarmena eragiten dute gehiegizko pisua duten pertsona helduengan, euren dieta osorik ordezkatuta pisua murriztu nahi dutenengan.Halaber, Panelak informazioa eman zuen produktu horien erabilera-baldintzez eta -mugez, eta gomendatu zuen hiru astetik gora ez erabiltzeko, medikuaren zaintzarik eta zaintza dietetikorik gabe. Halaber, ohartarazi zuen jaioberriek, haurrek, nerabeek, emakume haurdunek edo edoskitze-aroan daudenek ez dutela halako produkturik kontsumitu behar, ezta pisu normala edo bestelako patologiak (diabetesa, hezueria, tiroideko gaixotasunak, giltzurruneko gaixotasuna, gibeleko gaixotasuna, gaixotasun kardiobaskularra edo behazun-kalkuluak) dituzten pertsona zaharrek edo ...

Irakurri gehiago

Haurdun dauden emakumeak eta Q sukarra 15/02/10

Erresuma Batuko Osasun Publikoko zein Nekazaritza eta Abeltzaintzako agintari eskudunek mezu bat igorri dute, haurdun dauden edo egon daitezkeen emakumeen artean hainbat gaixotasun prebenitzeko. Informazio-oharrak emakumeei ohartarazten die euren osasuna eta fetuarena arriskuan jar dezaketela ardiekin edo abeletxeko beste edozein animaliekin kontaktuan badaude animaliak erditzean; izan ere, animalia horiek hainbat infekzio (besteak beste, Q sukarra) kutsa ditzakete. Nahiz eta animalia infektatu batek kutsa ditzakeen haurdunen kopuru oso-oso txikia izan, garrantzitsua da haurdun dauden emakumeak kontziente izatea gerta daitezkeen arriskuez eta neurri egokiak hartzeko garrantziaz. Arrisku horiek ez dira soilik animaliekin eta urteko garai zehatz batekin (udaberrian jaiotzen dira arkume gehienak) lotzen. Kumea izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Argitaratu diren azken IKI (Izurriteen Kudeaketa Integratua) gidak: laboreak eta hazidun fruta-arbolak 15/02/10

Izurriteen Kudeaketa Integralerako giden (IKI) xedea da orientabide izatea nekazari eta aholkularientzat, izurriteen kudeaketa integraleko hatsarreak ezartzeko, nazioko nekazaritza-ekoizpen osoan. Hain zuzen ere, horixe da euren jarduera Espainian gauzatzen duten nekazaritza-ustiategi guztiek bete beharreko betekizuna, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren III. kapituluaren arabera. Dekretu horren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioak modu iraunkorrean erabiltzeko esparrua. Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionala 2012ko abenduan onetsi zen, Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Sektorearen Batzarrean, eta ordurako aurreikusten zen, 3.1 neurrian zehazki, izurriteen kudeaketa integralerako gidak egin behar zirela, Plana indarrean dagoen bitartean. Duela gutxi argitaratu dituzte laboreak eta hazidun fruta-arbolak ekoizteko IKI gidak. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Haurdun dauden emakumeak eta Q sukarra 15/02/10

Erresuma Batuko Osasun Publikoko zein Nekazaritza eta Abeltzaintzako agintari eskudunek mezu bat igorri dute, haurdun dauden edo egon daitezkeen emakumeen artean hainbat gaixotasun prebenitzeko. Informazio-oharrak emakumeei ohartarazten die euren osasuna eta fetuarena arriskuan jar dezaketela ardiekin edo abeletxeko beste edozein animaliekin kontaktuan badaude animaliak erditzean; izan ere, animalia horiek hainbat infekzio (besteak beste, Q sukarra) kutsa ditzakete. Nahiz eta animalia infektatu batek kutsa ditzakeen haurdunen kopuru oso-oso txikia izan, garrantzitsua da haurdun dauden emakumeak kontziente izatea gerta daitezkeen arriskuez eta neurri egokiak hartzeko garrantziaz. Arrisku horiek ez dira soilik animaliekin eta urteko garai zehatz batekin (udaberrian jaiotzen dira arkume gehienak) ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagai berriak Europan 15/02/10

2014an, Europako Sendagaien Agentziak (EMA) gomendatu du baimentzea albaitaritzako 20 medikamentu berri. Horietako batzuk espezie txikientzat edo gaixotasun arraroetarako dira. Medikamentu horien artean dago Schmallenberg birusaren kontrako lehen txertoa, eta gomendioa da Europan baimentzea, eta behi eta ardientzat da. Guztira gomendatutako hogei sendagaietatik hamaika laguntza-animalientzako dira (adibidez, txakurrentzako txertoak) eta bederatzi elikagaiak ekoizten dituzten animalientzako (eskortako hegaztiak, txerriak, behiak eta ardiak). Txerriak Txerrien Izurrite Klasikoaren birusaren (PPA) aurka immunizatzeko txertoen lehen gomendioak, txerto tradizionalekin ez bezala, ahalbidetu egiten du naturalki edo txertorik jaso gabe kutsatu diren animaliak identifikatzea. Oro har, Europan, gaixotasuna kontrolatzeko, animalia hitzen da, eta produktu horrek aukera ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

H5N8 hegazti-gripearen agerraldien gaur egungo egoera Europan 15/02/10

Joan den urtarrilaren 20an, Alemaniako agintariek baieztatu egin zuten H5N8 Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen foku berri bat. Horrekin, Alemanian 5 foku jakinarazi dituzte.Agerraldia komertziala ez den ustiategi baten atzeman zuten. Bertan, hainbat espezietako 98 hegazti eta abeletxeko beste animalia batzuk zeuden.2014ko azaroaren hasieratik atzeman zen H5N8 Oso Patogenoa den Hegazti-gripea Alemanian, Herbehereetan, Erresuma Batuan eta Italian. Kaltetutako estatu kide guztiek berehala hartu dituzte neurriak, hegazti-gripearen aurkako EBko legediarekin bat etorriz (2005/94/EC Zuzentaraua). Foku honetan, zehazki, gainerako oiloak, ahateak eta antzarak hil dira, eta ustiategian zeuden beste hegazti-espezieen laginak hartu dituzte, birusik ez dutela ziurtatzeko.Europan, hau da birus honen egoera:           IA ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europan gerta daitezkeen arrisku emergenteei buruzko urteko txostena – EFSA 2015

EFSAk 2010. urtean ezarri zuen Arrisku Emergenteei (StaCG-ER) buruzko alderdi interesdunen Kontsulta Taldea, arriskuak identifikatzeko metodoei buruzko datu- eta informazio-trukea hobetzeko, eta arrisku emergenteen inguruko gaiei buruzko elkarrizketak areagotzeko; horrela, Europan irekitze- eta gardentasun-maila handia bermatzen da.2014an, talde horrek gerta daitezkeen arazo emergenteen sei zantzu aztertu ditu: hiru EFSAko Arrisku Emergenteen Unitateak (SCER) aurkeztu ditu, eta beste hirurak StaCG-EReko kideek eurek:Azido okadoikoa, Manilako txirletan, Italian.Elikagaien tratamendu termikoek eragindako kutsagarriak.Elikagaiak 3Dn inprimatzea.Nilo Mendebaleko Gaixotasuna.Kutsatutako lurzoru eta uretako metal astunen migrazioa uzta, fruta eta barazkietara.Produktu freskoak osasun publikoan: erronkak eta joerak.Talde horrek informazio gehiago eman zuen 6 arriskuez; hala nola, honako hauei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Proteinen erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

EFSAren Dietetikaren, Nutrizioaren eta Alergien Produktuen Panelak (NDA) zientzia-iritzi bat argitaratu du, eta bertan ezartzen dira herritarrentzako proteinen erreferentziazko ingestaren balioak (PRI).HelduakBi sexuetako heldu osasuntsuentzako, eguneko batez beste 0,66 proteina-gramo ezarri dira, gorputzeko pisuaren kiloko. Kontuan hartuta 97,5eko ehunekoa eta aintzat hartuta eraginkorra dela dietan % 47ko proteina-kopurua erabiltzea, aintzatetsi da adin guztietako helduen PRI honako hau dela: 0,83 proteina gramo / gorputzeko pisuaren kg / egun. HaurrakHaurtxo, ume eta nerabeentzat, Panelak ondorioztatu zuen kontuan hartu behar zela hazkundea nahiz mantenimendua. Beraz, PRI balioztatzeko, batez besteko 0,66 proteina-gramo / gorputzeko pisuaren kg / egun balioa aplikatzeaz gain, 1,96ko desbideratze estandarra ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikakate Kontrolatzeko Plan Nazionala eguneratzea 15/02/09

MAGRAMAk argitaratu du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalaren (2011-2015. PNCOCA) urteko eguneratzea (5. bertsioa). Lan hori plana gauzatzeko urte bakoitzaren amaieran egiten den berrikuspen, doitze eta eguneratzearen ondorio da.PNCOCA 2011-2015 erreferentziazko agiria da, eta elikakatean zehar egiten diren kontrol-jarduerak deskribatzen ditu. Halaber, esparru sendoa, orekatua eta, neurri berean, malgua da, elikagaien eta pentsuen kontrol ofiziala egiteko, betebeharrei eta bermeei dagokienez.Estatuko planak bi atal ditu:A atala, orokorra. Bertan izaera horizontaleko alderdiak zehazten dira: koordinazio-organoak, euskarri informatikoak, larrialdietarako planak, laborategietako baliabideak, langileen prestakuntza, ikuskapenak, urteko txostenak eta abar.B atala, berariazkoa. Atal honetan kontrol ofizialeko 27 programak zehazten dira. Horietatik 13 lehen sektoreari dagozkio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

COST ekintzen deialdiari buruzko informazio berria 15/02/09

Pasaden abenduan COST ekintzen beste deialdi bat argitaratu zen. Bertan, zientzia eta teknologia arlo guztietako ideiak aurkeztu ahal izango dira.Proposamenak 2015eko otsailetik aurrera aurkeztu ahal izango dira (urtarrilean jakinaraziko da data zehatza).Hala ere, lehenengo data 2015eko martxoaren 24a izango, 12:00etan.COSTek prozedura berria ezarri du, eta honako fase hauek jasotzen ditu:proposamenaren aurkezpena, ebaluazioa, hautaketa eta onespena.Prozedura berri honek proposamen soil, garden eta lehiakorren ebaluazioa eta hautaketa ziurtatuko ditu.Proposamenen baitan COSTen edo estatu laguntzaileen bost herrialdetako ikertzaileak sartu behar dira. Gainera, prozedura berri horrek on egingo die ikertzaileei: gehienez ere 15 orrialdeko lehen proposamena egin behar dute.Nobedade guztiak MiNECOk eta CDTIk antolatutako ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago