Bilaketa emaitza:

Animalia-jatorriko produktuetako identifikazio-marka: AESANen interpretazio-oharra

  853/2004 (EE) Erregelamenduarekin bat etorriz, merkaturatzen diren animalia-jatorriko produktuek osasun- edo identifikazio-marka bat izan behar dute. Marka horiek derrigorrezkoak dira eraldatutako nahiz eraldatu gabeko animalia-jatorriko produktuentzat; ez, ordea, landare-jatorriko eta eraldatutako animalia-jatorriko produktuen nahasketa daukaten elikagaientzat (produktu konposatuak).   Era berean, Erregelamendu horretan salbuespen gisa hartzen dira produktu jakin batzuk:   Elikagai batzuek, animalia-jatorriko produktuaren definizioan sartzen badira ere, ez dute markarik behar, horientzako eskakizun espezifikorik ezarri ez delako. Horren adibide dira, besteak beste, eztia eta intsektuak. Bilgarrian enbalatze-zentroaren kodea daramaten elikagaien kasuan (adibidez, arrautzetan), identifikazio-marka ez da beharrezkoa.  Egoera jakin batzuetan, animalia-jatorriko produktu batzuei beste identifikazio-marka bat jarri behar zaie.  Ontzi batzuek ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berria

Europako Itun Berdearen testuinguruan argitaratutako lege berriak itsas ingurunearen kontserbazioaren eta arrantza-jarduera errentagarriaren arteko oreka bermatu nahi du, eta, bidez batez, enpresa-garapenerako eta belaunaldi-txandarako erakargarria den arrantza-sektore modernoa eta lehiakorra finkatu. Honako hauek dira jasangarritasuna zeharkako ardatz duen arau berri horren helburuak: Arrantza-baliabideen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra sendotzea. Jarduerak enplegua sortzen lagun dezala saiatzea. Kostaldeko eremuetan aberastasuna eta gizarte-kohesioa sortzea. Arrantzaren arloan, zientziaren eta ekintza politikoaren arteko lotura indartzea. Lege berriak arrantza-baliabideen kontserbazioa eta erabilera jasangarria indartzeko neurriak hartzeko ahalmena sartzen du, besteak beste, harrapaketen bolumena mugatzea; edo arrantza-ahalegina, erabilitako tresnak eta aparailuak, espezieen pisua edo neurria arautzea; edo debekualdiak ezartzea, betiere ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Animalien Ongizaterako Errege Dekretu Berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Errege Dekretu berria argitaratu du indarrean zeuden arauetan zenbait aldaketa egiteko: tresnak sortu ditu baserrietako animalien ongizatea hobetzeko, bai eta agintari eskudunei kontrol ofizialak egiten laguntzeko ere. Oro har, martxoaren 7ko 159/2023 Errege Dekretuan (Animalien ongizatearen esparruan kontrol ofizialak egiteko Europako Batzordearen araudia Espainian aplikatzeko xedapenak ezartzeari, eta zenbait errege dekretu aldatzeari buruzkoa) baserriko animalien babesari, ustiategietan larrialdiko sakrifizioak egiteari eta elikakateari buruzko informazioari buruzko zenbait arau aldatzen dira. Arauak balio berriak ezarri ditu, hala nola, animalien gehieneko dentsitatea, eta elikadura, ur, janontzi eta ingurumeneko baldintzei buruzko betebehar berriak. Txerrien ekoizpenari dagokionez, txerriak babesteko gutxieneko arauak aldatu ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Bakterio zoonotikoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari buruzko txostenaren analisia 2020-2021

EFSAk eta ECDCk txosten bat argitaratu dute Europan bakterio zoonotikoetan eta giza, animalia eta elikagai adierazleetan dagoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari (RAM) buruz, 2020-2021 aldian. ELIKAk egindako analisian, txostenaren honako datu hauek azpimarratu nahi ditugu, patogeno bakoitzaren arabera banatuta: Oro har, 2020-2021 aldian lortutako gizaki- eta animalia-jatorriko jejuni eta C. coli datuek fluorokinolonekiko erresistentzia-maila oso altuak erakutsi zituzten. Fluorokinolonak garrantzi kritikoa duten antimikrobianoak dira eta gizakion infekzio bakterianoak tratatzeko erabiltzen da. Ziprofloxazinoarekiko erresistentzia-maila oso altuak ikusi ziren gizakietan jejuni eta C. coli espezientzat (“altuak eta ikaragarri altuak”), % 22,2 eta % 100 artekoak izan ziren. Giza kontsumorako animalien kasuan, ziprofloxazinarekiko erresistentzia-maila oso ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako arrisku kimiko eta mikrobiologikoen arriskuaren sailkapena

Finlandia eta Suediako Elikagaien Segurtasuneko Agentziek azterlan bat egin ditu EFSArako elikagaietan dauden arrisku kimiko eta mikrobiologikoen arriskuen sailkapena egiteko gaitasuna hobetzeko asmoz. Azterlanak hiru fase izan zituen: Fase honetan arrisku kimikoak eta mikrobiologikoak konparatu ziren, eta bi arrisku moten ebaluazioaren ikuspegi orokorra egin zen.  Baterako esparrua sortzeko, sailkapena egitean antzeko arrisku-metrikak erabili behar zirela eta sailkapena antzeko kontzeptuetan oinarritu behar zela erabaki zen. Bigarren fase honetan arriskuak sailkatzeko metodoak garatu eta ezarri ziren, eta arrisku kimikoei gehiago begiratu zitzaien, giza osasunarentzako ondorioei buruz azterlan gehiago dagoelako. “Arriskuaren termometroa” lortzea zen xedea, arrisku kimikoen ebaluazioen esparruan larritasun-irizpideak sistematikoki sartzeko.  Batez ere 2 metodo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pestizida kimikoak murriztea: izurriak modu integratuan maneiatzeko jardunbide egokiak

Europako Batzordeak gaur egun eskuragarri dauden IKI metodoen (Izurrien Kudeaketa Integratua) datu-basea argitaratu du. Bertan, EBn eta nazioarteak ezarritako IKIen zortzi printzipioak biltzen dituzten praktika, teknika eta teknologien 1.300 adibide inguru jasotzen dira, hala nola laboreen errotazioaren erabilera, ongarritze orekatua, organismo kaltegarrien jarraipena, aplikazio selektiboa eta murriztua, eta, are garrantzitsuagoa, metodo ez-kimikoen lehentasuna izurriak kontrolatzeko.   Era berean, datu-base horrek “labore bakoitzerako 273 jarraibide espezifiko” biltzen ditu, pestiziden erabilera jasangarriari buruzko zuzentarauan jasotako izurrien kudeaketa integraturako baldintzak aplikatzeko.   Praktiken zerrenda horrek erakusten du EBko herrialdeetan IKIak aplikatzeko aukeretan aniztasun handia dagoela. Tresna horren helburua da agintari nazionalak, nekazaritza-aholkulariak eta abar bultzatzea IKIen ikuspegiak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Informazioa kontuan hartuta, hobe elikatu gaitezke: etiketatze kanpaina

  Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) “Irakurri aukeratu aurretik. Informazioa kontuan hartuta, hobe elikatu gaitezke” kanpaina abian jarri du. Kanpainaren xedea da kontsumitzaileengan elikagaien etiketan jasotako nutrizio‑informazioa irakurtzeko kontzientzia sortzea, elikadura osasuntsua izateko erabaki kontzienteak har ditzaten.   Egungo lege-esparruak xedatzen du elikagaietan nutrizio-informazioa jartzea derrigorrezkoa dela, eta informazio hori taula batean jasota dago. Informazio horri esker elikagaien balio kalorikoaren eta mantenugai jakin batzuen berri izan dezakegu.  Nutrizio-elementu jakin batzuek osasunaren esparruan garrantzia handia dute, hala nola gantz aseak, azukreak eta gatza, eta derrigorrezko nutrizio-informazioan jasota daude.   Kontsumitzaileek etiketan jasotako informazioa erraz ulertu behar dute, jakinaren gainean erabakiak hartu eta bizitzako eran ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen eta beste gaixotasun larri batzuen aurkako txertaketari buruzko araudi berria

Europako Batzordeak (EB) arau berriak iragarri ditu mundu-mailan inpaktu handiena duten animalien gaixotasunen aurkako animalien txertaketa harmonizatzeko, EBn orain arte behatutako hegazti-gripearen (HGOP) epidemia handienari aurre egiteko ahaleginen barruan. Europako Batzordea Batasunaren 2018/1882(EB) Betearazpen Erregelamenduan zerrendatutako A kategoriako gaixotasunen aurkako animalien txertaketari buruzko arauak harmonizatzen ari da; zehazki, estatu kideek gaixotasun horiek prebenitu eta kontrolatzeko albaitaritzako medikamentuak erabiltzeko arauak. Arau horiek A kategoriako gaixotasunak eraginkortasunez prebenitzea, agerraldi bat gertatuz gero berehala errotik kentzea eta albaitaritzako medikamentuen erabilerak gaixotasun horiek hedatzeko arriskua eragitea zaindu behar dute. HGOPren testuinguruan, txertaketarako arau espezifikoak prebentziozkoak izango dira, edo agerraldi bat kontrolatzekoak; hala, txertatutako animaliak eta horien produktuak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegaztien ongizateari buruzko txosten zientifiko berriak

Duela gutxi EFSAk baserrietako gizentzeko oilaskoen eta oilo erruleen ongizateari buruzko bi txosten zientifiko argitaratu ditu. Bertan, hainbat gairi buruzko aholkularitza eskaini dute: espazioa eta egiturak, animalien dentsitatea, argiztapena, hautsa, zarata eta hondakinak. Aipatutako bi irizpen zientifiko horietan ekoizpen ziklo osoa eta arriskuak kontuan hartuz EBn hegaztiak hazteko sistemak ebaluatzen dira, bai eta hegaztien ongizatean arrisku horiek dituzten ondorioak ere. Hegaztien ongizaterako ondorioak identifikatu ziren, eta, nabarmenen artean, honako hauek azpimarratu behar ditugu: hezurretako eta ehun biguinetako lesioak; zauriak luma, erpe eta mokoan; taldeko estresa; mugimendu faltaren ondorioz portaera eta jarrera naturalak izateko ezintasuna (esplorazioa, konforta eta isolamendua), eta, hortaz, atsedenerako arazoak. Baserrietako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2021ko txostenaren azterketa

EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2021eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 621.205 analisi egin dira (2020arekin alderatuz gero, lagin kopurua apur bat hazi egin da).   Azken 12 urteetako zifrarik baxuena da (ez betetzea % 0,19 eta % 0,37 artekoa izan zen). 2020ko zifra % 0,19koa izan zen. Laginen % 0,17tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden ↓ Murriztu ziren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago