Argitaratu egin dira elikagaietan plagiziden hondakinak atzemateko 2013an Espainian egindako kontrolen emaitzak.Guztira 2.159 lagin aztertu dira, eta kopuru hori 2012an hartutako laginen oso antzekoa da (2.210). Bada, aztertutako laginetatik, kopururu handienak fruta eta barazkiei (% 47,70) dagozkie, eta txikienak laboreei (% 1,16), taula honetan ikus daitekeen bezala:Hartutako laginakProduktu-motaLagin-kopurua% (guztia aintzat hartuta)Frutak, barazkiak eta beste1.030% 47,70Laboreak25% 1,16Haurrentzako produktuak123% 5,70Animalia-jatorriko p.746% 34,56Produktu prozesatuak235% 10,88Oniritzik gabeko 36 lagin atzeman dira (kopuru osoaren % 1,7); beraz, zertxobait ugaritu dira, 2012an atzemandako oniritzirik gabeko 27 laginen (% 1,22) aldean. Aipatutako oniritzirik gabeko 36 laginetatik:31 fruta eta barazkiei dagozkie.1 produktu prozesatuei dagokie.4 animalia-jatorriko produktuei dagozkie.HGMa (Hondakinen ...
2013an 3.093 kasu kudeatu dira SCIRIren bidez: horietatik 177 alertak izan dira, 1.355 informazioak, 1.374 ukatutako elikagaiak eta 88 substantzia debekatuak eta/edo albaitaritza-erabilerako sendagaiak legeak ezarritako mugak gaindituz erabili dituzten ustiategiak (gainerako 73 kasuak “Batzuk” multzoan sailkatu ziren). Hauek dira AECOSANek argitaratutako SCIRIren urteko memoriaren emaitzak. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: 2012. urtearen aldean, alerten jakinarazpenak areagotu egin dira (161 izatetik 177 izatera 2013an). Bestalde, murriztu egin dira uko egiteko espedienteen eta informazioen kopuruak. Alertekin lotutako produktuen ia % 90en jatorria Europar Batasunean dago. Bestalde, kasuen % 13k hirugarren herrialde batean izan zuten jatorria.177 alertetatik, 104 eragin zituzten jatorria Espainian ...
Bi urterik behineko Food&You inkesta 3.000 bat kontsumitzaile britainiarri egiten zaie eta FSAk darabiltzan datu kuantitatiboen iturri nagusia da, Elikagaien Segurtasunari dagozkion jardunbideen inguruko jarrera, jokaera eta ezagutzen arteko lotura aztertzeko.Agentzia britainiarrak datu horiek erabili ditu Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari dagozkien jardunbideen arteko lotura aztertzeko, elikadura osasungarriari buruzko aholkuei dagokienez.Azterlanaren emaitzen artean honako ondorio hauek aipa daitezke:Kontsumitzaileek argi ezberdintzen dituzte Elikagaien Segurtasuna eta Nutrizioa: elikagai bat segurtasunez kontsumi daiteke, baina ez du zertan osasungarria izan (edo alderantziz, edo biak aldi berean).Loturak daude Nutrizioari eta Elikagaien Segurtasunari dagozkion jardunbideen artean, honako alderdi hauei dagokienez:Elikadura osasungarriari buruzko aholkuak ezagutzea (zehazki, “egunean 5” ...
FAOk argitaratu duen liburu batean biltzen dira arrain eta mariskoen segurtasunari eta kalitateari buruzko azken ezagutzak; besteak beste, sor daitezkeen arriskuei, klima-aldaketak mariskoen segurtasunean duen eraginari eta lege-esparruaren azken aldaketei buruzkoak.Liburuan zehatz berrikusten dira arrainei eragiten dieten eta osasun publikoari arazoak eragiten dizkieten arrantza-produktuen arriskuak, izan biologikoak (bakterio patogenoak, histamina, birusak, parasito eta biotoxinak), izan kimikoak (albaitaritza-sendagaiak, industria-kutsatzaile organikoak, ingurumen-kutsatzaile inorganikoak, alergenekoak) zein fisikoak.Halaber, berrikusi egin da klima-aldaketak arrain eta mariskoen segurtasunean izan dezakeen eragina, eta arreta gehien jartzen du arrisku garrantzitsuenetan: mikroorganismo patogenoak eta algen ugaltzeak eragindako toxina naturalak.Beste kapitulu luze batek Elikagaien Kalitate eta Segurtasun Sistemak garatzea eta ...
FAOk argitaratu duen liburu batean biltzen dira arrain eta mariskoen segurtasunari eta kalitateari buruzko azken ezagutzak; besteak beste, sor daitezkeen arriskuei, klima-aldaketak mariskoen segurtasunean duen eraginari eta lege-esparruaren azken aldaketei buruzkoak.Liburuan zehatz berrikusten dira arrainei eragiten dieten eta osasun publikoari arazoak eragiten dizkieten arrantza-produktuen arriskuak, izan biologikoak (bakterio patogenoak, histamina, birusak, parasito eta biotoxinak), izan kimikoak (albaitaritza-sendagaiak, industria-kutsatzaile organikoak, ingurumen-kutsatzaile inorganikoak, alergenekoak) zein fisikoak.Halaber, berrikusi egin da klima-aldaketak arrain eta mariskoen segurtasunean izan dezakeen eragina, eta arreta gehien jartzen du arrisku garrantzitsuenetan: mikroorganismo patogenoak eta algen ugaltzeak eragindako toxina naturalak.Beste kapitulu luze batek Elikagaien Kalitate eta Segurtasun Sistemak garatzea eta ...
OMEk argitaratu duen dokumentu batean orientazioa ematen da arrisku kimikoak ezaugarritzean ziurgabetasunak ebaluatzeko eta adierazteko ikuspegi kuantitatiboez.Argitalpen berri horrek ahalbidetu egiten du arriskuen ebaluatzaileek ziurgabetasunak hobeto ezaugarritzea, eta horrek, era berean, hobetu egingo du arriskuen kudeatzaileekin dagoen komunikazioaren gardentasuna.Hartutako ikuspegia arriskuak ezaugarritzeko existitzen diren ikuspegien hedadura bat da, eta honako pausu hauek ditu ardatz:Banakako ziurgabetasunak neurtzea.Ziurgabetasunak konbinatzea, ziurgabetasun "global" bakar bat sortuz.Emaitzak heinen eta probabilitate-banaketen bidez adieraztea.Ziurgabetasun bakoitzak ziurgabetasun globalari egiten dion ekarpena identifikatzea, informazio orokor gehigarria eskatzen duten alderdiak ezagutzeko.Ziurgabetasun neurgaitzak ebaluatzea.Ikuspegi hori argitzeko, metodologia hori arriskuak ezaugarritzeko zenbait egoera generikotan aplikatu da. Halaber, eztabaidatu egiten da hurbilketa horiek ...
Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) A Bisfenolaren (BPA) inguruko gaur egungo ezagutzari eta gizakiarentzat zein ingurumenarentzat izan litzakeen arriskuei buruzko berrikuspen bat argitaratu du.Azken zientzia-ezagutzakHainbat zientzia-argitalpenek lotu egin dute BPA sistema immunean izan ditzakeen eragin kaltegarriekin, nahasmendu metabolikoekin (obesitatea, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak), neurotoxikotasunarekin eta jokabidearen nahasmenduarekin (antsietatea eta arreta gabeziaren nahasmendua eta hiperaktibitatea), prostatako minbiziarekin eta ugatz-guruinen garapenaren nahasmenduekin. Azken eragin horiek lotuta egon daitezke estrogeno-hartzailearekiko elkarreraginarekin. Hala ere, gaur egun arte ez da aurkitu BPAk eragindako eragin kaltegarriei buruzko proba eztabaidaezinik.Gaur egungo eztabaida BPAk dosi baxuetan disruptore endokrino gisa izan ditzakeen eraginei buruzkoa da. Horren ondorioz, gizakientzat ...
EFSAk argitaratu berri duen azterlan honen xedea da L. monocytogenesaren prebalentzia zehaztea, hainbat faktoreri dagokionez, baita kontsumitzeko prest dauden arrain- eta haragi-produktuetan 100 UFC/g baino gehiago duten laginen ratioa ere. Honako hauek dira emaitzak:
Arrainak
Berotan ketutako arrainen kutsatutako laginen kopurua askoz ere txikiagoa zen hotzean ketutakoena baino (laginak hartzean zein iraungitze-dataren amaieran).
Haragiak
Produktu “xerratuen” lagin kutsatuen kopurua 2,13 handiagoa zen “ez xerratuen” laginenak baino.
Gomendioak
Hotzean ketutako arrainak, patea, arrain ketu edo marinatu xerratuak, edo kontsumitzeko prest dauden haragi-produktuak, termikoki tratatuak, ekoizten dituzten elikagai-enpresek indartu egin beharko lituzkete ingurumen-laginketari buruzko neurriak mozte-prozesuko eremuan, euren produktuetan L. monocytogenesa modu eraginkorrean kontrolatzen dela bermatzeko. Listeria monocytogenes in certain ...
FSAk aztertu egin ditu Akrilamida eta Furano mailak 10 elikagai-taldetako 500 laginetan baino gehiagotan, 2011-2013 urteetan, Europako Batzordearen aholkuari jarraikiz (2010/307 Aholkua). Bada, emaitzen azterketak ez du prozesuaren kutsatzaile bi horien esposizioaren ebaluazioa aldatzen (FSAk egin zuen aldez aurretik); beraz, Agentziak ez ditu aldatu herritarrentzako kontsumo-aholkuak.AKRILAMIDAFSAk Erresuma Batuko salmenta-guneetan 2011-2013 bitartean hartutako 544 elikagai-lagin aztertu ditu, eta ikusi da Akrilamida mailen joera beheranzkoa dela patata frijituetan, patataz eginiko snacketan, etxean frijitzeko patata frijitu izoztuetan, galletetan, kafean eta aldez aurretik kuzinatutako produktuetan.Alabaina, haurrentzako prestakinetan (laborez eginikoetan) atzemandako joera ez dago argi: 2012ra bitartean areagotu egin da, eta 2013an murriztu. Maila horiek ...
EFSA eta ECDC ikertzen ari dira Europako zenbait herrialdetan gertatzen ari diren Salmonella enteritidisaren agerraldien balizko jatorri partekatua. Bi organismoek joan den abuztuaren 27an argitaratutako txostenean honako ondorio hauek azaltzen dira: Badirudi Austrian, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian bizi den Luxenburgoko gaixo baten Salmonella enteritidisaren (S. enteritidis) kasu edo agerraldi esporadikoak lotuta egon daitezkeela.
Austria, Frantzia eta Alemaniako kasuek lotura epidemiologikoa partekatzen dute Alemaniako hegoaldeko arrautzak paketatzeko zentro batekin.
Frantzian identifikatutako arrautzen isolamenduek (Alemaniako arrautzak paketatzeko zentrokoak dira) gizakien arteko kasuen antzeko ezaugarri molekularrak partekatzen dituzte.
Alemanian agerraldi honekin loturarik ez duen ikerketa baten bidez identifikatutako marrubizko pastel bateko lagineko Salmonellaren isolamenduek ere gizakien ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.